agurtu dituzte san joan jaiakasteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. agurtu...

8
Asteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. www.ataria.info Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar ugarik parte hartu du 4-5 SAKABANAKETA SALATZEKO PILOTAKADAK HARTUKO DITU TOLOSAK Etxerat elkarteak antolatuta Beotibar pilotalekuan, igandean, Pilotakadaz pilotakada ekimeneko finalak jokatuko dira 2 Trianguloa plazan egin zuten bordon dantza dantzariek; tartean, lehen aldiz, emakumeak aritu ziren. A. IMAZ ‘Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera, herriz herri zubiak eraikitzen’ erakusketa, Alegian Euskal Herriko historia kontatzen duen erakusketa Alegiako kultur etxean egongp da ostirala bitartean; uda ostean, Anoeta, Aduna, edota Tolosan izango da 6 Bidania-Goiazko Eskola Txikien Festa, itzuli baten amaiera, elkarlanean Eskola Txikien Festako antolatzaileek esker oneko hitzak baino ez dituzte izan, urte guztian zehar eta egunean bertan lanean aritu direnentzat 3 IBARRAKO UDALAK BEHE SOLAIRUEN ERABILERA ORDENANTZA ONARTU DU Azaroan hasi zuen prozesuari amaiera eman dio udalak; uztailaren 2an, herritarrei aurkeztuko diete 7

Upload: others

Post on 18-Aug-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

Asteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. www.ataria.info

Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar ugarik parte hartu du 4-5

SAKABANAKETASALATZEKOPILOTAKADAKHARTUKO DITUTOLOSAK

Etxerat elkarteak antolatutaBeotibar pilotalekuan,igandean, Pilotakadazpilotakada ekimenekofinalak jokatuko dira 2

Trianguloa plazan egin zuten bordon dantza dantzariek; tartean, lehen aldiz, emakumeak aritu ziren. A. IMAZ

‘Elkar ezagutzetik, elkaraitortzera, herriz herri zubiakeraikitzen’ erakusketa, Alegian

Euskal Herriko historia kontatzen duen erakusketaAlegiako kultur etxean egongp da ostirala bitartean;uda ostean, Anoeta, Aduna, edota Tolosan izango da 6

Bidania-Goiazko Eskola Txikien Festa, itzuli batenamaiera, elkarlanean

Eskola Txikien Festako antolatzaileek esker onekohitzak baino ez dituzte izan, urte guztian zehar etaegunean bertan lanean aritu direnentzat 3

IBARRAKO UDALAKBEHE SOLAIRUENERABILERAORDENANTZAONARTU DU

Azaroan hasi zuen prozesuariamaiera eman dio udalak;uztailaren 2an, herritarreiaurkeztuko diete 7

Page 2: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

Igandean, Pilotakadazpilotakada ekimenekoGipuzkoako finalakTolosako Beotibarrenjokatuko dira

MAIER UGARTEMENDIA TOLOSA

Urtarrilean abiatu zuen Etxerat el-karteak sakabanaketaren aurkakoPilotakadaz pilotakada ekimena.Etxerat euskal preso eta iheslari po-litikoen senideek osatzen duten el-kartea da, eta eurak zuzenean pai-ratzen duten sakabanaketarekinamaitzeko «frontoi guztiak betetzea»izan du helburua dinamika honek,Jon Ijurko Etxerateko kideak azaldubezala. Sakabanaketak bai presoeieta baita euren senideei ere «izuga-rrizko mina» eragiten die, eta sufri-mendu hori ere «gizarteratu» nahiizan dute ekimen honekin.

Urtarrilean hasiera eman ziotenekimena igande honetan amaitukodute, Euskal Herriko lurralde ezber-dinetan jokatuko diren finaletan: Le-kornen, Elorrion, Gasteizko Ogetan,Uharteko Euskal Jai Berrin eta Tolo-sako Beotibarren. Gipuzkoan, besteherrialdetan ez bezala, ez dute txa-pelketa bat antolatu. Eskualdez es-kualde asteburu batean ospatu di-tuzte jaialdiak, eta gure eskualdearizegokiona maiatzaren 10ean ospa-tu zuten Zizurkilen: «giro polita sortuzen» dio Ijurkok. Zizurkilen 25 bikotearitu ziren modalitate ezberdineta-ko partidetan jokatzen: «pala parti-dak, adin ezbernietakoen txapelke-ta, txokotakoa... Goizean jokatu zi-tuzten partidak eta arratsaldeanfinalak. Tartean bazkaltzeko «50 la-gun inguru» bildu ziren. Ijurkorenesanetan, pasakako modalitateaizan zen «ikusmin gehien» sortu zue-na.

Gipuzkoako eskualde guztietanekimenak asteburu batean bere os-pakizuna egin ostean, eskualde guz-

tiak igande honetan bilduko dira,esan bezala, Tolosako Beotibar pilo-talekuan. Honela, pilotarietatik sa-kabanaketaren aurka egiteko sortuzen ideia hura, bere amaierara iris-ten ari da «senideen inplikazio etalanari esker». Igande honetako fina-la prestatzeko ere lan egin dute, etajada prest dute goiz osoko egitarauaTxokotako finaletan eskualde ezber-dinetan aritu diren pilotariak aritze-az gain, interesa duen edonorkeman ahal izango du izena eguneanbertan jokatzeko. Bestalde bertsopilota eta Usurbilgo talde batek urri-tasun gutxitua duten gurpil aulkiko

Beotibarren sakabanaketarenaurkako azken pilotakadak

paleta partida ere eskainiko du.Etxeraten ekitaldi nagusia, berriz,12:15ean izango da, eta bertan Gi-puzkoako senide eta lagunek partehartuko dute. Eurak izango dira eki-taldiaren amaieran agurra eta iku-rrin dantzarekin omenalditxo bat ja-soko dutenak ere. Azkenik, 1.000pintxo eta edariak izango dira dene-tzat.

