5.gaia. eraldaketa ekonomikoak eta aldaketa sozialak...
TRANSCRIPT
5.GAIA. ERALDAKETA EKONOMIKOAK ETA ALDAKETA
SOZIALAK XIX. ETA XX. MENDEAREN LEHENDABIZIKO
HERENEAN
GAITEGIA
5.I. EKONOMIA
5.1.1. Espainiako ekonomikaren ikuspegi orokorra.
5.1.2. Desamortizazio prozesua eta nekazaritzaren aldaketak.
5.1.3. Industria iraultzaren berezitasunak espainiar estatuan. Kataluniako ehungintza eta
Kantauri aldeko meatzaritza zein burdingintza (Bizkaiko industrializazioa).
5.1.4. Trenbide sarearen garapena.
5.1.5. Merkataritzaren nondik norakoak espainiar estatuan (barnekoa, kanpokoa eta politikak)
5.2. GIZARTEAEN GARAPENA
5.2.1. Estamentu gizartetik klaseen gizartera.
5.2.2. Gizartearen eta demografikoaren bilakaera.
5.2.3. Langile mugimenduaren sorrera eta garapena.
IRUZKINAK
- Testua: Liberalismoaren ekonomia-politika. 1855eko Desamortizazio Orokorra.
- Grafikoa: Lehen Mundu Gerraren ondorioak. Greben bilakaera 1913 eta 1924 urte
bitartean.
1
5.1.1. EKONOMIAREN IKUSPEGI OROKORRA
Europako hainbat herriek garapen ekonomikoa eta industrializazio prozesua bizi zuten bitartean,
Espainia modernizazio ekonomiko honetatik urrun zegoen.Aldaketa batzuk eman baziren ere,oro
har,ezin da XIX. mendearen bukaerara arte industrializazioaz hitz egin,eta honek gainera,prozesu
luze eta mantso bati erantzuten dio.Nekazaritzari dagokionez,hau ere tradizionalismoan oinarrituta
egon zen XIX. mende ia osoan zehar,hots, autokontsumoan.
Mende hasieran,krisi ekonomikoa izan zen nagusi eta honen ondoren,estankamendu garai bati
eman zitzaion hasiera.1840.hamarkadatik aurrera, berreskurapen xume,mantso eta graduala ematen
hasiko da.Politikaren ezegonkortasun eta gorabeherek ere (gerra karlistak,estatu liberalaren eraikitze
prozesu korapilatsuak..) ez zuten gehiegi lagundu ekonomiaren modernizazio prozesuan ezta,
moderatuek urteetan zehar garatu zuten politika ekonomiko protekzionistak ere.
Gauzak honela, XIX.mendeko nazioarteko eskenatokian,Espainia ekonomikoki nazio atzeratua zela
esan genezake,Europako Ingalaterra,Frantzia,Alemania,Holanda etab.ekin alderatzen badugu.
XIX.mendearen azken hamarkadetan hazkunde fase batean sartu bazen ere,hazkunde tasak oso
xumeak izan ziren eta ez dago herri industrializatuen hazkunde tasekin konparatzerik.
Baina, zergatik ez zen Espainiako ekonomia modernizatu? Zein faktorek baldintzatu zuten hau?
Zaila da kausa bakar batez hitz egitea. Espainiako ekonomiaren modernizazio geldo eta lekutuak,
kausa anitzen ondorioa da. Besteak beste, kontuan izan behar da:
• Independentzia Gerrak eta Amerikako Kolonien emantzipazioak Espainiako ekonomia
hondatuta utzi zuten. Espainiak hein handi batean Amerikako produktuen ustiatzeaz eta
salmentaz bizi zen eta hauen galerak gogor astindu zituen. Honez gain, aipatzeko da, Espainiako
koroaren gastuak beti handiak izan zirela eta sarrerak berriz, txikiak. Hau ekiditeko Antzin
Erregimenaren zerga sistema aldatzea beharrezkoa zen, baina oso berandura arte, hots,
Erregimen Liberala martxan jarri arte 1830.hamarkadan, ez zen erreforma fiskalik egin.
• Erregimen Liberalaren ezarrera ez zen beste herrialdeetan gertatu zen moduan,
burgesiarengandik etorri. Espainiako klase politikoa ez zen burgesa, miliarrak baizik.
Ekonomia kapitalista eta industrialaren garapenerako klase burges sendo eta boteretsuaren falta
sumatu zen.
• Politika ekonomiko protekzionistak ere ez zuen sobera lagundu izan ekonomiaren garapen eta
modernizaziorako. Oligarkiaren interesak babesten ziren eta inbertsio aukerak oztopatzen
ziren.
5.1. ESPAINIAKO EKONOMIA
2
LABURBILDUZ:
Mendebaldeko Europan estatu liberalen finkapenarekin, ekonomia modernizatu zen:
• Nekazaritza iraultza eman zen. Alegia, nekazaritza autokontsumoan oinarritzetik merkatura
bideratzera pasatu zen.Merkatu nekazaritza garatzeko, lurren kontzentrazioa eman zen (lurrak
jabe burgesen esku geldituz), mekanizazioa txertatu zen,produktuen espezializazioa eta soroen
intentsifikazioa bultzatu ziren, etab. t
• Industria Iraultza eman zen: manufakturen ekoizpena artisautzan oinarritzetik industrian
oinarritzera pasa zen. Produkzioa lantegietan kokatu zen eta ekoizpena makinariaren bitartez
lortu zen. Energia indar berriak ere sartu ziren: lurrina lehendabizi eta elektrizitatea ondoren.
Siderurgia (meatzaritza, burdingintza eta altzairugintza) eta ehungintza sektoreak garatu ziren
lehendabizi. Berehala, garraio iraultza gertatu zen trenbidearen eraketarekin.
Nekazaritza eta Industria Iraultzek ekonomia eta gizarte eredu berria garatu zuten.Honek, bizitzeko
modu berria ere ekarri zuen.
• Ekonomia kapitalista garatu zen: merkatura bideratuko den produkzioa.
