a. imaz desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. patxi amantegi...

8
UGARTE HILABETEA INDARTSU HASTEKO, AUZOKO FESTAK // 4 «Han meza emateko ez da jendearen falta sumatzen» HERVE TIENOU APAIZA Azken hiru urteetan Alegian bizi da, eta Alegialdeko herrietan ematen du meza euskaraz, sortzez maliarra den apaizak; «gustura» dabil // 3 Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariek Amezketako eta Tolosako pilotalekuetan jokatuko dira Mahala Pilota Desafioko partidak; jokoan afizionatu mailako txapelketa garrantzitsuenetan finalera iritsi diren pilotariak ariko dira // 7 Tolosako Beotibar pilotalekuan aurkeztu dute Mahala Pilota Desafioa. A. IMAZ Tolosaldea Bus-eko langileek greba mugagabea utzi dezakete, gaur Zortzi hilabete eta gero atzo egindako bileran aurrera pauso nabarmena eman zen; bigarren bilera erabakigarria gaur dute // 5 Elkarretaratzea Donostian, AHTko azken bi heriotzak salatzeko Herenengun 30 urteko langile bat hil zen Zizurkil-Andoain artean egiten ari diren tunelean, kamioiak harrapatuta // 5 ‘Ataria’ irratian izan da, Tienou apaiza. I. TERRADILLOS OSTEGUNA 2018/10/04 6. urtea, 933. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Upload: others

Post on 13-Aug-2021

7 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

UGARTEHILABETEA INDARTSU HASTEKO, AUZOKO FESTAK // 4

«Han meza ematekoez da jendearen falta sumatzen»HERVE TIENOU APAIZA

Azken hiru urteetan Alegian bizi da, eta Alegialdekoherrietan ematen du meza euskaraz, sortzezmaliarra den apaizak; «gustura» dabil // 3

Desafiorako aukeradute afizionatumailako pilotariek Amezketako eta Tolosako pilotalekuetan jokatuko dira MahalaPilota Desafioko partidak; jokoan afizionatu mailako txapelketagarrantzitsuenetan finalera iritsi diren pilotariak ariko dira // 7

Tolosako Beotibar pilotalekuan aurkeztu dute Mahala Pilota Desafioa. A. IMAZ

Tolosaldea Bus-ekolangileek grebamugagabea utzidezakete, gaur

Zortzi hilabete eta geroatzo egindako bileranaurrera pauso nabarmenaeman zen; bigarren bileraerabakigarria gaur dute // 5

ElkarretaratzeaDonostian,AHTko azkenbi heriotzaksalatzeko

Herenengun 30 urtekolangile bat hil zen Zizurkil-Andoain arteanegiten ari diren tunelean,kamioiak harrapatuta // 5

‘Ataria’ irratian izan da, Tienou apaiza. I. TERRADILLOS

OSTEGUNA2018/10/04

6. urtea, 933. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

Bosgarren Mugi Tolosamartxan da, inoizkoelkarlan handienazAtzo izan zen adineko pertsonen asteroko ibilaldietanlehena, eta joan den ikasturteko arrakasta gainditzeaaurreikusi du udalak; 18 eragile ariko dira, lankidetzan

Itzea Urkizu Arsuaga

Adineko pertsonen asteroko ibi-laldiek bosgarren ikasturteariekin diote. Atzo izan zuten lehenhitzordua, eta ikasturtea aurkez-teko baliatu zuten egokiera, Zer-kausian. Eragileen arteko elkarla-netik sortutako proiektua daMugi Tolosa, eta aurten sekulabaino gehiago ariko dira, eskuzesku: 18 eragile. Horrela, ohituraosasuntsuak eta belaunaldien ar-teko harremana sustatzeko gako-tzat jo dute, beste behin, Mugi To-losa.Joan den ekainean zenbaki

arrakastatsuz amaitu zuten ikas-turtea, ordura arteko parte har-tzaile kopuru handienarekin: ba-tez beste 136 pertsona elkartu zi-ren, astero, ibilaldiak egitera, etaizan zen 249 pertsona elkartu zi-ren egun bat ere. Patxi Amantegizinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango delaazaldu zuen aurkezpenean, etaudalarekin batera lanean aritzendiren eragile, elkarte eta ikaste-txeei jarri zien fokua. Hirukidekhiru urte daramatza proiektuan,eta Laskorainek eta Inmakuladakbi; aurten, Orixe institutua erebatu da, Mugi Tolosara. Izan ere, «gazteak eta adineko

pertsonak elkartzeak emaitzaemozional ezin hobeak eman diz-kie, batzuei zein besteei», Aman-tegiren arabera. Belaunaldi tru-kea proiektuaren jomugetako batda, eta ikasleak bizitzarako ezezik, «elkarbizitzarako ere hezibehar» direla azpimarratu du Iza-ro Toledo Orixeko irakasleak. Bide horretan, Mugi Tolosa

«eredu» izan da ildo bereko antze-ko proiektuak garatzeko, eta, joanden ikasturteko Haurren Hiria

egitasmotik hasita, udalak asmoberriak ditu esku artean: «Euskalzirkura aitona-amonekin noaproiektua abian jartzea; migra-tzaileekin lanketa berezi bat egi-tea; Tolosa-Ibarra lankidetzaribeste herriren baten elkarlanagehitzea; bizikletan paseoak ema-teko proiektua garatzea; Uda-

tzaingoarekin erortze tailerra egi-tea; Tolosako kaleen irisgarritasu-na aztertzea eta, azkenik, MugiTolosaren inguruko hausnarketamahaia antolatzea.Aipaturiko ikastetxeekin bate-

ra, Iturriza, Harizpe, Beti Gazte,Ilarki, Goienetxe Fundazioa, Gu-rutze Gorria, Iurreamendi egoi-tza, Uzturre asistentzia zentroa,osasun publikoa, Osakidetza, Na-gusilan, Asuncion Klinika, MadreJosefa eguneko zentroa eta Tolo-sako Udala dira, Mugi Tolosa an-

tolatzeko elkarlan sareko kide, etaasteazkenero talde jakin batzuenardura izango da, ibilaldiak ereondorengo hamaiketakoa antola-tzea.

NORBERE NEURRIRAAurreko lau ikasturteetan bezala-xe, asteazkenero bi hitzordu izan-go dituzte, adineko pertsonek,herrian ibilalditxoak egiteko:10:30ean bata eta 11:00etan bes-tea. Parte-hartzaileek beren neurri-

ra egokitzen den taldea aukeratuahal izango dute, izan ere, MugiTolosan aurrez diseinaturiko 8ibilbide daude eskuragarri: mo-tzenak 543 metro izango ditu etaluzeenak, berriz, 7 kilometro.

AKITANIAKO ORDEZKARITZA,MUGI TOLOSA EZAGUTZENEkainean, Akitaniako ordezkari-tza izan zen, Tolosan eta Ibarran,Mugi Tolosa eta Ibarra Martxanproiektuak ezagutuz. Eusko Jaur-laritzako Osasun Sailak bideratuzuen bisita, eta «proiektu berri-tzailetzat» jo zuten eskualdekoa.

