a13 - etxarri aranatz

12

Upload: euskal-herria-bildu

Post on 22-Feb-2016

244 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Zita historikoa: Etxarriar guztiko bozkatzera!

TRANSCRIPT

Page 1: A13 - Etxarri Aranatz
Page 2: A13 - Etxarri Aranatz

A13

BI GILTZA: HISTORIA, ETA LIBRE IZATEKO NAHIA

G ure inguruko estatuek haien historiaasmatu egin dute, euren istorioak egiaofizial bihurtzeraino; haiena asmatu, eta

zapaldu dituzten herriena sistematikoki ezkutatu.Baina guk ez dugu gure iragana asmatu beharrik,ez baitiogu beldur gure iraganaren ispiluanbegiratzeari. Hortik datorkie espainolei intole-rantzia eta demokrazia eza, hortik izua eta on-doeza. Etengabe asmatu behar baitute haieniragana, bortizkerian eta inposizioan oinarritutaizan baita azken mende hauetan guztietan. Ongidakite hori. Jaime Ignacio Del Burgoren hitzakdira: “Si en la conciencia colectiva entran las tesisde los aber-tzales de que Navarra fue conquis-tada, de que fuimos aplastados y nos hicieronespañoles a la fuerza, las cosas cambiarán radi-calmente”. Horregatik isilarazi behar dituzte ger-taera historiko horiek.

Historiak lagunduko digu gure burua hobeto eza-gutzen, zergatik garen edo zergatik ez garen,herri askori gertatu bezala. “Izan ginelako, gara;garelako, izanen dira”. Historia, hala ere, ez dagure arrazoi bakarra, inolaz ere. Izaten jarraitzekonahia ere ezinbestekoa da. Nafarron mirariahauxe da: mendeetan pairatutako konkistak etaakulturazio prozesu horiek guztiak ez dira gai izangure herri izaera deuseztatzeko. Ez 1512an, ez1620an, ez 1839an… Hortik datorkie izua etaondoeza, hortik guri hitza emateko beldurra. Ba-dakitelako ez garela eta, are gehiago, ez dugulaespainol ez frantses izan nahi. Haien istorioekkontrakoa dioten arren, bizirik darraigulako.l

Hauxe da nafarron miraria:

mendeetan pairatutako konkistak eta akulturazio

prozesu horiek guztiak ez diragai izan gure herri izaera

deuseztatzeko

2

MAIATZAREN 25EAN, EUROPA ERALDATZEKOJosu Juaristi, EH Bilduko europarlamentaria

Europako Parlamenturako hauteskundeak ospatukodira maiatzaren 25ean. Hauteskunde garrantzitsuakdira, ezinbestekoa baita gure bozka Estrasburgora

eramatea herrien eta herritarren eskubideen alde. EtxarriAranatzek ere ederki ezagutzen ditu kontu hauek, herrieneta herritarren eskubideak. Demokraziaz ari baikara azke-nean, eta demokrazia, etxetik hasi behar da eraikitzenEtxarri Aranatzek herri kontsultarekin egingo duen moduan.

Herri, herritar eta europar gisa, EH Bildu bere buruaren jabeizango den gizarte baten alde ari da borrokan, hezkuntza,osasuna, lan duina eta segurtasun soziala bermatuak izangodituen gizarte baten alde. Justizia sozialaren alde, eta es-kubide politikoen alde, askapen soziala eta askapen nazio-nala uztartuz. Europan, Euskal Herriarentzat nahi dugungizarte hobea eta Europarentzat nahi duguna borroka ber-bera baitira. Oinarrizko eskubideak bermatzeko eta Euro-pako Batasunak egun pairatzen duen defizit demokratikoagainditzeko, iraultza demokratikoa ezinbestekoa dela alda-rrikatuko dugu Bruselan eta Estrasburgon, prozesu parte-hartzaileak bultzatuz horretarako.

Urte garrantzitsua da 2014 hau, eta legealdi erabakigarriaizan daiteke Europako Parlamentuak maiatzaren 25ean ire-kiko duena. Estaturik gabeko nazioak erabakitzeko eskubi-dea aplikatzen hasiko dira; Eskozia eta Katalunia bidean diraeta Euskal Herrian garatzen ari den askapen prozesuakmahai horren hirugarren hanka behar du izan. Bere burua-ren jabe izan nahi duten herrien eskubideak bermatu etabideratu behar ditu Europako Batasunak eta horren aldeegingo du Europako Parlamentuan EH Bilduk.

Aldaketarako ordua da Europan eta EH Bilduk, Europako ez-kerreko alderdiekin batera, prozesu horretan hartuko duparte, hartzen ari da parte.l

Estaturik gabeko nazioak erabaki-tzeko eskubidea aplikatzen hasikodira; Eskozia eta Katalunia bideandira, Euskal Herria mahai horren hirugarren hanka behar du izan

Page 3: A13 - Etxarri Aranatz

Erabakitzeko eskubidea herrien oina-rrizko giza-eskubidea da. Hala ai-tortzen dute nazioarteko lege

nagusiek (1945eko Nazio Batuen Gutu-nak, 1966ko Giza Eskubideen AldekoNazioarteko Itunak, Nazio Batuen Erakun-dearen Batzar Nagusiaren hainbat etahainbat ebazpenek…).