• Gizarte berria garatu zen, bi klase nagusietan banatuta: burgesia (negozioen jabea) eta
langileria (industriako proletarioak eta latifundioetako jornaleroak).
• Hiritartze prozesua: lehenengo sektorea ekonomia europarren oinarri izaten uztearekin batera,
nekazal eremua “hustu” egin zen eta kontran,hiriak handitu. Hirietan oso ongi berezituak egongo
dira elite burgesaren espazioa eta langilearena.
Espainian estatu liberalaren ezarrerak ez zituen ez modernizazio ekonomikoa ez gizarte berri
industrialaren garapenik zuzenean ekarri.
• Nekazaritza egitura tradizionalak, nagusi izaten jarraitu zuen XIX.mende osoan zehar.
Salbuespen bakar batzuekin (Andaluzia eta Levanten),benetako iraultza ez da 1960.
hamarkadara arte emango. Espainian ordura arte, lehenengo sektore tradizionala nagusi izaten
jarraitu zuen.
• Industrializazioaren garapena oso mantsoa izan zen eta gune konkretu nahiz isolatu batzuetara
mugatua egon zen: Bilbo, Katalunia, Madril eta Asturias.
3
5.1.2. NEKAZARITZAREN GARAPENA. DESAMORTIZAZIO PROZESUAK (152-154.orr)
Mendeetan zehar (XIX.mendea barne) nekazaritza izan zen Espainiako ekonomiaren oinarri.
Errenta nazionalaren portzentajerik altuena,nekazaritza eta abeltzaintzaren sarrerek osatzen zuten.
Hau dela eta,sektore honek bete-betean baldintzatzen zuen ekonomia nazionala.
Jada esan dugu, Espainiako nekazaritza autokontsumoan oinarriturik zegoela. XVIII.mendeko
Ilustratuen garaietatik, nekazal lurren estruktura aldatzeko beharra planteatu egin zen
(Jovellanos egituren modernizazioa planteatu zuen horietako bat izan zelarik). Espainiako
nekazaritzaren arazorik larrienetakoak hauek ziren:
• Lur hilak: lurren ¾.ak ez ziren landatzen. Egitura latifundista nagusitzen zen, hots, lurrak,
pribilegiatu gutxi batzuen esku zeuden (noble edo elizaren esku). Herentziak maiorazko
sistemaren arabera arautzen zirenez, lurrak ezin ziren saldu. Soilik lantzen ziren nekazari txikiei
errentan uzten zitzaizkien lurrak.
• Nekazari txikiak ez ziren produktibitatea eta produkzioa handitzeko inbertsiorik egiteko gai.
Gauzak honela, ez zegoen nekazaritza iraultza bultzatzeko aukerarik. Merkatu nekazaritza
garatzea ezinbestekoa zen Industria iraultza garatu ahal izateko.Izan ere,proletarioz beteriko gizarte
industriala garatzeko, beharrezkoa zen merkatura orientatuta egongo zen nekazaritza garatzea.
Modu berean, burgesia inbertsora garatzeko, beharrezkoa zen kapitala metatzeko jarduerak
bultzatzea (negozio aukerak egotea).
Espainiako nekazaritzaren egitura tradizional hau gainditzeko desamortizazioak planteatu
zituzten. Lurrak nazionalizatuz eta hauek ondoren salduz, produkzio kapitalista garatu nahi izan zen.
1. DESAMORTIZAZIOAK
Desamortizazioaren helburu nagusienak bi izan ziren:
• Nekazaritza modernizazioa bultzatzea merkatu ekonomiara orientaturiko nekazaritza garatzeko.
• Lur jabe berriak eratzea, burgesia latifundista alegia.
Honetarako, bide hauek jarraituko ziren:
• Maiorazko sistema eta Jaun Erregimena abolitzea (1812an lehenengo aldiz egin zena).
• Desamortizazioak: lur jabe latifundista tradizionalaren (noblezia eta kleroaren) lurrak estatuak
bereganatuko zituen ondoren merkatuan saltzeko.
4
Godoy izan zen desamortizazioa bultzatu nahi izan zuen lehena, nahiz eta talde pribilegiatuen
oposizioarengatik ez zen aurrera eraman. Ondoren, erregimen liberala ezartzeko saiakera guztietan,
desamortizazio planteamenduak egon ziren (Cadizeko Gorteetan,Riegoren hiru urteko liberalean…).
Lehenengo desamortizazio garrantzitsua ordea, Mendizabalen eskutik egin zen (M. Kristinaren
Erregeordetzan,1836an).
1. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA 1836: (liburuko 109-110.orriak eta 3.gaiko fitxak)
• Testuingurua, garai historikoa:
o Estatu Liberalaren eraikuntza garaian egin zen. Alegia, M. Kristinaren erregeordetzan eta I.
Gerra Karlista lehiatzen ari zela. Garai honetan, 1837ko Konstituzioarekin Espainian
Erregimen Liberala behin betirako finkatuta geldituko da.
o Mtz. de la Rosaren gobernu moderatuaren ondoren, aurrerakoiek hartu zuten gobernua eta
Antzin Erregimena bertan behera uzteko dekretuak publikatu zituzten, haien artean,
maiorazko sistemaren eta jaun erregimenaren abolizioa.Ondoren,Eliz lurren desamortizazioa
dekretatu zen.
• Zein ondasun izan ziren desamortizatuak? Monasterioa, komentu eta orden erlijiosoen lurrak
nazionalizatu ziren eta salmentan jarri ziren.
• Zein helburuarekin? helburu nagusiena, Estatu Liberal berria indartzea izan zen. Estatuak alde
batetik, zor publikoak txikitu nahi zituen eta bestetik, I. Gerra Karlistaren gastuak ordaindu.
• Nola egin zen? Prozesua: Salmenta enkantean (subastan) egin zen eta zor publikoak
erostearen trukean egin zen. Alegia, erosleek Estatuak zituen zorrak pagatzearen trukean jaso
zituzten lurrak.
Erosle gehienak, nobleak izan ziren (ez baitzegoen burgesia klase sendorik lurrak erosi ahal
izateko).
