adioaren hasiera - euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala...

8
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko otsailak 18 / IV. urtea / 115. zenbakia Adioaren hasiera Metropoli forala FELIPERIUS _ Retegi Il.ak pilota uzteko lehen urratsa eman du. Be- launek ez diote barkatu, etaburuz burukoak inoiz izan den pilotaririk handiena galdu du. Hala ere, bi-bitakoan, guuza handiak egif nahi ditu oraindik eratsundarrak, eta heldu den urtean Belokirekin jokaj tzea gustatuko litzaiokeela did| <Zaharrena eta gazteenaj elkarrekin txapeldunak| polita litzateke». LEIRE ARZUAGA / IÑAKI MARTIARENA Frankotiradorea N ire buruaren zirrikituetan dagoen frankotiradorea es- natu dela sentitu dut eta toki seguru baten bila abiatu naiz lasterka pentsamenduaren etorbidean barre- na. Hildakoak bazterretan pilatzen dira eta bozgoragailuetatik ateratzen diren parre zakarrek izutu naute. Badakit barrenean daramadan hil- tzailea dela arriskutsuena; hala ere leihoetara begiratu dut eta momentu batez nire aritza duen gizon baten aurpegia ikusi dut. Mahatsa jaten ari dela iruditu zait eta lasaitu egin naiz, baina orduan tiro bat entzun da eta nire ondoan zihoan emakume bat erori da. Eskuan koaderno bat dau- kadala ohartu naizenean, harengana itzuli naiz eta kendu diot. Gero, be- giak itxi dizkiot eta koademoa, balen kontrako txaleko bat bailitzan, biho- tzaren gainean jarriz, aterperantz segitu dut. Aterpearen aurrean eska- Ie batek plastikozko baso bat luzatu dit eta txanpon bat bilatu dut patri- kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkitu eta eman diot. 'Jain- koak sifilis sendaezin batez ordain- duko ahal dizu', erantzun dit eska- leak irrifartsu. Barrenean pospolu bat piztu dut koademoa irakurtzeko. Orri'bat besterik ez du idatzirik: goiko partean data dago eta honen azpian esaldi bat, 'Gaurtik aurrera ez dut gehiago idatziko. Pavese'. 'Na- hikoa da gaurkoz', esan du orduan ahots batek eta denok altxatu gara. Kanpoan, emakumea ere zutik dago eta koademoa eskatu dit. New Yor- keko Bostgarren Etorbidean gaude eta galtza bakeroak iragarriko dituen spot bat egiten ari gara, baina nire irudimenean frankotiradoreak dis- paratzeko prest ageri zaizkit. Bihar- ko errodajearen zehaztasunak ema- ten ari diren bitartean garrasiak en- tzun ditut urrutian, manifestazio bat dator guregana poliziek inguraturik. Bosniako sarraskia salatzen dute eta manifestariek, nik bezala, leihoetara begiratzendute tarteka izuturik 'Bu- tros Gali hiltzailea' oihukatzen du- ten bitartean. Orduan, mugimendu erreflejo batez, koademoa daraman emakumearen eskua hartu dut. 'Goazen galtza bakero hostia hauek kentzera eta koadernoa betetzen saiatuko gara', esan diot, eta etorbf- dea gurutzatu dugu lasterka.

Upload: others

Post on 25-Feb-2021

0 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1994ko otsailak 18 / IV. urtea / 115. zenbakia

Adioaren hasiera Metropoli forala FELIPERIUS _

Retegi Il.ak pilota uzteko lehen urratsa eman du. Be-launek ez diote barkatu, etaburuz burukoak inoiz izan

den pilotaririk handiena galdu du. Hala ere, bi-bitakoan, guuza handiak egif

nahi ditu oraindik eratsundarrak, eta heldu den urtean Belokirekin joka j

tzea gustatuko litzaiokeela did| <Zaharrena eta gazteenaj elkarrekin txapeldunak|

polita litzateke».

LEIRE ARZUAGA / IÑAKI MARTIARENA

Frankotiradorea

Nire buruaren zirrikituetan dagoen frankotiradorea es-natu dela sentitu dut eta toki

seguru baten bila abiatu naiz lasterka pentsamenduaren etorbidean barre-na. Hildakoak bazterretan pilatzen dira eta bozgoragailuetatik ateratzen diren parre zakarrek izutu naute. Badakit barrenean daramadan hil-tzailea dela arriskutsuena; hala ere leihoetara begiratu dut eta momentu batez nire aritza duen gizon baten aurpegia ikusi dut. Mahatsa jaten ari dela iruditu zait eta lasaitu egin naiz, baina orduan tiro bat entzun da eta nire ondoan zihoan emakume bat erori da. Eskuan koaderno bat dau-kadala ohartu naizenean, harengana itzuli naiz eta kendu diot. Gero, be-giak itxi dizkiot eta koademoa, balen kontrako txaleko bat bailitzan, biho-tzaren gainean jarriz, aterperantz segitu dut. Aterpearen aurrean eska-Ie batek plastikozko baso bat luzatu dit eta txanpon bat bilatu dut patri-kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkitu eta eman diot. 'Jain-koak sifilis sendaezin batez ordain-duko ahal dizu' , erantzun dit eska-leak irrifartsu. Barrenean pospolu bat piztu dut koademoa irakurtzeko. Orri'bat besterik ez du idatzirik: goiko partean data dago eta honen azpian esaldi bat, 'Gaurtik aurrera ez dut gehiago idatziko. Pavese' . 'Na-hikoa da gaurkoz' , esan du orduan ahots batek eta denok altxatu gara. Kanpoan, emakumea ere zutik dago eta koademoa eskatu dit. New Yor-keko Bostgarren Etorbidean gaude eta galtza bakeroak iragarriko dituen spot bat egiten ari gara, baina nire irudimenean frankotiradoreak dis-paratzeko prest ageri zaizkit. Bihar-ko errodajearen zehaztasunak ema-ten ari diren bitartean garrasiak en-tzun ditut urrutian, manifestazio bat dator guregana poliziek inguraturik. Bosniako sarraskia salatzen dute eta manifestariek, nik bezala, leihoetara begiratzendute tarteka izuturik 'Bu-tros Gali hiltzailea' oihukatzen du-ten bitartean. Orduan, mugimendu erreflejo batez, koademoa daraman emakumearen eskua hartu dut. 'Goazen galtza bakero hostia hauek kentzera eta koadernoa betetzen saiatuko gara' , esan diot, eta etorbf-dea gurutzatu dugu lasterka.

Page 2: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

3UREAUKERAK

ERAKUSKETAK J.R. Elortza artistaren erakus-keta zabalik dago Iruñeko Pintzel Galerian, otsailaren 25a arte. Margolari honen lanak ikusteko ordutegia hauxe da: goizetan, lO.OOetatik 13.30etara, eta arra-tsaldeetan, 16.30etatik 20.00-etara. Larunbat arratsalde eta igandeetan itxita dago.

Asun Goikoetxea artistaren erakusketa zabalik dago Iruñeko Kribia Galerian, martxoaren l a arte. Bakaikuko margolari honen lanak ikusteko arratsaldeko or-dutegia dago, 18.00etatik 21 .OOetara.

IKASTAROAK Yoga, aretoko dantzak, eskula-nak, jostura, masaia, pintura eta marrazkia, antzerkia, emaku-meentzako autodefentsa eta bestelako ikastaroak antolatzen ditu Iruñeko Alde Zaharreko auzo elkarteak. Izena emateko, Elkarteak Aldapa kalean duen egoitzara joatea edo 21 25 26 telefonora deitzea besterik ez da-go.

MINTZALDIAK 'El Salvador' izenburuko min-tzaldia eskainiko dute bihar la-runbata, otsailak 19, Rakel Gari-j o eta Lili Moran idazleek. Ga-rraldako Etxabarrengoa elkar-teak antolatuta, arratsaldeko zazpietan hasiko da, Orbaitzeta-ko udaletxean. Mintzaldiarekin batera, diapositiba emanaldia eskainiko dute.

'Prentsareri eragina iritzi publikoan' gaiari buruzko mintzaldia izango da heldu den ostegunean, hilak 24, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Arratsaldeko 20.00etan hasita, Ander Iturriotz eta Josu Ameza-ga EHUko irakasleak izango dira solaskideak.

'Zuberoaren berri' gaiari bu-ruz mintzatuko dira heldu den asteartean, hilak 22, Itxaro Bor-da idazlea eta Jean Mixel Beda-xagar kantaria. Nafar Ateneoak antolatua, arratsaldeko 19.30-etan hasiko da, Hizkuntz Es-kolako Kaldereria kaleko are-toan.

BESTELAKOAK 'Aralar' izenburupean, diaposi-tiba emanaldia eskainiko du gaur, hilak 18, Nafarroa Kirol Elkar-teak. Mikel Garaikoetxeak zu-zendua, Elkarteak Jarauta kalean duen egoitzan izango da, arra-tsaldeko 20.00etan.

