aberri eguna 2010

1
NaZioa gara, estatua behar dugu! Aberri eguna 2010 2010eko apirilaren 4an Euskal Herri osoan ospatuko da Aberri eguna. Euskal herritarrok gure herriaren jabe izateko dugun, borondatea agertu eta eskubidea aldarrikatuko dugun eguna. Euskaraz bizi nahi duen nazioa gara! Euskara da gure hizkuntza nazionala eta egun hankapean darabilte, atzerriko lege eta administrazioen jukutrien mende; Euskaraz bizi gaitezkeela sinestarazi nahi digute erdaraz mintzatzen diren horiek. Nortasun propioa duen nazioa gara! Nortasuna gure izatearen oinarri gisa dugu, gure kultura, usadio eta sustraiak eten eta desitxuratze saiakerak ez du etenik. Euskal Herriko instituzioetan atzerriko banderak zintzilikatzen dituztenek, identitateak garrantzirik ez duela sinestarazi nahi digute. Hezkuntza sistema propioa behar duen nazioa gara! Gure ikastetxetan ez garela existitzen irakasten dute. Aurkitzen ez gaituzten mapetan galdu nahi dituzte etorkizuneko belaunaldiak. Kirol sistema propioa eraikitzeko determinazioa duen nazioa gara! Euskal Herriko Kirolariak bildu dira. Gure herria ordezkatu nahi dute nazioartean eta horretarako hainbat izan beharko dira gainditu beharreko oztopoak. Bide horri ekin dio kirolari eta kirolzale andanak. Egutegi propioa behar duen nazioa gara! Gure usadio eta erritmoak galdu arazi dizkigute. Orain gure artean banatu eta zer ospaturik ez dugun jai egunetan ito gaituzte. Aniztasuna oinarri duen nazioa gara! Herri bitxia da gurea, bere jatorria ezagutu ez arren mila jatorrietako jendez horniturik dago. Mila koloretako eskuak luzatuak ditugu elkarrekin Euskal Herri berri bat egiteko, elkarrekin bidea egiteko. Euskal Herria nazioa gara eta estatua behar dugu! Euskal Herrian Euskaraz bizitzeko, gure nortasun ikurrak errespetatuak izateko, gure ohitura eta usadioak ez galtzeko, gure hezkuntza sistema propioa izateko, kirol sistema propioa eraikitzeko, herri gisa gure erritmo eta egutegia finkatzeko, aniztasuna oinarri duen nazioa eraikitzeko estatua behar dugu. Munduaren aurrean euskal herritar gisa, nazio libre bateko partaide bezala agertzeko estatua behar dugu. Bide hau euskal herritar guztion artean egin behar dugu. Batzen gaituenari helduz, Euskal Herria eraikiz eta gure eskubideak defendatuz! 2010eko Aberri eguna bide horri ekiteko lehen pausoa izango da. Euskal Herriko etxe guztietan Ikurriña zintzilikatu eta Irun eta Hendaia batzen dituen zubitik lehen pausoa emango dugu apirilaren 4ean. Euskal Herrian 2010eko apirilean.

Upload: bai-euskal-herriari-herri-ekimena

Post on 28-Mar-2016

222 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak 2010eko Aberri Egunerako plazaraturiko adierazpena.

TRANSCRIPT

Page 1: Aberri Eguna 2010

NaZioa gara, estatua behar dugu!

Aberri eguna 2010 2010eko apirilaren 4an Euskal Herri osoan ospatuko da Aberri eguna. Euskal herritarrok gure herriaren jabe izateko dugun, borondatea agertu eta eskubidea aldarrikatuko dugun eguna.

Euskaraz bizi nahi duen nazioa gara! Euskara da gure hizkuntza nazionala eta

egun hankapean darabilte, atzerriko lege

eta administrazioen jukutrien mende;

Euskaraz bizi gaitezkeela sinestarazi nahi

digute erdaraz mintzatzen diren horiek.

Nortasun propioa duen nazioa gara!

Nortasuna gure izatearen oinarri gisa

dugu, gure kultura, usadio eta sustraiak

eten eta desitxuratze saiakerak ez du

etenik. Euskal Herriko instituzioetan

atzerriko banderak zintzilikatzen

dituztenek, identitateak garrantzirik ez

duela sinestarazi nahi digute.

Hezkuntza sistema propioa behar duen

nazioa gara!

Gure ikastetxetan ez garela existitzen

irakasten dute. Aurkitzen ez gaituzten

mapetan galdu nahi dituzte etorkizuneko

belaunaldiak.

Kirol sistema propioa eraikitzeko

determinazioa duen nazioa gara!

Euskal Herriko Kirolariak bildu dira. Gure

herria ordezkatu nahi dute nazioartean

eta horretarako hainbat izan beharko

dira gainditu beharreko oztopoak.

Bide horri ekin dio kirolari eta kirolzale

andanak.

Egutegi propioa behar duen nazioa gara!

Gure usadio eta erritmoak galdu arazi

dizkigute. Orain gure artean banatu eta

zer ospaturik ez dugun jai egunetan ito

gaituzte.

Aniztasuna oinarri duen nazioa gara!

Herri bitxia da gurea, bere jatorria

ezagutu ez arren mila jatorrietako jendez

horniturik dago. Mila koloretako eskuak

luzatuak ditugu elkarrekin Euskal Herri

berri bat egiteko, elkarrekin bidea

egiteko.

Euskal Herria nazioa gara eta estatua behar dugu!

Euskal Herrian Euskaraz bizitzeko, gure nortasun ikurrak errespetatuak izateko, gure

ohitura eta usadioak ez galtzeko, gure hezkuntza sistema propioa izateko, kirol sistema

propioa eraikitzeko, herri gisa gure erritmo eta egutegia finkatzeko, aniztasuna oinarri

duen nazioa eraikitzeko estatua behar dugu.

Munduaren aurrean euskal herritar gisa, nazio libre bateko partaide bezala agertzeko estatua behar dugu.

Bide hau euskal herritar guztion artean egin behar dugu. Batzen gaituenari helduz, Euskal Herria eraikiz eta gure eskubideak defendatuz!

2010eko Aberri eguna bide horri ekiteko lehen pausoa izango da. Euskal Herriko etxe guztietan Ikurriña zintzilikatu eta Irun eta Hendaia batzen dituen zubitik lehen pausoa emango dugu apirilaren 4ean.

Euskal Herrian 2010eko apirilean.