Tolosako hiru ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute, estreinakoz. I. URKIZU

02 TOLOSA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko urriaren 4a

Lan eskaintza

Zerbitzaria. Zerbitzaria behar da as-teburuetarako jatetxe batean. Inte-resa duenak deitu dezala605727730 telefono zenbakira.Sukaldaria.Tolosaldeko taberna-

IRAGARKI LABURRAKjatetxe batean esperientzia duensukaldaria behar da berehala laneanhasteko. Sukalde mota sinplea, me-nua, karta, plater konbinatuak etaabar. Interesa duenak deitu dezala626 16 17 90 telefono zenbakira.

Munduko emakumeenegoera hizpide izangodu Torquemadak

I. Urkizu Arsuaga

Topic zentroko aretoa aktualita-te gaien lapiko bilakatuko da, ha-margarren urtez. TolosaldeaLHI-k X. Nazioarteko Gaurkota-sun Soziopolitikoko Mintegiaantolatu du, Jesus Torquemada-ren eskutik, eta zabalik da izenematea. Kazetariak momentua-ren arabera egiten du gaien au-keraketa, aktualitateko albistejarioari erantzun nahian; institu-tuak, ordea, iragarri du jada, aur-tengo mintegiko gaietako bat:Emakumeen egoera munduan.Egitasmoaren arrakasta ageri-

koa da, hamar urteko ibilbidearibegiratuta. Horrela, antolatzai-leek izena lehenbailehen emate-ra deitu dituzte parte hartu nahiduten herritarrak.www.ikastn.com helbidean eginbeharko da.Aurtengo mintegia datorren

urriaren 22an hasiko da, eta bes-

te lau astelehen ere hartuko ditu:urriaren 29a, eta azaroaren 5a,12a eta 19a. Ordutegiari dagokio-nez, urterokoari eutsiko diote:19:00etatik 21:00etara. Minte-giari buruzko informazio gehia-go eskuratzeko, edo edozein za-lantza argitzeko, 615 77 56 78 tele-fono zenbakia jarri dute eskura,09:00etatik 13:30era.

LAN MUNDUKO ESTEREOTIPOAKPUSKATZERATolosaldea LHI-k feminismoa-ren olatu berria jorratu nahi izandu, Jesus Troquemadaren aho-tik. Bide beretik, lanbide hezike-taren munduko estereotipoakere apurtu nahi dituzte. Izan ere, «askoz ere baxuago-

ak» izan ohi dira ikasle emaku-meen matrikulazioak. Horrela,lanbide heziketako ikasketetara,praktiketara eta lan munduradeitu nahi dituzte emakumeakere.

Tolosaldea LHI-k zabaldu du, jada, Nazioarteko Gaurkotasun Soziopolitikoko Mintegiaren izen ematea

Joan den ikasturtean,batez beste, 136pertsona elkartu zirenMugi Tolosakohitzordu bakoitzean

Miserikordia zaharberritura bisita,igandeanKULTURA // Tolosako Miserikor-dia zaharra auzo lanean berres-kuratu dute azken urteotan, etaigandean ondarea ezagutzekoinaugurazio ekitaldia antolatudu udalak, festa giroan.11:00etan Orixeko aparkalekutikabiatuko dira eta, bestela,12:00etan, Miserikordiako hon-darretara bertaratu daiteke.

Gazteenerradikalizazioariburuz hitzaldiakGIZARTEA // Jatorkin Al – Nahdaelkartea Gazteen artean erradi-kalizazioa nola saihestu? jardu-naldiak osatzen ari da aste hone-tan. Hainbat hizlariren ahotse-tik, aferari ikuspegi desberdinakeskaini nahi dizkiote. Bihar(18:00) eta astelehenean (10:30)izango dira azken bi saioak, kul-tur etxean.

Page 3: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

Iñigo Terradillos Alegia

Aurretik ere ezaguna zuen Eus-kal Herria Herve Tienouk (Pera-kuy, Mali, 1970), Mali Elkartasu-na elkarteak gonbidatuta etorriizan da gurera, baina urtebete in-guruko egonaldiak bakarrik eginizan ditu. Azkeneko hiru urteak,ordea, gure artean daramatza,eta oraingoz, ez du bere herrial-dera itzultzeko aukera aurrei-kusten.2015ean ekainean etorri zinenhona. Zer dela eta?Gaixotasun bat dela eta etorrinintzen eta tratamendua jasonuen hemen. Hiru urte darama-tzat dagoeneko eta momentuzosasunez ondo nago. Hona iritsi aurretik apaiz la-netan zenbiltzan Malin. Bai, Segou eskualdekoa naiz etaSan elizbarrutian nenbilen. Malihegoaldeko hiria da Segou etaizen bereko eskualdearen hiri-burua da. Niger ibaiaren eskui-neko bazterrean dago.Malin etnia ezberdinak bizizarete. Gure zonaldean gehienak bwaizeneko etniakoak gara eta boreada gure hizkuntza. Beste etnia-koekin ez gaude oso nahastuta.Malin gehienak, banbara etnia-koak dira. Hizkuntza asko hitz egitendira Malin?Frantsesa hizkuntza ofiziala daeta bambara etniakoak gehiengodirenez, bada beraien hizkuntza

hori da gehien hitz egiten dena.Eta gurea, bore hizkuntza, milioibat lagunek edo hitz egiten dute.Frantsesa eskolan erabiltzen denhizkuntza da, idazteko, adminis-trazioan eta horrelakoetan era-biltzen dugu. Gero gure artean,herrian, ez dugu frantsesa erabil-tzen Nolako herria da zurea?Herri txikia da. Bi mila biztanleinguru ditu. Zein sinesmen nagusitzen daMalin?Musulmanak dira gehiengoa,%94 inguru eta kristauak %2 in-guru gara. Nire zonaldean, halaere, ehuneko hori handiagoa daeta gehiago gara kristauak. Nolakoa da hango egoera poli-tikoa?Lasaitzen ari dela esango nuke,baina iparraldean, desertuan, te-rrorismoa dago. Maliko armada,besteak beste Espainiakoen etaFrantziakoen laguntzarekin bo-rrokatzen ari da. Nik Internet bi-dez hitz egiten dut senideekin,telefonoz oso gutxi, eta hangoerrealitatearen berri ematen di-date. Zenbat denbora daramazuapaiz?Duela 22 urte apaiztu nintzen.Txikitan sentitu nuen bokazioa,eta ondorioz, apaiztegira joannintzen 16 urterekin. Ikasketakhamar bat urtez egin eta gerohasi nintzen apaiz. Parrokian la-guntzaile bezala hasi nintzen,eta gero, lau urtera beste herri

batera joan eta eskola batean la-nean hasi nintzen, baita apaizte-gian ere. Nolakoa da zonalde horretakokomunitate kristaua?Gehienak gazteak gara eta bizi-tza normala daramagu. Beste si-nesmen batzuetako jendearekinondo moldatzen gara. Orain Alegian zaude. Inguru-ko herrietan ere aritzen zaraapaiz. Meza ematen dut Alegian, Al-tzon, Ugarten, Abaltzisketan,Orendainen, Bedaion, Ikaztegie-tan, Albizturren eta batzuetanBaliarrainen.Nola sortu zitzaizun hemenapaiz lanetan hasteko auke-ra?Bertako elizbarrutiko arduradu-nak 12 parrokia zituen bere ardu-rapean eta laguntza behar zuen.Ni apaiza izan eta hemen ezeregin gabe egotea ez zen kontua.