P i / \ I / \ I < K K O r i l l \ / \ OOOOOODOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOCKXJOOOOOO

JOM A L O N S O

Legokiokeenari J E Goizeko bederatziak;

San Francisco Plazako liburutegiaren ateak ireki dira. Hirurehundik gora ikasle su-harrek osatutako oste zalapar-tatsua arrapaladan sartzen da bertara, etorkizunaren giltza eskuratzea goiz hartan liburu-tegian aulki bat harrapatzean jokatuko bailuten. Hau da hau, belaunaldi gazteek gauzen ikasteko erakusten duten gri-na! Biba zuek! Gazteek ema-niko adibideari esker bizko-rrago egiten du batek lantokira iristeko falta den galipoi-pus-ka.

Goizeko hamarrak. Gizase-me arrunt bat liburutegian sar-tzen da, bi liburu ordu erdiz ikustearekin argitzen den za-lantza baten erantzuna biltzeko asmo zoroan. Liburuak eskatu eta seguru aski goiza hartan kaka egin ez duen liburuzainak ia tokirik ote duen galdetzen du. Ezetz. Orduan ez dago li-bururik. Gizasemeak mahaiak lepo beteak bai baina aulkien erdiak libre daudela ikusten du: jakinminak kizkorratutako gazte jendea ulergarriagoak diren zereginetan hasi dela seinale, eta hala, batzuek he-mezortzi urtetako gorputz es-trainatu berriak erakusteari ekin diote, beste batzuk kafe-txo bat hartzera joan diren bi-tartean. Bada musuka eta zirri-ka ari den atean bertan, edo txiste kontari kanpoko eserle-kuetan. Normala. Gizasemea ez da, hala ere, errua gazteei egozteko bezain erretxindua. Liburuzainarengana abiatu delarik azalpen eske honek erantzun dio goiz hartan, eta

are, azken hilabete osoan ez duela kaka egin argi salatzen duen arpegiarekin. Gure giza-semeak alde egin du etsita bai-na ez konforme, eta libururik ikusi gabe, jakina.

Liburutegi orokorreko egoera lotsamangarria da

guztiz; toki-arazoak, informa-tika eta antzeko berrikuntzen zantzurik inondik ez, buro-krazia gehiegizkoa, oraingoz jendaurrean ari den pertsonari eskatzen ahal zaion gutxiene-ko atseginez hartzen zaituen horri laster blokatuko zaizkio tripako hesteak... Handik me-tro gutxitara aszensor txiki pa-rea jar tzeko eskas litzatekeen hedaduran liburuak maileguan ematen dizkizute —ora in gutxi arte 'prestatu ' egiten zituz-

t en— baldin eta bertan ipur-

di-sabelak igurtzika —nahia-

ren kontra igurtzika, ba ina—

dabilen tropak sartzeko lekua

utzi eta airearen kiratsak atzera

eramaten ez bazaitu. Bertan

ikusiko duzu neska beltzaran

bat — a g u r eta ohore—, bere

burua olagarro nahi izango lukeena, dozenaka liburu hartu eta emateko tenorean, arine-ketan eta irrifarra —ora in-g o z — galdu gabea... eta Dipu-tazioko Artxibategira sartzea Herkulesen zazpi lan horietako bat adinekoa irudituko zaizu inoiz saiatzen bazara... uste baino gehiago dio guzti honek gure izakera bereziaz. On Piok pentsamenduaz eta Nafarroaz esan zuena, ba horixe. Baldin-tza hauetan, ez da harritzekoa.

ASTEKO PERTSONAIAK

Maximo Oloriz Musikaria

Aste honetan jakin da zein den Iruñeko Ganbara Abesbatza Elkarteko zuzendari artistiko berria: Max imo Oloriz iruinsemea. Bere aurre-

tik Jose Luis Eslaba izan zen karguan baina, dirudienez, abesbatza-rekin konponezinak zituen eta krisialdi luzea izan du elkarteak. Zu-zendaritza Batzordeak krisia gainditu eta «etapa berri bat hasteko» izendatu du Oloriz zuzendari. Honek, berriz, gustora hartu du lana, «ilusio handiz eta lan egiteko irrikitan». Luzera begira maila artistiko gorena lortu behar dela azaldu zuen, «modu h'onetan, agintariek, ba-besleak, bazkideek eta lagunek guregan jarri duten konfiantzari eran-tzun egokia emateko». Hori bai, lan handia izango du Olorizek, dato-zen hilabeteetan kontzertu asko baititu Ganbara Abesbatza Elkarteak.

Patxi Eugi Pilotaria

Lau hilabete baino gehiago jokatu gabe egon eta gero, igande honetan kantxan izanen da Patxi Eugi gaztea. Joan den urriaren 12an jokatu

zuen azken partidua, Lekunberrin, eta bi egun geroago hasi zitzaion eskuin eskuko arazoa. Azkenean, azaroan operatu egin behar izan zuten, eta eskuan zuen ikortzirina kendu zioten. Abenduan alta eman ostean, entrenatzen hasi zen, eta orain bere burua prest ikusten du lanean hasteko. Buruz burukoa, gainera, berehala hasiko da, eta or-durako ongi egon behar du. Hori bai, garbi adierazi du lehendabizikoa eskua dela, «jokatzeagatik eskuan arazo gehiago sortzen badira ez dut buruz burukoan parte hartuko». Irrikitan dira asko Agoizkoa jokatzen berriro ikusteko.

AHAZTU GABE!

HERRIKIROLAK C & 9 Euskadiko Sokatira Txa-

pelketako bigarren jardu-naldia izanen da igande hone-tan, otsailak 20, Beran, goize-ko hamaiketan hasita. Igan-deko saio honetan 560 kilo-tako mailako gizonezkoak eta 480 kilotako emakumezkoak ariko dira. Aipatu beharra da-go Nafarroako lau taldek har-tuko dutela parte: Amaiurko Sokatira taldeak 560 eta 600 kilotan, Lesakako Beti Gazte taldeak 560 eta 600 kilotan, Aresoko Sokatira taldeak 600, 640 eta 680 kilotan, eta azke-nik, Berako Gure Txokoa tal-deko neskek, 480 kilotako mailan. Igandean ikusi ahal izango ditugun taldeak hauek dira: Goiherri, Eskoriatza, Iparralde, Torrekolanda B, Lagunak eta Lesakako Beti Gazte. Emakumezkoen ar-tean, berriz, Aitxaspe, Torre-kolanda, Gaztedi, Goiherri, Badaiotz eta Berako Gure Txokoako neskak.

j e n e r o x u m e k o a k

E m a k u m e e n a m o d i o a z

Agi denez, emakumez-koen amodioa haiekiko gizonezkook daukaguna baino handiagoa izaten da. Gure amodioaren truke beti zeozer gehia-go ematen digute. Hala-re horrekin ez dugu deus ere aseguratzen. Zoza-y ak maite egingo nau nik Zozayak maitatzen du-dana baino pixka bat ha-runtzago. Ongida . Baina nola azaldu Zozayari ez duela arau hau Joxe-mielekin ibili behar?

A D I ! ooooooooooo'yyyoooooooooooooooooooooo

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobetai lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADI0 1 QM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz Elkarrizketak, erreportaiak, musika.

ARALARIRRATIA FM 106.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara.. .Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

HERRIZ BERRI

Donibane Garazi

Irulegiko Irratiaren kanpaina L.E. / BAIONA

Joan den astean hasi zen urtero Irulegiko Irratiak egiten duen kanpaina, dirua biltzeko eta in-darberritzeko. Garaziko Inaute-riekin batera hasten da kanpaina eta hilaren 27a arte iraungo du. Ipar Euskal Herriko hiru euskal irratiek egiten duten bezala, ur-tero kanpaina beharrezko bat antolatzen du duela 12 urte sortu zen irratiak. Frantziako legeen araberaelkarte irratiek urtean be-hin dirulaguntza bat jasotzen du-te, Irulegiko Irratiaren antze-koentzat 200.000 liberatik hurbil dena (bost milioi pezeta).

Beste diru iturria lurralde era-kundeetarik dator, hots, udale-txeetatik eta Departamendutik. Azken honek bere laguntza nagu-sia orain arte erdaraz ari ziren irrati pribatuei ematen zien, batez ere Radio Bayonneri . Iaz Bayrou lehendakariak onartu zuen «irizpide objetiboen beharra» laguntzaren banatzeko. Hala ere, nahiz gehitu den Departamen-duko laguntza, elkarte irrati as-koren artean partekatu beharko da, bakoitzari 30.000 libera ingu-ru etorriko zaiolarik (750.000 pe-zeta). Nafarroa Behereko udale-txeek diru ahal guti dute eta Irra-tiaren zerbitzua onartua arren, laguntza guti baizik ez zaio bide horretatik heltzen. Aldiz, hasie-ratik, Irulegiko Irratiaren indarra bere entzuleengandik etortzen zaio. Herri guzietan etxez etxe diru bilketak antolatzen dira ur-tero irratiaren alde, urte hasieran, aurten egingo den bezala.