Azken ostirala eskualdean

Etxerateko azken hilabetekariarenarabera, 475 euskal preso politikodaude 70 espetxetan sakabanatu-ta. Gehienak Espainiako eta Fran-tziako espetxeetan sakabanatuta,nahiz eta Ingalaterran, Portugaleneta Ipar Irlandan ere badauden.

Ijurkoren esanetan eskualdean«hemezortzi» euskal preso daudeeta iheslariak ere badira. Euskalpresoen senideek bataz beste«1.000 kilometro» inguru egin beharizaten dituzte euren senideak ikus-tera joateko. Etxeraten azken hila-betekariaren arabera, «291 euskalpreso Euskal Herritik 500 eta 990kilometrotara dauden espetxeetan»daude, «64 dira 1.000 eta 1.100 ki-lometrotara» daudenak. Aldiz, «sei

preso daude Euskal Herriko lau es-petxeetan».

Sakabanaketaren salaketa eska-era, preso eta iheslarien eskubide-en errespetuarenarekin lotuko dutehileko azken ostiralean eskualdeanegingo diren elkarretaratzeetan ere.Bertan bilduko dira eskualdeko he-rritarrak bi eskaera horiek aldarrika-tzeko asmoz.

Gipuzkoan ekimena eskualdez eskualde ospatzen joan da, eta maiatzaren 10ean ospatu zuten Tolosaldeko eguna. I. T.

ERREDAKZIOA

Stop Sanfilippo fundaziora dirua bi-deratzeko asmoz, Gipuzkoako bostsukaldarik elkartasun afaria antola-tu dute. Alegiako Route 33n ondoandagoen 3. pabiloian egingo duteafaria, uztailaren 3an, eta bost su-kaldarietako bi Tolosaldekoak dira;Route 33 bertako Felix Garrido etaTolosako Botarri jatetxeko TxemariEsteban. Eurez gain, Ruben Trinca-do Donostiako Mirador de Ulia jate-txeko sukaldariak, ErrenteriakoAsier Abal Versalles jatetxekoak etaDonostiako Jokin Zabala Okendo ja-tetxekoak ere parte hartuko dute el-kartasun afarian. Entsegu klinikoaegiteko 3 milioi euro behar dituzte,eta jada, milioi bat euro biltzea lortudute.

Uztailaren 3ko afariko menuak40 euro balio du. Sukaldariek 150menu egingo dituzte eta izena 94365 14 84 telefono zenbakian emandaiteke. Dirua 2095 5020 009113978614 kontu zenbakian sar-tu behar da. Ekimen honen iraba-ziak Stop Sanfilippo Fudazioara bi-deratuko dituztela esan dute antola-tzaileek.

Goi mailako gastronomia

Afaria hasierako batzuk eta Orereta-ko Versalles jatetxeko Asier Abalekegindako ahate entsaladarekin ha-siko da. Ondoren, foie eta perretxi-kuz betetako ravioliak jan ahalkodira Donostiako Okendo jatetxekoJokin Zavalak eginak. Hirugarrenplaterra legatz esfera txangurroz be-tea izango da, Alegiako Route 33Gourmeteko Felix Garrido eta Tolo-sako Botarri jatetxeko Txemari Este-banek prestatuko dute. BukatzekoDonostiako Mirador de Ulia jatetxe-ko Ruben Trinkadok prestatuko ditumasail konfitatuak. Azkenburua Ogi-berri gozotegiak eskainiko du.

Sanfilippo gaitza duen IbarrakoOier Iribarrenen gurasoak, Kepa Iri-barren eta Izaskun Aizpurua, elka-rrizketatu zituen atzo, Maite ArtolakEuskadi Irratiko Faktorian. Bertanigandean Tolosako zezen plazanOierren alde egin zen emanaldia«hunkigarria» eta «oso polita» izanzela aipatu zuten. Horrez gain, 2015erdialdean Estatu Batuetatik entse-gu klinikoa egitera etorriko direlaadierazi zuten, baina frogak ez diz-kiete haur guztiei egingo.

Uztailaren 3an, 150pertsonentzat menuaprestatuko dute, AlegiakoRoute 33 ondoan

Bost sukaldarikafari bereziaprestatuko dute OierIribarrenen alde

Tolosaldea

�2 2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

Zizurkilen 50 lagun inguru bildu ziren bazkaltzen, Zimiterioan. ATARIA

EKAINAK 29, IGANDEA

10:00. Barrene/Txokotan txapelke-ta herrikoia. 10:45. Bertso pilota.11:30. Urritasun gutxitua dutengurpil aulkiko paleta partida.12:15. Etxeraten ekitaldia.Ondoren. Pintxoak eta edariak de-nentzat.

Egitaraua

Aduna. 20:00etan. Alegia. 19:30ean.Altzo. 18:30ean.Amasa-Villabona. 20:00etan.Amezketa. 19:30ean.Anoeta. 19:30ean.Asteasu. 19:00etan.Berrobi. 19:30ean.Berastegi. 19:30ean.Ibarra. 19:30ean.Ikaztegieta. 20:30ean.Irura. 19:30ean.Gaztelu. 19:30ean.Leaburu. 20:15ean.Lizartza. 20:00etan.Tolosa. 19:30ean.Zizurkil. 20:00etan.

