agenda cultural zalla (navidades) // zallako agenda kulturala (gabonak)

4
Elkartzen arte erakusketa / exposición de arte azaroak 17-29 noviembre erakusketa gela / sala de exposiciones A-O / L-V: 17h-20h asteburuan / fin de semana: 12h-14h El grupo Elkartzen, formado en sus inicios por 60 mujeres, cumple la mayoría de edad (1991-2009) y lo celebra con esta muestra, que pone de mani- fiesto las habilidades artísticas de muchas de sus integrantes. Entre los objetivos de la asociación está el desarrollo integral de la mujer y la partici- pación activa en la sociedad e instituciones. Benito Lertxundi kontzertua / concierto azaroak 21 noviembre Zalla Zine-Antzokia – 20:00 XXXIII.Musika Astea txartelak / entradas: 10 € XXXIII. Musika Astea EHko panorama musikaleko handienetariko batekin amaituko da: Benito Ler- txundi. Oriotarra 1965ean edo hasi zen musika mundu zailean lehen pausoak ematen, Xabier Lete edota Mikel Laboa artistekin batera “Ez dok Amairu” proiektuan. Ordutik 15 diska plazaratu ditu eta “Nere herriko neskatxa maite”, “Loretxoa” eta “Bizkaia maite” gisako abesti mitikoak konpo- satu ditu. Zallako Zine-Antzokian “Itsas ulu zolia”, bere azken laneko abestiak interpretatuko ditu. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna Día Internacional contra la violencia hacia las Mujeres actos conmemorativos azaroak 25 noviembre egun osoa / durante todo el día A lo largo del día están previstas varias activida- des para concienciar a los vecinos de la impor- tancia del respeto y la igualdad entre mujeres y hombres. Así, en el pleno del Ayto. se aprobará la declaración contra la violencia hacia las mujeres. Además se repartirán guías para adolescentes y puntos lilas para colocar en lugares visibles, a la vez que se difunde la canción “Beldur barik”. A las 12:00 se distribuirán lazos blancos durante la concentración a la entrada del Ayuntamiento. Paco Jones, detective privado antzezlana / obra de teatro Antifaz Antzerki Taldea azaroak 25 noviembre Zalla Zine-Antzokia – 19:30 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna Día Internacional contra la violencia hacia las Mujeres txartelak / entradas : 3 € El Grupo Antifaz también quiere sumarse a los actos de apoyo para erradicar la violencia hacia las mujeres. La obra “Paco Jones, detective privado” se ajusta a las exigencias del día, siendo las coprotagonistas de esta alocada comedia 3 hermanas un poco peculiares (Eva López, Leire Amézaga y Pili García). Junto con Tomás Treviño, Álex Ugarte y Francisco Chiyah, los protagonistas masculinos de la función, harán que los especta-dores expulsen toda su adrenalina a base de carcajadas. Pirritx, Porrotx eta Marimotots Pailazoen “Irrien lagunak” ikuskizuna azaroak 29 noviembre Zalla Zine-Antzokia – 16:30 eta 18:30 txartelak / entradas: 4 € Haurrek gehien miresten dituzten pailazoak gurekin ditugu urtero bezala. Lehenbizi Pirritxek eta Porrotxek egingo dute agerraldia oholtzean, Zallako, Enkarterriko eta inguruko umeak dibertitu nahian. Ez da izango, inola ere, arratsalde aspergarria. Etxeko txikienek primeran pasatuko dute zalantzarik gabe pailazoen txantxekin. Txirri, Mirri eta Txiribiton Pailazoen “Triki, traka, tron” ikuskizuna azaroak 30 noviembre abenduak 1 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 19:00 txartelak / entradas: 1’5 € (Servicaixa) Badira urteak eszenan ari direla 3 pailazo hauek, hainbat belaunaldi entretenituz eta barrez leherra- raziz. Jolasak, trukuak, abestiak eta bestelako bihurrikeriak oinarritzat hartuko dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek aurreikusita dauden bi funtzioak magikoak bihurtzeko. Gomendagarria oso.