Irulegik eze/.ik, Ipar Kuskal Herriko beste euskal irratiek ere kanpainak antolatzen dituzte.

SOSTENGU Umorea askotan KANPAINA erabiltzen duen

ALAIA j r r at ia da Irulegi-koa. Irulegiko borda utzi arren, Donibane-Garaziko gela berrie-tan gazte talde langile eta biziak eramaiten du eguneroko bizia. Entzule kopuru zabala jendeare-kiko harreman zuzenean finka-tzen da. Hiru festaren artean ko-katzen da kanpaina: joan den la-runbateko Inauterietan, larunba-tean zortziko kontzertu eta dan-tzaldia izan zen eta azken egune-ko herri bazkaria. Bihar, larunba-

ta, Txakun taldeak kontzertu bat eskainiko du arratseko hamai-ketan Irulegiko Denen Etxea sa-lan. Gero, Imuntzo eta Belokik dantzaldi bat animatuko dute. Azken egunean, otsailaren 27an, igandekari, Irulegiko Irratiaren bazkaria egingo da Heletako Erregelu salan. Adartza musika taldeak alaituko du bazkaria.

BERTSO Kanpainaren den-

PAPER boran Irratiak ber-

LEHIAKETA tso-paper lehiaketa

bat antolatzen du. Gaia emanda-

koa da: Irulegiko Irratia omorez. Nahi den neurrian eta nahi den bertso kopurua bidaltzen ahalko da Irratira, otsailaren 20rako, helbide honetara: Irulegiko Irra-tia, 6. Arnegiko Bidea, 64220 Donibane-Garazi .

Pantzo Irigarai, Marie Agnes Gorostiaga, Bernadette Hargain, Pantxika eta beste guziek osatu ekipa alaia, Nafarroa Behereko bizinahi dinamikoaren egunero-ko ardatz eta lagun agertzen di-renak herritar askoren sostengu handiarekin gertatuko dira.

Burlata

Dendetan euskararen erabilera bultzatuko du Euskara Zerbitzuak

BURLATA

«Burlatako euskaldunak ba-tuak daude, badakite Udalak zer eskaintzen dien eta zer zerbi-tzuak dauzkan eta, beraz, irudi-tzen zaigu egiten ari garen lana ez dela alferrikakoa: aitzitik, hagitz inportantea da». Patxi Telletxea Burlatako Euskara zinegotziak hitz horiekin azaldu zuen iaz Udaleko Euskara Zerbitzuak egindako lana, eta bertako Uda-lak euskararen inguruan lortuta-ko akordioa azpimarratu zuen horretarako. «Udalean bada akordio orokorra gai honen ingu-ruan, eta horren eragile inportan-teena alkatea da. Euskararen ar-loan oso garbi ditu gauzak, eta horrek asko laguntzen du alderdi

sozialistaren aldetik dauden ara-zoak saihesten». Burlatako Eus-kara Zerbitzuak urte honetarako aurrekontuaren eta iazko balan-tzearen berri emateko eskaini zuen prentsaurrekoaren ostean egin zituen zinegotziak adieraz-penak.

Aurten bost arlo landuko ditu Euskara Zerbitzuak: udaletxean, funtzionarien euskalduntzea; hezkuntzan, Hilarion Eslava ikastetxe publikoan dagoen eus-karazko lerroa; kultura eta aisial-dia; sentsibilizazioa; eta helduen euskalduntzea. Halaber, bi proiektu bereziki azpimarratu zi-tuen Telletxeak: dendaz denda egin nahi den kanpaina eta hel-duen euskalduntzerako dirula-guntza.

'Dendaz denda ' izenekoa S IADECO enpresarekin elkar-lanean egingo da, eta asmoa dute komertzio eta denda euskaldun zein erdaldun guztiak lantzea. Horetarako lauzpabost lagunek osatutako taldeak ikastaroa ja-soko du, benetan eraginkorrak eta zuzenak izan daitezen. Den-den aldetik konpromezu zuzena eskatuko da, errotulazioa euska-raz jartzetik lehendabiziko hitza euskaraz esateraino, mailen ara-bera.

Aurtengo aurrekontua ia 7 mi-lioi pezetakoa izanen da, eta diru gehiena, ia bi milioi, euskaldu-nen sentsibilizazio kanpainetan erabiliko dute, 'Bai esan ' eta 'Udaletxean euskaraz ' izene-koak.

Baztan

Dirulaguntzak baso ustiapenak dituztenendako

IRUÑEA

Baso ustiapenei Europako Batasunak ematen dizkien diru-laguntzei buruzko informazioa eskaintzen ari da egunotan Fo-resna-Zurgaia Baztanen eta Bi-dasoan. Atzo hasi ziren Baztango udaletxean, Elizondon, eta hu-rrengo egunetarako egutegia hauxe da: gaur, hilak 18, Urda-zubin eta Zugarramurdin izanen dira; astelehenean, hilak 21, Do-nezteben; asteartean, Sunbillan; asteazkenean, Etxalarren; oste-gunean, Lesakan; ostiralean, hi-lak 25, Goizuetan; eta astelehe-nean, hilak 28, Arantza eta Igan-tzin. Asteartean, martxoak 1, Elizondon berriro. Goizeko 9etatik 14.00ak bitarte izanen di-ra udaletxeetan.

Nmrreriako iturritik

Juan Kruz Lakasta {

Taberna eta Kongaren oroimenez

Aurki Jimeno Juriok eta Jose Maria Satrustegik neguko solsti-zioan egiten diren jaiei buruzko liburuetan inauterien kapituluari pertsonaia berri bat erantsi behar-ko diote. Lantzeko Miel Otxinen, Unanuko ihoteen eta Goizuetako mozorroen ondoan, Navarreriako Muni-Trapu aipatu beharko dute. Izan ere, Alde Zaharreko Auzo Elkarteko kideek isuritako izer-diari esker nabarmen bizkortzen ari da Muni-Trapu, eta oro har auzo zahar honetako inauteriak. Aurten, baina, gertakizun ilun ba-tek nabarmen goibeldu ditu amai-tu berriak diren jaiak.

Inauteri garaian kalimotxoz mozorroturiko edari madarikatua ailegatu zaigu Navarreriako itu-rriaren inguruetara. Badu kali-motxoaren kolorea, baita haren izena ere, baina ez da, inondik inoraAkalimotxoa. Iruindar zahar-rrer\ek tliotenez, garai batean ta-bernan kalimotxoa eskatzen ze-nuenean zerbitzariak zure aurrean prestatzen zuen nahastura. Coca-cola eta ardo botilak hozkailutik atera, eta zer proportziotan nahas-tea nahi zenuen galdetzen zizun. Horiek, baina, aspaldiko kontuak

dira. Irufiera ailegatu berria den kalimotxoa fabrikan eginikoa da. Garagardoa bezala, metalezko barriketan ailegatzen da taberne-tara; etiketetan azaltzen denez, ar-doz, karamelo eta cola estraktuz eta beste hainbat estraktu eta kon-tserbantez beteriko barriketan.

Orain gutxi arte, behintzat bi barrika ezberdinetan ailegatzen zen kalimotxoa. Batean ardoa, eta bestean Coca-cola. Kalimotxo berria bezala, presioko txorrote-tatik ateratzen zen, baina artisau-tzari tartetxo bat gordetzen zi-tzaion. Zerbitzariak bi lehengaiak nahasteko zuen trebezia erakus zezakeen. Orain, ordea, edozein fabrikatan hauts zikinak tonaka nahasten dituzte kalimotxoa egi-teko. Anabasa horren emaitzari, hur gorrixka zikin horri, txikitan hartzen genituen flash-en zaporea hartzen diet nik. Horren alboan, luxu filipinoa litzateke Taberna anaien ardoa eta Konga light eskuz nahasiz eginiko nahastura edatea.

Page 4: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

Nofarkaria Retegi: adioaren hasiera

ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

Historiak izan duen pilotaririk onena da, duda gutxi. Eta mito izateko bidea badarama. Heme-retzi urtez aurkakoak dantzarazi ondoren, buruz burukoa uztea pilotari adioa emateko lehen urratsa da. Polemikoa, izan ere, nahiz eta, bere ustetan, polemika bere gainean egin duten. «Ez naiz inoiz polemikoa izan, baina ez dut faltsukeria ametitzen», dio.

