agustin hiponako epigrafeak

2
3. SANTO TOMAS 3.1. EZAGUTZA: ARRAZOIA FEDEAREN ZERBITZUAN Ezagutzaren arloan, arrazoia fedearen mende eta zerbitzura dago. San Tomasen ustez, fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu desberdin dira, baina topo egiteko joera dute. Hori argitzeko hiru egia mota bereizten dira: arrazoiaren berezko egiak, fedearen berezko egiak, eta aldi berean arrazoizkoak eta fedezkoak diren egiak. Arrazoiaren berezko egiak arrazoiak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Baina arrazoiaren berezko egia horiek ezin dute fedearen aurka egon; eta hala baleude, oker leude ke. Arrazoiaren mendekotasuna fedearen aurka ezin egotean datza. Adibidez (hau ez zuen Tomasek ezagutuL mende batzuk beranduago, Unibertsoaren erdian Eguzkia zegoela, eta ez Lurra, zioen baieztapena, fedearen aurkakotzat hartu zuen Elizak, eta hortik okerra zela ondorioztatu zuen, ezinezkoa baitzen arrazoia fedearen aurka egotea. Arrazoiak bere egia du; izan ere, guztiz benetakoak ditu oinarriak. San Tomasen ustez, ordea, ez da baliozkoa bi egien irtenbide averroista. Egiazkoaren aurkakoa ezin da izan gezurrezkoa besterik. Egia bera dira fedearena eta arrazoiarena; bi egiak ez dira aurkakoak, eta batak ez du bestea gezurtatzen. Fedearen berezko egiak fedeak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Arrazoiak ezin ditu fedearen baieztapen guztiak frogatu, arrazoia esperientzian oinarritzen delako, eta fedezko gertakizun batzuez esperientziarik ez dagoelako. Adibidez, arrazoiak ezin du jakin Jainkoa Hirutasun Santua denik -Aita, Semea eta Espiritu Santua-, ezta Jainkoa gizaki batengan haragitu zenik ere. Fedea espirituak duen gaitasuna da; fede horren eraginez gugan betiereko bizitza hasten da, eta adimenak erakusten ez zaiguna onartzen duo Arrazoia eta fedea elkarren osagarri izanik, zer gertatuko litzateke egia filosofiko batek fedearen egia ba ten aurkakoa baieztatuko balu? Betiereko bizitza errebelazioa onartzen denean hasten da gizakiaregan; errebelazioa Jainkoaren aginpidean oinarritzen da. Jainkoaren egia -grazia-onartzean, ez da giza izaera ezabatzen, hobetu baizik; giza izaera itxuraldatu egiten du eta bere amaierara bultzatzen duo Arrazoizko eta fedezko egiak arrazoiak eta fedeak ezagutzen dituztenak dira. Adibidez, arrazoiak fedearen egia hauek froga ditzake: Jainkoa existitzen dela, bakarra dela eta bere sorkarietatik ondoriozta daitezkeen ezaugarriak dituela. Arrazoizko eta fedezko egien arloan, arrazoiaren lana fedearen egiak sinesgarriago bihurtzea da. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten duo Kasu horietan, teologiak esan dezake metodo arrazionala ez dela ondo erabili, ondorioak gezurra baitira, edo ezagutza arrazionalaren eremua gainditu dela, frogatzeko aukerarik ez dagoelako. Arrazoiaren ezagutza-bidea Aristotelesek azaldutakoa da. Ezagutza esperien tzian hasten da. Adimen geldoak esperientzietako irudiak jasotzen ditu. Ondoren, adimen eragileak, abstrakzioa eginez, forma unibertsalak ateratzen ditu, banako substantzia (gauza) antzeko edo berdinetatik. Beraz, ezagutzea abstrakzioa egitea da; hau da, substantzia (gauza) banakoetatik banakoek batzan edo komunean duten forma unibertsala ateratzea. Arrazoiak laguntza handia eman dezake teologia zientzia gisa eraikitzeko: batetik, ordenazio zientifikorako prozeduretan erabil daiteke; bestetik, fedeko artikuluak argitzeko erabilgarriak diren datu zientifikoak ere ekar ditzake. Forma unibertsalak ez dira berez. Banako izakiak existitzen dira bakarrik, eta forma unibertsalak banako izaki horietan daude. Banakoetan egon aurretik, forma uniber tsalak Jainkoaren adimenean daude, Jainkoaren sorkarien eredu gisa. Gainera, forma uniber tsalak geure adimenean daude geuk banako substantziak ezagutzean (nominalistek forma unibertsalak kontzeptu besterik ez direla esaten dute, hau da, geure adimenetik kanpo ez daudela). Egia honela definitzen da: adimenaren eduki bat egiazkoa izango da, eduki ho rrek edukian bertan ezagututako gauza egoki agertzen badu. Ezagutza eta ezagututakoaren arteko adostasuna da egia. Teologia naturalak arrazoia metodo arrazionala erabiltzera bultzatu nahi du, horre k topa dezan teologia errebelatuak jada aurkitu duena, fedearen egia frogaezinaz baliatuz. Gure fedea arrazoiaz