Euskaldunon estatus politikoaren ingurukoeztabaidaren oinarria Euskal Herriarenaitortza eta erabakitzeko eskubidea dira.Euskaldunok herri bat gara, eta herrimoduan jokatu nahi dugu gure etorkizu-narekin. EH Bildutik herrien determinaziolibrerako eskubidea aldarrikatzen dugu,herritarren gehiengo sozial, politiko eta

instituzionalak hori nahi duelako.

Baina eskubide hori, zoritxarrez ukatuaizan dugu mendez mende euskaldunok.Gaztelako tropek Nafarroa bortxaz konkis-tatu zuten, eta sekula ez zaigu nafarroigaldetu ea zer izan nahi dugun. Bestalde,batzuek diote 1978ko konstituzioarekinerabaki genuela gure etorkizuna. Tinkoesan nahi dugu konstituzio hura iruzurhandia izan zela. Erreferendum horibaldintza predemokratikoetan egin zen,hasieratik gure herriaren izatea edo exis-tentzia bera ukatu zuelako.

Bestalde, gaur egun Europako milioika hi-ritar (tartean katalanak eta euskaldunak)

estatuen mehatxupean daude, tresna de-mokratikoak erabiliz erabakitzeko eskubi-dea gauzatu nahi dutelako. BainaEuropako zuzenbidearen ikuspegitik,autodeterminazio eskubidea ukatzea ez dakatalan eta euskaldunen kontrakoa bide-gabekeria bakarrik; Europako biztanleguztien kontrako egintza da, Europakoeremuan urratu nahi den eskubide uni-bertsala delako.

EH Bildun ordezkatuak gauden alderdi etaherritarrok argi dugu zer izan nahi dugun:Euskal Herria estatu independentea iza-tea. Arrazoi asko ditugu. Arrazoi histori-koak, kulturalak, linguistikoak, sozialak,identitarioak, juridikoak eta ekonomikoak.l

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA: OINARRIZKO GIZA-ESKUBIDEA

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Apirilaren 13ko galdeketa etxarriartalde batek sustatutako ariketa de-mokratiko zintzo baten lekukota-

suna dugu. Etxarriko gizarte zibilak nahiizan du Etxarri iritzi guztien topaleku bi-hurtzea, erabakitzeko eskubidea, demo-krazia, elkarbizitza eta askatasuna ardatzhartuta. Ariketa horrek, bestalde, Europangaratzen ari diren beste prozesu sobera-nistetara hurbiltzen gaitu.

Denok dakigu Etxarriko galdeketa ez delabinkulantea, eta ez duela epe motzean on-dorio instituzionalik izanen. Baina denokdakigu, baita ere, epe ertaineko estrategiankokatu behar dugula ariketa hau, aldi berribati ataka irekitzen diona: Galdetzea posi-ble da. Hitza hartzea posible da. Urratshonek autodeterminazioaren gaia ametse-tako ideariotik errealitatera ekar-tzen du.Ezinetik ekinera. Utopiatik, urnara.

Apirilaren 13ko galdeketarekin erabaki-tzeko eskubidearen hazi bat ereingo da,Euskal Herriko beste hainbat herri-eragilekereindako haziekin batera: Gure Esku dago,Nafarroa Bizirik, Durango-Iruñea giza-katea, Independentistak Sarea… Askokuste dugu hazi estrategiko hauei eskeratzerabueltarik ez duen bidea loratzen aridela Euskal Herrian. Euskal herritarrak po-litikari eta instituzioen akuilu, eta bide-urratzaile.

Emaitzetatik eta datuetatik harantzago,urrats kualitatibotzat hartu behar dugugaldeketa hau. Zera dakar: demokraziaribeldurra kentzea, eta debekuaren etazentsuraren lokarrietatik askatzea; ez duguEstatuaren baimenik behar hori guztia egi-teko, geure tresnak baititugu horretarako.

Izan ere, Nafarroako herritarroi ez zaigusekula galdetu zer izan nahi dugun; ez1512an Gaztelako tropek Nafarroa konkis-tatu zutenekoan, ez 1620an Frantziako ko-roak Nafarroa beretzat hartu zuenean, ez1839an Nafarroako foruak berrestu zire-nean, ez 1982an Nafarroako Foru Hobe-kuntzari Buruzko Legea ezarri zenean.Oraingoan etxarriarrei hitza hartzekoaukera historikoa eman zaigu, eta eskubidehori gauzatu ahal izanen duen EuskalHerriko lehen herria izanen gara. Lehen-dabizikoa baina ez azkena, dudarik gabe.l

A13 ETXARRIN: GALDEKETA BAT BAINO GEHIAGOEneka Maiz, Bilduko hautetsia

Etxarriko galdeketa ez dabinkulantea, eta ez duepe motzean ondorio instituzionalik izanen,baina epe ertaineko

estrategian kokatu behardugu ariketa

3

Page 4: A13 - Etxarri Aranatz

HERRI BAT GARAEuskal Herria munduko he-rriek osatzen duten mosai-

koan berezko kolorearekin agertu nahiduen herri bat gehiago da. Berezkoezaugarriak dituen herri bat gara; gureartean eta gure inguruarekin harre-mantzeko mintzaira propioa sortu du-guna, gure ondotik etorriko direnbelaunaldiei bizirik utzi nahi dieguna.Gure iraganaz harro sentitzen garenjende taldea osatzen dugu, baina be-reziki etorkizuna elkarrekin bizi nahidugulako eskuratu nahi dugu herrigisa bizirauteko ezinbestekotzat jotzendugun goren mailako tresna juridikoeta politikoa: Estatu independentea.