• Ondorioak:
o Nobleek erositako lurrak “betiko moduan” kudeatzen jarraitu ziren eta beraz,
desamortizazioak ez zuen produkzio sistemaren modernizaziorik bultzatu. Hau da, jabeek
lurrak betiko moduan, nekazari txikiei errentan utzi zizkioten, baliabide ekonomiko nahikorik
ez zituztenak inbertsioak egiteko.Nekazari txikien helburua gainera, ez zen ustiapen
kapitalista garatzea, bizirautea baizik.1836ko desamortizazioa beraz,ez zen baliagarria izan
nekazaritza kapitalista garatzeko (nekazaritzak autokontsumoan oinarritzen jarraitu zuen).
o Vatikanoak harremanak apurtu zituen Espainiako gobernuarekin (1851.urteko
konkordatuarekin berreskuratuko direnak Isabel II.aren hamarkada Moderatuan).
5
2. ESPARTEROREN DESAMORTIZAZIO SAIAKERA 1841 (3.gaiko fitxak)
Espartero Erregeorde zela (1840-43) klero sekularraren lurren desamortizazioa hasi zuen
(Artzapezpikuen,parrokien etab.en lurrak). Desamortizazio hau bertan behera gelditu zen Isabel II.a
erregina bihurtzearekin batera (Hamarkada Moderatuan,zeinean oligarkiaren interesak babestu ziren)
3. MADOZEN DESAMORTIZAZIOA 1855 (osatu liburuko 121.orria eta 3.gaiko fitxak)
• Testuingurua, garai historikoa:
o Madozen desamortizazioa Isabel II.aren garaiko bi urteko aurrerakoian burutu zen.
Aurrerakoiek 1854ko Vicalvaradaren matxinadaren ondoren gobernua eskuratu zuten
(hamarkada moderatuari amaiera emanez). Haien helburua sistema politikoaren eta
ekonomiaren modernizazioa bultzatzea izan zen.
• Zein ondasun izan ziren desamortizatuak? Desamortizazio orokorra izan zen, baina nagusiki,
udaletxeen lurrak (lur komunalak) desamortizatu ziren (baita Elizari geratzen zitzaizkionak,
kofradienak,orden militarrenak…).
• Helburua? Helburu nagusiena nekazaritza egituran modernizazioa eta produkzioaren garapena
izan ziren. Honez gain, Estatuak dirua lortu nahi zuen trenbide sarean inbertitzeko.
• Nola egin zen? Prozesua: Mendizabalen garaiko akatsak ez errepikatzearren, oraingoan aldez
aurretik legez zehaztu egingo da zertan eta nola inbertituko den desamortizazioetatik jasotzen
den dirua (trenbidearen garapenean,azpiegituren garapenean,zorrak ordaintzean…). Lurrak
enkantean salduko dira.
• Ondorioak:
o Udaletxeek kalte handia jaso zuten lur munizipalak galtzearekin.
o Herritar eta nekazari txikientzat lur komunalen pribatizazioa kaltegarria izan zen.Izan ere,
baliabide iturri asko galdu zituzten (egurra ustiatzeko, fruta arbolak ustiatzeko… eskubidea).
o Lur gehienak berriz ere lehengo lurjabeen esku gelditu ziren.Hauetariko gehienak beste behin
ere, lurrak errentan utziko dizkiete nekazari txikiei.
o Nekazaritza hazkunde espantsiboa eman zen, lur hil asko produkzioan jarri baitziren.Baina ez
zen oro har hazkunde produktiborik gertatu. Salbuespen bakar batzuekin, lurrak betiko era
tradizionalean lantzen jarraituko dira:makineriarik gabe,ongarri kimikorik gabe, auto-
hornikuntzaren bidean, etab.
6
2. NEKAZARITZA USTIAPEN KAPITALISTEN SALBUESPENAK (liburuko 153)
1850.hamarkadan, merkatura bideraturiko ustiapen espezializatuak sortu ziren.Gehienak,
Mediterraneoko hego-ekialdeko kostan garatu ziren, Andaluzia eta Levanten.Toki hauetan, lur jabe
burges kapitalistek,merkatura bideratzeko produkzio espezializatua eta intentsiboa bultzatuko
dute.
• Andaluzian bi produktuetan espezializatuko dira nagusiki.
o Olibondoetan: hasiera batean, olioa Britainia Handiko makinak “engrasatzeko” ekoiztuko dute.
o Mahatsondoak: mahai ardoa (ardo arrunta) ekoiztuko dute nagusiki.Hasiera batean gutxi
esportatzen zen, izan ere, Frantzia zen ardo esportatzailerik handiena. 1870.hamarkadan
Frantziak filoxera izeneko plaga pairatu zuen eta honek, Penintsulako ardogintzari bultzada
eman zion. Hala ere, XIX. mende bukaeran filoxera izurria Espainiara ere iritsi zen eta berriz
ere, produkzioa erori egin zen.
• Levanten: zitrikoen ekoizpenean espezializatuko dira (laranjak,limoiak..).
• Gaztelan: gune batzuetan, gariaren produkzioa merkatura bideratuko dute. Gariaren
kontsumoa eta produkzioa hein handi batean, gobernuek hartutako politika ekonomikoen
araberakoa izango da. Libreganbismoaren garaietan (6 urteko demokratikoan), Penintsulako
gariak konpetentzia handia izango du. Izan ere, inportatutako garia oso merkea izango da eta
beraz,gari nazionalaren kontsumoa jaitsiko da. Politika protekzionisten garaietan
(Berrezarkuntzan), gari nazionala babestuko da kanpoko gariari, inportazio handiak ezarriz (eta
batzuetan,debekatuz).Garai hauetan,nekazaritza “zerealista” estatalaren produkzioa indartuko
da.