Garbi hitz egiten du, eta ha-rroxko ere bada, baina nork ukatu harrokeria hamaika txapela jan-tzi duenari, kontrariorik izan ez duenari, garai bat markatu due-nari? Egun inoiz baino jarraitzai-le gehiago dituela esan du, eta parte hartuko ez zuela esan ondo-ko partiduan izugarrizko txalo zaparrada jaso zuen, Lodosan. EGUNKARIA.— Buruz burukoan ez zenuela parte hartuko baiez-tatzeko eman zenuen prentsau-rrekoaren egunean animoz «ma-kal» zenbiltzala zenioen. Hala ere, hiru egun geroago, Lodosan jokatu, izugarrizko partidua egin eta irabazi. Dena ahazten duzu kantxan, ezta? JULIAN RETEGI.— Ohituta nago. Kasu horiek gertatu zaizkit, ez askotan, baina badakit nola fun-tzionatzen duen horrek. Egun ho-rretan nahiko animo bajuarekin nengoen, eta arazo horiekin beti ibiltzen naiz nerbioso. Larunba-terako mentalizatuta nengoen Lodosan partidu ona egin behar nuela, eta hala atera zen. EGUNKARIA.— Gainera, txalo zaparrada ederra jaso zenuen. RETEGI.— Bai, eta hori estimatze-koa da. Joaten naizen bazter guz-tietara, nola Lodosan nola beste frontoietan jendea gero eta ge-hiago dago nire alde, eta poz handia hartzen dut. Atzeneko ur-teak dira niretako, eta gertatu da zenbat eta urte gehiago pasatu, orduan eta maiteago nautela. EGUNKARIA.— Sumatzen duzu jendearen aldetik animo gehia-go?

RETEGI.— Bai, berotasun hori ge-hiago sentitzen dut lehenago bai-no. Momentu honetan esango nu-ke behin ere baino jarraitzaile gehiago dauzkadala. Beharbada, denborarekin joan dira ulertzen nire kasua. Askotan fama izan dut kantxan egoista nintzela, baina nik uste dut momentu honetan jendeak ulertu duela ni izan nai-zela profesionala hanketatik ha-sita bururaino, eta ikusten dut be-rotasun hori afizionatuen gai-nean.

EGUNKARIA.— Eta gehienbat afizionatuengan? Kritikak ere izan baitira... RETEGI.— Beti izaten da egunka-riren bat edo beste kritika gogo-rrak egiten dituena, baina uler-tzen dut. Gero zuk erakusten ba-diozu ez duela arrazoirik, hori ona izaten da. Txarra izaten da inbidia pixka batekin egiten ba-dituzte kritika horiek. Baina kri-tika ona da, eta nik alde positiboa ateratzen diot kritikari, demos-tratu nahi baitut egiten den kritika

«Historialarekin e/. dago bi/.it/.erik, niri egunean egunekoa egitea gustat/.en /ait». JOXE LACALLE

R etegi Il.ak, inoiz izan den pilotaririk handienak, pilota uzteko lehen urratsa eman berri du. Buruz burukoa baztertuta, bi-bitakoa geldi-tzen zaio, zaigu, bere jokoaz gozatzeko. Hala ere, pilotaz oraindik

gozatuko duela dio, eta inoiz baino jarraitzaile gehiago dituela. «Horrek ematen dit poz handiena».

«Pertsonalki ez dut etsairik» hori ez dela egia, eta horrek mo-tibatu egiten zaitu jokoan gehia-go egiteko. EGUNKARIA.— Baina zergatik azken kritika horiek; buruz bu-rukoa uzteko erabakia zela eta? Aurkeztu zenuen azterketa me-dikoak garbi zioen belaunak txarki dituzula... RETEGI.— Ni goiko mailan nago aspaldiko urteetan, eta normala da kritika hori, eta lagun batzuek ere, askotan, egiten dituzte nahi-ko komentario gogorrak. Egiten dituzte beharbada ni hor nagoe-lako, eta postu hori hartu nahi izan dute denek. Polita baldin ba-da kirola, horrexegatik da. Bes-tela, denboraldi batzuk ez dira oso onak izaten, eta egun guztiak ez dira berdinak. Nire kasuan, jokoarekin zorte handia izan dut. Jokatu ditudan guztietan partidu txarrak oso gutxi egin ditut, baina beti kritika modu bat ateratzen da egunkarietan: non daukadan hu-tsa, non nabilen estu, ez naizela errematatzailea... zerbait bilatu behar da. Polemika horrekin sal-du ere gehiago egiten da, eta nik horrela ulertzen dut. EGUNKARIA.— Eta zer moduz onartzen dituzu kritikak? RETEGI.— Behin edo beste baldin bada, ez zait inporta. Hau nego-zio bat da. Baina txarra da, erabat, zauri hori ukitzen aritzen baldin

bazaizkizu. Batez ere, egia ez baldin bada. Egia erdixka esaten dutenean, min handia hartzen dut. Faltsukeriak ez ditut ameti-tzen. EGUNKARIA.— Uste duzu me-rezi baino kritika gehiago jaso dituzula? RETEGI.— Egia esan, oso kritika gutxi izan dut. Fama izan dut beti polemikoa nintzela, baina ez dut uste. Ni ez naiz polemikoa izan, polemika egin izan dute nire gai-nean. Baina ez da harritzekoa nire kasuan. Hogei urte daramazkit lehendabiziko mailan, eta urtean behin egitea kri-tika hori normala da. EGUNKARIA.— Binakakoa geldi-tzen zaizu orain-dik, baina zuk eman duzun pauso hau pilota uzteko urrats bat beza-la ikusten duzu? RETEGI.— Hori garbi dago. Bada-kit atzeneko urteetan nabilela, buruz burukoa ez dut jokatuko, eta bi-bitara ikusiko dut zenbat urte aguantatzen dudan. Izan daitezke bat, edo bi, edo lau, bai-na ahaleginak egingo ditut sa-soian egoteko eta kantxan era-kusten badut onenetan nagoela,

endearen be-rotasuna gehiago sentitzen dut orain. Esango nu-ke inoiz baino ja-rraitzaile gehiago dauzkadala».

poz handia izango nuke. EGUNKARIA.— Gozatuko duzu oraindik pilotaz, buruz burukorik gabe? RETEGI.— Nik uste dut baietz. Bi-bitara beste tipo bat da. Lagu-narekin konparti tzen duzu lan ho-ri, eta errazagoa da. Pena handia izan dut buruz burukoa uztea, 19 urte izan dira eta. Hamabost final jokatu ditut, eta hori gauza handia izan da niretako. Egunen batean ailegatu behar zuen, eta orain

izan da. EGUNKARIA.— Zer iruditzen zai-zu garrantzitsua-goa? Hamaika txapela horiek edo zuk utziko duzun irudia, jo -ko estiloa? RETEGI.— Galde-ra hau lehendabi-ziko aldiz egiten

didate, eta ongi iruditzen zait. Hamaika txapelak oso garrantzi-tsuak dira, batez ere hemendik urte batzuetara historia izango direlako. Baina garrantzi han-diagoa ematen diot nik pilotan egin dudan lanari. Pilotak niri as-ko eman dit, baina pilotarekin neure burua joan da. Nik dudan guztia pilotari eman diot, eta hainbeste urte egon naizen pos-tuan egoteko, eta txapel horiek

ateratzeko... hori da garrantzi-tsuena. Gora-beherarik ez dut sentitu hasi nintzenetik. 39 urte-rekin punta-puntan nago, eta kontrarioak ere oraindik ez daude nire gainetik. Inportanteena hori da. EGUNKARIA.— Mito eta horre-lako hitzak aipatzen direnean, ez al zaizkizu handiegiak egiten? RETEGI.— Mitoa izango naiz, baina ez diot garrantzi handirik ematen. Historialarekin ez dago bizitzerik, niri egunean egunekoa egitea gustatzen zait, eta gero pixka bat etorkizuna prestatu.

Begietara ari da, zuzen-zuzen. «Sentsibilitaterik galdu ez du-ten» eskuak estuki lotzen ditu, azterketa batean balitz bezala, eta bakarrik berak nahi duena esaten duela gelditzen zaizu honda-rrean. Benetako Julian batzuek soilik ezagutzen dutela, alegia, eta ahaleginak egiten dituela ho-rrela izan dadin. Baina erantzu-nak bene-benetakoak dira, nahiz eta kasetea itzalita solasaldi osoan baino askoz lasaiago eta atseginago izan.

EGUNKARIA.— Tolosak eta biok utzi duzue buruz burukoa, eta Eugi dudatan dabil, eskuak direla eta. Zer iruditzen zaizu sortu den egoera? RETEGI.— Tolosak urte asko eman ditu pilotan, eta momentua

Page 5: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

Nafarkaria Retegi adioaren hasiera

Julian Retegi.

heldu zaio. Beharbada sistema ere ez zaio gustatu eta utzi egin behar izan du. Eugiren kasua bestelakoa da. Joan den urtean eskuetatik minduta gelditu zen, eta nahiko ongi dagoela badakit. Baina oso arriskutsua da buruz burukoa jokatzea. Galtzea da gu-txiena, baina egin lezake desgra-zia eskuetan, konponbiderik ez lukeen modukoa. Ez bada atera-tzen nik ulertuko diot garbi, baina askok ez. Pilotariari ulertu behar zaio jokatu nahi duela, eta ez ba-du jokatzen izango dela kondi-ziotan ez dagoelakotz. EGUNKARIA.— Baduzu prefe-rentzia berezia Eugirekiko... RETEGI.— Tratatu dut asko, eta bere estiloa asko gus-tatzen zait. Bizia da pilotan, eta kantxan duen guztia ematen du. Horren txispa eta bizitasuna esti-matzen dut pilo-tari batengan. Hala ere, sobera eskatu zaio beharbada, eta hori arriskutsua da. Hori asimilatu jakin egin behar da, gora-beherak izaten baitira.