ANIZTASUNA DA GURE ABERASTASUNAJaioterri ezberdinetatik gatozen herri-tarrak biltzen gara Euskal Herriko oru-bean. Batzuk arbasoak bertakoakditugu; beste batzuk hemen jaio garagure aurrekoek Euskal Herria aukeratuzutelako bizitzeko leku egoki bezala. Ezgara gutxi beste herri batean jaio on-doren Euskal Herrira etorri garenaketa euskal nortasunari gure ekarpenaegin nahi diogunak.

EUSKARA GARAEuskal Herria euskararen herria da.Euskararen ordezkapen prozesua as-paldi abiatuta eta indarrean dago

frantziar eta espainiar Estatuen alde-tik. Baita ordezkapenari aurre eginnahi dion eta euskara berreskuratueta biziberritu nahi duen ahalegin ko-lektiboa ere. Ordezkapenaren eta be-rreskurapenaren arteko lehianeuskarak baliabideak behar ditu ezin-bestean: juridikoak, politikoak, ekono-mikoak, kulturalak... Estatu bat behardu euskarak. Txillardegik zioen bezala“Estatu batekin, agian, euskara ez dasalbatuko; baina estaturik gabe ziurezetz”.

EREDU EKONOMIKO ETA SOZIALSOSTENGARRIA ETA JUSTUANAHI DUGULana eta ondasunaren banaketa oina-rri izango dituen jendarte justu eta so-lidario batean bizi nahi dugu. Borrokaluzez lortuak izan diren pentsioak da-gokigun eran kobratu nahi ditugu, lan-gabezia laguntza izan nahi dugu, lanbaldintza justuak nahi ditugu, osasun-gintza eta irakaskuntza publiko, uni-bertsal eta doakoak nahi ditugu.Burujabetza behar dugu politika eko-nomiko eta soziala bertatik bertaraerabaki ahal izateko; herritarren ongi-zatea zein oinarrizko eskubideen ba-besa ekonomiaren lehentasun gisahartzeko.

AUZOLANA OINARRI DUENDEMOKRAZIA PARTEHARTZAILEANAHI DUGUEuskal Herria, herritarren arteko bi-zitza kolektiboari garrantzi handiaematen dion herria da; ondasun ko-munalen kudeaketa demokratikoa etaauzolana dira euskal jendartearen au-toeraketa partehartzailearen oinarriak.Herritar guztientzat eskubide berdinaketa aukera berdinak bermatuko dituenjendarte eredua nahi dugu. Gizon eta

emakumeen arteko harremanak za-palkuntza patriarkala betirako bazte-rrean utziz arautu nahi ditugu.

HEMEN BIZITZEKO, HEMENERABAKI BEHAR DUGUGure bizitza, gure ondare kulturala etagure natur baliabideak era demokra-tikoan antolatu ahal izateko tresna daerabakitzeko eskubidea. Gure oraineaneta gure etorkizunean garrantzia iza-nen dituzten erabakiak, gu geuk hartunahi ditugu. Tamalez, mendeak dara-matzagu arrotzak zaizkigun botereguneetatik agintzen dizkiguten inpo-saketen ondorioak pairatzen. Gure as-katasuna lotzen duten kate guztiakaskatu eta gure herriaren borondatedemokratikoari ate guztiak irekitzekogaraia iritsi da.l

“Herri gisa bizirautekoezinbestekoa duguntresna juridiko eta

politikoa daEstatu independentea”

“Herriaren borondate demokratikoari ate guztiak irekitzeko garaia iritsi da”

4

HAMAIKA ARRAZOI BAIETZ ESATEKOJuan Kruz Aldasoro. EH Bilduko sustatzailea

A13

Page 5: A13 - Etxarri Aranatz

5

Argi geratzen da ez dugula ahal-menik jarduera ekonomikoaarautzeko, finantza sistemaren

funtzionamendua antolatzeko, lan-ha-rremanen esparru autonomoa izateko,finantza- eta aurrekontu-politika pro-pioa ezartzeko, gizarte babesa hobe-tzeko, edo ahalmenak zorrozkimugatuak ditugula. Horixe da krisiariaurre egin ahal izateko euskaldunokdugun zama. Espainiatik inposatzen zai-gun irtenbide erregresiboaren ordez,beste irtenbide justuagoa eta aurrera-koiagoa eraikitzeko gai baikinateke ahal-

men horiek gure esku balira. Horrek ereegiten du erakargarri eta desiragarri in-dependentziaranzko apustua. Indepen-dentismo berriak bideragarritasunekonomikoan eta bere potentzialtasu-

nean ere sakontzen segi behar du”.