7
5.1.3. INDUSTRIAREN GARAPENA XIX. MENDEAN (liburuko 157-161.orriak)
Industrializazioa Espainian prozesu motela eta berantiarra izan zen, Europako bestelako herrialdeekin
konparatuz, (ikus 181.orriko grafikoa).Gainera,eskualde jakin batzuetan baino ez zen gauzatu. XIX.mende
osoan zehar,Espainiak funtsean herrialde nekazaria izaten jarraitu zuen, nekazaritza tradizionala eta auto-
hornikuntzan oinarriturikoa hasieran eta ustiapen kapitalistan oinarritua ondoren, (ikus 179.orriko
grafikoak).Honen arrazoiak bilatzea korapilatsua da, ezen faktore ezberdin askok izan zuten eragina:
• Nekazaritza iraultza ez emateak eragina izan zuen industrializazioaren garapenean.Izan ere, ez zen
barne merkatu trinkoa garatu,ez zen klase burges latifundistarik sortu, ez zen kapital metaketarik eman
(inbertsioak eman ahal izateko), etab.
• Desamortizazioak nahiko berandu iritsi ziren. Mendizabalena (1836) ez zen arrakastatsua suertatu eta
Madozena (1855) astiro (mantso) garatu zen.Estatuak saldutako lur gehienak gainera,nobleek erosi
zituzten,negozio gizonak ez zirenak.Hauek lurrak modu kapitalistan ustiatu beharrean,nekazari txikiei
errentan uzten ohi zizkieten.Nekazari txiki hauek,ez zuten inbertsio ahalmenik eta hortaz, nekazaritza
tradizionala jarraitu zen nagusi izaten.
• Erregimen liberalak ez zuen “de facto” kapitalismoa garatu. Espainian klase politikoa ez zen burgesa
izan,militarra baizik.Honek dudarik gabe,eragina izan zuen modernizazio ekonomikoa ekarriko zuen
legislazioaren garapenean (Ingalaterran esaterako,burgesia politikaren gidari nagusiena zen
1668.urtetik).
• Bi urteko liberala arte (1854-56),politika ekonomikoa protekzionista izan zen.Honen ondorioz, kanpo
inbertsioak oso txikiak izan ziren.Espainian ez zegoen klase burges sendorik,inbertsioak egiteko
ahalmena zuenik.Hori dela eta,Europan industrializazio martxan zegoen bitartean,Espainian,ez zegoen
apenas inbertsio aukera zuen klaserik.
Industrializazio prozesua,bi faseetan bereiz genitzake:
1. FASEA: 1840-1880
Industrializazioa ia,ia, Kataluniara mugatzen zen. Zergatik
Katalunia? Katalunia merkataritza tradizio handiko herria zelako
eta jadanik,Aro Modernoan zehar,burgesia talde sendoa sortuz
joan zelako (kapitala metatu eta inbertitu egin zuena).
Independentzia gerra baino lehen jada,makineria industriala
txertatzen hasi ziren eta XIX.mendean zehar,industria arinean
espezializatuz joan ziren (ehungintza sektorean). Bertan sortu
ziren halaber 1840.hamarkada,lehenengo langileen elkarteak.
8
Bi urteko aurrerakoian,ekonomia sustatu eta garatzeko neurriak hartu ziren. Nagusienak:
• Madozen desamortizazioa, 1855 (desamortizazio nagusiki zibila)
• Trenbide legea (1855): atzerriko kapitala eta konpainiei Espainiako trenbide sarea eraikitzeko aukera
eman zion legea. Ordutik,trenbidearen garapena ematen hasi zen.Honek,onura ekonomiko handiak
ekarri zizkion estatuari:
o Meatzaritza eta siderurgia sektoreak sustatu ziren.
o Barne merkatua,gutxika gutxika garatuz joan zen (barne komunikazio sarea sortuz).
• Bankagintza legea (finantzak eta kredituak bideratzeko).
2. FASEA: 1880-1900
Espainiako industrializazioak bultzada hartuko du,bereziki Euskal Herrian. Bizkaiako industrializazioa
da nabarmendu behar dena. Zergatik Bizkaia?
• Bizkaia meategietan aberatsa izan da beti (Aro Modernoan ere,meatzaritza tradizioa izan zuen,burdin
lingoteak Ingalaterrara esportatzen zituelarik).
• Foruei esker, meategien ustiapena bizkaitarren monopoliopean egon zen beti (hau ez zen horrela izan
beste tokietan). Honek, kapitala Bizkaian geratzea ekarri zuen. III.Gerra Karlista galduta foruak galdu
zituzten arren, Bizkaitarrek jarraitu zuten bertako meategi eta industria guneen jabe nagusi izaten.
• Meategi gehienak,portuetatik gertu zeuden, Nerbioi itsasadarrean,Ezkerraldean
• Bizkaiako mea oso egokia zen 2.industrializaziaren labeetarako,alegia,altzairugintzarako (Bessemer
bihurgailua edo sistema izeneko siderurgia sistemarako).Hau dela eta,Labe Garaiak eratu egin ziren
1870.hamarkadatik aurrera,izugarrizko bultzada jaso zuen Bizkaian industrializazioak.Hau hein batean,
Berrezarkuntzan hartu zen politika ekonomiko protekzionistari esker izan zen.Inportazioak ekidin ziren
eta barne merkatua sustatu zen.Horrela,Bizkaia bihurtu zen,barne merkatuaren hornitzailerik nagusiena,
bai siderurgian bai eta untzigintza sektorearena ere.
• Bizkaiako siderurgia industriak,estatuko eraikuntza eta trenbide sarearen monopolioa eskuratu zuen
(Altos Hornos de Bizkaia).
• Espainiako ontzien gehiengoa ere,Bizkian ekoizten zen (La Naval de Sestao).
• Banka sistema propioa antolatu zuten: BBV (Banco Bilbao Bizkaia).
Industrializazioarekin,oligarkia industriala garatu egin zen Bizkaian (burges industrialak): Ibarra familia,
Oriol familia... Hauetariko askok,egungo Negurin asentatu ziren eta gehiengoak,euskal nazionalismoa
besarkatu zuen.Era berean,langile auzoak eratuz joan ziren:Portugalete,Barakaldo,Sestao,Zornotza...