Azken ostirala

Page 3: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

ASIER IMAZ BIDANIA-GOIATZ

Ekainaren 8an iritsi ziren helmugarabidania-goiaztarrak. Urtebeteko bi-dea egin ondoren, esker oneko hi-tzen txanda iritsi da. Bidania-Goia-tzeko Antolakuntza taldeak eske-rrak eman nahi izan dizkie jaiarekinbat egin zuten guztiei: «Mila eskerekainaren 8an Bidania-Goiatzerahurbildu zineten guztioi! Eta nola ez,urte guztiko ibilbidean zehar bidela-gun izan zaituztegunoi!».

Ibilbide hori guztiz laua ez delaizan onartu dute antolakuntzakoek.Hala eta guztiz ere, helmugara ilu-sioarekin iritsi direla esan dute,

«amaierako zinta gogotsu zeharka-tzeko esperantzaz».

Antolakuntzatik azpimarratu du-tenez, jende ugari elkartu zen Bida-nia-Goiatzen egun seinalatuan: «Bi-raka! abestiarekin egun horretarakogonbidapenak lau haizeetara zabal-tzen ibili ginen, eta gure gonbidape-nari erantzunez, asko eta asko izanzineten gure herrira gerturatu zine-tenak. Eguraldia lagun, amets one-netan bezala, guztiok batera egunzoragarri bat pasatzeko aukera izangenuen».

Elkarlana eta kooperazioa

Ekainaren 8an bakarrik ez, bidela-gunak urte guztian izan dituzte bida-nia-goiaztarrek, eta horrek lanakasko erraztu dizkiela aitortu dute:«Denbora honetan garbi geratu zai-gu elkarlanari eta kooperazioari es-ker dena dela posible».

Eskola Txikien Festarenondoren, esker oneko hitzak

Bidania-Goiatzenekainaren 8an eginzuten festa; itzuli batenamaiera izan da

Bidania-Goiatzen XXVII. Gipuzko-ako Eskola Txikien Festa ospatu da.Eskola Txikiak bizirik daudela ospa-tzearekin batera, jai hori, lurraldehistorikoko herri txikiak ezagutzekoaitzakia ederra izan da. Duela 26urte, festa lehen aldiz Bidania-Goia-tzen bertan ospatu zen. Ondoren,Eskola Txikiak dituzten herri guztie-tatik pasatu da jaia, berriro, hasierapuntura iristeko. «Ziklo bati amaieraeman, eta bigarrenari gogor bultza-tuz hasi gara», esan dute eskualde-ko herriko antolakuntzatik.

Amaitzeko, Biraka! abestiarenhitz batzuk izan dituzte gogoan: Bi-raka jarraituz eskola txikien alde!.Izan ere, «26 urte hauetan bezala,gure gurpilak aurrerantz jarraitu be-har du eta horretarako Bidania-Goiatzetik gure bultzada ematendiogu», gogoratu dute Bidania-Goia-tzetik.

Ekainaren 8ko oroitzapen gozoetatik tiraka, eskerrak eman ditu antolakuntzak. REBEKA CALVO

Tolosaldea

�2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 3

Irudia Bidania-Goiatz

Gire ederrean amaitu dute denboraldiaIkasturte amaierarekin batera, futbol denboraldiaere bukatu dute Bidania-Goiatzeko bi taldek. Ardura-dunen esanetan, haurrak oso gustora ibili dira, eta

lortutako emaitzak ere onak izan dira: «Mila eskerIosu, Mikel eta Asier entrenatzaileei, eta zorionakguzti-guztiei!». ATARIA

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!

Bidania-Goiazko udal taldeak, zorio-nik beroenak eman nahi dizkie urte-bete luze honetan lanean murgildurikibili den orori. Miresgarria da gureabezalako herri txiki batean, belaunal-di ezberdinetako hainbeste herritarproiektu batean sinesturik, laneanburu belarri ibili direla ikustea. Gaine-ra, urtean zehar topatu diren oztopo-ak gainditzeko gaitasuna izan da etaindar guztiarekin lan izugarria eginda, herriaren eta eskolaren alde.

Bidania-Goiatzen pasa berri da XX-VII. Gipuzkoako Eskola Txikien festa,eta herri txiki batentzat festa honenardura hartzea izugarrizko erronkaizan bazen ere, garbi geratu da ame-tsak bete daitezkeela herritar eta in-gurukoen elkarlan eta laguntzarekin.

Gutunak

Urte gogorra izan da, baina denokoroitzapenean eramango dugu2014ko ekainaren 8an, herri honekbat egin zuela; helburu komun ba-ten alde lan egin zuela; haurrekegun zoragarri bat pasa zutela, etaegun bikain bat atera zela.

Ikusirik azken urteetan, krisia me-dio, jasaten ari garen egoera, festahonek eredu izan beharko luke egu-neroko beste zenbait arlotan. Lanegiteko indar horrekin, elkartasuna-rekin, auzolanarekin eta beste zen-bait gauzekin, herriaren eta herrita-rren ametsak gauzatu daitezkeela-ko.

Beraz, zorionak berriro ere eginduzuen guztiagatik, eta baita, Bida-nia-Goiazko herria bizi-bizirik dagoe-la lau haizetara zabaltzeagatik ere!