“Independentziak aukerak zabal ditzakegure bizitza kalitatea hobetzeko. Inde-pendentziaren bidean arazoak, gabeziaketa gatazkak sortuko direla argi dago,baina aukerak eta onurak indartsuagoakizan daitezke gizarte-akordioetarakoeremua, ongizatea eta elkartasuna sen-dotzearen bidetik. Hala izango ez balitzere, kontutan izan beharko genuke,neurrian ere, independentziaren aldekohautua ez dela batik bat ekonomikoa”. Berria, 2011-03-27 / 2008-VII-13 l

Hizkuntza bat lurralde jakin ba-tean berreskuratzeko eta hiz-kuntza horren garapen osoa

bermatzeko honakoa behar da: alde ba-tetik, makroerabaki sozial eta politikokolektibo bat, herritarren atxikimenduzabal eta sakonean oinarrituta, eta,bestetik, erabaki hori gauzatzeko bitar-teko tekniko, ekonomiko, politiko etainstituzionalak. Eta horrek independen-tziaren ideiara eramaten gaitu, gutxie-nez bi arrazoirengatik: bat, erabakipolitikoa hartuko duen subjektu politikoadefinitua eta osatua izanen genukee-lako; bestetik, subjektu horrek beharadinako bitarteko izenen lituzkeelako.Hona independentziaren aldeko arrazoibatzuk, euskaratik begiratuta:• Euskararen inguruko erabakiak kan-poko subjektuen (Frantzia eta Espainia,konparaziora) interesen eta beharreninterferentziarik eta distortsiorik gabehartuko lirateke.

• Euskal Herri independenteak naziohizkuntzaren inguruko erabakiak bereinteres, behar, erritmo eta ezaugarrienarabera hartuko lituzke.

• Euskararen ofizialtasunaren kudea-keta errazagoa izanen litzateke.• Hizkuntza politika burujabea egitekoindependentzia aukera hobea da: ahal-men politikoa; baliabide ekonomikoaketa juridikoak; azpiegitura teknikoa…• Euskarak nazioartean ere gainerakobeste hainbat hizkuntzek izanen luketenestatusa beregana lezake, beste hainbat

estatuetako hizkuntza ofizialen mailaberean jarriz. • Hizkuntza politika jakin bat garatzekohizkuntza plangintza derrigorrezko bi-tartekoa da, eta hizkuntza plangintzaunitate txikiagoetan planteatzea erraza-goa izan ohi da, normalizazio prozesua-ren gorabehera guztiak zaintzea,ebaluatzea —eta, hala badagokio—egokitzea eta zuzentzea errazagoa de-lako. • Euskal Herri independenteak errazagoosatuko luke euskara berreskuratzekoedo biziberritzeko hizkuntza politikarakoeredu propioa.

Euskararekiko herritarren atxikimenduaerrazago haziko litzateke bere identita-tea ukatua sentitzen ez duen herri ba-tean, bere burua ezagutzen duen herribatean, politikoki gorpuztuta eta eratutadagoen herri batean, estatu handiagobatean diluituta dagoen herri bateanbaino.l Iturria: Ideienfaktoria.net

ARRAZOI LINGUISTIKOAKDabid Anaut. Euskara Teknikaria

ARRAZOI EKONOMIKOAKJoseba Garmendia. Ekonomia irakaslea EHUn

"Euskal Herri euskaldunanahi dugu? Baiezkoan

bagaude, biderik egokie-nak bilatu beharko ditugu.

Eta, aukera horietan,indartsu, independentzia

agertzen zaigu"

“Independentziakaukerak zabaldu ditzake bizitza

kalitatea hobetzeko”

BAI INDEPENDENTZIARI

Page 6: A13 - Etxarri Aranatz

JULIA PERUSKI VELASCO66 urte

“Baiezko botoa ematera joangonaiz abertzalea naizelako etagure helburuaindepen-dentziadelako”

A13

OLGA VAZQUEZ CALVOGalizia jaioa, 23 urtez Etxarrin bizitzen. 55 urte“Hamalau urte nituela utzi nuen niresorterria Euskal Herrira etortzeko. Betiizan dut oso garbi nire seme-alabakeuskaldundu behar nituela; euskarabehar zutela euskal herritar gisa hazi,hezi eta bizitzeko. Oso gustura nagoEtxarrin, pentsatzen dut herri bezalabatasun gehiago behar dugula, gurearteko ezberdintasunak alboan utzi

garrantzitsuak direnerronkei elkarrekinheltzeko. Apirilaren13an boza ematerajoanen naiz nereherriaren eraba-

kietan partehartu nahi

dudalako”

ARKAITZ MUNARRIZ IGOAGazte independentista, 27 urte

“Herriyandakohitze ta

erabakiye!nehi detela-

kos”

Zergatik joanen zara bozkatzera?

6

JON GARZIANDIA LASA32 urte

“Argi dut bozka-tzera joangonaizela, gureetorkizunaren

norabidearenpartaideizan nahidudalako”

KITZ MENDIOLA BARANDALLAZinegotzia, 32 urte

“Euskal Herri aske batiensinesten det eta hori

lortzeko bidien,guai bozkatziafatie, askatasunhorri sortzen taibiltzen fatekopausuat aurriaettie danes, nifanbiet. Etazu?”

