6. ikasgaia - hertsapen administratiboa
TRANSCRIPT
-
7/28/2019 6. Ikasgaia - Hertsapen Administratiboa
1/6
Hertsapen Administratiboa: hertsapen ahala.
2012-2103
Administrazio Zuzenbidea I
53
Seigarren Ikasgaia
Seigarren ikasgai
honetan,
Administrazioarenahalmen zehatzailea
ikusiko dugu.
Horretarako
administrazioak bere
hertsapen ahala
gauzatzeko dituen
bideak aztertuko
ditugu.
-
7/28/2019 6. Ikasgaia - Hertsapen Administratiboa
2/6
6. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
54
-
7/28/2019 6. Ikasgaia - Hertsapen Administratiboa
3/6
Hertsapen Administratiboa: hertsapen ahala.
2012-2103
Administrazio Zuzenbidea I
55
6. Ikasgaia: Hertsapen Administratiboa:hertsapen ahala.
Administrazioak duen botererik garrantzitsuena hertsapen ahala izango litzateke, hau da,
berak dauka indar legitimoa bere egintzak exekutatzeko. Hertsatzeko ahalaren inguruan hau
da esan beharrekoa:
Nor bere eskubideak baliatzeko lege-bideetatik kanpoko jarduerak zigortzen dira Zigor Kodean;
hala nola: larderia, indarkeria, edo gauzetan indarra erabiltzea. Aldiz, Administrazioaren
kasuan, ez da beharrezkoa epailearengana jotzea hertsapen publikoa egikaritu ahal izateko.
Izan ere, legeak aurreikusten dio indarra erabiltzeko ahalmena erregulatuta dagoen heinean.
Partikularrek, demostratu beharko dute ordenamendu juridikoaren aurrean bere aurkaerabilitako indarra ez dela zilegi, aurkarapenaren bitartez.
Hertsapen administratiboa era desberdinetan adierazi daiteke: egintza administratiboak
ezarritakoa betearazteko (nahitaezko exekuzioa), zuzenean egoera bat aldatzekoLehenik eta
behin, hiru egoera bereizi behar ditugu:
6.1 Nahitaezko betearazteko bideakEgintza bat dagoenean eta egintza hori bete ez denean ematen da egoera hau. Ez da
aplikatuko hiru kasu desberdinetan: egintza administratiboak ez badu betebeharrik ezartzen,
egintzak inposatzen duen betebeharra, nahi eta nahi ez norberak egin beharreko eginbeharradenean eta egintzak jasotzen duen betebeharraren hartzekoduna administrazio bat denean.
Aipatu beharra dago, ez-egiteak bai ekidin daitezkeela, norberak betebeharreko kasuetan.
Nahitaez betetzearen printzipioa LPACren 95.artikuluan jasotzen da eta azpimarratu behar
dira, alde batetik, eskumena egon behar dela. Horretaz gain, aldez aurretik ohartarazpen bat
egon behar du, prozedura jakin bat jarraituz, beti.
Artikulu horren arabera, nahitaez betetzearen printzipioa salbuetsita gera daiteke: legearen
arabera exekuzioa eten daitekeenean, edo konstituzioak edo legeak auzitegien parte-hartzea
galdatzen dutenean.
Hona hemen, zer dioen artikuluak zehazki:
administrazio publikoek kasuan-kasu eskumena duen organoaren bitartez, nahitaez betearaz
daiteke administrazio-egintzak, baina aldez aurretik ohartarazpen bat eginda.
Baldintza batzuk egon behar dira exekutatu ahal izateko:
Administrazio-egintza exekuzio titulu bezala eman behar da. Exekuzio titulua izateaesan nahi du, ez duela inolako baimenik eskatu behar exekutagarria izatea.
Egintza betetzeko epea igaro behar izan da. Hau da, epez kanpo egon behar dapartikularra egintza betetzeko.
Bete gabeko egintza administratiboak ez du irmo izan beharrik nahitaez betearazteko.Honekin adierazi nahi dena da, ez dela beharrezkoa aurkaratzeko epea amaitua
-
7/28/2019 6. Ikasgaia - Hertsapen Administratiboa
4/6
6. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
56
egotea. Beraz, kasu honetan posible izango da oraindik irmo bilakatu gabe hertsapena
erabiltzea.
Administrazioak duen autotutelaren pribilegioa gero eta ahulagoa da kautela-babesaren zabalkuntza dela eta. Espainiako Konstituzioaren 24.artikulua bermatzen
duen babes eraginkorraren eskubideak beharrezkoa egiten du kautela-babesa,
prozesuaren iraupenak babesa eskatzen duenari sor diezazkiokeen kalteak ekiditeko.