Zorionak eta eskerrik asko!Bidania-Goiazko Udal Taldea.

A. IMAZ BIDANIA-GOIATZ

Ekainaren 8ko festa ez zaie bereha-lakoan ahaztuko bidaniz-goiazta-rrei, eta egun horretan lanean ibili zi-ren guztiei. Antolakuntzatik egun

horren harira ateratako argazki guz-tiak sarean jarri dituzte, edonorkikusteko moduan. Urtebeteko lanaikus daiteke, beraz, iruditan.

Argazkiez gain, prentsan agertu-tako informazio guztia bildu dute,eta hori ere sarean zintzilikatu dute.

Informazio hori nahi duenak ata-ria.info webgunean aurkituko du lo-tura, edo Txinkorta eskolaren bloge-an:http://txinkorta2014.blogspot.com.es/p/blog.

2014ko Eskola TxikienFesta argazkitan

Urtebeteko ibilbidearen argazki bilduma jarri dute sarean. ATARIA

Bidania-goiaztarrekargazki bilduma etaprentsan agertutakoalbisteak jaso dituzte

Page 4: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

Tradizionala, baina gaurkoa Festetako egunhandienarekin agur esan dietetolosarrek sanjoanei

IÑIGO TERRADILLOS TOLOSA

San Joan egun handia igarotze-arekin batera amaitu dira aur-tengo jaiak. Egunak eskatzen

duen moduan, jaietako tradiziozkoezaugarriek hartu zituzten Tolosakokaleak atzokoan. Eskopetariek, bor-dondantzariek edota prozesioakikusmin handia sortu zuten herrita-rren artean, festei bukaera biribilaemanez.

Bezperako su festaren ondoren,goizean goiz hasi ziren Txistulari etaMusika Bandakoak eta dultzainero-ak euren doinuak zabaltzen. Segi-tuan hasi ziren konpainia guztietakoeskopetariak Plaza Zaharrean el-kartzen. Horiekin batera, MusikaBandako kideak, eta udalbatza. On-dorengo hitzordua Andre Maria pa-

Tolosaldea

�2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosa

�4 2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

E. MAIZ - A. OIARTZABAL

Tolosan ezezik Abaltzisketan eta Be-launtzan ere festetako egun handiaizan zuten atzokoa, bai batean zeinbestean datorren urtera arte agurtudituztelarik.

Abaltzisketan aspaldiko ohituraberreskuratu dute aurtengo jaietan,herriko talde argazkia ateratzeare-na, alegia. Gainera, atzokoan, apus-tu berezia ere izan zen ikusgai. Osti-ral gaueko parrandan hitzartu zutenUnai Garmendiak, Jon GarmendiaErbetak duela urte batzuk egin zuenapustua berdinduko zuela. Erbetabaserritik plazarainoko bidea eginzuen bizikletaz, Erbetak igo zuenadinako pisua igoz. Txalo zaparradaartean hartu zuten herritarrek.

Belauntzan, bestalde, atzo jarrizuten Belauntzako Juan Deuna eli-zaren portikoan elizaren balio artis-tiko eta historikoen berri ematenduen plaka. Mariano Lazkano alka-teak bistaratu zuen idatzia, txistula-rien eta dantzarien laguntzarekin.Han ziren, halaber, Xabier Balerdi

Abaltzisketan etaBelauntzan ere jai giroanAsteburuan hasi eta atzo arte hamaikaekitaldi izan dituzte bi herrietan

eta Iosu Etxezarraga arkeologoak.Beraien esanetan, Gipuzkoako az-tarnategi arkeologiko esangura-tsuenetarikoa da. Belauntzar ugaribildu zen ekitaldi horretan, eta on-doren, hamaiketakoa egiteko herri-ko tabernara jo zuten belauntza-rrek.

Belauntzako elizaren atarian plaka bistaratu zuten unea. A.O.

Abaltzisketarrek taldeko argazkia egin zuten ohitura zaharra berreskuratuz E.MAIZ

Bordondantzariak, prozesioa hasi aurreko saioa egiten. I.T.

Trianguloan arratsaldean, eta Euskal Herria plazan eskopetariak. M.I. - I.T.

rrokiako meza, eta prozesio tradizio-nala izan zen. Jainkoen irudiak soi-nean zituztela atera ziren elizatik,eta jarraian bordondantzarien saioaizan zen. Eskopetariek jarraitu zie-ten horiei, eta atzetik udal aginta-riak eta Txistulari eta Musika Banda-ko kideak abiatu ziren. Euskal He-rria plazan amaitu zen goizekoekitaldia erraldoien dantza eta es-kopetarien salbekin.

Arratsaldean, berriz, ohiturari eu-tsiz, Plaza Zaharretik Arramelerajoan, eta handik Triangulora jo zutenguztiek. Estreinako aldiz, bordon-dantza emakumeek nahiz gizonez-koek egin zuten, eta udal agintarienaurreskuaren ostean Zumardian-dian tradiziozko aurreskua dantzatuzuten.

Ohitura eta dotorezia mantendueta gaur egunera egokitu nahian aridira herriko jai nagusiak. Urtetik ur-tera, bai Kuadrilla Egunak bai etaSan Joan egunak duten harrerarenadierazle da, biziberritzen eta indar-tzen ari direla. Eskopetariak banaka nahiz guztiak elkarrekin salbak botaz egon ziren egun osoan. Ezkerrean, aurreskua dantzatzen. I.T. / M.I.