9
Hauetan,langile mugimenduak indarra hartu zuen,sozialismoak bereziki.Industrializazioarekin,
immigranteen kopurua izugarri handitu zen, (batik bat Andaluzia, Extemadura eta Galiziatik etorri ziren).
ONDORIOAK:
Gune jakin batzuk industrializatu baziren ere (Katalunia,Bizkaia,Madrid eta Asturias batik bat),
Espainiak funtsean,nekazaria izaten jarraitu zuen XX.mendean zehar. Industrializazioa lurralde
periferikoetara eta Madrilera mutatua egon zen oso berandura arte. Benetako industrializazioa,
1960.hamarkadan gauzatu zen (Frankismoan).
Ideia nagusienak bereganatu eta garatu.
- Prozesu motela,berantiarra eta eskualdekoa.
- 1870.hamarkadara arte,ia Kataluniara mugatua (ehungintza sektorera).
- Bi urteko aurrerakoia aurrerapausoa izan zela,batez ere Trenbide legeari esker (siderurgiaren eta barne
merkatuaren motore izan zelako).
- Errestaurazioan industrializazioak izugarrizko bultzada jaso zuen ekonomia politiko protekzionistari esker
(bereziki Bizkaian). Bizkaia bihurtu zen,barne merkatu gehiengoaren hornitzailea, bai siderurgian nola
untzigintzan.
Bizkaiko Labe garaiak eta langile auzoak
Bartzelonako ehungintza (industria arina)
Asturiaseko
meatzariak
10
5.1.4. TRENBIDE SAREAREN GARAPENA (osatu liburuko 162-63)
Jada aipatu dugun legez, trenbide sarea Espainiako industrializazioa bultzatzeko faktore
garrantzitsuenetako bat izan zen. Isabel II.aren garaiko bi urteko aurrerakoieko gobernuak aurrera
ateratako “Trenbide Legea” (1855) funtsezkoa izan zen trenbide sarearen garapenerako Espainian. Ordura
arte, linea bakar batzuk baino ez zeuden eraikita, (Bartzelona – Mataró eta Madrid – Aranjuez). Izan ere,
Espainian ez zegoen trenbidea eraikitzeko nahikoa azpiegitura industrialik garatua. Hamarkada
moderatuan bultzaturiko politika ekonomiko protekzionistak ere, ez zituen atzerritar enpresen inbertsioak
faboratu eta beraz, 1855.urtera arte trenbideak kilometro bakar batzuk baino ez zituen izan. 1855.urteko
Trenbide legearekin sarea garatzen hasi zen, kanpo inbertsioei eta kapitalari ateak irekitzearekin batera.
Konpainia frantses eta ingelesek askatasun guztia izan zuten lehengaiak inportatzeko, are gehiago, muga
zergarik gabe atzerritik materialak ekarri ahal izan zituzten. Atzerritar enpresek ordea penintsulako
zailtasun orografiko eta geografikoekin egin zuten topo. Hauen aurrean eta maldan gora trenbideak arinago
joan ahal izateko, errailak Europakoak baino zabalagoak egin behar izan zituzten, honek Europako
gainerako herrialdeekin konexio zuzena oztopatu egin zuena guztiz, (egun arte).
Espainiako trenbidearen egitura erradiala izan zen. Alegia, hiriburua (Madrid) konektatzea izan zuen
helburua. Hiri handiak konektatuak gelditu ziren bitartean, eskualde asko, trenbide sarearen onuretatik
kanpo gelditu zen, Galizia esaterako (ikus liburuko 162.orriko mapa).
Isabel II.aren azken garaian trenaren eraikuntzak finantza krisia eragin zuen, 1866.urtean lehertu zena.
Trenbide sarean egindako inbertsioak irabaziak baino handiagoak izatera iritsi ziren eta honek, akzioak
gainbeherara eraman zituen, klase burges espainiarraren kalterako. Trenbidearen sarea eten egin zen
1970.hamarakadara arte eta Berrezarkuntzaren garaietan hartu zuen bultzada berriz ere. XIX.mende
bukaeran eta Berrezarkuntzaren garaiko gobernu Kontserbadore eta Liberalak bultzaturiko politika
protekzionistari esker, trenbide sarearen eraikuntzak Kantauri isurialdeko meatzaritza eta siderurgiari
bultzada eman zion (Asturias eta Bizkaian batik bat). Politika ekonomiko protekzionistak, Bizkaiko burgesia
industrialaren interesak babestu zituen eta hauek eskuratu zuten trenbidearen eraikuntzaren monopolioa.
11
5.1.5.MERKATARITZAREN NONDIK NORAKOAK ESTATUAN (ikus 163-164.orriak)
Antzin Erregimena bertan behera gelditzearekin batera eta ekonomia liberala ezartzearekin
batera, merkataritza harremanak ugaritu egin ziren. Isabel II.aren garaitik aurrera, konstituzio
liberalak indarrean jartzean, gremio sistema desagertu eta merkataritza harremanak liberalizatu
egin ziren. Honek kanpo zein barne merkatuaren bultzada eragin zuen. Merkataritzaren fluxua
ordea zenbait faktorek baldintzatu egin zuten. Izan ere, nekazaritza iraultza eta Industrializazio
prozesu berantiar zein xumeek merkataritza trafikoa ere txikia izatea ekarri zuten. Espainiar
industriak zailtasunez egiten zion konpetentzia Frantzia, Britainia Handia edo Alemania bezalako
industriei.Nekazaritza gaiek ere, kostata egin ziezaieketen aurre herri garatuagoko nekazal
produktuen prezioei.
Mestaren pribilegioak behin betirako 1836.urtean desagertu ziren eta honekin batera, barne
zergak (tokitik tokira produktuak garraiatzeagatik kobratzen zirenak) ere. Honek barne merkatua
sustatu egin zuen. Barne merkataritzari bultzada emateko ordea, garraio sistema edo sare egokia
beharrezkoa zen. Trenbidearen eraikitzearekin batera, (1855.urtetik aurrera batez ere), barneko
hiri eta bazter ezberdinak lotu egin ziren eta honek, barne trukea handiagotzea ekarri zuen.