Beraz, pixkanaka meza ematenhasi nintzen. Nola gogoratzen dituzu lehe-nengo momentu horiek?Egia da sorpresaz hartu zuelajendeak, bitxia egiten zitzaienafrikar bat meza ematen ikustea.Alegian hasi nintzen meza la-guntzaile, irakurtzen. Igandekomeza bakarrik ematera pasa nin-tzen gero eta uste dut jendeakpozik hartu nauela. Oso harre-man ona dut. Jendearekin ondomoldatzen naiz, gustura nago.Euskaraz ere ederki molda-tzen zara. Nola ikasi duzu?Nire kabuz hasi nintzen. Hitz ba-tzuk ikasi nituen aurrena eta2016an Maizpide euskaltegianhasi nintzen, Lazkaon. Pixkana-ka hobetzen ari naiz. Hemenmeza emateko beharrezko ikus-ten dut euskara jakitea. Nola antolatzen duzu zureegunerokoa?

Denbora asko pasatzen dut eus-kara ikasten. Irratia euskaraz en-tzuten dut eta irakurri ere bai, as-kotan. Internet bidez ere ari naizgauza batzuk ikasten eta mintza-praktika egiten dut lagun ba-tzuekin, Alegian bertan. Mintza-lagun batekin hasi nintzen etaorain lagun gehiago dauzkateuskara praktikatu ahal izateko. Asko aldatzen al da meza ema-teko modua Malin eta EuskalHerrian?Han denbora asko pasatzendugu meza ematen, bi ordu bai-no luzeago diren mezak ere iza-ten dira. Kantatu eta dantzatuegiten dugu. Hemen meza azka-rra egiten dugu, ordubetekoaasko jota.Hango komunitateak nabari-tzen al du zure hutsunea?Bai, baina jende gehiago ere ba-dago nire hutsunea betetzeko.Han meza emateko ez da jendea-ren falta sumatzen. Aurretik ere ezagutzen al ze-nuen Euskal Herria?Bai. Mali Elkartasuna elkarteadago Alegian eta 20 urte bainogehiago daramatza han proiek-tuak gauzatzen. Elkarte honenbitartez, Euskal Herria ezagutze-ko aukera izan nuen. 1999an eto-rri nintzen lehenengoz eta ordu-tik zazpi aldiz etorri naiz. Hilabe-teko egonaldiak egin izan ditutgutxi gorabehera. Zein proiektu gauzatzen dituMali Elkartasuna elkarteak?Ikastetxeentzako eskolako mate-riala bildu, bekak eman eta elika-gai hobeak eskuratzeko lagun-tzak ematen dituzte. Elizbarru-tian proiektu batzuk ere gauzatuahal izan dira hemendik bidera-tutako laguntzarekin. Baina, na-gusiki, eskolarentzako laguntzaeman izan da. Alegian erakusketa bat ere ja-rri berri duzue. Bai, argazki erakusketa bat izanda. Mali Elkartasuna bidez jaso-tako dirua nire herrialdera bida-liko da. Eskolara bideratuko dalaguntza hori. Badakizu noiz itzuliko zarenMalira? Momentuz ez daukat pentsatu-ta. Urtero joan izan naiz hemennagoen bitartean. Hilabeteko bi-sita egin ohi dut horrelakoetaneta lan batzuk egiteko ere apro-betxatzen dut. Noiz arte geratuko zara Tolo-saldean?Oraindik ez dakit. Agian emangoditut urte batzuk hemen. Gustu-ra eta pozik nago. Euskara ikas-tea ere gustatzen zait eta hemenTolosaldeko bizimodua atsegindut. Momentuz ondo eta gusturanabil, hortaz, hemen geratukonaiz denboraldi baterako.

IT.

«Hemen mezaematekobeharrezkoaikusten duteuskara jakitea»HERVE TIENOUAPAIZAAlegialdeko herrietan dabil meza ematen etalibre geratzen zaion tartea euskara ikastekobaliatzen du, garrantzitsua iruditzen baitzaioTolosaldeko herrietan meza euskarazematea. Momentuz, «gustura eta ongi» dabil.

GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko urriaren 4a

«Malin bi ordu bainoluzeagoak direnmezak ere izaten dira,kantatu eta dantzatuegiten dugu»

«Elizbarrutikoarduradunak 12parrokia zituen bereardurapean etalaguntza behar zuen»

Page 4: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

Gertuko giroa, beste behin, Ugarten

Imanol Garcia LandaAmezketa

Hiru egunez ospatuko dituzteAmezketako Ugarte auzoanErrosarioko Amaren festak. Aur-ten urriaren 7a, ErrosariokoAmaren eguna, igandea egokituda, eta festa egun guztiak segi-dan osatu dira. Ohiko egitarauaosatu dute aurtengorako ere, etagiroa horrela izatea espero dute.«Gertukoa da giroa; familia ez-berdinetakoak elkartzen garabaina familia bat bezala bihur-tzen da, auzo txiki bat izanik. De-nak ezagutzen gara eta horrekere giro polita sortzen du», esandu Iñaki Amundarain festa ba-tzordeko kideak. Bihar, festaren hasieran, iaz le-

henengo aldiz egindako bertsopoteoa errepikatuko dute. Lehe-nengo egun horretan egingodute herri afaria, eta ehun batpertsona izango dira bazkaltzen.Gau partean, trikitilarien atsede-

naldian, toka txapelketa egingodute, arrakasta izaten duen eki-taldia. Bigarren gauean sokatiraegingo dute musikariek hartzenduten atsedenean. Larunbata, ohi denez, haurrei

begira antolatu da. Puzgarriakgoiz eta arratsaldez izango dira,eta arrakasta handia izaten due-na, «puzgarriak baino gehiago»,

zaldi gaineko ibilalditxoak iza-ten da. Arratsalde horretan iazberreskuratu zuten mus txapel-keta egingo da. Eta gauean ohi-tura handia duen zahagiardoaegingo dute. «Auzokoak elkar-tzen gara eta baita senideak etaaurretik auzoan bizitakoak ere.200 bat lagun elkartzen gara»,esan du Amundarainek.

