ae013 mendi ibilaldia

6
Gorobel Mendilerroa 2013ko Araba Euskaraz antolatzen duen Aresketa Ikasto- lak, gure mendiak ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dizue, gure ingurune honek “kili-kiliak” sortuko dizkizuen itxaropenarekin. Zain zaituztegu! 2013ko MAIATZAren 4an mendi ibilaldia

Upload: jon-kizkur

Post on 26-Mar-2016

218 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Araba Euskaraz egitarauaren barruan antolatutako mendi ibilaldia.

TRANSCRIPT

Page 1: AE013 MENDI IBILALDIA

Gorobel Mendilerroa

2013ko Araba Euskaraz antolatzen duen Aresketa Ikasto-lak, gure mendiak ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi dizue, gure ingurune honek “kili-kiliak” sortuko dizkizuen itxaropenarekin. Zain zaituztegu!

2013ko MAIATZAren 4anmendi ibilaldia

Page 2: AE013 MENDI IBILALDIA

Gorobel mendilerroa

Gure eskualdea eta herrialdearen mugak ezartzen dituen mendilerro ikus-garria duzue Gorobel.

Guri begira dagoen aldea malkartsua da oso. Beronek Aiara eskualdea osatzen duten hainbat eta hainbat herri (Aginaga, Sanbantone, Madaria, Maroño...) nahiz Bizkaiko beste zenbait (Delika, Lendoño Goiti, Lendoño Beiti...) hartzen ditu bere magalean. Horietarik zenbaitetatik igaro egingo gara.

Nerbioi ibaiko urjauzia eta arroila, Tologorri edo Ungino mendiak, Ponata edo Kobatako pagadiak, Praileburua... kili-kiliak sortzeko moduko tokiak.

Inguru honetatik aterako gara.

Tologorri mendia. Hemendik pasako gara.

Page 3: AE013 MENDI IBILALDIA

Animatzen?

Presta ezazu zure motxila

Ez dizuegu esan bada, ez dela paseotxo bat izango, gero?! Motx-ila, izan ere, behar beharrezkoa duzue eta barruan, gutxienez, honako hau:

- Mendian ibiltzeko oinetako egokiak (botak, trekking egite-koak... )

- Mendian eguraldia aldakorra da, beraz, badaezpadako arropa (txubaskeroa, forroa...)

- Eguna pasatzeko janari nahikoa (fruta, fruitu lehorrak, boka-taren bat...) eta ura, noski!

- Euskara ez duzu barruan sartu behar, ibilaldi honetan mihian kili kili egin behar dizue eta gure hizkuntzak.

Adi! Mendi ibilaldi hau ez da lasterketa bat baina ez da paseotxo bat izango. Egun osoko ibilaldia da, 15 km-ko luzera eta 700 m-ko desnibela, gutxi gorabehera, dituena beraz, menditik ibil-itzen ohituta edota fisikoki prestatua egon behar da.

Page 4: AE013 MENDI IBILALDIA

Txantxetan genbiltzalakoan zeundeten? Hona hemen, bada, ibilaldiaren profila baina... ez izutu gero! kirola egin ohi baduzue, hots, fisikoki ondo bazaudete, ez dago arazorik, egun osoan egitekoa da-eta, lasai-lasai, lagun berriak ezagutuz, berriketan, paisaiaz gozatuz...presa barik!, alegia!!.

MAROÑO

URTEGIA

AGI

ÑAGA

LENDOÑOGOITI

MENERDIGA

ATAKA

GOIZALE

ATERPEA

TOLOGORRI

LENDOÑO BEITI

Page 5: AE013 MENDI IBILALDIA

Goizale aterpea. Amurrioko Mendiko Lagunak Mendi Taldearen aterpea.Mendi talde honetako hasierako partaideek eraikitako aterpea duzue. Asteburu askotan, musutrukeko lan eta ilusia handiaz egina. Ikastolaren hasierak zerikusirik handia dauka talde honekin, mendi taldeak utzitako areto batean hasi baitziren hasierako eskolak ematen.

Gozatu Ponata pagadiaz, hor nonbait, zuloa topatuz gero, espeleologia egiteko 40 km. baino luzeagoak diren leizeak daude.

Tologorri mendiaGure mendi kuttuna. Indartsua behetik ikusita, goxoa ordea, gaina hartzen diozunean. Ez dizugu gehiagorik kontatuko... etorri eta zeuek ikusi, merezi du eta!!!

Helmuga: Lendoñobeiti.“Senda negra” izeneko bidetik jeitsiko gara baina ez izutu gero! Estua bada ere, lasai joanda arriskurik ez du eta beltza... bertan duen lupetza da. Ez irrits egin gero! Ibilaldi osoan bezalaxe, ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango duzue.

Hara! Araban hasi eta... Bizkaian bukatuko dugu!. Len-doñobeitin autobusak zain ditugu. Hau botak kentzeko gogoa!!!

Menerdiga ataka Mendizerraren goi aldera igaro ahal izateko gure gaurko atea. Gure arbasoek mendizerrara pasatzeko halako atakak erabiltzen zituzten pasabiderik egokienak bilatuz.Aldaparik gogorrena gainditu dugu, bai horixe!!!. Gozaen Goizale aterperuntz!

Jakinminik bai?

Irteera: Maroñoko urtegiaMaroñoko urtegian izango dugu bilgunea eta irteera lekua. Aurrez aurre, Gorobel mendilerroko mendi esanguratsuenetako baten begirapean gaude: Ungino. Eta ez da esamolde bat, ez horixe!, mendi honek bere begia baitu.

Agiñaga.Herri honetatik igaro eta gero mendilerroko igoerari ekingo diogu. Lasai hartu, presarik ez dugu eta!!! Pix-kanaka-pixkanaka gorantza egin ahala, Aiaraldeko ikuspegi orokorraz goza dezakegu.

Gure jaitsiera!.

Gure igoera!.

Tologorri

Page 6: AE013 MENDI IBILALDIA

ARABA EUSKARAZ013

Aresketa ikastola - Mendiko Lagunak M. T.

Tfnoa:945890360

www.arabaeuskararaz.com - www.mendikolagunak.com

OINETAKO EGOKIAKOINETAKO EGOKIAK

zaborra etxera!

argazki makina

natura zaindu!!!

motxila

janaria eta uraeuskara!!!arropa

ondo pasatzeko eta lagun berriak ezagutzeko gogoa