abokaturik nahi ez duen deabrua | bertso sorta

1
Maiz izan arren deabruaren zaindari, abokatua, konfesioen garaia heldu ta hauxe nire pekatua: jaiotzetiko paktua, hautatu bako patua, euskal herritar ta emakume izan nintzela sortua, bide malkar ta estua, estutu nuen eskua, hargatik ei naiz abokaturik nahi ez duen deabrua. Kafesne bat ta hiru zigarro, zer dakarkigu Berriak? Ez dira askoz okerragoak atzo goizeko berriak: sindikatuen egarriak, ere ez dira berriak: eraldaketa sozialerako deiak eta aldarriak. Greba osteko orriak, pelotak, kasko gorriak, horrela nola jarri litezke herri baten oinarriak? Angela Merkel, Susan Sarandon, bi erpin ta bi fusio, zinema gore ta beltza omen kantzillerraren bizio, lehen zituen bi zio, eta hamaika misio: burujabetzak, burukaltetza, su guztiak, sumisio, eta zientzia-fikzio izanda ere berdin dio, matxinatzea bihurtzen bada herriaren adikzio. Libanon, Gazan, guztiak dantzan, zenbat odol, zenbat luto, Chavezek eta Laura Mintegik ez dute hau konponduko, kafea hoztu orduko kalea dugu hartuko, antolatzen den herriak inoiz ez du borroka galduko. “Gaur ez zaitut libratuko, infernura eta punto!”, ta ziur bertan bakarrik inoiz ez dudala gosalduko. Doinua: Gure lurrean hedatua da (“El Desaparecido”-ren moldaketa, Manu Chao)

Upload: galerna-sarean

Post on 22-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

Euskal Herriko Bilgune Feministaren urriko Emaraun berripaperean argitaratutako Maddi Gallastegiren bertso sorta.

TRANSCRIPT

Page 1: ABOKATURIK NAHI EZ DUEN DEABRUA | Bertso sorta

Maiz izan arren deabruaren

zaindari, abokatua,

konfesioen garaia heldu

ta hauxe nire pekatua:

jaiotzetiko paktua,

hautatu bako patua,

euskal herritar ta emakume

izan nintzela sortua,

bide malkar ta estua,

estutu nuen eskua,

hargatik ei naiz abokaturik

nahi ez duen deabrua.

Kafesne bat ta hiru zigarro,

zer dakarkigu Berriak?

Ez dira askoz okerragoak

atzo goizeko berriak:

sindikatuen egarriak,

ere ez dira berriak:

eraldaketa sozialerako

deiak eta aldarriak.

Greba osteko orriak,

pelotak, kasko gorriak,

horrela nola jarri litezke

herri baten oinarriak?

Angela Merkel, Susan Sarandon,

bi erpin ta bi fusio,

zinema gore ta beltza omen

kantzillerraren bizio,

lehen zituen bi zio,

eta hamaika misio:

burujabetzak, burukaltetza,

su guztiak, sumisio,

eta zientzia-fikzio

izanda ere berdin dio,

matxinatzea bihurtzen bada

herriaren adikzio.

Libanon, Gazan, guztiak dantzan,

zenbat odol, zenbat luto,

Chavezek eta Laura Mintegik

ez dute hau konponduko,

kafea hoztu orduko

kalea dugu hartuko,

antolatzen den herriak inoiz

ez du borroka galduko.

“Gaur ez zaitut libratuko,

infernura eta punto!”,

ta ziur bertan bakarrik inoiz

ez dudala gosalduko.

Doinua: Gure lurrean hedatua da (“El Desaparecido”-ren moldaketa, Manu Chao)