Upload: zurine-uriarte-martinez

Post on 19-Jul-2015

106 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

3. SANTO TOMAS

3.1. EZAGUTZA: ARRAZOIA FEDEAREN ZERBITZUAN

Ezagutzaren arloan, arrazoia fedearen mende eta zerbitzura dago. San Tomasen ustez, fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu desberdin dira, baina topo egiteko joera dute. Hori argitzeko hiru egia mota bereizten dira: arrazoiaren berezko egiak, fedearen berezko egiak, eta aldi berean arrazoizkoak eta fedezkoak diren egiak.

Arrazoiaren berezko egiak arrazoiak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Baina arrazoiaren berezko egia horiek ezin dute fedearen aurka egon; eta hala baleude, oker leude ke. Arrazoiaren mendekotasuna fedearen aurka ezin egotean datza. Adibidez (hau ez zuen Tomasek ezagutuL mende batzuk beranduago, Unibertsoaren erdian Eguzkia zegoela, eta ez Lurra, zioen baieztapena, fedearen aurkakotzat hartu zuen Elizak, eta hortik okerra zela ondorioztatu zuen, ezinezkoa baitzen arrazoia fedearen aurka egotea. Arrazoiak bere egia du; izan ere, guztiz benetakoak ditu oinarriak. San Tomasen ustez, ordea, ez da baliozkoa bi egien irtenbide averroista. Egiazkoaren aurkakoa ezin da izan gezurrezkoa besterik. Egia bera dira fedearena eta arrazoiarena; bi egiak ez dira aurkakoak, eta batak ez du bestea gezurtatzen.

Fedearen berezko egiak fedeak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Arrazoiak ezin ditu fedearen baieztapen guztiak frogatu, arrazoia esperientzian oinarritzen delako, eta fedezko gertakizun batzuez esperientziarik ez dagoelako. Adibidez, arrazoiak ezin du jakin Jainkoa Hirutasun Santua denik -Aita, Semea eta Espiritu Santua-, ezta Jainkoa gizaki batengan haragitu zenik ere. Fedea espirituak duen gaitasuna da; fede horren eraginez gugan betiereko bizitza hasten da, eta adimenak erakusten ez zaiguna onartzen duo Arrazoia eta fedea elkarren osagarri izanik, zer gertatuko litzateke egia filosofiko batek fedearen egia ba ten aurkakoa baieztatuko balu? Betiereko bizitza errebelazioa onartzen denean hasten da gizakiaregan; errebelazioa Jainkoaren aginpidean oinarritzen da. Jainkoaren egia -grazia-onartzean, ez da giza izaera ezabatzen, hobetu baizik; giza izaera itxuraldatu egiten du eta bere amaierara bultzatzen duo

Arrazoizko eta fedezko egiak arrazoiak eta fedeak ezagutzen dituztenak dira. Adibidez, arrazoiak fedearen egia hauek froga ditzake: Jainkoa existitzen dela, bakarra dela eta bere sorkarietatik ondoriozta daitezkeen ezaugarriak dituela. Arrazoizko eta fedezko egien arloan, arrazoiaren lana fedearen egiak sinesgarriago bihurtzea da. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten duo Kasu horietan, teologiak esan dezake metodo arrazionala ez dela ondo erabili, ondorioak gezurra baitira, edo ezagutza arrazionalaren eremua gainditu dela, frogatzeko aukerarik ez dagoelako.

Arrazoiaren ezagutza-bidea Aristotelesek azaldutakoa da. Ezagutza esperien tzian hasten da. Adimen geldoak esperientzietako irudiak jasotzen ditu. Ondoren, adimen eragileak, abstrakzioa eginez, forma unibertsalak ateratzen ditu, banako substantzia (gauza) antzeko edo berdinetatik. Beraz, ezagutzea abstrakzioa egitea da; hau da, substantzia (gauza) banakoetatik banakoek batzan edo komunean duten forma unibertsala ateratzea. Arrazoiak laguntza handia eman dezake teologia zientzia gisa eraikitzeko: batetik, ordenazio zientifikorako prozeduretan erabil daiteke; bestetik, fedeko artikuluak argitzeko erabilgarriak diren datu zientifikoak ere ekar ditzake.