Upload: jportillo

Post on 16-Nov-2014

303 views

Category:

Documents


9 download

TRANSCRIPT

Page 1: Agenda cultural Zalla (Navidades) // Zallako agenda kulturala (Gabonak)

Elkartzen

arte erakusketa / exposición de arte azaroak 17-29 noviembre

erakusketa gela / sala de exposiciones A-O / L-V: 17h-20h

asteburuan / fin de semana: 12h-14h

El grupo Elkartzen, formado en sus inicios por 60 mujeres, cumple la mayoría de edad (1991-2009) y lo celebra con esta muestra, que pone de mani-fiesto las habilidades artísticas de muchas de sus integrantes. Entre los objetivos de la asociación está el desarrollo integral de la mujer y la partici-pación activa en la sociedad e instituciones.

Benito Lertxundi

kontzertua / concierto azaroak 21 noviembre

Zalla Zine-Antzokia – 20:00 XXXIII.Musika Astea

txartelak / entradas: 10 €

XXXIII. Musika Astea EHko panorama musikaleko handienetariko batekin amaituko da: Benito Ler-txundi. Oriotarra 1965ean edo hasi zen musika mundu zailean lehen pausoak ematen, Xabier Lete edota Mikel Laboa artistekin batera “Ez dok Amairu” proiektuan. Ordutik 15 diska plazaratu ditu eta “Nere herriko neskatxa maite”, “Loretxoa” eta “Bizkaia maite” gisako abesti mitikoak konpo-satu ditu. Zallako Zine-Antzokian “Itsas ulu zolia”, bere azken laneko abestiak interpretatuko ditu.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako

Nazioarteko eguna Día Internacional contra la violencia hacia las Mujeres

actos conmemorativos azaroak 25 noviembre

egun osoa / durante todo el día

A lo largo del día están previstas varias activida-des para concienciar a los vecinos de la impor-tancia del respeto y la igualdad entre mujeres y hombres. Así, en el pleno del Ayto. se aprobará la declaración contra la violencia hacia las mujeres. Además se repartirán guías para adolescentes y puntos lilas para colocar en lugares visibles, a la vez que se difunde la canción “Beldur barik”. A las 12:00 se distribuirán lazos blancos durante la concentración a la entrada del Ayuntamiento.

Paco Jones, detective privado

antzezlana / obra de teatro Antifaz Antzerki Taldea azaroak 25 noviembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:30 Emakumeenganako indarkeriaren

aurkako nazioarteko eguna Día Internacional contra la violencia hacia

las Mujeres txartelak / entradas : 3 €

El Grupo Antifaz también quiere sumarse a los actos de apoyo para erradicar la violencia hacia las mujeres. La obra “Paco Jones, detective privado” se ajusta a las exigencias del día, siendo las coprotagonistas de esta alocada comedia 3 hermanas un poco peculiares (Eva López, Leire Amézaga y Pili García). Junto con Tomás Treviño, Álex Ugarte y Francisco Chiyah, los protagonistas masculinos de la función, harán que los especta-dores expulsen toda su adrenalina a base de carcajadas.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Pailazoen “Irrien lagunak” ikuskizuna azaroak 29 noviembre

Zalla Zine-Antzokia – 16:30 eta 18:30 txartelak / entradas: 4 €

Haurrek gehien miresten dituzten pailazoak gurekin ditugu urtero bezala. Lehenbizi Pirritxek eta Porrotxek egingo dute agerraldia oholtzean, Zallako, Enkarterriko eta inguruko umeak dibertitu nahian. Ez da izango, inola ere, arratsalde aspergarria. Etxeko txikienek primeran pasatuko dute zalantzarik gabe pailazoen txantxekin.

Txirri, Mirri eta Txiribiton

Pailazoen “Triki, traka, tron” ikuskizuna azaroak 30 noviembre abenduak 1 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:00 txartelak / entradas: 1’5 € (Servicaixa)

Badira urteak eszenan ari direla 3 pailazo hauek, hainbat belaunaldi entretenituz eta barrez leherra-raziz. Jolasak, trukuak, abestiak eta bestelako bihurrikeriak oinarritzat hartuko dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek aurreikusita dauden bi funtzioak magikoak bihurtzeko. Gomendagarria oso.

Page 2: Agenda cultural Zalla (Navidades) // Zallako agenda kulturala (Gabonak)

Abesti sorkuntza

Euskararen Nazioarteko Eguna Enkarterriko Mankomunitateak antolatuta

abenduak 3 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 11:00

doan / gratis

Seiren taldeko Jokin Lacalle (ahotsa eta bibolina) eta Onintze Garcia (kitarra eta ahotsa) alde ba-tetik, eta Lor taldeko Lander Irazola (kitarra eta ahotsa) bestetik, oholtzan izango dira elkarrizke-tatuak izateko. Musikaren beste ikuspuntu bat.