Nahitaezko exekuzioa aurrera eramateko neurriak, LPACko 96.artikuluan jasotzen dira, honako
hauek direlarik:
6.1.1 Ondarearekiko premiamendua.Hauek diru-zorrak daudenean izango dira. hau izango da ohikoena. Adibidez, enbargatze bat.
Honako hau izango litzateke prozedura jarraitzen duen eskema:
Lehenik eta behin, interesatuari ohartarazi behar zaio obligazio bat bete behar duela eta zein
den.
Ez badu ordainketarik gauzatzen ezarritako epean, premiazko probidentzia bat jasoko du. Hau
titulu nahikoa izango da premiazko bideari hasiera emateko.
Behin prozedurari hasiera eman zaiola, hau ez da gelditzen ez bada ordainketarik egiten edo
banketxeak emandako abal baten bidez zorra bermatzen edo, zenbatekoa gordailu kutxa
orokorrean ez bada sartzen.
Prozedura honen bidez, zordunari ondasunak enbargatzen zaizkio enbargo eginbidea emanez.
6.1.2 Betearazte subsidiarioa.Ordezko betearazpena ere deitzen zaio. Kasu honetan, administrazioak epe bat ematen du
zerbait betearazteko, eta ez bada betearazten, administrazioak beteko du.
Egintzak ezarritako obligazioa, hartzailea ez den beste pertsona batek beteko du haren
kontura. Esan beharra dago hau ezin izango dela erabili nahitaez norberak egin beharreko
egintza bat denean. Beraz, obligatua ez den beste edozeinek bete dezakeenean aplikatuko da.
Adibidez, obra bat egitea edo eraikin bat botatzea. Hau LPACko 98.artikuluan dago
aurreikusita.
Administrazioa, kasu honetan berak bete dezake egintza edo beste hirugarren batu agindu
diezaioke hura betetzea: gastuak ordaintzeko premiazko bidera jo ahal izango da.
Amaitzeko, esan beharra dago, kautelazko ordainketa erabiltzea daukala administrazioak.
6.1.3 Hertsatzeko isunak (multas coercitivas)Hertsatze isunak dira, egintza betetzen ez duenari ezartzen zaizkion isunak, bata bestearen
atzetik, egintza betearazi arte. Isun hauek duten helburua, egintza betearaztea da eta ez
zigortzea. Kasu honetan ez da aplikagarri non bis in idem printzipioa isun arrunta eta
hertsatzeko isunen artean. Izan ere, kasu honetan ez denez helburu bera, baimentzen da bi
isun mota hauek ezartzea aldi berean.
Eginbeharra betetzeko behar besteko tartea eman behar zaio partikularrari eta behar adina
aldiz errepikatuko da isuna. Beraz, ezin zaizkio tarte arrazonagarri bat utzi gabe isunak bata
bestearen atzetik ezarri.
-
7/28/2019 6. Ikasgaia - Hertsapen Administratiboa
5/6
Hertsapen Administratiboa: hertsapen ahala.
2012-2103
Administrazio Zuzenbidea I
57
Egintzaren hartzaileari, kasu honetan, obligazio berri bat ezartzen zaio. Hori dela eta, lege
baten babesa beharrezkoa izango da. Izan ere, lehendik zeukan obligazioaz gain, isuna
ordaintzeko obligazioa ezartzen zaio, eta hori dagokion legean aurreikusita egon beharko da.
6.1.4 Pertsonen gaineko indarra (compulsin sobre las personas).Hau da gutxien erabili beharko litzatekeena, gogorrena, pertsonen askatasuna murrizterabideratuta baitago. Kasu honetan, pertsonen gaineko indarra erabiltzea baimentzen da
pertsonak botatzeko toki publikoetatik itxi behar direnean, edo desjabetutako lur batean
jarraitzen duen jabea botatzeko. Beste adibide bat izango litzateke VPO etxebizitza batean
dagoen norbait baldintzak betetzeari uzten dionean. Kasu horretan, Administrazioa bere
etxetik botatzeko indarra erabili ahal izango du.
Neurri hau, besteak nahikoak ez direnean bakarrik erabiliko da eta soilik legean aurreikusita
badago. Hau da, legeak baimendu behar du eta muga batzuk errespetatu behar ditu. Esate
baterako: pertsonen duintasuna eta oinarrizko eskubideak.
Honen adibidea desahuzio administratiboa izango genuke. Honen bitartez, pertsonak lekubatetik indarrez kaleratzen dira.
6.2 Nahitaez betearaztea eta printzipio orokorrakNeurri exekutibo bakoitza obligazio zehatz batekin lotzen da: diru zorra, hirugarrenek bete
ditzaketen obligazioak, pertsonak derrigortzea edo hertsapen isuna.