Errosarioko Amaren jaiak ospatuko dituzte Ugarte auzoan, biharhasi eta igandera arte; ehun pertsona inguru bilduko dira afarian

Erromeriariheltzen dioteOrendainen

I. Garcia Landa Orendain

Bigarren urtez antolatu duteOrendainen Erromeri Eguna.Irma Karreraren trikiti eta pan-dero ikasleek parte hartuko dute,Orendaingoek zein Amezketaeta Abaltzisketakoek. «Aurrekourtean nola atera zen ikusita gus-tura geratu ginen, eta aurten ereantolatzea pentsatu dugu», esandu Irma Karrerak. «Ikasleek urteguztian egindako lan hori eraku-tsi asmoz antolatu dugu. Espe-rientzi ona izan zen iazkoa, etaerrepikatzea erabaki da». Larunbatean egingo da Erro-

meri Eguna, eta kalejira batekineta hamaiketakoarekin hasikoda. Bazkaria frontoian egingodute eta 110 pertsona inguru el-

kartuko dira bertan. Bazkaloste-an kantatzeko aukera izango da,eta ondoren saio bat egingo dute,adin ezberdinetako taldeekin.Txikienetik hasi eta heldueneraarte, 30 pertsona inguru arikodira oholtza gainean. «Abesti ba-tzuk pixka bat modernoagoakizango dira, eta tartean ez dirafaltako dantzagarriak izango di-ren arin-arinak eta fandangoak.Ikusteko eta entzuteko izangoda, eta baita animatzen denaren-tzat, noski, dantza egiteko ere»,esan du Karrerak. Erromeriamodu irekian ospatuko dela dio-te, eta bazkaltzen ez izan arren,bazkalosteko saio eta dantzaldi-ra joateko gonbita egin dute an-tolatzaileek. Oholtza gainean egongo diren

Erromeri Eguna egingo dute larunbatean,iazkoari jarraipena emanez; oholtzagainean Irma Karreran ikasleak izango dira

EGITARAUAUrriak 5, bihar

19:30.Kanpai jotze eta suziriak, jaieihasiera emateko. Ondoren. Bertso poteoa Agin Labu-ru eta Aitor Sarriegirekin.21:00.Herri afaria.Ondoren. Trikitia Astiazaran II etaAndonegirekin.Atsedenaldian. Toka lehiaketa.

Urriak 6, etzi

11:30.Haurren pilota partidak.12:30-14:30 eta 16:00-19:00. Puz-garriak eta beste hainbat jolas.Arratsaldean zehar. Zaldian ibilaldi-txoak Ugarten zehar.16:00. Mus txapelketa Ugarteko el-kartean. Izen ematea 15:30eanegingo da eta partaide batek herri-koa izan behar du. Bikoteko 10 euroordainduko da.

17:30. Txokolatea bizkotxoekin el-karte aurrean.21:00.Zahagi ardoa.22:30. Izer-Alabier eta Ansorregi-Larrañaga trikitilariak.Atsedenaldian. Sokatira lehiaketa.

Urriak 7, igandea

11:00.Meza nagusia.Jarraian.Txakolin probaketa etapintxoak plazan trikiti doinuez alai-turik.Bazkal aurretik.Laja II eta Narbaiza-ren eskutik trikiti saioa.18:00. Herri kirolak. Harri-jasotzen:Joseba Ostolaza. Aizkoran: AratzMugertza eta Jexux Mari Mujika.Ondoren. Ingurutxoa.20:30.Sagardo dastaketa. Ondo-ren, Laja II eta Narbaizarekin festeiamaiera emango zaie.

04 ALEGIALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko urriaren 3a

EGITARAUAUrriak 6, etzi

12:45.Txarangak lagundutako kale-jira eta hamaiketakoa Ostatuan.14:00.Bazkaria frontoian. Ondoren,kantu zaharren saioa, erromeria etadantzaldia.

Igandean ez da bazkari edoafaririk izango, baina bai eguer-dian txakolin dastaketa eta arra-tsalde-gauean sagardo dastake-ta. Azken eguneko arratsaldeanherri kirol saioa eta ingurutxoa

dantza izango dira, ohitura han-dikoak Ugarten. Hori bai, aurtenez da Laja trikitilaria izango az-ken eguna girotzen, baizik etabere semea, Laja II, eta honekinbatera Narbaiza.

Iazko Erromeri Egunaren bazkariaren une bat. R. CALVO

Ingurutxoa izango da berriro Ugarteko jaietako protagonistetako bat. J. ARTUTXA

Euskaraldiarenaurkezpena izango da biharIKAZTEGIETA// Euskaraldiarenaurkezpen ekitaldia egingo dutebihar Ikaztegietan. 19:30ean ha-siko da ekitaldia, udaletxe azpi-ko aretoan, eta pintxoak ereizango dira.

Udazkeneko KulturEgitaraua antzezlanbatekin hasiko da ALEGIA//Bihar hasiko da Alegia-ko Udazkeneko Kultur Egita-raua, Tolosako Katiuska antzer-ki taldearen Zorion Hutsaan-tzezlanarekin. Kultur etxeaneskainiko dute 22:00etatik au-rrera eta sarrerak jada salgaidaude bertan 3 euroan.

Aldabako jaietakosaskiaren zenbakisariduna 95 daTOLOSA// Aldabako San Migeljaietan saski baten zozketa eginzuten eta ez da sariduna azaldu.Zenbaki sariduna 95 da eta sariajasotzeko 605 74 72 73 telefonozenbakira deitu behar da.

musikariak ez daude ohituta mi-krofono baten aurrean jartzeraeta jende aurrean aritzera, «bai-na iaz esperientzia ona izan zu-ten», esan du Karrerak eta mi-krofono aurrean irailean zeharegiten ari diren entseguak ekarriditu gogora: «Ilusioa erakustendute, eta urduritasun puntu batere bai». Karrerarekin batera ikasle tal-

de bat ari da Erromeri Egunaprestatzen, eta Orendaingo Uda-lak emandako laguntza eskertudute. Aurrera begira, urtez urteikusiko dute Erromeri Eguna an-tolatuko duten edo ez. «Azken biurte hauek bereziak izaten aridira, familia moduko bat sortzen

ari baita gure artean, irakasle-ikasle harreman hortaz gain, la-guntasun handi bat sortzen arida», esan du Karrerak. «Ondo pa-satzeko bide bat bilatzen dugu,eta ikusten ari naiz trikitia etapanderoarekiko gero eta zaleta-sun gehiago dagoela, eta esperodugu urte askotan zehar man-tentzea».

Page 5: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

AHTaren Zizurkil-Andoain zatikoheriotza salatu duteLangile bat hil da AHTarenZizurkil-Andoaingolanetan; sindikatuekelkarretaratzea egingodute gaur, Donostian

Rebeka Calvo Zizurkil

Abiadura Handiko Trenaren la-nek beste hildako bat utzi dute.Azken lan heriotza herenegunizan zen, Zizurkil-Andoain arteanegiten ari diren tunelean. Tunel horrek 5 kilometroko lu-

zera du, eta lan istripua Andoain-go irteeratik 500 metrora gertatuzen. 30 urteko langile bat hil zenbertan, antza, hormigoia egitekokamioitik ateratakoan. Ibilgailuamugitu egin zen eta beste kamioibaten kontra harrapatuta geratuzen langilea. Esku-frenoa emangabe utzi zuela da hipotesietakobat. Tunela Adunatik ere pasa-tzen da eta udalak bere atsekabeaazaldu du. Era berean, lan istri-puak saihesteko prebentzio neu-rriak hartu behar direla eta sindi-katuek deitutako mobilizazioare-kin bat egiten duela esan du.