KONTXI LAKUNZA ARRATIBEL72 urte“Guu herriyeen independentziaan aldekua neizelakoeta ustetelakoguu eran hobekigobernatukoduula guu he-rriya. Eta bozka-tzieeki nee iritziyahor geldi-tzen da”

MIGUEL MAIZ NAVARRO86 urte“Zengati fan ber neizen botue ematia?Ez neizelako española sentitzen. Biziguzie ibilli ga aber-tzaliok burrukehortan, etaguai 86 urtedazkatenien au-kera urai ber detzer neizenesateko:euskal-dune”

ABERRI BARANDALLA FERNANDINO Nekazaria, 38 urte“Gu nekazariak gara, lurrari lotuak bizi gara. Gure funtzioa daelikagai osasuntsuak ekoiztea hemengo jendearentzat; gureherrietako ingurunea zaintzen dugun bitartean. Guretzatfuntsezkoa da herri honek tresna propioak izatea nekazal po-litika burujabea egiteko. Hemen erabaki behar da zer nolakopolitikak egiten diren, hemengo herritarren interesei begira.Burujabetzarik gabe, Estatu propio bat izan gabe,guretzat arrotzak diren interesen menpe biziko garabeti. Horregatik guztiagatik BAI bozkatuko dutapirilaren 13an”

Page 7: A13 - Etxarri Aranatz

ETXARRIARREN HITZAK

JOSE LUIS ERDOZIA MAULEONEuskaltzalea, 56 urte

"Inoiz baino hiztungehiago izanagatik,ez du sekula santanhalako arriskurik izan.Euskarak estatuabehar duelako bozka-

tuko dut nikbaietz apirila-ren 13an"

GENTZA ERDOZIA RAZKINGazte independentista, 24 urte

““Estatu

okupatzaileenzanpaketaren

aurreanindependentzia

eta sozialismoa!”

IRATI ALZELAI KARASATORREIkaslea, 17 urte“Oso ongi iruitzen dakit 16 urtetik go-rakuei bozka emateko aukera ematie,guk de bakaulakos eskubidie guu he-rriyaan etorkizune aukeratzeko. Azkenfiñen, gu ga herrihontako etorki-zune. Eta 13benbozkatzia fankoneiz herrikoerabakiyek gukhartzie nehidetela-kos”

7

MANOLO CAMPOS CASTRESANAEtxarriko alkate ohia. 78 urte“Zerbait ikasi badut nire bizitzan da es-kubideak ez direla eskatzen, gauzatuegin behar dira. Boterea dutenak ezdigute ezer oparituko, gu geu izanbehar dugu gure buruaren jabe egineta gure herriaren etorkizuna eraiki-tzeko hitza eta erabakia hartu behardugunak. Herri bezala ausardiaz joka-tuz lortu genuen derrigo-rrezko soldaduskarekinamaitzea; herri bezalaindarrak bilduz etaaurrera eginez lor-tuko duguamestendugun helbu-rua, indepen-dentzia”

AMAIA ERDOZIA ANSOIndependentista ezkertiarra, 40 urte“Lehen izan diren, orain garen etaetorkizunean izango diren Euskalabertzale guzion helburuetako batEuskal Herriaren etorkizunari buruzerabakitzeko eskubidea herriarenganizatea izan behar da. Etxarrin lehenaldiz helburu horren ariketa praktikoaerrealitate bilakatuko dugu. Horrelakogaldeketa bat egiteko gaitasunik ez du-gula esango dutenak etorriko dira, edoeta ezertarako balio ez duela esatendutena ere. Baina apirilaren 13tikaurrera gure herrian demokraziaz etaherriaren nahiei buruz hitz egiteko zile-gitasuna galdeketa aintzakotzathar-tzen dutenek izango dute. EuskalHerria bi estatu handien artean suer-tatu garen herri txikiagara. Bizirauteko betiborrokatzen izan be-harko dugula ustedut. Apirilaren 13kogaldeketan partehartzea borro-kan egiteada”

LUIS MARIÑELARENA GARZIANDIAEuskal Preso Politikoa, 37 urte“Azkenean badirudi ezingo dudala nereboza eman apirilaren 13an; antolatzai-leengandik jakin dudanez oso garestiaizango litzateke Notario bat presoakgauden espetxe guzietara mugitzeagure boza ematearen ziurtagiri ofizialajasotzera. Etxarritik 700 kilometrotaraegonagatik kriston gogoak nituen nireherriko bizitza eta erabakietan partehartzeko. Ukazioari aurre egiteagatikpreso hartu baninduten, herritar libregisa pentsatuz, jokatuz eta boza ema-nez erakutsi nahi nien ez dagoela es-

petxerik herri batenaskatasun egarriaitoko duenik.Etxarriarren eskuuzten dut orain nireboza. Inor ez dadila

etxean gelditu bereboza eman

gabe!”