Cocidito Madrileño 2

Compañía de teatro Glu-Glu Glu-Glu Antzerki taldea

abenduak 13 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 20:00

txartelak / entradas: 10 € numeradas / zenbakituak

El montaje basado en el programa de Javier Vizcaíno en Radio Euskadi, transcurre en una disparatada vecindad, donde los temas son la política, la homosexualidad, la cultura, el euskera o el fútbol, sin olvidar aquello que levanta ampo-llas en ciertos sectores. Con Ramón Merlo y Javier Antón (Vaya Semanita), Loli Astoreka (Aupa Etxebeste), Libe Aranburu, Mª Cruz Melgo-sa, Joxean Bengoetxea y Yogurinha Borova.

Olentzero eta edabe magikoa

Deabru Beltzak konpainia zuzendutako haurrentzako antzerkia

abenduak 14 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 10:30

doan / gratis

Gabon-gauerako denbora gutxiren faltan Olentzeroren etxean sartzen gara; baina zerbait ongi ez doala konturatzen gara berehala. Olentzero ikazkina umore onean dago, onegian agian, lan egin beharrean egun osoa lelokeriak egiten ematen duelako. Zer gertatzen zaio Olentzerori? Arazoa larria da eta Mari Domingi publikoaren laguntzarekin konponduko du.

Necesidad de yodo y ácido fólico en la etapa pre-

concepcional

hitzaldia / charla abenduak 15 diciembre – 18h

kultur Etxeko erabilera anitzeko gela sala multiusos de la Casa de Cultura

Debido a que hay bastante desconocimiento popular entorno al tema de la alimentación antes y durante el embarazo, Susana Jorrin, la matrona del Centro de Salud de Zalla dará una charla so-bre la importancia del yodo y el ácido fólico en el ciclo previo al embarazo. La conferencia está abierta a todas las personas interesadas.

Giza art 2009 “Contribución de las mujeres a la economía: de lo

visible a lo invisible”

arte erakusketa / exposición de arte abenduak 16-30 diciembre

erakusketa gela / sala de exposiciones A-O / L-V: 11h-13h / 17h-20h

asteburuan / fin de semana: 12h-14h

Giza Art es un proyecto de sensibilización en inmigración, interculturalidad y derechos huma-nos. Pretende incidir en visibilizar la incorporación de mujeres inmigrantes en ámbitos laborales distintos de los típicos servicios de cuidados, y su participación en el espacio público. Invita al visitante de la muestra a reflexionar sobre la aportación de estas mujeres en la economía y las pequeñas luchas diarias a las que se han de enfrentar para ver cumplidos sus sueños.

IV. Gabonetako erakusleiho lehiaketa

IV. Concurso de escaparates de Navidad

sari banaketa / entrega de premios abenduak 18 diciembre – 16:30h

kultur Etxeko erabilera anitzeko gela sala multiusos de la Kultur Etxea

Después de tres años, los comerciantes y hosteleros de Zalla van cogiendo experiencia, por eso la elección del ganador del Concurso de Escaparates de Navidad es cada vez más difícil. Los diferentes aspectos que se valoran son la creatividad, la comercialidad y presentación del producto, la iluminación y la imagen comercial del propio establecimiento. La mejor muestra se llevará un merecido premio de 300 €.

Ipuin, liburujatun eta orri-marka lehiaketa

Concurso de cuentos, tragalibros y marcapáginas

sari banaketa / entrega de premios abenduak 18 diciembre – 17:00h

kultur Etxeko erabilera anitzeko gela sala multiusos de la Casa de Cultura

Urtetik urtera gisa honetako lehiaketetara parte hartzen duten umeen kopurua handituz doa. Ipuin lehiaketako XXII. edizio honetan 400 mutiko eta neskato baino gehiagok eskuhartu dute, harri-garria! Orri-marketan ere sorpresak egongo dira, gaia dela edo marrazkiak direla, seguru… Liburu-jatunek bere saria izango dute; izan ere, irakur-tzeak dibertigarria da eta ordaina badauka.