Page 5: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

Tradizionala, baina gaurkoa Festetako egunhandienarekin agur esan dietetolosarrek sanjoanei

IÑIGO TERRADILLOS TOLOSA

San Joan egun handia igarotze-arekin batera amaitu dira aur-tengo jaiak. Egunak eskatzen

duen moduan, jaietako tradiziozkoezaugarriek hartu zituzten Tolosakokaleak atzokoan. Eskopetariek, bor-dondantzariek edota prozesioakikusmin handia sortu zuten herrita-rren artean, festei bukaera biribilaemanez.

Bezperako su festaren ondoren,goizean goiz hasi ziren Txistulari etaMusika Bandakoak eta dultzainero-ak euren doinuak zabaltzen. Segi-tuan hasi ziren konpainia guztietakoeskopetariak Plaza Zaharrean el-kartzen. Horiekin batera, MusikaBandako kideak, eta udalbatza. On-dorengo hitzordua Andre Maria pa-

Tolosaldea

�2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosa

�4 2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

E. MAIZ - A. OIARTZABAL

Tolosan ezezik Abaltzisketan eta Be-launtzan ere festetako egun handiaizan zuten atzokoa, bai batean zeinbestean datorren urtera arte agurtudituztelarik.

Abaltzisketan aspaldiko ohituraberreskuratu dute aurtengo jaietan,herriko talde argazkia ateratzeare-na, alegia. Gainera, atzokoan, apus-tu berezia ere izan zen ikusgai. Osti-ral gaueko parrandan hitzartu zutenUnai Garmendiak, Jon GarmendiaErbetak duela urte batzuk egin zuenapustua berdinduko zuela. Erbetabaserritik plazarainoko bidea eginzuen bizikletaz, Erbetak igo zuenadinako pisua igoz. Txalo zaparradaartean hartu zuten herritarrek.

Belauntzan, bestalde, atzo jarrizuten Belauntzako Juan Deuna eli-zaren portikoan elizaren balio artis-tiko eta historikoen berri ematenduen plaka. Mariano Lazkano alka-teak bistaratu zuen idatzia, txistula-rien eta dantzarien laguntzarekin.Han ziren, halaber, Xabier Balerdi

Abaltzisketan etaBelauntzan ere jai giroanAsteburuan hasi eta atzo arte hamaikaekitaldi izan dituzte bi herrietan

eta Iosu Etxezarraga arkeologoak.Beraien esanetan, Gipuzkoako az-tarnategi arkeologiko esangura-tsuenetarikoa da. Belauntzar ugaribildu zen ekitaldi horretan, eta on-doren, hamaiketakoa egiteko herri-ko tabernara jo zuten belauntza-rrek.

Belauntzako elizaren atarian plaka bistaratu zuten unea. A.O.

Abaltzisketarrek taldeko argazkia egin zuten ohitura zaharra berreskuratuz E.MAIZ

Bordondantzariak, prozesioa hasi aurreko saioa egiten. I.T.

Trianguloan arratsaldean, eta Euskal Herria plazan eskopetariak. M.I. - I.T.

rrokiako meza, eta prozesio tradizio-nala izan zen. Jainkoen irudiak soi-nean zituztela atera ziren elizatik,eta jarraian bordondantzarien saioaizan zen. Eskopetariek jarraitu zie-ten horiei, eta atzetik udal aginta-riak eta Txistulari eta Musika Banda-ko kideak abiatu ziren. Euskal He-rria plazan amaitu zen goizekoekitaldia erraldoien dantza eta es-kopetarien salbekin.

Arratsaldean, berriz, ohiturari eu-tsiz, Plaza Zaharretik Arramelerajoan, eta handik Triangulora jo zutenguztiek. Estreinako aldiz, bordon-dantza emakumeek nahiz gizonez-koek egin zuten, eta udal agintarienaurreskuaren ostean Zumardian-dian tradiziozko aurreskua dantzatuzuten.

Ohitura eta dotorezia mantendueta gaur egunera egokitu nahian aridira herriko jai nagusiak. Urtetik ur-tera, bai Kuadrilla Egunak bai etaSan Joan egunak duten harrerarenadierazle da, biziberritzen eta indar-tzen ari direla. Eskopetariak banaka nahiz guztiak elkarrekin salbak botaz egon ziren egun osoan. Ezkerrean, aurreskua dantzatzen. I.T. / M.I.

Page 6: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

Tolosaldea

�6 2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria

Alegiako kultur etxeko aretoan jarri dituzte panel informatiboak. A. IMAZ

A. IMAZ ALEGIA

Alegiako kultur etxean naziotasuna-ren inguruko erakusketa zabalduzuten iragan ostegunean. Hilaren27ra bitarte egongo da bertan. Pa-nel informatiboek eta dokumentalbatek osatzen dute erakusketa ibil-taria. Aurrez, Leitza, Astigarraga edoSeguratik pasa da, eta uda ondoren,berriro eskualdera etorriko da.

Bai Euskal Herriari ekimenak an-tolatu du ekimena, Gipuzkoako ForuAldundiaren laguntzarekin. Elkarezagutzetik, elkar aitortzera, herrizherri zubiak eraikitzen izena jarridiote erakusketari, eta orain arte ja-sotako harrera oso ona izan delaesan dute Bai Euskal Herriaritik: «Binorabide markatzen dira bertan. Ba-tetik, Euskal Herria eta bere norta-suna azaltzea kanpotik etorri dire-nei, leiho bat zabalduz, eta bestetik,bertan bizi direnei gaiaren inguruanbeste ikuspegi bat ematea».