XOCHITL KARASATORRE MENDEZBilgune feministako kidea, 20 urte“Ni bozkatzia fan ber neiz iruitzen da-kitelako guai arte boterie dakabienen

interesen araberajokatu dala, ta

herritarrokarabai berkodiaula guetorkizune,

eta ez bote-rie daka-bienak”

Page 8: A13 - Etxarri Aranatz

BAKARTXO RUIZ, Bilduko bozeramailea Nafarroako parlamentuan

MIREN ARANOA, Nafarroako EAko Koordinatzailea eta parlamentaria

PATXI ZABALETA, Aralarren koordinatzaile nagusia eta parlamentaria

“Nafarroan bereziki, inoiz baino ozenago esan behar dugu inposaketei aurre egiteko prest gaudela”

“Etxarriarrek eginen duten bezala, euskal herritar guztiokgure iritzia emateko aukera izanbehar genuke eta Estatuek herritarron hitza errespetatu”

“Etxarriko kontsultan bozkatzeak euskal nazioaren aitorpen zentzua dauka. Horregatik izan behar du baiezkoa.”

A13

Page 9: A13 - Etxarri Aranatz

9

ELKARRIZKETAKBakartxo Ruizek, Miren Aranoak eta Patxi Zabaletak Etxarrikoherri galdeketaren inguruko galderak erantzun dizkigute.

ZER IRUDITZEN ZAIZUE ETXARRIKO

KONTSULTA?

Bakartxo Ruiz:Inportantea. Batetik, mugarri bat jarrikoduelako, Euskal Herri osoan egiten denlehenengoa izanik, Etxarri aitzindariaizango da. Nafarroan egiteak, garran-tzia gehigarria du. Euskal Herri osoanerabakitze eskubidearen afera agendasozial eta politikoan kokatzen du etaprozesu hau Nafarroatik abiatzea in-portantea da. Eta bestetik, euskal jen-dartearen aldarrikapen bati erantzutendiolako. Jendarteak gero eta ozenagoaldarrikatzen du erabakitzeko eskubi-dea, badago gehiengo sozial bat horrenalde egiten duena, eta horri bide ema-tea ahalbidetuko du ekimen honek.

Miren Aranoa: Ariketa demokratiko baten aurreangaude. Jendarteari hitza ematea da de-mokraziaren oinarria, hain zuzen ere.Gainera, Etxarrikoa izanen da EuskalHerrian gai honekin egiten den lehenherri kontsulta. Etxarriarrek eginenduten bezala, euskal herritar guztiokere aukera izan beharko genuke noiz-bait gure iritzia emateko eta Estatuekeuskal herritarron hitza errespetatzeko.

Patxi Zabaleta: Ongi. Ekintza sinbolikoa da; ez dagopentsatuta ondorio juridikoak izan di-tzan berehalakoan baina Katalunianegindako hainbat kontsulten antzera,honek bidea irekiko dio Euskal kontsul-tari. Borroka politikoa arlo guztietan jo-katzen da; ekonomiaren edo gizartemailako arloan, kulturan edo ideienmunduan, komunikabideen edo sinbo-loen atalean. Denak dira benetako bo-rrokak.

ZERGATIK DA INPORTANTEA BER-TAN PARTE HARTZEA?

Bakartxo Ruiz:Hasteko, ariketa demokratikoa delako.Eta, gainera, ikustarazten digulakoerabakitze eskubidea ez dela kon-tzeptu abstraktu bat, baizik eta gutakobakoitzaren inplikaziotik etorri beharduen jarrera aktiboa. Iruditzen zait unehonetan, eta Nafarroan bereziki, inoizbaino ozenago esan behar dugula in-posaketei aurre egiteko prest gaudela.Nafarrok nafarron etorkizuna erabaki-tzeko eskubidea daukagula. Eta horimodu demokratikoan adierazteko au-kera paregabea eskaintzen du kon-tsultak.

Miren Aranoa: Arestian esan dugunez, herritarrok hitzegitea da demokraziaren oinarria. Nireustez oso inportantea da herritarrokpentsatzen duguna jakitea. Beraz,Etxarriarrek aukera itzela duzue zueniritzia eman ahal izateko. ZalantzarikGabe, erreferentea izanen zarete Eus-kal Herria osorako.

Patxi Zabaleta: Hiru argudio nagusi daude: Bat, boz-keta beti ekintza demokratikoa da, ho-rregatik ez da bidezkoa kontsultakdebekatzea. Bi, Etxarrin –eta agianondoren beste herri batzuetan galde-ketak egitea– Euskal Herriak herri iza-teko duen lehia edo dema politikoarihasiera ematea edo bide berri bat ire-kitzea delako. Eta hiru, desobedientziazibilaren zentzu sakona duelako, ale-gia, erakundeek eta legeek tokia uztenez dutenean.

ZERGATIK ALDARRIKATZEN

DUZUE BAIEZKO BOZA?

Bakartxo Ruiz: Euskal Herriak burujabea izateko esku-bide osoa duela uste dudalako, eta besteestatus bat behar duelako. Zalantzarikgabe, euskal herritarron oinarrizko es-kubideak eta ongizatea inoiz bermatukobadira. Estatuek, Espainiar Estatuak He-goaldeko euskal probintzien kasuan, es-kubide urraketak, inposizioa, ustelkeriaeta miseria besterik ekartzen ez dizkigu-telako.

Miren Aranoa: Gure herriak, Euskal Herriak, existitzekoeskubide osoa dauka gainontzeko herrilibreek eskubide berbera duten bezala.Bere sistema ekonomikoa, kultura, jus-tizia… propioak izan behar ditugulakojendarte justuago eta libreago eraiki nahibadugu.