Page 3: Agenda cultural Zalla (Navidades) // Zallako agenda kulturala (Gabonak)

Ruper Ordorika

kontzertua / concierto abenduak 18 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 21:00 Udagoieneko Ostera

txartelak / entradas: 10 €

Euskarazko musika eta antzerkia sustatzeko eta zabaltzeko helburua du Udagoieneko Osterak. X.edizioa da aurtengoa eta eskaintza aberatsa dakar. Bizkaian aurreikusita dauden 8 emanaldi-etatik Ruper Ordorika Oñatiarrarena da gurea. Bere azken lana “Haizea Garizumakoa” aurkez-tuko du Zallan euskal musikazaleak gozaraziz.

Azkoaga + Laino Eresi

Gabonetako kontzertua concierto de Navidad

abenduak 19 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 20:00

doan / gratis

Musikari eta abeslari iaioak dira, batez ere etxean, Zalla Zine-Antzokian. Jarraitzaile asko dituzte herritarretan eta ematen duten ekitaldi bakoitzak are gehiago liluratzen dute publikoa. Oraingoan ere zerbait berri eskainiko digutelakoan gaude.

Pluk eta bere garabia

euskarazko filma / película en euskera abenduak 21 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:00 Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko

Filmategiaren laguntzarekin txartelak / entradas: 2 €

Pluk haur hilegorriak atoidun kamioian bidaiatzen du. Bizitzeko leku baten bila dabil eta lorategi batekin egiten du topo. Bertan etxebizitza-eraikina altxatzen ari dira eta Thumper anaiak han bizi dira. Guztiak batera eta bidean aurkituko dituzten beste lagunek lagunduta, lursail berdea suntsi ez dezaten et ahorren ordez haurrek lasai eta bakean jolasteko leku bihur dadin saiatuko dira. Haurrei zuzenduta.

Barriola, San Adriango Azeria

euskarazko filma / película en euskera abenduak 22 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:00 Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko

Filmategiaren laguntzarekin txartelak / entradas: 2 €

Azeri maltzur eta azkarra begi bat oiloengan eta bestea putrearengan jarria du, ikazkinek bezala. Zertarako nekatu basoan, mendian zehar poltsa beterik duten pertsona burugabeak badabiltza? Aizkorriko ikazkinak horrela bizi dira, Barriola aze-ria buru dutela. Baina Barriola, Graziana deituriko oilo batez maitemindu eta ezustean Segurako alkateak lapurretak beste lur batzuetan egiteko proposatzen dio. Haurrei zuzenduta.

Arctic tale: Artikoko erregeak

euskarazko dokumentala documental en euskera

abenduak 23 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 19:00

Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin

txartelak / entradas: 2 €

Artikoko mundu basati eta izoztuan, urtero antzi-nako ziklo bat hasten da: jaiotza, heriotza, maita-sun eta bizitza zaharberritzea, sakrifizioa eta mu-turreko arriskua. Ipar Poloko hartz zuriaren eta mortsaren familia itzelak bidai magikoa hasiko dira, babesgabeko kumetasunetik heldutasunera, tartean dauden abentura guztiak barne. Aldaketa klimatikoa presente egongo da filme osoan zehar.

Olentzero eta oparien ordua

euskarazko filma / película en euskera abenduak 24 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 12:00 Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko

Filmategiaren laguntzarekin txartelak / entradas: 2 €

Gogor aritu beharko dute Anjek, Marik eta beraien lagunek herrira bakea itzultzea nahi badute. Herri-ko nagusiak elkarrekin haserretuta dabiltza. Hau guztiaren errua hegazkinarekin inguruko mendian istripua izan duen atxerritar batek dauka. Dirua eta ospea prometatu dio hegazkina topatuko duenari. Baina gauzak erabat aldrebestuko dira Olentzeroren ordulari magikoa desagertzen denean. Erloju magikorik gabe ezingo du denbora gelditu, eta ondorioz, ezingo ditu gabon gauean opariak banatu. Haurrei zuzenduta.

Olentzero

kalejira, dantza eta txokolatada pasacalles, baile y txokolatada

abenduak 24 diciembre – 18:00 garai bateko Maristas Ikastetxetik

desde el antiguo colegio de Maristas

Garai bateko Maristas Ikastetxetik (euskaltegie-tatik) hasiko da Olentzerori jarraitzeko kalejira herrikoia. Zalla abestiak lagunduta zeharkatuko dugu eta ondoren Euskadi Plazan egingo dugu behinbetiko geldialdia. Bertan musika, dantza eta txokolatada egongo da bukatzeko.