SINDIKATUAKLAB eta ELA sindikatuek heriotzasalatu dute eta azpikontratazioasalatu dute, horrelako istripuenarrazoi nagusia delakoan. «Langi-le hori azpikontratazio kate osoluzearen azken begia zen», esandu LABek. «Langilearen heriotza-ren arrazoiak ikertzea eskatzendugu, baita bere lan baldintzakere, lan erritmoak, azpikontrata-zioen lan baldintzak eta abar»,gaineratu du. Hori guztia dela eta,AHTaren lanak gelditzea eskatudu. «Lan istripuekin behin beti-koz amaitzeko norabidez eta ere-duz aldatu behar dugu, non langi-le bakoitzaren eta langileriaren

osasuna osagai nagusia izangoden», gaineratu du.ELAk ere langilea azpikontra-

tatutako enpresa batean ari zelanabarmendu du. «Langilea Tec-nolevers and Mobile Cranes SLErrioxako enpresa batentzat arizen lanean, Comercial Urratz en-presak kontratatuta. Aldi berean,azken enpresa hori UTE Adunakazpikontratatutakoa da, eta az-ken hori Euskal Trenbide Sareakazpikontratatuta dago». Segurta-sun eza eta prekaritatea ere aipa-tu ditu sindikatuak. Horiek horre-la, «langileen osasuna eta bizitza-ren kontura kostuak aurrezteabeste helbururik ez duen era ho-netako gehiegizko jardueren kon-trako berehalako neurri publiko-ak» eskatu ditu.

BEDERATZIGARRENAEz da Abiadura Handiko Trena-ren lanek utzitako hildako baka-rra, sindikatuen arabera, bedera-tzigarrena da, horietako hiru es-kualdean. Herenegungoarekinbatera, 2014an Asteasuko lanetanhil zen langile bat eta beste bat2011n, Tolosako Aldaba Txiki au-zoan. Zizurkilgoa baino lehen,Zornotzan (Bizkaia) beste langilebat hil zen. Sindikatuek AHTaren lanetan,

istripu ugari izaten direla ere sa-latu dute. LABen arabera, herio-tzei izandako istripu arin eta la-rriak batu behar zaizkie, «baitaeraikuntza obra horietan gerta-tzen diren eta jatorria lanean du-ten gaixotasunak ere». AHTaren lanetan azken lau

egunetan izandako bi heriotzaksalatzeko ELA, LAB, STEILAS,ESK, EHNE eta HIRUk elkarre-taratzea egingo dute gaur,18:00etan, Donostiako EuskoJaurlaritzaren egoitzan.

Tolosaldea Bus-eko afera,blokeoa gainditu bideanZortzi hilabete eta geroatzo egindako bileranaurrera pauso nabarmenaeman zen; gaur dutebigarren bileraerabakigarria

Rebeka Calvo Tolosa

Zortzi hilabete eta gero, Tolosal-dea Bus-eko langileek greba mu-gagabea bertan behera utzi deza-kete gaur. Urtarrilean hasi zutenborrokaldia, bi alditan banatutasei eguneko greba egin zuten ur-tea hasi berritan, eta otsaileanmugagabea hasi zuten. Hilabete-ak enpresaren eta langileen arte-ko elkarrizketarik gabe eman etagero, pasa den irailean egin zi-tuzten lehen bi bilerak, eta atzo-ko bilera mugarri izan dela esandu ELA sindikatuko Ana Alkor-tak. «Enpresak proposamen se-rio bat jarri du mahai gainean,eta hitz egiteko prest dagoelaadierazi du». Enpresak negozia-

Tolosaldea Bus-eko langileek egindako bi manifestazioetako baten irudia. I. U.

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko urriaren 4a

tzeko borondatea agertu du be-raz, eta langileak itxaropentsudaude. Gaur izango dute biga-rren bilera erabakigarria; grebamugagabean dauden langileekproposamen bat jarriko dute ma-hai gainean. «Ea zer erantzutenduten, baina itxaropentsu gau-de», gaineratu du. Tolosaldea Bus-eko langileek

enpresa hitzarmena aldarrika-tzen dute. 2014tik ez dute berri-tu. Uztailean herrialde mailako

hitzarmena sinatu zen –ELAk ezzuen sinatu– eta enpresa hori si-natu zain zegoen, greba mugaga-bean dauden Tolosaldea Bus-eko 14 langileekin biltzeko. Lan-gileek dena den, herrialdemailako hitzarmenak ez duelaberen nahia asetzen diote. Eurenustez Tolosaldea Bus-en egitenduten lanak ezaugarri propioakditu, eta horiek ez dira aurrei-kusten herrialde mailako hitzar-menean.

20 pertsona ari diraEtxekolan programan

R. C. Tolosa

Tolosaldea Garatzeneko Migra-zio eta Enplegu sailaren eta Inma-kulada ikastetxearen artean, lan-kidetzan, Etxekolan programaabiarazi dute. Helburua zainketalanetan aritzeko habilitazioa lor-tzeko interesa duten pertsoneibide horretan laguntzea dela esandu Tolosaldea Garatzenek, etajada 20 pertsona dira formaziohori jasotzen ari direnak.

ZAINKETA PROFESIONALA«Gizartearen batezbesteko adinaigotzen ari da, eta horrek berekindakartza behar eta errealitate be-rriak, orain arte itzalean egon di-renak, baina aurrerantzeanerronka garrantzitsuak aurkeztu-ko dizkigunak. Horietako bat da,mendekotasuna duten pertsonenzainketak eragiten dituen gorabe-

herak. Gaur egun, gero eta familiagehiagotan ari da gertatzen zain-keta profesional baten beharra.Aldiz, horretarako prestakuntzaegokia duen jendea topatzea geroeta zailagoa da», esan du Tolosal-dea Garatzenek.20 pertsona horiek Inmakulada

ikastetxean ari dira jasotzen for-makuntza, ostiral arratsaldetaneta larunbatetan, «izan ere, profe-sionaltasun ziurtagiria ateratzeko

beharra duten pertsona gehienakdagoeneko lanean ari baitira es-kualdeko etxeetan eta ordutegihonetan egiteak bermatzen diedagoeneko lortu duten lanpostuagaldu gabe ziurtagiria ateratzea».Formakuntza jasotzen ari dire-

nak menpekotasuna duten per-tsonen zainketa eta osasunarenjarraipena, babes emozionalaemateko gakoak eta etxeko lanakegiteko ari dira prestatzen.