Naziotasunaren inguruan espa-rru batzuk oso barneraturik daudeladiote Bai EH-tik. Adibide bezala kiro-la eta euskal selekzioak aipatzen di-tuzte. Aldiz, beste hainbat alor na-ziotasunarekin ez direla lotzen esa-ten dute, «nahiz eta kontu berdinaizan». Euskara, sozio ekonomia, iku-rrak, aniztasuna... nazio ikuspegitikbegiratzearen garrantzian murgil-tzeko, informazio ugari eskaintzendu Alegian ikusgai dagoen erakus-ketak.

Uda ondoren, jarraipena

Aniztasunaren gaiari garrantzi bere-zia eman nahi izan diote Bai EuskalHerriari-koek erakusketa honetan.Horregatik sartu dute Juanba Bera-

sategiren dokumentala ekimenean.Migrazioa lehen pertsonan konta-tzen duten herritarrak agertzen dirabertan, eta ikuspegia aldatzeko ba-liagarria da dokumentala erakuske-taren antolatzaileentzat. Panel in-formatiboekin batera, herriz herriosagarri diren elementuak sartzendituzte, izan dokumental edo hitzal-

Naziotasunaren ingurukoerakusketa zabaldu duteAlegiako kultur etxean Ostiralera bitarte egongodira panel informatiboaketa dokumentala ikusgai, arratsaldez

di. Uda ondoren, Anoetan jarrikodute, hain zuzen ere, urriaren 6tik12ra. Tolosan, urriaren 20tik 27raegongo da ikusgai kultur etxean, etaazaroaren 20tik 23ra, Adunan. Iba-rran irailan egiteko aukera aztertzenari dira, Euskal Herria Egunaren ha-rira. Oraindik, ordea, zehaztekodago ekimena.

ERAKUSKETA

Non. Alegiako kultur etxean.Noiz arte. Ekainaren 27ra, ostirale-ra bitarte.Ordutegia. 16:00etatik 21:00eta-ra.

18 PANEL

Naziotasunaren definizioa. Hasie-rako bost paneletan bost elementuaipatzen dira: • Historia.• Euskara. • Lurraldea.• Nortasuna.• Aniztasuna.Nazio eskubidea. Ondorengo hirupaneletan, nazio eskubideen irakur-keta, Euskal Herrian eskubide ho-

‘Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera’

rien urraketa, eta horren ondorioakagertzen dira. Nazio eraikuntza. Arlo desberdinakagertzen dira, eta bakoitza nazioikuspegitik aztertuta:• Euskara.• Sozio ekonomia. • Kirola.• Hezkuntza.• Ikurrak.• Nazio egituraketa.• Historia.

DOKUMENTALA

‘Gu, jatorri anitz, herri bat’. Era-kusketarekin batera Juanba Bera-sategiren dokumentala dago ikus-gai Alegiako kultur etxeko aretoan.Nahi duenak nahi duen momen-tuan ikus dezake.

Betizu jaterakotxartelak salgai

AMEZKETA. Betizu jatea egingo duteuztailaren 5ean, larunbatez, Ugar-ten. Pilotalekuan bazkalduko dute14:00etatik aurrera, eta txartelakjadanik salgai daude. Ekainaren30a, astelehena, izango da eroste-ko azken aukera, Goikoetxea-ene-an. Helduek 25 euro ordaindu be-harko dituzte, eta haurrek hiru.Ugarteko elkarteko batzordetik beti-zu jatera joateko deia zabaldu dute.

Intxurrekoekinentrenamenduak

ALEGIA. Intxurre Pilota Eskolak nes-ka-mutilentzat entrenamenduakantolatu ditu, eskuz eta palaz ibiltze-ko. Gaur emango diote hasiera en-trenamenduei, Elorri pilotalekuan18:00etan. Uztailaren 2an, 9an,16an eta 23an ere saioak egongodira.

Festa batzordearenbatzarra, bihar

AMEZKETA. Festa Batzordearen bi-lera egingo dute bihar Amezketan,kultur etxeko areto nagusian. Batza-rra 19:30ean hasiko da eta bertaraagertzea eskatu diete herritar guz-tiei.

Herri Ostatuarenustiakuntza lehiaketa

ALBIZTUR. Herri Ostatuaren erren-tamendu eta ustiapena lehiaketa bi-dez egingo dute Albizturren, eta ho-rren inguruko deialdia zabaldu duteudaletik. Hala eta guztiz ere, infor-mazio osoa Albizturko Udaleko bule-goetan eskuratu daitekeela azaldudute. Eskaintzak aurkezteko epeauztailaren 15ean amaituko da.

Xabierko gazteluaezagutzeko irteera

AMEZKETA. 60 urtetik gorakoentzatibilaldia antolatu dute uztailaren2rako. Izena emateko egunak hila-ren 26a eta 27a dira, hau da, oste-guna eta ostirala. Pertsona bakoi-tzak 30 euro ordaindu beharko ditu.Autobusa ez balitz beteko, gainon-tzeko herritarrek ere bidaia egitekoaukera izango lukete. Nafarroara jo-ango dira, Xabierko gaztelura.

amezketarrak eta leitzarrak 22-20irabazi zieten errioxarrari eta anoe-tarrari. Aipatu, Eibarko pilotalekuanjokatzen zuen azken aldia zela Errio-xako Titin III.arentzat.