Page 4: Agenda cultural Zalla (Navidades) // Zallako agenda kulturala (Gabonak)

Anbotoko Mari eta orrazi galdua

haurrentzako antzerkia / teatro infantil abenduak 27 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 17:00 txartelak / entradas: 3 €

Odei, estatua bizidun gisa lan egiten duen gaztea da. Uda eguzkitsu batean amama misteriotsu bat ezagutuko du; Mari, Anbotoko Mari. Honek azken 7 urteak hirian eman eta gero mendira bueltatu behar du. Baina andreak urrezko orrazia galdu duelako ezingo du bueltarik egin. Odeik Mariri orrazia bilatzen laguntzeko eguzkirik ez dagoen lekura bidaia ahaztezina egingo du. Lurrazpiko mundu magikoan Behigorria, Basandrea eta Lamia izaki mitologikoekin topo egingo du.

Animal channel

euskarazko filma / película en euskera abenduak 28 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:00 Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko

Filmategiaren laguntzarekin txartelak / entradas: 2 €

Cathy zikoinak eta Nicolás saguak, euren zinema itxi beharko dute. Adorea eta irudimena dute ezaugarri eta horiexek erabiliko dituzte Aita Saguk zuzendutako telebista katea berrian lan egiteko berri-biltzaile ausart gisa. Laster ulertuko dute izarra izateko programa berezia behar dutela. Baina ez da erraza izango. Haurrei zuzenduta.

Fermín Muguruzaren Checkpoint rock

euskarazko dokumentala documental en euskera

abenduak 29 diciembre Zalla Zine-Antzokia – 19:00

Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin

txartelak / entradas: 2 €

Tel Aviveko publizitate iragarki eta neoietatik abiatuko dira Fermín Muguruza eta bere ekipoa Israelen bertan dauden arabiar auzo marjinatuetaraino. Checkpoint-ak zeharkatuko dituzte Zisjordaniako lurralde okupatuak ezagutzeko eta Gazako zerrenda bihurtu den kontzentrazio esparru handian bukatuko dute bidaia. Dokumental interesgarria oso.

Txori urdin

euskarazko filma / película en euskera abenduak 30 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:00 Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko

Filmategiaren laguntzarekin txartelak / entradas: 2 €

Hamahiru urteko Merel, ikasle arduratsu eta arrakastatsua da eta bere guraso eta anaia txiki elbarriarekin bizi da hirian. Baina Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egiten dio.

Franklin eta lakuko altxorra

euskarazko filma / película en euskera abenduak 31 diciembre

Zalla Zine-Antzokia – 19:00 Gabonetan ere zinea euskaraz Euskadiko

Filmategiaren laguntzarekin txartelak / entradas: 2 €

Franklin dortoka eta bere familia udako oporretan daude eta ustekabean bere izeba Lucie etorriko da bisita egitera. Lucie arkeologoa da eta altxorrak bilatzea da gehien gustatzen zaiona. Franklinen amonak, txikitan, altxor bat gorde zuen kutxa batean eta basoan lurperatu zuen. Baina bat-batean amona gaixotu egingo da eta Franklin eta bere lagunak amonaren altxorra topatzea erabakiko dute amonaren bizia salbatzeko. Izeba Luciek eta bere laguna den Samanthak ere parte hartuko dute bilaketa horretan. Haurrei zuzenduta.

PIN

haurrentzako Gabonetako parkea parque infantil de Navidad

urtarrilak 2-4 enero Udal Polikiroldegia

Polideportivo municipal 11:00-14:00 / 16:30-20:00

eguneko txartela / entrada 1 día: 2 € bonoa 3 egun / bono 3 días: 3 €

Urtero zerbait berri aurkitzen dute umeek Zallako Gabonetako Parkean. Egunean zehar egin ditzaketen ariketen artean hain arrakastatsuak tailerrak daude. Puzgarriak, titereak eta antzerkirako astia ere egongo da. Jolasak, musika… Teknologiari gune bat erreserbatu zaio, haurrek zientzia honen punta-puntako berriekin harremanak estutzeko eta esperimentatzeko.