Barneko merkataritzaren tasak ordea, Europako bestelako herrialdeekin konparatuta, txikia izaten
jarraitu zuen. Izan ere, industria eskualdeak oso mugatuak ziren, baita nekazaritza kapitalistaren
guneak ere, eta kontsumoa elite txiki bati baino ez zegoen erreserbatua. Kataluniako industria
arinen produkzio gehiena esportaziorako zen eta baita nekazal produkzioa ere, (olioaren produkzio
gehiena esaterako, Britainia Handiko makinak koipeztatzeko esportatzen zen).
Europako produkzio kapitalistarekin lehiatzeko zailtasunen aurrean, estatu espainiarreko
inbertitzaile burgesek gobernuak presionatu egin zituzten kanpo produktuei muga zergak igotzeko
eta bertako produktuen kontsumoa sustatzeko. 1870.hamarkadaz geroztik, gobernuek politika
ekonomiko protekzionistak abian jarri zituzten, aurreko garaietako librekanbioari frenoa jarriz.
Honek Bizkaia eta Asturiaseko industrien hazkundea ahalbidetu zuen arren, konpetentzia txikiko
industriak sortzea ekarri zuen ere.
Kanpo merkataritzari dagokionez aipatzekoa da, Amerikako kolonien galerak zeharo aldatu
zituela atzerriko merkatu harremanak. Amerikako produktuen faltak Britainia Handiko eta
Frantziako inportazioak areagotu zituen XIX.mendearen erditik aurrera. Esportazioei dagokionez,
Kataluniako kotoia eta nekazaritza gaiak izan ziren nagusi, zerealak batik bat. 1860.hamarkadan
Frantzian filoxerak gogotik jo zuen garaian, ardoaren esportazioa ere nabarmenki goratu zen,
mende bukaerarako berriz ere jaitsiko zena.
12
5.2.1. GIZARTE BERRI BATEN GARAPENA (estamentu gizartetik klase gizartera)
Estatu Liberalaren garapenarekin gizartea, estamentu gizartea izatetik, klase gizartea izatera pasako
da. Konstituzio liberal guztiek, liberalismoaren printzipioei jarraikiz, berdintasun juridikoa aldarrikatuko dute,
modu honetara, Antzin Erregimeneko pribilegiozko gizartea desagerraraziz. Printzipioz, denak legearen
aurrean berdinak izango dira aurrerantzean, denek zergak ordainduko dituzte eta eskubide politiko berak
izanen zituzten, (azken hau ordea ez zen guztiz erreala, gizonezkoen sufragio unibertsala ez baita lehen
momentutik ezarriko; 6 urteko demokratikoaren salbuespenarekin, 1890.urtera arte ez da ofizialki ezarriko).
Nobleziak eta Elizak garai bateko pribilegioak galdu zituzten arren, botere handia izaten jarraitu zuten.
Konstituzio gehienek haien interesak babestu zituzten, esaterako, Senatuan eserlekuak ziurtatuz eta Elizari
kasu, gizartearen hezkuntza eta morala bideratzeko eskubidea aitortuz, (ez ahaztu erlijio katolikoa estatuko
erlijio ofiziala izanen dela eta honek, eskubide bereziak aitortu zizkiola).
Konstituzio guztiek beraz, berdintasun juridikoa aitortu arren, (1837koa, 1845eko, 1869koa eta
1876.urtekoa), ez zuen gizarte berdintasunik ekarri. Gizartea, bi talde nagusienetan banatuta geldituko
da: (osatu liburuko 174-175.orriekin).
1.GOI KLASEA (NOBLEZIA ETA BURGESIA BERRIA) (osatu liburuko 176-177.orriekin)
Klase agintaria eta ekonomikoki ahaltsua zena: burgesia industrial eta latifundista,elite aristokratiko eta
elizkoia, militarrak… Estatuaren botere esferak kontrolatu zituzten, haiek bihurtu zirelarik klase politiko
nagusiena, (bereziki Berrezarkuntzaren garaiaz geroztik). Noble aberatsek eta burgesia berriak estatu
espainiarreko oligarkia berria osatu zuten. Ekonomia liberalizatzearekin batera, klase burgesa burtsan eta
negozio kapitalistetan inbertitu ahala aberastu egin zen.
Desamortizazioei esker eliz lurrak eta herri lurrak eskuratu zituzten eta produkzioa merkatura
bideratzearekin batera, nekazaritza lurjabe handien burges taldea sortu zen, nagusiki, Andaluzian.
Hauetariko gehienak, jatorri noblekoak ziren. Goi nobleziak izan ere, liberalismoarekin bere botere
ekonomikoa are gehiago handitu zuen, lurrak errentan utzi ordez hauekin negozio egin baitzuten. Burgesia
industriala Katalunian, Hego Euskal Herrian (Bizkaia eta Gipuzkoan nagusiki) eta Asturiasen garatu zen.
Goi klase agintariak bizimodu aberats eta erosoa izan zuen; industria arinaren kontsumitzaile nagusienak
izan ziren, (luxuzko jantziak, gurdi dotoreak, lehen kotxeen erosleak…), kasino eta klub sozialetan
elkartzen ohi ziren, artea eta ikuskizunen bezero bihurtu ziren, (opera, antzokiak... haien aisiaren parte
izanik), etxe dotore eta luxuzkoetan bizi izan ziren, (zerbitzari hainbat bertan langile edukiz), etab. Goi elite
industrialak hiri eremuetan erosi zituen etxeak, (zabalguneetako pisu handi eta argitsuak, jauregiak…) eta
landa eremuetan erresidentziak izan zituen ere. (Ikus liburuko 177.orriko testua “nobleak eta burgesak”)
13
2.ERDIKO KLASEA (liburuko 178.orria)
Oso talde mugatu zen, (biztanleriaren %5era ez ziren iristen). Merkatariek, katedradunek, lanbide
liberalekoek, langile publikoek, produktore txikiek… osaturiko klasea zen. Gehienek goi klasearen
bizimodua eramaten ahalegindu ziren, estatus sozial altua itxuratu nahirik, baina ekonomikoki goi klase
burgesetik oso urrun egon ziren.