Hemen, favor libertatis printzipioa erabiltzen da. Hau da, askatasuna gutxien murrizten duen
bidea aukeratu beharko da beti. Honekin batera, proportzionaltasun printzipioa errespetatu
beharko da; hau da, neurriaren edukia egokia izan beharko da jarraitzen duen xedearekiko.
Aipatu beharra dago ere, neurri hauetako edozein erabili ahal izateko, prozedura bat jarraitu
behar dela. Izan ere, prozedura jarraitu ezean, egitate bidearen aurrean egongo ginateke eta
beraz, egintza deuseza izango litzateke. Administrazioak ohartarazpen bat egin behar du
egintza betetzeko azken aukera emanez.
Azaldutakoaz gain, kontutan hartu beharrekoa da ere bizilekuan sartzeko epailearen baimena
behar dela. Beraz, Administrazioak partikular baten bizilekuan sartu ahal izateko bere egintzak
exekutatzeko, behar-beharrezkoa izango da epaile baten baimena eta bere autoa.
6.3 Hertsapen zuzenaHau hertsapena adierazteko bigarren modua izango da. Kasu honetan ez da beharrezkoa
egintza bat aldez aurretik egotea, bere helburua legearen aurkako egoera bat berehala
zuzentzea baita. Hertsapen zuzenaren aurretik, ez dago betearazteko titulurik, betearazteko
agindu hutsa baizik. Agindu horren arabera hertsatu beharko da LPACren 93.2 artikuluari
jarraiki.
Hertsapen modu hau zilegi izango da jarraian aipatzen diren kasuetan:
Administrazioak hertsatze zuzena erabiltzen duenean bere ondasunak babesteko.Ondasun bat erasotzen denean, hura berreskuratzeko, adibidez.
-
7/28/2019 6. Ikasgaia - Hertsapen Administratiboa
6/6
6. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
dministrazio Zuzenbidea I
58
Delituak eta ordena publikoaren arau-hausteak ekiditeko. Herritarren segurtasunababesteko 1/92 Lege Organikoak araututako hertsapen mota izango litzateke hori.
Beharrizaneko egoeretan. Hertsatze zuzena zulegia da eta askotan, ezinbestekoa.Honen xedea ez da hainbeste obligazio bat betearaztea baizik eta, zenbit egoera juridikoen
aurrean salbuespenezko neurriak hartzea.
Hertsapen mota hau errespetatu behar ditun printzipioak honako hauek izango dira:
a) Proportzionaltasuna beti izango da aplikagarri, baina duintasunaren eta oinarrizkoeskubideen errespetua ere.
b) Auzitegiek beti kontrolatu dezakete neurri hauen bidezkotasuna etaproportzionaltasuna.
c) Hertsapen zuzen hau gehiegizkoa izango balitz, egitatezko bidearen aurrean egongoginateke eta honen aurreko kontrol-sistemak aktibatu beharko lirateke.
6.4 Egitate bideaHau zilegi ez den hertsapena izango litzateke. Hau emango da administrazioak erabilitako
hertsapenak bidezkoak diren eskumen, xede eta prozedura ez baditu errespetatzen,
administrazioaren jarduerak zilegitasun guztia galduko lukeelako eta biziaturik geratuko
litzateke, egitate-bidea sortuz.
Honako kasuak izan daitezke, adibidez:
Aldez aurretiko administrazio-egintzarik ez dagoenean. Betearazteko jarduera aldez aurretik emandako egintzara egokitzen ez denean, dela
eginbeharraren objektua beste bat izatea dela betearazten den kopurua gehiegi izatea. Erabiltzen den betearazteko bidea legeak aurreikusi ez duenean.
Egitate bidea, LPACren 101.artikuluan dago aurreikusita eta honakoa dio: ez dira interdiktuak
onartuko organo administratiboen jardueren aurrean, hauek bere eskumenen eremuan eta
legezko prozedura jarraituz eman badura.
LJCA 31.artikuluak ere honen inguruko zehaztapen bat ematen digu.
Beraz, a sensu contrario egitate bidea emango da:
Administrazio organoek bere eskumenen eremutik kanpo egindako jardunarenaurrean
Legez ezarritako prozedurarekin bat ez etorriz egindakoa.Honen aurreko babespideak ere badaude, interdiktuaz aparte:
a) Eskubideak defendatzeko akzio zibilak, zeinak zenbait epaileek ez dituzte onartzen.b) Administrazio-zuzenbideko babes tresnak. Funtsean, tresna hauek har daitezke:
a. Administrazioaren ondarezko erantzukizuna, egitatezko bideak herritarrarikalteak sortuz gero.
b. Egintza deusezak berrikusteko prozedura abian jartzea.c. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dago.