Patxi Zabaleta: Etxarriko kontsultan bozkatzeak euskalnazioaren aitorpen zentzua dauka. Ho-rregatik izan behar du baiezkoa. EuskalHerrian zehar toki askotan errepikatzenbaldin badira kontsultak, gero eta zaila-goa eginen zaie Espainiako agintarieikontsulta orokor bat ukatzeko ustezkoargudio demokratikoak bilatzea. Gaineraeuskal kontsultari baiezko erantzunaNafarroan emateak balio erantsia daukazeren eta lurraldetasunaren dema gauregungo Nafarroaren erabaki esparruaonartuz jokatu beharko baitugu.l

Page 10: A13 - Etxarri Aranatz

ETXARRIKO GALDEKETAZ ESAN DUTE…

10

A13

HASIER ARRAIZSortuko lehendakaria“Etxarriko galdeketa aitzindari izan behar da EuskalHerrian eta espero dut, egingo den bakarra ez izatea.Satisfazio handia da guretzat lehen galdeketa Nafarroanizatea lurraldetasunaren ikuspegitik duen balio eran-tsiagatik. Etxarriko eszenatokia giltzarria da prozesuhorretan guztian: galdeketaAberri Egunaren atarian egi-nen da, eta Eskoziako eta Ka-taluniako galdeketen “espoleta”modukoa izanen da. Hauda, hain zuzen ere, Eus-kal Herri osoan galde-ketak egiten hastekoabiapuntu estrategikoa”

MERTXE AIZPURUAUdalbiltzako lehendakaria“Herritarren borondatean oinarritutako erabakiak dirademokraziaren muina; gakoa, beraz, herritarren boron-datea da eta galdeketa printzipio demokratikoa da.Hari honi  tiraka erabaki eskubi-dea da Etxarri Aranatzen gau-zatuko dena apirilaren 13an.Zalantza izpirik gabe, erabakieskubidea gauzatzea beraindependentzia ariketa batdela esan dezakegu, horrega-tik ekimen honek berebi-ziko garrantzia du”

DAVID FERNANDEZCUPeko parlamentaria“Etxarriko galdeketa estrategikoa izan behar da EuskalHerriarendako. Eremu munizipalak duen potentziala etaaktiboa, lehengai nagusi izan behar da mugimendu so-beranistan. Gero, politikoen lana izanen da herritarrekeskatutakoa gauzatzea, besterik ez. Katalunian, esatebaterako, galdeketa egin zuen lehenudalerria Arenys de Munt izan zen.Harrezkero 545 udalerritan eginda galdeketa eta Kataluniak 944udalerri ditu. Horrek iraultzasoberanista ekarri duLurralde Katalanetan”

“Identitate eta kultura ikuspuntutik,zein ikuspuntu ekonomiko, sozial etademokratikotik begiratuta, indepen-dentzia da euskal herritar guztion-tzat, abertzale izan edo ez,etorkizuneko aukerarik onena. Mu-gimendu independentistaren zere-ginak, independentziaren aldekogehiengo zabala osatzea, eta ge-

hiengo hori prozesuaren baitan ak-tibatzea dira. Abertzalismotik ha-ratago doan dimentsioa hartubehar du independentismoak.Abertzale sentitzen ez diren sekto-reak independentismora erakarribehar ditugu. Subjektu berri horreneraikitze bidean funtsezkoa da era-bakitzeko eskubidearen erabateko

onarpena euskalgizartean, horretarako, oso lagungarriakdira tokian tokiko erabakitze eskubidearenerabilpen saioak”

TXUTXI ARIZNABARRETAIndependentistak sareko kidea

ROBIN McAlpineEskoziako politikaria, eta Jimmy Reid fundazioko zuzendaria“Gu ez bagara egiteko gai, beste norbaitek eraikiko duEskoziako estatu berria. Lanik egiten ez badugu,ateak jotzen ez baditugu, ez bagaraantolatzen, ez dugu irabaziko.Zorionez bere etorkizunarenjabe izateko prest dagoenherri oso bat dago, Eskozia bi-dezkoago bat egiteko prest. Gauzabera gertatzen da Euskal Herrian"

Page 11: A13 - Etxarri Aranatz

HAN ETA HEMEN

A pirilaren 13an Etxarri Aranatzen ospatukoden independentziaren inguruko kontsultak,berebiziko garrantzia sinbolikoa eta politikoa

izanen du. Ez Etxarrirentzat soilik, euskal nazioosoarentzat. Hain zuzen ere, 2009. urtean Arenysde Munten Kataluniaren independentziaren ingu-ruan egindako kontsultak nazio katalanarentzatizan zuen garrantziaren pareko.

Arenys de Munten burututako galdeketa inflexiopuntua izan zen orduraino independentista kata-lanek eginiko lanean, izan ere, independentista ka-talanak gutxiengoa besterik ez ziren, biztanleriaren%20. Hala, 2009. urtetik aurrera independentis-moa Kataluniako Printzerriko gizarte osoan hedatuzen eta mugimendu hegemonikoa izatera pasatuzen.

