528-2

4

Upload: ttipi-ttapa

Post on 14-Mar-2016

221 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

LOREAK Koloreeidagokionez,orainarte tonuilunakjartzekoohitura haundiagoaizanda,gorriilu- nabatezere.Bainageroeta koloregehiagosartzenaridi- ra.Aunitzeklorezuriakhartu etanahidutenkolorekotin- teaematendiote.Loreden- detaneskaintzendituztenerra- mumodeloetakoloreakugari- akdiraeta,aunitzetan,arti- fizialakematendute. 22 | ttipi-ttapa|528zbk. 2010.10.14

TRANSCRIPT

Page 1: 528-2
Page 2: 528-2

22 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2010.10.14

loreakloreakLOREAKEgunhauetanmintegi eta loredendak gainezka egoten dira.Urtean zehar familia aunitzeklore artifizialak jartzen badi-tuzte ere, egun berezi hone-tarako lore naturalak erama-ten dituzte apaintzeko.Tradizionalki, krisantemoa izandagehieneskatuden landarea,“hilerriko lore” ere deitu ohizaio. Krabelinak, gladioloaketaarrosakereaunitz eramatendira. Hala ere, azkenurteotan,poliki-poliki, loreexotikoagoakeramateko ohitura zabaltzenari da.

Koloreei dagokionez, orainartetonu ilunak jartzeko ohiturahaundiagoa izan da, gorri ilu-na batez ere. Baina gero etakolore gehiago sartzen ari di-ra. Aunitzek lore zuriak hartueta nahi duten koloreko tin-tea ematen diote. Lore den-detaneskaintzendituztenerra-mumodelo eta koloreak ugari-ak dira eta, aunitzetan, arti-fizialak ematen dute.

Page 3: 528-2

| 23ttipi-ttapa | 528 zbk.

2010.10.14DOMISAINDU EGUNEKO GOZOKIAKAzaroaren 1ean Domisaindu eguna ospatzen da, katolikoen arteanhildakoak omentzeko dagoen besta. Baina egun honetan dena ez diranegar malkoak, familiak mahai inguruan bildu eta jaki gozoak das-tatzeko ohitura ere izaten da. Hauek dira ia gozotegi guztietan aurkiditzakegun postre tipikoak:

*SANTU-HEZURRAK: Mazapan masa edo orearekin egindako gozo hauekalmibarrez estalita daude. Santu-hezurrak gai ezberdinekin betetzen di-tuzte: aingeru-adatsa, txokolatea, marmelada…

* BUNUELO EDO KRUXPETAK: Aste Santutan gehiago kontsumitzen dire-lako ezagunagoak badira ere, Domisaindu egunean ere aunitz saltzen di-ra. Hirina eta azukrearekin egindako masa batekin sukaldatzen dira etagai ezberdinekin betetzen dira: krema, esne-gaina, txokolatea…

*GAZTAINAK: normalean tximinian, danbolinean edo labean erreak etabaita egosiak ere.

BUÑUELOEN ERREZETAOsagaiak:75gr. gurin; 500gr. hirin; litro ¼ ur (erdia ura eta erdiaesnea ere izan daiteke); 4-5 arrautza; gatz pixka bat;oliba olioa.

Nola prestatu:

-Kaxula batean ura eta gatza jarri. Irakiten hasten denean gurina gehitu.-Urtu denean hirina kolpe batean bota eta espatularekin poliki poliki nahasi.-Orea pilota idor bat bezala gelditzen denean sutik baztertu eta epeltzen utzi.-Banaka arrautza osoak gehituko ditugu eta espatularekin nahasiko ditugu oresendo bat gelditu arte.-Zartagi batean olioa berotu.-Olioan bustitako goilara batekin bolatxoak egin eta zartagian frijitu bitsaderaedo espumaderarekin nahasiz. Puztutzen direnean bata bestearekin ez itxaste-ko buñueloak gutxinaka sartu. Gorritzen direnean atera.-Pastelgintzako mahukarekin, nahi den gaiarekin bete: pastel-krema, esne-gai-na, txokolatea…

Page 4: 528-2

24 | ttipi-ttapa | 528 zbk.

2010.10.14