Bi debutariak ez ziren bakarrikegon, izan ere, harmailetan eskual-detik joandako zale ugari elkartuzen. Amezketatik hiru autobus joanziren Eibarrera, eta Asteasutik bat,Altuna III.aren eta Urruzolarenurrats garrantzitsuaz gozatzera.

Iñaki Artola alegiarrak, bestalde,larunbatean debutatuko du Tolosa-ko Beotibarren.

Altuna III.ak irabazi eta Urruzolak galduASIER IMAZ TOLOSA

Jokin Altunak eta Julen Urruzolakatzo debutatu zuten profesionale-tan, Aspe enpresarekin, Eibarko As-telena pilotalekuan. Jaialdiko lehenpartidan Urruzola asteasuarrak jo-katu zuen, Ezkurdia lagun zuela.Jaka eta Cecilioren aurka, 22-10galdu zuen Urruzolak.

Eibarko jaialdiko bigarren parti-dan Altuna III.a amezketarrak jokatuzuen, Barriolarekin bikotea osatuz.Aurkariak Titin III-Tolosa zituzten,eta partida lehiatu baten ostean,

ZUZENKETAK

Atzoko ‘Tolosaldeko Ataria’ egunka-rian, Mikel Saizar Kordobako atezai-na tolosarra zela agertzen zen. Ira-kurle batek, ordea, ibartarra delaesanaz idatzia bidali digu. Ondorioz,akatsa onartu eta eskerrak zuzen-keta egiteagatik.

Page 7: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

Larunbatean Ordizianeta igandean Betelunegingo dituzteemanaldiak

IÑIGO TERRADILLOS IBARRA

Udaro gertatzen den moduan, jaiakospatzen dituzten herriak ugarituegiten dira, eta Ibarrako Alurr dan-tza taldekoen emanaldiak eregehiago izaten dira urteko sasoi ho-netan. Hala, larunbatean eta igan-dean, erretirodunen eta irakasleenomenaldian aritu ziren Ibarrakodantzariak. Igandean, era berean,Lekeition izan ziren ibartarrak, an-tzinako ezkontzan parte hartzen.Goizean, herrian zehar dantzatu zu-ten, eta arratsaldean, Uztartuz es-kaini zuten, herritarren harrera «osoberoa» izan zelarik.

Herenegun, Ibarran aritu zirenSan Joan bezperako suaren baitan.Dantza tradizionala eta suarekin lo-turiko Katixa Perearen koreografia

eskaini zuten. Atzo, berriz, dantzasuelto txapelketan hartu zuten par-te lehen aldiz, Alurr dantza taldekokideek, Hernanin.

Hurrengo emanaldiei dagokie-nez, etzi Zaldibian izango dira, etabertako kiroldegian Uztartuz eskai-niko dute, 22:30ean. Alurretik azal-du moduan, «gazteentzat berezikieginikoa da», Dantzan hazi, euska-raz hezi eta kantuz bizi da leloa. Iña-ki Agirreren zuzendaritzapean,Eguzki Errondosororen ahotsarekineta Jagoba Astiazaran pianoan delaeginiko lana da.

Larunbatean, bestalde, Ordizianparte hartuko dute Alurreko neska-mutilek. 19:30ean herriko plazanelkartuko dira Ibarrako lau talde, Or-diziako bi, Zaldibiako bat eta Anoe-tako beste bat, 100 gazte inguru de-nera. Gazteen artean dantzatu etaelkar ezagutzeko aukera izan deza-ten euren artean antolaturiko eki-mena da.

Amaitzeko, igandean Betelun ari-ko da Ibarrako taldea, 18:00etan,Lanabesak ikuskizunarekin.

Alurr dantza taldeaemanaldiz emanaldieta herriz herri

Lekeition izan ziren iragan igandean ibartarrak. ATARIA

Araua Ibarrako zenbait kale eta eraikinetan sartuko da indarrean. I.T.

IÑIGO TERRADILLOS IBARRA

Behe oinetan etxebizitzak eta jar-duerak arautzen dituen ordenantzaonartu berri du Ibarrako Udalak. Le-hendik indarrean zegoen araudiasakondu egin dute ordenantza ho-rrekin, zehaztuz eta baldintzatuz,eta modu horretan eman dioteamaiera, pasa den urtearen amaie-ran ekin zioten prozesuari.

Behe lokal asko hutsik daudelaeta horiek etxebizitza bihurtzeko es-kariak ugariak zirela kontuan hartu-ta, behe solairuko lokalen erabilera-ren inguruko araudia egitea beha-rrezko ikusi zuen udalak. ItziarAgirrezabala udaleko arkitektoak

azaldu duenez, «eremu askotanbehe solairuak etxebizitza moduanegokitzea debekatuta zegoen, etabeste batzuetan, onartua zegoen,baina, ez zen zehazten zein baldin-tzetan egin zitekeen». Hala, iraganurteko azaroan ekin zion parte har-tze prozesuari, Eusko Jaurlaritzakemandako diru laguntzaren bitar-tez. Batetik, Hiria kolektiboak azter-keta egin zuen, proposatuz zein zo-naldetan izan dezaketen etxebizitzaedota bestelako erabileraren batbehe solairuek. Herritarrekin egini-ko parte hartze saioetan partekatuzituzten proposamenak eta iritziak,eta horrela pixkanaka ordenantzazehaztu dute.