Arenys de Munten atzetik beste 533 herrik ospatuzuten kontsulta, milioi bat biztanle inguruk bozkatuahal izan zuten, 60.000 boluntario antolatu etaformatu ziren eta Independentziaren Aldeko Uda-lerrien Elkartea eta Kataluniako Asanblea Nazio-nala sortu ziren. Arenys de Munteko irailaren 13koinflexio puntu hura gabe, ez lirateke ulertuko Ka-talunian eman ziren manifestaldi jendetsuak, bes-teak, beste, Via Catalana 2.000.000partehartzailerekin. Eta ez zen posible izanen, eztaere, Mas Presidentak 2014/09/11rako konbokatuduen independentziaren inguruko erreferenduma.

Hau da Arenys de Muntek eta 2009/09/13an egingenuen lehen Herri Galdeketaren garrantzia. Oraingarrantzi handiko garaia dugu Katalunian eta Eus-kal Herrian, eta Etxarrin eginen den galdeketa,euskal nazioaren independentzia azkartuko dueninflexio puntua izanen da. Kontziente izan behardugu Etxarri Aranatzeko A13ak euskal nazio oso-arentzat izango duen garrantziaz. Prozesua zuenesku dago orain. Zuen esku dago, desiratutako as-katasuna lortzea.

Gora Euskal Herria Askatasuna! Visca Catalunya liure! l

A13: ASKATASUNAREKIN HITZORDUAJosé Manuel Ximenis Arenys de Munteko CUP Erregidorea eta2009/09/13ko galdeketaren sustatzailea

11

Bi urteren buruan (2009-2011) 554 udalerritangauzatu genuen galdeketarekin bi kontzepturengaineko auzi komunikatiboak izan genituen:

“kontsulta” eta “independentziari buruz”.

KONTSULTA:Komunikazio batzordearen iritziz galdeketa behar bezalagorpuztu ahal izateko punturik garrantzitsuena, galde-keta bere osotasunean bakarra bezala ulertzea zen, nahizeta denboran eta lekuetan batera ez egin. Nazio ikuspun-tua emango zioten protokolo amankomunak izango zi-tuen subiranotasun prozedura oso bat hasten zuengaldeketak. Horretarako garrantzitsua zen datuak moduglobalean zenbatzea, ikuskatzaile internazionalek ulertuzezaten ez zirela han-hemenkako praktika isolatuak, ikuszezaten suposatzen zuen esfortzua, nahiz eta herri eki-menez gauzatua, helburu eta printzipio koordinatuak zi-tuen antolaketa politikoa zela.

INDEPENDENTZIAREN INGURUAN:Komunikazio arduradun gisa, beste auzi garrantzitsua zen“independentziaren inguruko” kontzeptua zabaltzea etaez “independentziarako” kontzeptua. Egun, Katalunianherritarren %80 erreferenduma egitearen aldekoa badaez da %80 independentistak garelako, baizik eta prozesuahasi zenetik ulertarazi genuelako ezezko botoa emateaere, ariketa demokratiko gisa garrantzitsua zela.

Bestalde, Legegintzarako Herri Ekimena (ILP espainieraz)mahai parlamentarioko inork ere onartu ez izanak, he-rritarren auto-antolaketa ekarri zuen, eszenatoki egokiasortu zelarik herritarren borondatea adierazteko eta Ka-taluniaren independentziaren aldeko boza emateko. Su-biranotasun ekintza izan zen eta “Bai, badaiteke”sentimendua azaleratu zen. Honela adierazi ahal izanzen publikoki eta beldurrik gabe, independentzia nahizuela amak, bizilagunak, harakinak, dendariak, lehengu-sinak... Inkesten gehiengoak aldatu egin ziren, manifes-taldiak oso jendetsuak izan ziren eta parlamentuarengehiengoak onetsita, erreferendum ofiziala egiteko datajarri da, hau zen 2009 urrian Arenys de Munten bildutakoasanbladaren helburua Kataluniaren independentziarenaldeko Kontsultaren Koordinadora Nazionala sortu ge-nuenean.

Visca el Poble i Visca Catalunya!! l

KATALUNIAKO GALDEKETA Anna Arqué ICECeko lehendakaria. Katalanek Bruselan martxoa-ren 30ean egin behar dutenmanifestazioko bozeramailea.

Page 12: A13 - Etxarri Aranatz

NAHI AL DUZU EUSKAL HERRIA INDEPENDENTE BATEKO HERRITARRA IZAN?

Bai, jakina!

16 urtetik gorako etxarriar guztiok boz-katu ahal izanen dugu.

Eraman NANa, pasaportea, gida-baimenaedo EHNA. Kadukatuta badago errolda-agiria eraman behar da.

Zalantzak argitzeko, jarri harremanetanantolatzaileekin: boto sekretu-aurreratuaeman nahi baduzu, atzerriko jatorria bal-din baduzu, zure gaur egungo agirietanez badu jartzen Etxarrin bizi zarela…

Tlf. 620 378 [email protected]

Egun horretako lanetan lagundu nahi ba-duzu: mahai elektoralean egon, segurta-sun lanak egin, begirale lanak egin,eguneko ekitaldietan lan egin… emanizena goiko kontaktuetan.

3

3

3

3

Joan zaitez bozkatzera plazako bozka-bulegora 9:00etatik 20:00etara.

ZURE BOZAREKIN ETXARRI AURRERA

Festa handia izanen dugu,parte hartu ekitaldietan