EGUNKARIA.— Berak noizbait esan zuen zurekin inorekin baino gehiago ikasi duela. RETEGI.— Beharbada ez du asko ikasi, baina, umeekin gertatzen den bezala, saiatu da gauza ba-tzuk kopiatzen. Baliteke estiloa nirea hartzea, baina gauza onak bakarrik hartzen ditu, txarrak ez (barrezka).

EGUNKARIA.— Hondarrean ha-rrapatu zaituzte pilotaren alda-keta guztiek —Asegarce , publi-zitatea, telebista—. Nola ikusten dituzu?

RETEGI.— Nik uste dut aldaketa

amaika txa-pelei baino pilotan egin dudan lanari ematen diot ga-rrantzia. Niri asko eman dit, baina pi-lotarekin neure burua joan da».

JOXE LACALLE

ezde lahand ia izan . Bakarr ikizan

da Asegarce sartu dela, eta tele-

bistak publizitate handia eman

diola. Aurretik ETBk ere lan

handia egin zuen, eta orain Es-

painiakoa hasi da pilota eskain-

tzen. Nik uste dut pilotak etorki-

zun ona daukala, eta telebista

tartean egotea garrantzitsua da.

EGUNKARIA.— Uste duzu nor-

bait poztu dela zu erretiratzeaz?

RETEGI.— Ez dut uste. Beharbada

nire kontra jokatzen dutenak, ki-

rolean, baina pertsonalki uste dut

ez daukadala kontrario handirik.

EGUNKARIA.— Norekin gusta-

tuko litzaizuke bi-bitako txapela

* irabaztea?

RETEGI.— Aurten

gustatuko zitzai-

dakeen irabazi

banu Belokire-

kin. Ona izango

zen historialera-

ko: zaharrena eta

gazteena. Baina

ez genuen partidu

ona jokatu, eta

ezinezkoa izan

zen.

EGUNKARIA.— Eta heldu den urtean ere Beloki

gustuko?

RETEGI.— Hurrengo urtea luze da

enetako. Baina sinatuko nuke

momentu honetan Belokirekin

jokatzea. Hura gora joango da,

eta nik ez dut behera egin.

EGUNKARIA.— Pentsatu duzu

zer egingo duzun erretiratzean?

RETEGI.— Ez dut deus ere pentsa-

tu pilota uzten dudan garaiarako.

Ni jokatzen ari naiz, eta konben-

tzituta nago zenbat eta urte ge-

hiago orduan eta preparazioa ho-

beabeharduzula . Momentuan jo -

katzen jarraitu behar dut, egu-

nean egunekoa egiten, eta ahal

dudan guztia kenduko diot pilo-

tari.

Baso-lanetik goienera A B / IRUNEA

«Eratsundik atera nintzenean, duela 19 urte, ezta antzik ere ez nion ematen hain gora heldu be-har nuenik». Hogei urte bete be-rriak, baso-mutil Alpeetan ibili-takoa, lanen bat bilatu eta biga-rren mailan —«af iz ioa ez galtze-k o » — jokatu nahi zuen gaztea berehala bihurtuko zen pilotari-rik konpletoena. Onena. Bere-hala, baina poliki. «Pilotan beti jokatu izan dut, nola txiki-txiki-tatik hasita, eta behar den guztia ona neukan pilotan jokatzeko, baina profesionala izateko ere dudatan ibili nintzen».

Osabak eta Martin Ezkurrak animaturik, proba egin, eta ho-laxe hasi zen, bigarren mailan. «Ni momentu hartan oroitzen naiz bigarren mailan jokatze-ko mentalitatearekin nengoela. Hortxe jokatu behar nuela, eta lan pixka bat eginez, afizioa mantenduz, horrekin bizitzeko asmoa nuen. Baina debutatuz ge-roztik, hasi banintzen hasi, eta dena gora joan da, eta lehenda-biziko urte hartan atera nuen bigarren mailako txapela, eta

handik aurrera dena ongi joan da».

Hala ere, kosta zitzaion pro-fesional mailari heltzea, eta dena mentalizazio arazoa izan zela dio. «Ez nuen oso ongi asimilatu. Bigarren mailako txapela atera nuenean ardura handia hartu nuen, eta lehen mailan beste errespetu behar zela uste nuen. Eta lan egiten hasi nintzen, baina urte baten buruan nengoen one-nekin. Hala ere, iruditzen zitzai-dan hori nahikoa zela. Orduan urte pare bat joan zitzaidan iru-dipen horrekin. Gero asimilatu nuen neukan guztia demostratu beharra nuela, eta orduan hasi nintzen serio». Mentalizazioa eta prozesu horretan zeresan handia izan zuen bere aurreko lanak, ba-so-lanak. «Utzi zidan horrelako marka bat, erakutsi zidalako bi-zitzan lan eginez gero lortzen di-rela gauza asko».

Bukatzen duenerako deus pentsaturik ez du, baina umeei irakastea gustatuko litzaioke, gogorregia bada ere. «Entrena-menduak egin izan ditut anaia-rekin, eta egun batean egia esan zidan erantzun hartan: 'Hik zer

nahi duk, hik bezala jokatzea? ' eta nik erantzun nion serio: 'Bai , nik hori nahi diat ' . Gero ulertzen duzu denek ez dutela abilezia ho-ri egiteko. Orduan irakasle gus-tatuko litzaidake, baina ume txi-kiekin. Zortzi eta 12 urte bitarte horretan estiloa eman behar zaio umeari, nola ezker eta nola es-kuin, biak izan daitezela oso li-break. Hortik aurrera bera atera-tzen da pilotaria».

Eratsunen du bere gogoa, eta hara joaten da lasaitzera, atseden hartzera eta galtzera. Bertan «ha-rritzeko moduko» pilotariak ikusten ditu, beste tokietan nekez aurkitzen diren horietakoak. «Erraz baita ezagutzen ume txiki batek burua ona daukan edo txa-rra daukan. Ikusten badu partidu bat eta segituan hasten bada pi-lotari baten posturak egin nahian, horrek esan nahi du buru harek funtzionatzen duela pilotarako. Eta Eratsunen ikusten da tekni-karen aldetik mutilak oso kukuak heldu direla. Intuizio handia be-har dute pilotan, eta haiek badute. Ikastoletan ere lan handia egiten ari dira, baina falta zaie zakurta-sun hori».

mintzoak

• Ohiturari jarraikiz Iftaute ai-tzineko ortzegunean, aurten Otsailaren 10-eanospatu daOra-kunde, Baztango haurren best?.. Gure haur denboran eta gure ama eta osabaren denboretan ere, Orakunde egunak bazaukan bere garrantzi eta besta giro. Ohiturak aldatzen ari dira eta ospakizunak ere aldatuz doazi baina bestaren oinarria 'Ollarra' da eta hunen inguruan egiten da jaialdia. Guk ere gure haur denboran parte hartu dugu eta horren oroitzape-na barnasko sartua daukagu.

Berezi dezadan nere haurtza-roko urte bat eta 1928 hautatuko dut eta agertu ere urte hartako xehetasun guziak. Orakunde ai-tzinean eta egun batzuz lehena-go biltzen ginen eskolan maix-truarekin eta antolatzen ginuen bestaren egitaraua. Billeran izendatzen ziren 'puske' biltzai-leak eta ollarrak erosi behar zi-tuztenak. Egun hortan ere muti-ko guziek ordaintzen ginuen Ha-mar sos bazkariaren saria ema-nik.

Orakunde egunean biltzen gi-nen mutiko guziak eskolan, ba-kotxak zurezko ezpata bat eskuan zaukatela. Abiatzen ginen esko-latik denak 'Prozesionean' eli-zari buruz, denen aitzinean es-painol bandera ginuelarik eta on-dotik Txistulariak, maixtru, Apeza eta Herriko Alkatea eta bi lerrotan mutiko guziak. Elizan Meza. Ondotik herriari itzulia txistulariekin eta mutiko guziak ere, etxez etxe 'puskek' biltzen

Orakunde eta etxeetan ematen zuten, txis-torra, zingerra, arroltze, ogia, na-ranjak, eta sosa ere. Biltzen ze-nakin egiten zen bazkaria. Ariz-tia ostatuan egiten zen bazkaria, mutiko guziak han bildurik. Bai-ta ere Alkate, apeza, maixtrua eta txistulariak. Neskatikoak ez zu-ten parte hartzen bazkarian, hok atsaldean bazuten txokolatea bertze etxe batean. Gero neskati-koak parte hartzen zuten plaza-

. ko dantzaldian mutikoekin ba-' tean. Erran dezadan ere bazkaria

nola zen: Paella, tortilla txistor puxkekin eta naranja bat postre-tako. Ardo pittin bat ere eta ura bai auserki. Apeza eta bertze gainerakoak ere bazkaltzen zuten baina bazkari hobea izaten zuten.