«Orain, ordenantza honi esker,gaur egun debekatuta dauden zen-bait eraikinetan erabilera horiekonargarri bihurtzen dira», dio Agirre-zabalak. Horretarako, baina, erabi-lera aldaketa baimentzen duen li-zentzia eskuratu beharko da, hain-

Behe solairuen erabilerazehazten duenordenantza onartu duteAzaroan hasi zuenprozesuari amaieraeman dio Ibarrako Udalak

bat baldintza betez. «Esaterako,etxebizitza moduan erabiltzeko bizi-garritasun maila duina izan behardu, eta honetan nahiko malguakizan gara». Baldintzen artean dago,35 m2 erabilgarri izan behar dituelagutxienez, eta egongelak kanpoal-dera eman behar duela.

Araua zenbait kale eta eraikine-tan sartuko da indarrean. Etxebizi-tza erabilera, esaterako, Euskal He-rria, Julian Gayarre, Otarreaga,Apaiz Erreka, San Ignazio, EmeterioArrese, Uzturre, Ibai Gain eta Azkuekaleko zati batzuetan baimendukoda.

Aurkezpena

Bestalde, Ibarrako Udaleko ordez-kariek behe solairuen ordenantza-ren berri emango dute datorren as-teazkenean, uztailaren 2an,18:00etatik 19:00etara, gaztela-niaz, eta 19:00etatik 20:00etaraeuskaraz, udaletxean.

Tolosaldea

�2014ko ekainaren 25a, asteazkena / Tolosaldeko Ataria 7

Page 8: Agurtu dituzte San Joan jaiakAsteazkena, 2014ko ekainaren 25a. 2. urtea. 142. zenbakia. Agurtu dituzte San Joan jaiak Abaltzisketa, Belauntza eta Tolosako festen egun handienean herritar

2014-06-25ASTEAZKENA

Eguraldia: Bihar

Goiza Arratsaldea

20º

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:• Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta ZizurkilTolosaldeko Komunikazio Taldea, S.L-ko kideak:

Goiza: EuriaArratsaldea: EuriaBeroena: 18ºHotzena: 13º16º

Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SLLege Gordailua: SS-1323-2013Zuzendaria: Ainhoa Oiartzabal.Egoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa: 943 65 56 95. Faxa: 943 65 00 18P.E: [email protected] Webgunea: ataria.infoPapereko editorea: Eneritz Maiz. Interneteko editorea: Rebeka Calvo.

Irratiko editorea: Jon Miranda. Kudeatzailea: Jon Mujika. Publizitatea: 661 678 818. [email protected] Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo: 687 410 022. [email protected]: 687 410 022. [email protected]: 687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 034. [email protected] Bezero arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko...): 902 82 02 01

Ataria-k Bai Euskarari

Tolosaldekogizarte eragileak

GAUR

Ibarra: Egunekoa eta gauekoa:Bronte Posada, C. Korreo kalea, 20.Telefonoa: 943 67 60 13.

Farmaziak

Agenda

DEIALDIAK

GAUR

ASTEASU. Posible al da mugak jar-tzea zigorrik gabe? hitzaldia izangoda, 17:00etan, udaletxean. NereaMendizabal, psikopedagogoa, gi-zarte hezitzailea eta haur masaje-ko hezitzailea ariko da.

IRURA. Festa batzordeak San Mi-gel Jaiak antolatzeko lehen bileraegingo du. Gaur, 19:00etan, udale-txeko batzar aretoan elkartukodira.

LEABURU. Herriko jaien barruan,

larunbatean izango den herri afari-rako txartelak erosteko azken egu-na da, eta udaletxean edota Osta-tuan erosi daitezke.

ATARIAk ez du bere gain hartzenegunkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

ERREDAKZIOA

Banaiz Bagara elkarteak elkarrekineuskaraz bizitzeko egitasmoak an-tolatzea du helburu, eta udan ere la-nean jarraituko du. Udarako hilabe-teetan ere ibilaldiak egitea proposa-tzen du, horrela euskarapraktikatzeko aukera emanaz. «Ibi-laldi horiek udan ere hizkuntza prak-tikatzeko aukera eskaintzen dute,hiztegi berria ezagutu eta lantzeko(natura, herria, hiria, historia...) etabatez ere, bertako euskaldun gehia-go ezagutzeko; dena udako aireazdisfrutatzen dugun bitartean», esandute antolatzaileek.

Parte hartzea doakoa eta irekiada; «guztiak zaudete gonbidatuta,

euskaraz «zerbait» dakizuenak, ur-tean zehar euskara ikasi duzuenak,mintzalagunak eta baita euskaldunzaharrak ere, maila txikiko lagunekohizkuntza partekatu nahi duzue-nak».

Ibilbideak eskualdeko hiru herri-tan egingo dutuzte; Amasa-Villabo-nan, Tolosan eta Alegian. Ekainaren30ean hasiko dira ibilaldiak eta

Elkarrekin ibilaldiak egin etaeuskaraz aritzeko aukeraUdan Banaiz Bagaraelkarteak antolatuta,euskara praktikatzekoaukera izango da

abuztuaren 17an bukatu. Villabo-nan Gaztelekutik aterako dira aste-lehenero, 19:45ean; Tolosan kulturetxetik asteazkenero, 19:30ean,eta Alegiatik kultur etxetik ostirale-ro, 17:30ean.

Abuztuaren 17an herri talde guz-tien arteko udako festa irekia egingodute programari bukaera emateko.• [email protected]

Euskara praktikatuz ibilaldietako bat egiten, Villabonan. ATARIA