3. BEHE KLASEA: SOLDATAPEKOAK -jornalari eta proletarioak- (liburuko 179-183.orriak)
Langileen klasea,politikoki marjinatuak eta ekonomikoki pobrezian suminduriko gizarte taldea izan zen:
jornalariak,proletarioak, nekazari txikiak, meatzariak… Gizartearen gehiengoa osatzen zuten arren, botere
politiko eta ekonomikotik marjinaturik zeuden eta klase ahaldunaren nola edo hala menpe bizi ziren.
Soldatapekoen lan eta bizi baldintzak tamalgarriak ziren kasurik gehienetan, esplotazioa eguneroko ogi
izanik (12 ordutik gorako lanaldiak, haurrak lantegietan lan eginez, kontrataziorik gabe…). Gehienak
miseria gorrian bizi ziren, ezen soldatak oso murritzak eta aldakorrak ziren. Ez zuten inolako lan
eskubiderik eta zerbitzuak jasotzeko aukerarik ere ez; goi mailako ikasketak egiteko,atentzio medikoa eta
medikazioa jasotzeko… (zerbitzu hauek guztiak pribatuak zirelarik). Nekazal eremuetako jornalari gehienak
analfabetoak ziren haatik, (XIX.mendearen bukaeran biztanleri osoaren %70 inguru zen alfabetatu gabea,
ikus liburuko 180.orriko grafikoa). Hirietako proletarioak etxe ziztrin eta metatuetan bizi izan ziren, fabrika
guneen ondoan eraikitako auzoetan, (ikus liburuko 181.orriko bizi baldintzen testua). Hiriko gune hauek
higiene falta handikoak izan ziren, (estolderiarik gabekoak, ur eta argi korronterik gabekoak…), gaixotasun
askoren foku bihurtuz, (ikus liburuko 175.orriko taula bizi itxaropenari buruzkoa).
Kontsumoa ez zegoen haien eskura, ezen, zituzten soldata ziztrinekin kostata iristen ziren eguneroko
gastuei arre egitera, (etxearen alokairua, jatekoa…). Maiz goseteak sufritzen zituzten, nagusiki, jornalariek,
(ikus 180.orriko landa eremuko goseari buruzko testua). 1855.urteko Madozen desamortizazioak min
handia egin zien klase herrikoiei, izan ere, lur komunalak pribatizatzearekin batera, garai batean zituzten
eskubideak natur baliabideen aprobetxamendua egiteko bukatu ziren, honek suposatu zuenarekin, (egurra
dohainik ustiatzeko eskubidea, baratza izatekoa, ehizatzekoa…). Irakurri 185.orrietako testuak, “nekazariak
miseria gorria”.
Desberdintasun sozial eta behe klasearen miseria, gatazka sozial
gehienen iturburu izan zen, (ikus langile mugimenduaren garapena).
14
5.2.2. DEMOGRAFIAREN BILAKAERA (osatu liburuko 155-56 eta 226-227.orriekin)
XIX.mendearen bukaeran, Espainiako biztanleria handitu egin zen, baina ez Europako beste
herrialdeetan bezain beste, (kus 155.orriko grafikoa). Haurren hilkortasun tasak oraindik handia izaten jarraitu
zuen eta bizi itxaropena, txikia, (1900.urtean estatuan 18 milioi pertsona inguru bizi zen eta zifra 23
milioietara hazi zen 30 urteetan). XX.mendearen hasieran,gune industrialetan trantsizio demografikoa
garatzen hasi zen. Industria-aurreko gizartea, gizarte industrializatu bihurtzen hasi zen: jaiotza tasak txikitu
ziren (izan ere, hirietako bizi baldintzek ez zuten aukerarik ematen seme-alaba kopuru handia izateko); bizi
itxaropena ere handitu zen (1900ean bataz besteko bizi itxaropena 34,5 urtekoa izatetik, 1930ean, 50ekoa
izatera, ikus 226.orriko grafikoa). Bizi itxaropena handitzearen arrazoi nagusi, medikuntzaren aurrerapena eta
hirietan, higiene mailaren hobekuntza izan ziren, (estolderiak ur zikinak bideratzeko, ur edangarriaren
kontrola…). Modu guztiz ere, hobekuntza hauen guztien onuradun nagusi goi klasea izan zen, ezen, behe
klasearen bizi baldintzek oro har, txarrak izaten jarraitu zuten eta ongizate estatuaren faltan, medikuntzaren
zerbitzuak elitearen eskura egon ziren batez ere. Jaiotza tasaren kontrol neurriak ere, (antisorgailuak) ez
ziren gehiengoaren eskura egon. Gauzak honela, nahiz eta XIX.mende bukaeratik aurrera demografiaren
aldaketa ematen hasi, Espainian benetako trantsizio demografikoa 1960. hamarkadara arte ez da
gauzatuko (industrializazioa estatu osoan zabaltzearekin batera eta jaiotza tasen kontrola egitearekin,
osasun zerbitzua zabaltzearekin eta bizi itxaropena luzatzearekin batera).
XIX.mendearen bukaeraz geroztik, nekazaritza ekoizpenaren handitzeak aukera eman zuen etengabe
hazten ari zen biztanleria elikatzeko. Industriaren hazkunde mugatuak ordea,landa-eremuko exodoa gelditu
eta hiritartze prozesua mantsotu zuen. Populazioaren gehiengoak nekazaria izaten jarraitu zuen (%70 gutxi
gora behera) eta emigrazioak XIX.mende bukaerara arte, penintsula barnekoa baino, itsasoz haraindikoa
izaten jarraitu zuen. Alegia, herritarrek lanaren faltan eta bizimodua hobetzeko desiotan, Ameriketara
emigratzen jarraitu zuten nagusiki. XIX.mende bukaeratik aurrera, industrializazioa zabaltzen
hastearekin batera, barne mugimenduak eta hiritartze prozesua arintzen hasi ziren.Hauek ordea,
Madrid,Bartzelona,Bilbo,Zaragoza,Malaga eta Sevillara mugatu ziren, (industrializazio motela izateak,
hiritartze prozesua Europakoa baino motelagoa izatea ekarriko du). Hiri hauetara poliki-poliki estatuko beste
eskualdeetako pertsonak iristen joango dira, (galegoak, Extremadurakoak, andaluzioakoak…) bertako
industrietara lanera, (ikus 227.orriko mapa).