Pasa den ostiralean hasi zuten Etxekolan programa. ATARIA

Menpekotasuna dutenpertsonen arretaprofesionala ari diralantzen; ziurtagiriaeskuratuko dute

Page 6: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

Lezaetako ogi artisauragerturatzeko aukera OREXA // Lezaetako (Nafarroa)ogi artisauaren nondik norako-ak azalduko dituzte Orexako Os-tatuan ostiralean, hilak 5,18:30ean. Eskuekin, bihotzetikbihotzera egina izenpean Lezae-tako ogi desberdinak dastatzekoaukera ere egongo da. Aldez au-rretik izena ematea komeni da:948 11 31 25 edo 626 13 84 05.

Nire Eskuko bi ikaslekZipristin marrazketalehiaketa irabazi dute IBARRA // Ibarrako Nire Eskuakademiako Uxue Estibariz Te-nak eta Satya Apeztegia Jaure-gik Zipristin lehiaketa irabazidute, bakoitzak dagokion mai-lan. Zipristin lehiaketako gaiaura izan zen, eta sari banaketaDonostian egin zuten. Nire Eskuakademia Ibarrako Marce Tenamargolariak zuzentzen du.

Galtzaunditabernareninaugurazioa, gaurIBARRA // Galtzaundi EuskaraTaldeak proiektu berri bati ha-siera emango dio gaur, Gal-tzaundi taberna irekiko baituIbarrako plazan. Pituxa clownakemango dio hasiera ekitaldiari19:30ean eta aurkezpen ofizialaegin ondoren, ez da faltako janik eta edanik gerturatzen di-renentzat. Nire Esku akademiako ikasleak. ATARIA

06 TOL0SALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2018ko urriaren 4a

Kultur lantegietakoizen ematea luzatu dute IBARRA // Bihar da Ibarrako kul-tur etxeko kultur lantegietanizena emateko azken eguna,epea luzatzea erabaki baitute.Joskintza, sabel dantza, egur tai-la, ehoziriak, altzarien zaharbe-rritzea eta konpontzea, pintura,eskulanak eta liburuak azalezta-tzea zein scrapbookinga lantze-ko tailerrak eskaintzen dituzte.

Kultur Astera begira jarri dira berastegiarrak

Erredakzioa Berastegi

Aste batzuk geratzen dira orain-dik Berastegiko Kultur Asterako,baina egitaraua bera lotzearekinbatera, Kultur Asteak urtero bil-tzen dituen bi ekitaldietako izenemateak ireki dituzte jada. Bate-tik, XXI. Argazki Rally Herrikoiaegingo dute eta izena urriaren11n eman beharko da. Bestetik,Azoka Eguna izango dute azaro-aren 4an eta bertan ospatzen di-tuzten lehiaketetarako izenemateak ere zabaldik daudejada.

ARGAZKI RALLYAXXI. Argazki Rally Herrikoiaurriaren 11tik 15era luzatuko da.Izena urriaren 11n bertan emanbehar da, 20:00etan udal bule-goetan, eta bukatu ere ordu etaleku berean bukatuko da, urria-ren 15ean. Lehiaketan era analo-gikoan edo digitalean hartu dai-teke parte eta gaiak izen ematea-ren egunean bertan jakinarazikodizkiete parte hartzaileei. Bai era digitalean eta baita

analogikoan parte hartzen dute-nek ere Berastegiko mugen ba-rruan egin beharko dituzte ar-gazkiak, eta era digitalean partehartzen dutenek ezingo dituzte

argazkiak photoshop, picassaedo horrelako programa batenbidez manipulatu. Parte hartzai-leek hiru argazki aukeratu be-harko dituzte eta udal bulegoe-

tan aurkeztu; digitalekoek urria-ren 15ean 20:00etan, eta analogi-kokoek urriaren 19an ordu bere-an. Epaimahaiak aukeratutakoargazki guztien artean modalita-te bakoitzeko hiru onenak sari-tuko ditu. Irabazleak azaroaren4ko Azoka Egunean ezagutarazi-ko dituzte, eta argazki guztiakwww.berastegi.euswebguneaneta aparkaleku azpiko lokaleanjarriko dituzte ikusgai, KulturAsteak irauten duen bitarte.

AZOKA EGUNAXX. Azoka Egunarekin amaitukoda Kultur Astea azaroaren 4an.Egun betea izaten da eta jai egu-netako musika eta azokako pos-tuez gain, hainbat lehiaketa iza-ten dituzte. Eguraldiaren arabe-ra azoka frontoian edo plazanegingo dute 11:00etatik aurrera,eta gazta; postu; ardi, ahari etabildots; eta animali lehiaketakegingo dituzte. Udalak jakinarazi duenez, XX.

Postu Lehiaketan herriko eta he-rritarren produktuez osatutakopostuek bakarrik hartu ahalizango dute parte eta sari baka-rra egongo da. X. Ardi, Ahari etaBildots Lehiaketan ere herrikoedozein artzainek parte hartu

dezake. Partaide bakoitzak ardi,ahari eta bildots bana aurkeztubeharko ditu, muturgorri edomuturbeltz. Norberak eramanbeharko ditu azoka lekura10:00etarako, eta hiru sariemango dituzte.XII. Animali Erakusketarako

edozein mota eta tamainakoanimaliak aurkeztu daitezkeelaargitu du udalak eta ordainaizango dutela. Eta XXVII. Gazta Lehiaketan

parte hartu nahi dutenak10:00etarako eraman beharkodute gazta azokako gunera. Par-te hartzaileak herrikoak behardute izen, norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta aur-keztuz. Egile bakoitzak gazta ba-karra aurkeztu dezake eta or-dainketa izena ematerakoanegin beharko da, kiloko 15 euroordainduz. Epaimahaiak11:30etik 13:00etara hartuko duerabakia, eta bost sari banatukoditu: 150 eurotik hasi eta 50 eurobitarte. Azoka Eguneko lehiaketetan

parte hartzeko izena urriaren19a arte eman behar da udale-txera deituz (943 68 30 00) [email protected] helbide-ra idatziz.

Berastegiko Kultur Astea urriaren 25etik azaroaren 4ra luzatukoda; Azoka Egunerako izen emateak zabaldu dituzte jada

Eguraldiak ez zuen lagundu iaz, eta azoka frotoian egin zuten. J. A.

Page 7: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

Txapeldunen artekopartidak jokatuko diraAmezketan eta TolosanMahala Pilota Desafioa aurkeztu dute Tolosako Beotibarpilotalekuan; lau eta erdian, buruz buru eta binakakopartidak jokatuko dira Larrunarrin eta Beotibarren

Asier Imaz

Euskal Herriko afizionatu maila-ko txapelketa garrantzitsueneibegira jarri dira Mahala PilotaDesafioa antolatzerako garaian.Horrela adierazi dute Pilotabizielkarteko kideek. Astearteanaurkeztu zuten V. Pilota Desa-fioa, Beotibarren. Bi jardunaldi-tan hiru modalitatetan ariko diraesku pilotariak. Aurtengo berri-kuntza nagusia izena izangodela azaldu zuten antolatzaileek:«Desafioaren berrikuntza han-diena babeslearena da, Mahalaizango baita babesle ofiziala etabakarra». Horregatik ekimenaribabeslearen izena jarri diote. Urriaren 12an eta 14an jokatu-

ko da Mahala Pilota Desafioa. Le-hen jardunaldia Amezketako La-rrunarri pilotalekuan eta biga-rrena Tolosako Beotibarren.Pilotariak aukeratzerako garaianondorengo irizpideak jarraitu di-tuzte Pilotabizikoek: «Hiru mo-dalitatetan antolatzen diren txa-pelketa nagusiak Zornotzakoa,lau eta erdian, Antiguokoa, bina-ka, eta Amezketakoa dira, azkenhau banakakoa. Finaletara iritsidiren pilotariak ekarri nahi izanditugu eskualdera, errebantxamoduko bat izan dezaten».