Forma unibertsalak ez dira berez. Banako izakiak existitzen dira bakarrik, eta forma unibertsalak banako izaki horietan daude. Banakoetan egon aurretik, forma uniber tsalak Jainkoaren adimenean daude, Jainkoaren sorkarien eredu gisa. Gainera, forma uniber tsalak geure adimenean daude geuk banako substantziak ezagutzean (nominalistek forma unibertsalak kontzeptu besterik ez direla esaten dute, hau da, geure adimenetik kanpo ez daudela).

Egia honela definitzen da: adimenaren eduki bat egiazkoa izango da, eduki ho rrek edukian bertan ezagututako gauza egoki agertzen badu. Ezagutza eta ezagututakoaren arteko adostasuna da egia.

Teologia naturalak arrazoia metodo arrazionala erabiltzera bultzatu nahi du, horre k topa dezan teologia errebelatuak jada aurkitu duena, fedearen egia frogaezinaz baliatuz. Gure fedea arrazoiaz

gaindi dago, eta ezin da frogatu arrazoiak beharrezko dituen argumentuak erabiliz. Baina, era berean, egiazkoa da eta, hortaz, ez da arrazoiaren kontrakoa; horregatik, ezin da inolaz ere ezeztatu arrazoiak beharrezko dituen ar gumentuak erabiliz.

3.2. JAINKOAREN EXISTENTZIA: BOST IBILBIDEAK

Lehen bidea edo motor ibilgearena: Aristotelesen argudioa errepikatzen da: esperientziak erakusten digunez, gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den guztia beste gauza batek higiarazten duo Elkar higiarazten duten motor segidak ezin dira infinituak izan; hortaz, higiarazi ez den lehen motor bat dago, eta motor «hori da guztiek Jainkoa deitzen dutena».

Bigarren bidea edo kausa arazleena: Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten ondorioa dira. Baina ezin da kausen segida amaigabe bat osa tu; beraz, kausa arazle bat dago, lehen kausa edo kausa kausatu gabea: «Denek Jainkoa esaten diote».

Hirugarren bidea edo izate kontingenteena: Esperientziak esaten digu munduan sorrera eta galera gertatzen di rela: ga uza k existitzen hasten di ra eta existitzea ri uzten diote, kontingentea k di ra. Guztia k existitzeko denbora tarte jakin bat du, guztia kontingentea da; hortaz, ezer existitzen ez zen garai bat ere izan zen. Izan ere, existitzen dena existitzen denaren ondotik soilik hasten da existitzen. Guztia kontingentea balitz, orain ez litzateke ezer izango, eta bistakoa da hori faltsua dela; beraz, izateen artean bat halabeharrez izango da beharrezkoa, eta horrek bere baitan izango du behar horren kausa: alegia, «guztiek Jainkoa deitzen dutena ».

Laugarren bidea edo perfekzio mailena: Esperientziak esaten digu izateek perfekzio mailak dituztela: batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak edo prestuagoak direla ikusten dugu. Gehiago edo gutxiago direla diogu, goren mailara zenbateraino hurbiltzen diren kontuan hartuta, eta edozein perfekzio motatan, gorena da mota horren barruan den guztiaren kausa. Izate segida batzuk perfekzio mugatuko kausa dira, eta kasu horietan, ezin da infiniturantz jo. Beraz, izate goren bat dago; izate horrek goren mailako perfekzio guztiak ditu, eta hori da perfekzio ororen azkeneko eta lehenengo kausa.

Bosgarren bidea edo munduaren ordenarena: Izateek naturan duten xedean oinarritzen da. «Adimenik ez duten zenbait gauzak xede batekin jokatzen dute; komeni zaiena lortzeko, beti edo ia beti modu berean jokatzen dutela egiaztatu da». Adimenik ez duena ez da bere xederantz joaten, ulertzen eta ezagutzen duen norbaitek eramaten ez badu; esentziarekin bat ez datorren adimenak -hau da, aktualizatzeko beharra duen potentzialtasunak aurretik kausa bat behar du, ulertu ahal izateko ordena tu duen kausa bato Ezinezkoa da segida infiniturik; hortaz, adimena duen izate bat bada, eta izate horrek gauza bakoitza bere xederantz era maten du; horri Jainkoa esaten diogu.