Bazkalondoan denak plazara eta hemen eginen zen jaialdia. Lehenik ollarren jokoa. Plazaren muturrean lauze bat kendu eta aitzurrez zilo bat eginik, hor sar-tzen zuten ollarra eta lurrez estali burua bakarrik agertzen zitzaio-la. Plazaren bertze muturrean mutiko pila bat denak eskuan zurezko ezpata zaukatela. Begiak oihal batekin estaliak deus ikusi ez zezaten. Maixtruaren esku-zarta batekin batera mutiko gu-ziak abiatzen ginen lasterak itsu itsuan ollarraren bila eta hunen burua ezpatakin ukitzen zuena izanen zen irabaztale eta ollarra beretako. Aski zen burua ukitzea bakarrik. Gero bigarren ollarra-rekin bertze jokoa mutiko gaz-teagokoakin. Hok ere berdin egi-nen zuten.

Ollarraren jokoa egin ondoren bertze josteta bat. Soka bat pa-ratzen zuen plazan eta han karrete batean xingola bat inguraturik, ustai ttipi bat xingolaren mutu-rrean zaukala. Xingola edo zinta hok etxeetan ematen zuten erre-gelu bezala. Mutikoak lerroan ban-banaka eta lasterka xingola arrapatu beharrez eta hortako ba-ginuen ziri mehe bat eta hau xin-golaren ustaian behar ginuen sartu eta gure-ganatu. Azken josteta hau bu-ruraturik, dan-tzaldia mutiko eta neskatikoen artean. Mutikoak erregalatzen ginion xingola gure gogoko nes-katikoari, dantza lagun bezala. Neskatikoak xingola hori ezar-tzen zu- ten beren soin-buruan loturik. Ollarra arrapatzen zuena izaten zen 'Danbolin-Nausi' eta bere lagun neskatiko 'Danbolin-etxekoandre' eta bikote hau de-nen buru soka-dantzaren le-rroan. Txistulariekin batean he-rriari Itzuli ttipi bat eginik so-ka-dantzan, berriz plazara eta hemen dantzan 'fandango' eta 'arin arin' dantzatuz eta holaxe ilundu arte eta Ilun-ezkilean de-nak etxera egun eder bat iraga-nik. Holaxe ospatu ginuen 1928-ko Orakunde. Urte hori be-rexi dut urte hartan nik ollarra arrapatu nuelakoz. Orduan 12 ur-te nituen.

| M a r i a n o I ze ta Eriojuiaña

Page 6: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

Nafarroako Banakako Xake Txapelketako hirugarren ihardunaldiko partida, 1994-ko otsailaren 5ean jokatua.

Sebastian Cervantes (2.130 ELOkoa, 4. rankingean)-Santiago Karasusan (1. ran-gkingean).

Ld4,d5; 2.c4,e6; 3.Zf3,c6; 4.Zc3,f5; 5.Ag5,Zf6; e3,Ad6; 7.Dc2,0-0; 8.Ad3,De8; 9.d5,-c-d5; 10.0-0,Zc6; ll.Zb5,-Ab8; 12.a3,Dh5; 13.Af4. Ez • da egokia. Aldaketaren on-doren, peoiak sakabanatuta geratuko zaizkielako. 13..., Af4; 14.f4,Dg4; 15.Zc7,Gb8; 16.Ze5,Df4; 17.Zc6,c6; 18,-Dc6,Ad7.

Ikus koadroa. Honaino iri-tsita, aterabide bakarra da-go. Baina lehenago honetan sartzea saihestu behar zu-ten. 19.Ze6,Dd2; 20.Dd6,-Dd3; 21.Zf8.Gf8; 22.Dc5,f4. Argi dago beltzek posizio ho-bea dutela. Gazteluaren tru-ke, erasorako aukera nabar-menadaukate. 23.fG-el,Dg6; 24. Dc3,Ze4; 25.Da5,f3; 26.-g3,- Df5; 27.Da6,Zd2. Txu-riek amore eman zuten. Al-ferrik zen honelako jarrai-pena: 28.Ehl,Dh6; 29.Ggl,-,Gf6. Berehalaxe, Gh6' jokal-diaz, etorriko baitzen matea. Egia erran, txuriek partidaren garapena gaizki moldatu zu-ten.

Kontuz! Arratoiak!

Bai, arratoiak dira hirietako ani-mali ugarienak eta arriskutsue-nak. Kontuz! Arratoiak eta ez saguak, bi hauek izaki guztiz ez-berdinak baitira. Iaz Iruñeko udalak eta beste batzuek arra-toien kontrako kanpaina bat egin zuten. Iruñean tonelada bat po-zoina erabili zen. Orain, behar-bada, hau jakinda jendeak pen-

tsatuko du 1.000 kilogramo pozoin era-biliaz Iruñeko arratoi guztiak hilik egon-go direla une hauetan, baina ez, ezta urrik ere.

Ez uste gaur guk edozein zabortegian, sotoan edota oso garbi ez dauden kaleetan noizean behin-ka ikusten di-tugun arratoi horiek betida-nik egon dire-nik Euskal He-rrian. Arratoia Europara

XVII. mendean etorri zen Asiatik, eta

XVIII. mende arte ez zen Euskal Herrian azaldu. Euro-patik Afrikara pasatuko zen eta Oz.eaniara ailegatu. Gaui egun mundu osoan aurki-tzen da animali hau. Eta ez ba-karrik mundti osoan, edozein girotan ere. Mendian arra-toiak daude eta herri txikietan eta hirietan ere. Hotz eta bero handiko lekuetan ere aurki daitezke animali txiki bezain kaltegarri hau, baita ibai ertzeetan zein leku idorre-tan ere. Sekretua denetik jatea da. Men-dian arratoiak arropak, igelak, txori txi-kien arraultzak eta beste edozein gauza jaten du. Hirietan gizakien hondakinak dira elikadura garrantzitsuena.

Gainera hirietan, gizakumeez aparte, etsai urriak ditu. Mendian berriz, sugeek,

Nestor Martinez ( I R U Ñ E A )

hontzek, arranoek, azeriek, katunabarrek eta beste animaliek ere arratoi ugari jaten dituzte urtean zehar. Horregatik animali horiek hiltzen diren tokietan arrratoiak berehala ugaltzen dira.

Arratoiak gizonari nazka ematen dio zaborren artean dabilelako. Gainera eri-tasunak eta gaixotasunak kutsatzen di-tuzte eta izurriteen sortarazleak dira. Ho-rretaz gain, beraien letaginek edozer gau-za hauts dezakete. Batzutan gertatu da arratoiak taldeetan antolatzea eta haurrei eta babes ez dutenei erasotzea.

Horregatik arratoiak edonon kupida-gabe hiltzen dira. Hala ere ez da erreza arratoiak akabatzea. Arratoi bikote batek

bi-hiru hilabeteoro izaten dituzte ku-meak, eta aldi bakoitzean hamar-hama-bost kume izaten dituzte. Gainera, arra-toiak gazte-gazterik hasten dira kumeak izatean, bi hilabete baizik ez dutenean. Gauzak horrela, urtebetez, bi arratoieta-tik 2000 arratoietara pasa gaiteze bat ere zailtasunik gabe. Horrela ba, saiatu behar da kanpaina gehiago egiten eta sugeak eta beste animali ongarriak ez hiltzen.

OOOOOOOOOOOOOOOOOOOCXXJOOOOCXMOOOOOOCKXXJOCXXOOOOOOOOOOOOOOOOOOO

Erromak saritutako euskal gudariak

Oker ez bagaude, hauexe da euskaldunek Historia liburuetan idatziriko lehendabiziko pasar-tea. Historiagilea Tacito daukagu (Hist. IV 33). Zintzarriak mozten famatu ziren eta Erromak bere laguntzaileei ematen zizkien di-plomei esker haien berria heldu zaigu. Hau ez da zinemak asma-turiko gertakaria. Kristo ondoren 69. urtean. Erromako Armada Holandako Asxiburgium herrian (gaur egungo Asberg) lotan den artean, batabiarrek eta germa-niarrek, bi leinuak batera, inolako oztoporik gabe kampamendura

sartu eta erromatarrak itzarri aha-la garbitzen dituzten. Guarnizio osoa errendatu egin da. Hona he-men Tacitok hitzez hitz dioena: 'Supituki, guztiz bestelako no-rantza hartu zuen aferak. Galbak zuzentzen zituen euskal 'cohor-teak' ailegaturik, borrokaren za-rata zela medioz erakarrita, gibe-letik eraso zieten etsaiei, eta, eus-kaldun gutxi egon arren, alima-lezko sarrasakia egin zuten, izua etsaiaren armadan hedatuz. Ba-tabiar gehienei zintzurra egin zie-ten eta germaniarren artean ez zen ezta bat ere salbatu'.