Hiri hauek urbanizatu egin ziren: tren geltokiak, iluminazioa, ur korrontea… iristen hasiko dira. Klaseen
espazioa oso ongi berezitua egongo da; hots, elitearen bizitokia (zabalguneak) eta laregilearena (aparteko
auzoak). Zabalguneak teatroz, parkez, kafeez... hornituko dira, burgesia eta aristokraziaren aisialdirako
erreserbatuak egongo direnak. Proletarioen auzoak meategi, industria eta fabriken inguruan garatuko dira,
15
kale estuetan pisu txiki anitz metatuz. Hauek ez dira inolaz ere, higiene eta zerbitzu aldetik zabalguneak
bezalakoak izango, kutsadura eta zikinkeri industrialaz inguraturik egongo dira. Bilbo adibidetzat harturik,
Nerbio itsasadarraren eskuinaldean burgesia kokatu zen, (Deustu, Neguri…) eta proletarioak berriz,
ezkerraldean, (Barakaldo, Portugalete, Sestao…).
5.2.3. LANGILE MUGIMENDUAREN GARAPENA
OHARRA: puntu hau garatzeko, jada 4. Eta 5. Gaian ikasitako guztia aintzat hartu behar da. Kronologikoki, langile
mugimenduaren hastapenak eta garapena azaldu beharko zenukete, lehenengo elkarteen sorreratik Isabel II.aren
garaian, Internazionalarekin batera kontzientziaren garapenera eta benetako langile mugimenduaren antolaketara,
Alfontso XIII.aren garaira iritsi arte.
ISABEL II
ERREGETZA 1833-68
(liburuko 184-
185.orriak)
- 1830.hamarkadan lehenengo industria makinak hedatzen hasi ziren estatuan. Honekin batera, langileen protestak
(artisauena batik bat) hasiko dira, makinen kontrakoak (ludismoa), hauek langabezia zekartelakoan.
- Isabel II.az geroztik,nekazaritza latifundista eta industrializazioa garatzen hasiko da (oso modu xumean).
1840.hamarkadan,( moderatuan), lehenego langileen elkarteak eratu ziren Bartzelonan (ehungileen elkarteak).
- Bi urteko aurrerakoian (1854-56) langileak lehendabiziko aldarrikapenak eta protestak egiteko mobilizatu ziren:
prezioen igoera salatzeko,lan baldintzak hobetzeko… Mugimenduak hirietara mugatu ziren batik bat.
- Madozen desamortizazioaz geroztik, lur komunalak pribatizatzeak eta nekazaritza latifundista garatzeak, lehenengo
nekazal guneetako protesta antolatuei emango diete bide.
SEI URTEKO DEMOKRATI-
KOA
1868-75
(ikus 187)
- Hazkunde ekonomikoa emango da:nekazaritza latifundista eta industrializazioaren lehen bultzadan,langileen artean
kontzientzia zabaltzen hasiko da. Soldatapekoen kopurua, (jornalari-proletarioak) handituko da. Hauek bereziki
Katalunia eta Andaluzian kokatuko dira, (baita Madrilen ere). Haien lan eta bizi baldintzak latzak ziren oso. Erregimen
Liberal espainiarrak ez zuen langileen eskubideak babesteko inolako legedirik.
- Sei urteko demokratikoan,adierazpen askatasuna guztiz bermatuko da eta langileen elkarteak legeztatuko dira.
- I.go Internazionalaren ideiak zabalduko dira eta sindikalismoari bide emango zaio, Langile Nazioarteko Erakundeak
sortuz (I. Internazionala labur-labur zer izan zen azaldu beharko litzateke)
BERREZAR-
KUNTZA 1875-1931 (ikus 188-191 eta
4.1. gaia) *GREBALARIEN
GRAFIKOA
(ikus 252-253.orr, 258-259
eta 4.2. gaia)
ALFONTSO XII ETA Mº KRISTINAREN garaietan:
- Langile mugimendua antolatuko da.Mugimendu Anarkista eta Sozialista jaioko dira. Anarkistek,bide iraultzaileari ekingo
diote,sozialistek ordea,PSOE fundatuko dute. (Bakoitzak labur-labur zer defendatzen duen azaldu).
- Anarkismoa izan zen nagusiki arrakastatsua Espainian, (azaldu honen zergati batzuk).
- Dena dela,zailtasun handiekin antolatuko da langile mugimendua. Izan ere, Canovasen garaietan sindikalismoa
debekatuta geldituko da. Sagastarekin onartuko baden arren,ezin dugu ahaztu politikoki garai guztiz kontserbadorea
eta anti-demokratikoa izan zela.
XX.MENDE HASIERA (Alfontso XIII).
- Langile mugimenduak geroz eta indar handiagoa izango du. Anarkistek,CNT fundatuko dute eta sozialistak,lehenengoz
iritsiko dira Parlamentura (1910). UGT ere indartuko da, (Bereziki Bizkaian, Asturiasen)
- Lehenengo Mundu Gerrak langabezi tasa eta inflazioa gogotik jo zituen eta honekin batera, langile grebak eta
sindikalismoaren igora gauzatuko dira (1915.urtetik aurrera).
- Errusiako iraultzak ere,itxaropen handiak piztu zituen nazioarteko langileen artean (1917ko krisia), baita Espainian ere.
Errusiako Boltxebikearen iraultzaren giroan, grebak, manifestazioak… ugarituko dira, (ospetsunea Canadiensekoa),
baita errepresioa ere gobernuaren zein ugazaben partetik, (pistolerismoaren garaia).
- Primo de Riveraren garaian; langile mugimendua gogoz astinduko da ia desagerrarazi arte.
16