PILOTARIAK ETA PARTIDAKUrriaren 12an bi partida jokatukodira Amezketan, eta binakakolehiak izango dira. Guztira, be-raz, puntako zortzi pilotari izan-go dira Larrunarrin. Antiguokotxapelketako finalak kontuanhartuta, elite eta etorkizun mai-letako pilotariak nahastu dituz-te. Bikoteak ere nahastu egin di-tuzte. Zubizarreta izango daAmezketan faltako den pilotaribakarra. Bere lekua Espinalekhartuko du. Eskualdeko ordez-karia, berriz, Eneko Labaka al-bizturtarra izango da. Bi partidahorietako irabazleek urriaren14an jokatuko dute finala.Bigarren jardunaldia Tolosako

Beotibar pilotalekuan izango da.Jaialdia arratsaldean hasiko dalau eta erdiko partidarekin. Al-berdi eta Zabalak Zornotzan par-tida ikusgarria jokatu zuten fina-laren atarian, eta ingurukoak etakuadrilla berekoak izanik, ikus-mina sortuko duen partida izan-go dela espero dute antolatzaile-ek. Asteasu eta Adunako pilota-rien ondoren De La Fuente etaIgoa nafarrak aterako dira kan-txara. Frontoi osoan jokatukodute bi pilotari gazte hauek. Jo-xean Tolosa Txapelketaren fina-la jokatu zuten kadeteetan. Or-

duan De La Fuente nagusitu zen,baina ez zen partida bete-beteaizan. Bi pilotariek, ordea, txapel-keta izugarria jokatu zuten etaurriaren 14an beste aukera batizango dute etorkizun handikopilotariak direla erakusteko. Azkenik, binakako partida jo-

katuko da lehen jardunaldikoirabazleen artean. Txapeldunek sari bikaina jaso-

ko dute, izan ere, Mahalak 1.000euroko balioa duen produktusaskia prestatuko du irabazleen-tzat.Antolatzaileek pilotazaleak

gonbidatu dituzte Amezketa etaTolosako partidetara.

Iñaki Perez De Eulate eta Iñaki Zabala Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteko kideak asteartean Beotibarren. A. IMAZ

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2018ko urriaren 4a @TOLOSALDEAKIROL

Bigarren erronkagaindituta

A steburu honetan ere,lehengo urtetik mar-katuta utzi zigun par-tida bati buelta ema-teko aukera ematen

zitzaigun. Derio, nahiz eta ezizan lehenengo postuetan aurki-tzen zen lehiakidea, gerra askoeman ohi digun taldea da. Hiru egunetan entrenatzen

dugu eta argi utzi zigun Imano-lek, eta guk ere garbi genuen, as-teburuan zetorren partida baiedo bai irabazi behar genuela.Batez ere, lehengo urteko sentsa-zio gazi-gozoari buelta emateko(2-2). Pasa den urtean Berazubinjokatu genuen eta asteburu ho-netan ere, beharbada kasualita-tea edo apropos ezarritakoa.Dena den, gu hiru puntuen bilagindoazen.Beroketari ekin genion eta es-

kerrak zelaia bustitzea bururatuzitzaiela bertan jolastea ezinez-koa baitzen. Hasi genuen parti-da, lehenengo zatia zein bigarre-naren bi herenak gureak izan zi-

ren. Behin eta berriz saiatu ginenbaloia sarean sartzen baina ezgenuen lortzen. 70. minutuan al-daketak egin zituen Imanoleketa aulkitik animatzea tokatu zi-tzaigun Eneritzi eta niri, komen-taristak ematen genuen. Partidaren amaieran iritsi zen

lehen gola, 83. minutuan. Maddi,golaren arduradunak, ez nukeesango buru handia duenik, bai-na beti bilatzen du zulo bat ba-loiari emateko. Aitzitik, aurka-riek, bi minutu behar izan zituz-ten markagailua berdintzeko.Berriz ere lehengo urtekoa pasakozelakoaren beldur ginen denok.Miraria, jainkosa edo taldea-

ren salbatzailea, nahi duzuen be-zala deitu… baina minutu gutxigeratzen zirela, bi aurkariren ar-tean «pasilotxoa» bilatu zuen eta88.minutuan markagailua 2-1polit batean utzi zuen. Denok da-kigu zeinez ari naizen ezta? Ben-gol noski.Partida amaituta, nabari zen

gure artean alaitasuna. Merezi-tako garaipena eskuartean izan-da, afari batek itxaroten baitziontaldeari. Nik kale egin nuen bai-na gauean elkartu ginen denok.Bata bestea baino alaiago, bakoi-tzak jakingo du igandean izan-dako ajea. Hurrengo aurkaria Oiartzun

dugu, beste partida zail bat izan-go dela argi dago baina ez garatxikituko eta beste hiru puntu-ren bila goaz. Aupa Tolosa! Animo neskak!

AulkitikSaioa ZubillagaTolosa CF, Euskal Liga

GUIJARRO BERRIRO NAGUSIInoizko parte hartzerik altuena izan du Gipuzkoako XakeTxapelketa azkarrak: 61 jokalari bildu ziren, larunbatean, Vi-llabonako Aljibean. Iaz bezala, Jose Luis Guijarro billabona-tarrak irabazi zuen. Bigarren Juan Luis Alfaro izan zen etaJose Ramon Ros hirugarren. ATARIA

MAHALA PILOTA DESAFIOA

Urriak 12, ostiralaAmezketan, Larrunarrin, 17:30eanBinakako finalerdiak:Espinal-Ibarloza vs. Mata-Sarasa Eneko Labaka-Apezetxea vs.JulenEgiguren-Bikuña.

Urriak 14, igandeaTolosan, Beotibarren, 17:30eanLau eta erdian:Julen Alberdi vs. Zabala Buruz buru:De La Fuente vs. IgoaBinakako finala.

Page 8: A. IMAZ Desafiorako aukera dute afizionatu mailako pilotariekren egun bat ere. Patxi Amantegi zinegotziak «arrakasta hori gain-ditzeko ikasturtea» izango dela azaldu zuen aurkezpenean,

Hilabete eta segi aurrera

Haritz Azurmendi Reno, AEB

E tzaten ari zela ateranion argazkia eguzkia-ri joan den larunbate-an. Hona iritsi nintze-netik hogeita hamai-

kagarren iluntzea, horrelaxeiritsi bainintzen Renora, hegaz-kinetik egunaren azken printzakikusten nituela, hilabete lehena-go. Argazkikoa berez ez da tokiberezia, campus-etik etxerakobide gurutze bat besterik ez. Hor-tik aurrera kilometro eta erdikoaldapa bat hasten da, nire burua-rekin hizketan eta arnasestukaigotzen dudana. «Hilabete he-men, hi» esan diot gaurkoan.«Bai, pixka bat zaildu gaituk le-henengo egunetik!». Zerbait ika-si dugu, bai.