JUANTXO URDIROZ D J ) ) ) ) ) ) ) ) ) ) ) ) ) ) ) ^ ) ) . ) ) ) ) ) ) )

Ez usteak zure atean joka

«Augusto

enperadoreak berak

izan zuen luzaroan

goardia pribatu bat

euskaldunez

hornitua».

Euskal Armada horren arrastoa galdu egiten da. Hortik gutxira, Britannian, beste euskal armada bat daukagu 'Cohors II Vasco-num equitata civium Romano-rum' . Hau bigarrena baldin ba-zen, horrek esan nahi du bazela beste bat guttienez. Oinezkoez kanpora, baziren zaldunak ere. Eta are gehiago. 'Civium Roma-norum', hots, hiritarerromatarren maila zuten. 109. urtean Mauri-tania Tingitanan diploma militar bat daukagu, 'Cohors II Hispano-rum Vasconum-a' goraipatuz. 122. urtean, Hungriako Brigetion herrian aurkitzen dugu saritutako euskal tropa diploma militar ba-tean. 156. urtean Volubilis eta Valentia Basanan, hau da, Afri-can, agertzen dira 'Hispanorum Vasconum civium Romanorum' izenarekin.

Honaino sari militarrak. Eu-ropa oilar burruka baten aretoa zeneko garaian, euskaldunak oso preziatuak bide ziren.arma aferetarako. Augusto enperado-reak berak izan zuen luzaroan goardia pribatu bat euskaldu nez hornituta. Orduko euskaldunek ezin askatuago zuten eskua zin-tzarriak mozteko, eta gainera fi-datzekoak ziren. Enperadore ba-tentzat, bizkartzain onak izatea hil ala biziko agera da. Ikus bedi bestela Indira Gandhiren kasua edota Anwar Sadatena. Beraz, garbi dago hemen gudari harro-bi ederra zegoela. Hau idazteko erabili dugun informazio iturria 'Los vascos en el ejercito roma-no ' izeneko artikulua da, A.Gar-cia y Bellidok idatzia eta 1969. urteko urtarrillaren alean argita-ratua.

Page 7: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

N afarroako urmael eta zingiren egoerak polemika sortu du berriro ere, hegaztiek garai honetan Europara egiten duten bidaia dela eta. Talde ekologista batzuek ehiztariei leporatzen dizkiete hegaztien arazo na-

gusiak, baina besteek zona heze hauen egoerari erreparatzen diote bereziki.

Atsedenlekuak arriskuan PATXI UIAIAR / IRUNEA

Antzarakumeak, lertxun hauskarak, lertxuntxo itzainak, zingiro-mirotzak, murgilariak, edo txilinportak; kopetazuriak edo murgilak; zozoak eta biriga-rroak. Ez dira ugatzak, saiak edo Pirinioetako hartza bezain eza-gunak, baina garai honetan saldo-ka ari dira Nafarroan, zeruan eta lurrean. Kontrapasan datoz, be-ren ohizko bizitokietara berriro itzulian, negua Afrikan eta Me-diterraneo aldean eman ondoren. Bide osoan zehar zingira eta ur-maelak topatzen eta aukeratzen dituzte, bidearen nekea arintzeko tokiak, Pirinioak zeharkatu baino lehen. Gure lurraldean ezagun dira oso Pitillasko aintzira, Pul-gerko, Zolinako eta Lotzako ur-maelak edota Allotz eta Leurtza-ko urtegiak.

Aste honetan, ia urtero gerta-tzeri den gisan, berriro sortu da eztabaida inguru hauek duten ba-besa eta erasoak direla eta. Ba-tzuk artifizalak, ez dute Admi-nistrazioaren behar adinako ba-besa, eta horri ezkutuko ehizta-rien arazoa gehitu zaio. Hain zuzen ere, horri buruzko salaketa egin berri dute talde ekologistek, hauen datuen arabera, hauetako hegaztiak inoiz baino gehiago akabatu baitira aurten.

ANAT-LANEk, horrela, Lo-tza, Itza eta Zolinako urmaeletan egunotan dagoen ezkutuko ehiza salatu berri du prentsa ohar baten bidez. Ehiza gauez izaten da, he-gaztiek inguru hauek atsedena hartzeko aprobetxatzen dute-nean, eta inguruko herrietakoek egiten dutela dio talde ekologis-tak. Hori dela eta, bigilantzia handiagoa eta Gobernuak berak onartutakoa bete dadin eskatu du taldeak, Lotzakoa, kasu, 'eremu naturala' izendatua baitago. Ha-laber, Gurelur taldeak aste hone-tan bertan adierazitakoaren ara-bera, inoiz baino ehiza gehiago egin zen iaz. Talde honek egin-dako segimenduan hildako ehun hegazti zenbatu ziren iaz, eta duela bi urte hemeretzi baino ez ziren izan. Talde horren arabera, ezjakintasun eta arduragabekeria handia dago horren atzetik, «jen-deak ohartu beharra baitauka ka-tedral edo ondasun artistiko bat hondatzearen antzeko kalte egi-ten duela».

«EHIZA Ugatza taldearen EZ DA arabera, baina,

LARRIENA» e hizar i urmaelen

egoera txarra leporatzea «bide-gabea eta irreala» da. Talde ho-nen ustetan, iaz hegazti hil gehia-go zenbatu ziren «segimendu handiagoa egin zelako, eta baka-rrik bi urmaelen garrantzia azpi-marratzea —hiriburutik gertu

Hegazti franko pausat/.en da egunotan Nafarroako zingiretan.

daudelako edo— eta bertan pa-ratu nahi izatea bigilantzia osoa, ehiza azpimarratuz, zentzugabea da».

Javier Ardanaz talde horretako partaidearen ustetan, betiko ko-purua akabatzen da, «oso zaila

baita jakitea zenbat hil diren urte batean. Egin daitekeena da ja-rraipen handiagoa, kopuru hori ahalik eta zehatzen jakin ahal izateko». Horregatik arazo na-gusiak besteak direla dio ekolo-gista horrek. «Kontserbazioa

beste garaietan baino hobea da, baina oraindik askoz hobeto egin beharko litzateke. Zelaiak eta larreak ia urmaeleraino heltzen dira, eta nekazariek erabiltzen dituzten pestizidak eta ongarri-ak uretara heltzen dira, euri-

alde ekologistek egindako segimen-duaren arabera, ehun hegazti akaba-tu ziren iaz, eta duela bi urte 19 baino ez ziren izan.

aren bidez». Babestutako ere-muak ez direla errespetatzen az-pimarra- tu du Ardanazek. «Piti-llasko zingira eremu naturala da, baina ez dago ongi babestua, ba-liabide nahikorik ez dagoelako. Egia da ere ehiztarien aldetik lehen baino errespetu handiagoa dagoela, baina oraindik urrun gaude ona behar lukeen egoera batetik».

Horrekin nahikoa duenaren-dako, esan behar inguruko zo-netako bezalako maila dagoela Nafarroan. Ardanazek dioenez, Aragoin eta Gipuzkoan, kasu, antzekd arazoak dituzte zingi-ra eta urmaelekin. «Aragoin as-koz ere zona gehiago dituzte, eta gutxiago babestua daude, eta Gipuzkoan kontrakoa gerta-tzen da: oso gutxi dira, eta arreta handiagoa dago. Baina, oro har, hemengo arazoak dira toki oro-tan».

«Ehiza, gutxienekoa»

P.U. / IRUNEA

• Ugatza taldeak egindako txostenean jasotzen denez, in-guru hezeek dituzten arazo nagu-siak bost dira: kutsadura; ohizko ur kopuren desagertzea; begeta-zioaren desagertzea, suteak, zu-haitz mozketak eta nekazaritza direla eta; argindar hariak; espe-zie berriak, eta, «axolagabeena», ehiza.

Taldearen arabera, Zuastiko zingiran «luze gabe» buka litezke arazoak, «proiektuan dagoen golf zelaian zona heze honen kontserbazioa aurrikusten ez baldin bada». Halaber, bertan da-goen hariztiaren garrantzia azpi-marratu du Ugatzak, «Iruñerriko azken baso-igel jauzkarien ko-kalekua». Lotzan ere antzeko arazoak ikusten ditu taldeak, «drenajeak ez baitu ur kopuru egokia lortzen uzten». Horren ondorioz, hegaztiek behar duten zona franko murrizten da. Hala-ber, kable elektrikoek espezie hauen hilkortasun tasaren % 50 sortzen dutela azpimarratu dute, eta inguru horretan ugariak dira

horrelakoak. Ugatzaren arabera, baina, akats larria izango litza-teke bi inguru hauen egoerari ga-rrantzia ematea eta besteak ahaz-tea. «Ez da asko bilatu behar zin-gira hauen antzeko arazoak di-tuzten beste zonak aurkitzeko: Itzako urmaelaren egoera antze-koa da, eta Muedako zingira ere oso utzia dago, hortik ura atera-tzen duen putzua dela eta». Ha-laber, taldeak Irunberrin, Argetas eta Valdelafuenten hegaztien kontra izandako erasoak aipatu ditu, eta baita espezie osoak kal-tetzen dituzten zenbait ekintza ere. Horrela, Pulgerren izan diren espezie murgilari askoren —ko-petazuri, txilinporta, murgi l— populazioak jaitsiera garantzitsu eta nabaria izan du, isurkin in-dustrialak direla bide, eta izokin familiako espezien ugalketa arti-fizialak bertako anfibioendako —uhaude piriniarra, baso-igel jauzkari edo apo ezproidun—• kaltegarriak izan dira. Hori guz-tia dela eta, «hitz-jario errazak baztertu eta elkarrekin lan egite-ko deia» egin die dagokien guz-tiei.

Ekologistek zona heze hauen egoera larria salatu dute.

Page 8: Adioaren hasiera - Euskaltzaindiadit eta txanpon ba t bilat duu t patri - kan; kalibre txikiko bala bat besterik ez dut aurkit etu a eman diot 'Jain. - koak sifili sendaezis baten

Nafarkaria «Gaixoa da protagonista nagusia» J U A N KRUZ IAKASTA / IRUNEA

EGUNKARIA.— Nafarroako Gizakia Helburuk hiru urte be-te ditu. IÑAKI ALBERDl.— Bai. eta poz handia sentitzen dut, hiru da-tutan oinarrituriko poza, hain zuzen ere. Batetik, hiru urtetan gure egitarau terapeutikoak behar duen egitura guztia erai-ki dugu, eta egitaraua bera martxan jarri dugu. Bestetik, gure lanaren fruituak dagoe-neko hor daude, 37 lagunek egitaraua amaitu dute, eta bes-te askok egitaraua burutu gabe droga utzi dute. Azkenik, ara-zoari ematen ari garen erantzu-na ona da; horren lekuko da eta egunero guregana hurbiltzen den jendea.

EGUNKARIA.— Nola ailegatu zen Gizakia Helburu Nafa-rroara? ALBERDI.— Ezgenekien jende-arengan sortzen ari ginen itxa-ropenei erantzun egokia ema-ten asmatuko ote genuen. Li-luragarria zen zer-nolako ke-men eta indarrez lan egin zuten garai hartanegoitzan zeudenek eta euren senitartekoek. Beti mezu bera ematen zuten: «Egitaraua aurrera aterako dugu, eta oso ongi gainera». EGUNKARIA.— Badakigu nola ailegatu zen Gizakia Helburu Nafarroara. Nola ailegatzen da nafar bat Gizakia Helburura? ALBERDI.— Garrantzitsuena nafar horrek drogaren mun-dutik ateratzeko gogoa eduki-tzea da. Berak borondate hori erakusten duenean, hurrengo 24 orduetan lehen elkarrizketa izaten dugu berarekin. Elka-rrizketa horretan gaixoak epe motzean bete ditzakeen xe-deak finkatzen ditugu, hu-rrengo 24 orduetan egin ditza-keenak. Ezin baitizkiozu urrutiko jomugak proposatu. Hori da gure egitarauaren abia-puntua. Gero familia eta gizar-tearen inplikazioa bilatzen dugu. Lehenik eta behin, fami-lia terapeuta laguntzailea iza-tea bilatzen dugu. Horren os-tean, bergizarteratzeari ga-rrantzi handia ematen diogu, hori baita, gure aburuz, egita-rauaren etaparik latzena. Beti ere arazoa duen pertsona da

egitarauaren protagonista na-gusia.

EGUNKARIA.— Gero eta jende gutxiago hurbiltzen da zuen-gana. Zer dela eta? ALBERDI.— Besteak beste, bi arrazoi direla medio. Batetik, produktu berri bat kalera ate-ratzen denean jende guztiak probatu egin nahi du, eta gu jadanik ez gara produktu be-rria. Jendeak dagoeneko aski ongi daki gurea egitarau gogo-rra dela, eta gaixoak ezezik, beste askok ere lan egin behar dutela, ge-hienbat seni-tartekoek. Bestetik, gero eta heroino-mano gutxia-go dago. Dro-gazale bakarra heroinomanoa dela onarturik dago gizar-tean. Kokaina eta bestelako produktuak hartzen dituz-tenek arazoa badutela baina

Drogazale bakarra

heroinomanoa dela onarturik

dago, bestelakoak

hartzen dituztenek arazo txikiagoa dutela uste baita, eta

hori gezurra da».

bestelakoa dela uste dute, txi-kiagoa, eta hori gezurra da. EGUNKARIA.— Aurki arazo hori areagotu eginen da, me-tadona erabiltzen duten egita-rau terapeutikoak martxan ja-rriko baitira Nafarroan. Zer de-ritzezu egitarau horiei? ALBERDI.— Droga jakin bat ematen dute —metadona hain zuzen— drogamenpekotasuna gainditu ahal izateko. Nire iru-dikoz hori ez da irtenbide ego-kia; izan ere, epe luzera begira arazoa ez baita desagertzen. Ez

dira terapeuti-koak drogaza-lea menpeko-tasunetik al-dentzen dute-lako, baizik eta drogamenpe-kotasunak era-gin ditzakeen zenbait gaixo-tasun, HIESa esaterako, sai-hesten lagun-tzen dutelako. Mantenimen-du egitarauaz hitz egin be-

harko litzateke, eta ez egita-rau terapeutikoaz. Nik meta-dona soil-soilik behin-behi-neko kasu larrietan eta kon-trol estu baten pean erabiliko nuke, ez baitauka zentzurik mantenimendu egitaraua lu-zatzeak.

EGUNKARIA.— 1992. urtean Gizakia Helburu egitarauean zeudenetako % 50ek trata-mendua bertan behera utzi zuten, eta 1993. urtean % 42k. Noiz eta nola gertatzen dira amore emate horiek? ALBERDI.— Lehen fasea da go-gorrena, harrera izenekoa. Lehen egunak dira gogorre-nak. Harrera fase horretan amore ematen dutenen % 46k lehen 30 egunetan etsitzen du-te. Kaletik atera eta horrelako egitaraua hastea aldaketa go-gorra da, eta askok ezin dute jasan. Elkarbizitza etapa ez da horren latza. Bergizarteratze prozesua berriro ere une eraba-kigarria da. Hor ere askok uz-ten dute, % 11 k edo. Hauetako asko, dena dela, ez dira drogara itzultzen.

EGUNKARIA.— Gizakia Hel-burun kartzela zigorra betetzen ari diren presoek ere parte har-tzen dute. Nola gertatzen da partehartzea?

ALBERDI.— Lehenik eta behin, kartzelan dauden drogazalee-kin elkarrizketak izaten ditugu, gure egitaraua droga uzteko edota kartzela uzteko segitu nahi duten jakin ahal izateko. Horren ostean, epaileak bai-mena ematen duenean presoa gure harrera zentrora etortzen da. Gurekin ematen duen den-borak kartzelan ematen den denborak adina balio du. Pre-soak egitaraua amaitu eta kar-tzelara bueltatu behar duenean sortzen da arazoa. Ez da bidez-koa drogamenpekotasunaren ondorioz legea hautsi duen norbaitek gurea bezalako egi-tarau gogor eta luzea bete eta gero kartzelara itzuli behar izatea. Helburua gaixoa bergi-zarteratzea da, eta kartzelan ez da inor bergizarteratzen. Dena dela, eskertzekoa da epaileek hemen eskaini diguten lagun-tza. Oztoporik handiena lege araudia da. Hori aldatu behar-ko litzateke.

Iñaki Alberdi

GIZAKIA H E L B U R U K O Z U Z E N D A R I A

SOSLAIA

Hiru urtez gizakia helburu

Nafarroako Gizakia Helburu

egitarau terapeutikoak hiru urte

be tedi tu . 1991ko otsailaren l l n

jarri zen abian, eta geroztik 434

heroinomanok bilatu dute Iñaki

Alberdik zuzentzen duen egita-

rauaren laguntza. Horietatik 37k

besterik ez dituzte amaitu pro-

gramarenetapaguzt iak: Harrera,

Elkarbizitza eta Bergizartera-

tzea. Egitaraua gogorra da, gai-

xoaren lana ezezik bere familia-

rena ere eskatzen du, eta finean,

gizartearena oro har. Gizakia

helburutzat edukitzeak nekeza

dirudi oso. Iñaki Alberdik dioe-

nez, baina, merezi du, aldi berean

zinez aberasgarria baita.