Hegazkinetik jaitsi eta airepor-tuan lehenengo gauza txanpon-makina horietakoak ikusita kon-turatu nintzen lekua kuriosoaizango zela. Harrez gero, kasino-etan sartu eta pare bat aldiz soi-lik galduta ateratzen ikasi dut.

Izan ere, hemen kasinoak labi-rinto hutsak dira, batak bestee-kin lotuak barrutik eta irteeraseinalerik gabe ia. Badu meritu-rik argi itsugarrien artean orien-tatzeak.

Bizikletari gurpilak aldatzenere ikasi dut, behingoz. Ez da gu-txiagorako. Espaloi bazterretanateratzen den landare horietakobatek goathead (ahuntz-buru)izeneko haziak botatzen ditu,arantza luzedunak. Bi zulatu hi-labetean eta eskerrak ematekoesan didate. Far West da hau,landareak ere gogorragoak dira.

Ez hori bakarrik, enteratu bai-naiz hemengo armiarmak ez di-rela higuina ematearekin kon-formatzen. Alargun Beltza edoviudanegra inguru honetakoa da

nonbait. Baina lasai, pozoiaknormalean ez omen du jendeheldua hiltzeko indarrik. Osoondo, oso lasai. Eta are lasaiagoenteratu nintzenean behin, due-la urte batzuk, poliziak e-mailbat bidali zuela campusean ze-har bi hartz ikusi zituztelako.

Polizia... «Tiroketaren bat ba-dago zu artxiboan sartu, blinda-tuta dago. Eta polizia badatorargi, eskuak jaso eta kontuz ibi-li». Iñaki liburuzainak esanda-koa. Umorez hartzen dugu kon-tua. Taberna batera sartu eta er-diek gutxi gorabehera armarenbat izango dutela dio estatisti-kak, baina estatistikari jaramoneginez gero 20 bat zentimetro al-tuagoa beharko nuke. Sinetsiezinik bezala egiten dut barre,Far West.

Gustua hartu diot hiriari, ezpentsa. Orain hobeto ulertzendut Tarantinoren pelikuletakoumorea ere. Hain gauza xelebre-ak egunero ikusteak badu beregrazia. (Armiarmenak ez, horrekez du graziarik). Azken batean,denoi gustatzen zaigu axioa ba-rra ertzetik ikustea, ezta? Ba nikere berdin segituko dut beste bihilabetez, bizikletan gora eta be-hera: pokerrean ikasi gabe,ahuntz-buruei iskinka eta armaksupermerkatuetan salgai soilikikusiz, ahal dela. Eta beti irriba-rre-erdi sinesgaitz horrekin.

‘Hona iritsi nintzenetik hogeita hamaikagarren iluntzea’. H. AZURMENDI

OSTEGUNA 04AGENDA

Deialdiak

Ibarra.Galtzaundi Euskara Taldeakproiektu berri bati hasiera emangodio, eta 19:30ean, Galtzaundi taber-na irekiko du Ibarrako plazan. Pituxaclownak emango dio hasiera etaaurkezpen ofiziala egin ondoren,jan-edanik ez da faltako.Ikaztegieta.Herrigintza elkarteakantolatuta Gomez Segura upategirairteera izango da urriak 20an. Auto-busez egingo dute bidaia, eta upate-gian bisita, luntxa eta bazkaria izan-go dira. Bazkideek 50 euro ordaindubeharko dute eta bazkide ez dire-nek, 60 euro. Izena ematerakoan or-daindu beharko da, eta horretarakoazken eguna urriaren 14a izango da.Tolosa.Miriam Mendoza ipuin kon-talariaren saioa, 3-6 urte bitartekohaurrentzat, 18:00etan, ipuin txoko-an. Gurasoek parte hartzea gomen-datzen da, aukera paregabea baitaetxean umeei ipuinak nola kontatuikasteko. Saioa amaitutakoan, ume-ei kontatutako ipuinen liburu-gidabanatuko die liburutegiak gurasoei,etxean kontatu ahal izateko.Tolosa.En transitofilma jatorrizkobertsioan, Leidorreko zine forume-an, 19:15ean eta 21:45ean. Tolosa.Urriaren 20an, festa egunaantolatu dute 1978an jaiotakoek.Izen-abizenak jarrita 75 euro sartubeharko dira Kutxabankeko kontuzenbakian, urriaren 5a baino lehen:IBAN ES08 2095 5067 1091 18292625.Tolosa.1968an jaiotakoek festaeguna izango dute, urriaren 27a. 60euroko diru sarrera egin beharkodute, izen-abizenak adieraziz, urria-ren 15a baino lehen, Sabadell-ekokontuan: 0081 7547 71 001346540.

28 KANALA13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.16:30.Musika zuzenean.17:30Gaurkoan Tolosaldetik.21:30Gaurkoan Tolosaldetik.22:00 Ikusi Irratia.23:00.Ur eta lur.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza. Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, eta gazte eta helduen artekosolasaldia. Joxe Mari Iturralderekin li-teraturaren tartea, Qwark zientziazeta Joxemi Saizar eskualdeko per-tsonaia historikoez. Saioa bukatze-ko abesti proposamena.11:00-12:00. Hamaiketakoa.Alegialdeko albisteak. 16:00-18:00. Zebrabidea.18:00-20:00. Goizeko onena.

FARMAZIAK

Gaur

TOLOSA.Egunekoa.Bronte, C. Korreo kalea, 20. Telefonoa: 67 60 13.Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giro goxo eta eguzki-tsua. Haizeak hego ukitutxobat hartuko du eta horrekin

tenperaturak koskatxo bat goraegingo du, eguneko erdiko orduetan23-25 graduak harrapatuz. Beraz,bero puntu bat izango du tenperatu-rak baina gehiegirik gabe. Goiza ho-tza izango da, baina minimoek zer-txobait gora egingo dute. Zeruaridagokionez aitzakiarik ez. Egunguztian zehar urdina nagusituko da,goi-hodeiren bat salbu, eta egunguztian giro eguzkitsuaz gozatuahalko da.

Bihar.Uda ukituko giroaizango dugu. Hego-ekial-deko haizek indarrez joko

du eta horren ondorioz tenperaturaaltuak izango dira eta uda sasoikobalioak harrapatuko ditu, egunekoerdiko orduetan 24-26 graduak harrapatuz Tolosaldeko txoko guz-tietan eta zertxobait gorago geratuzlekurik beroenetan. Zeruari dago-kionez aitzakiarik ez. Goizean ape-nas agertuko den behe-lainorik etaegun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, goi-hoideren bat salbu.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2018KO URRIAK 4Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM