5. modulua: eskola gaitasunak eta curriculuma diziplinarteko … · 2015-07-15 · mugimendua,...
TRANSCRIPT
Haur Hezkuntza
5. modulua: Eskola gaitasunak eta curriculuma
DIZIPLINARTEKO LANAREN GIDA
2015-2016
AURKIBIDEA
Lehenengo zatia: Disziplinarteko Lana (DAL)
Sarrera …………………………….……………………… 3
Testuingurua ……………………....…………………….. 4
DALaren antolakuntza …………………………………… 4
DALaren garapena ………………………………………. 5
Ebaluaketa …………………………………………………. 6
DALa egiteaz salbuestea …….......................……. 8
Gaitasunak ………………......................................…. 9
Bibliografia …………………………………………………… 10
Bigarren zatia: Irakasgaien gidak………………………… 11
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 2
Sarrera
Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoan
ikaskuntza horiek ezartzen dituen urtarrilaren 20ko 12/2009 DEKRETUAren
7. artikuluaren arabera (EHAA, 2009ko urtarrilaren 30ekoa, ostirala), Haur
Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du. Gaitasun horiek
aukera eman behar diote haurrari:
a) Bere gorputza ezagutu, eta gorputzak ematen dituen aukerak zein diren eta
desberdintasunak errespetatzen ikas dezan.
b) Familia, natura eta gizarte ingurunea behatzeko eta aztertzeko, eta baita
horiek ezagutzeko interesa, eta era horretan, inguruko gizarte eta kultura
jardueretan modu aktiboan eta apurka-apurka parte har dezan.
c) Ohiko jardueretan, pixkanaka, autonomia handiagoa hartuz, bere buruarekiko
konfiantza eta ekimena gara ditzan.
d) Bere gaitasun emozionalak eta afektiboak garatuz, bere buruaren irudi
positiboa eta benetakoa eratzeko.
e) Ingurukoekin harremana izateko eta bizikidetzarako eta gizarte
harremanetarako oinarrizko arauak barneratuz, gatazkak modu baketsuan
ebazten treba dadin.
f) Zenbait hizkuntzatan eta adierazpidetan komunikatzeko gaitasunak garatzeko.
g) Trebetasun logiko-matematikoak eta irakurketa-idazketa ikasten hasteko, eta
mugimendua, keinuak eta erritmoa lantzen hasteko, inguruan duen mundua uler
eta interpreta dezan.
Gaitasun horiek lantzeko, Haur Hezkuntzako haurrek eskola aldi bakoitzean
ikasiko dituzten edukiak eta baliabideak eta gauzatuko dituzten jarduerak hautatu
behar dira.
Haur Hezkuntzako Graduko 3. mailan arreta berezia eskainiko diegu ikasleen
prestakuntza integralerako oinarrizkoak diren hezkuntza baliabideei.
Horretarako, 5. moduluko Diziplinarteko Lanean “ipuinak” landuko ditugu, eta
6. moduluan “jolasak”.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 3
Testuingurua
5. modulua (“Eskola gaitasunak eta curriculuma”) Haur Hezkuntzako Graduko
3. mailako lehen lauhilekoan egiten da.
Moduluko Diziplinarteko Lanak (DAL) 2 kreditu balio ditu (10 asteko
moduluaren egitura berezia dela), eta irakasgai hauekin dago lotuta:
- Arte Plastikoak eta Ikusizko Kultura Haur Hezkuntzan II (6 kr.)
- Garapen Psikomotorra II (6 kr.)
- Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza (Ahozko hizkuntza, 5 kr.)
DALaren antolaketa hauxe izango da:
1. Ikasle guztiek egin beharko dute DALa (ikus DALa egiteaz salbuestea 9.
orrialdean).
2. Lana egiteko ikas-taldeak ikasleek eurek antolatuko dituzte, ikasturteko
lehen astean, azalduko diren aldagai batzuk kontuan izanda. Talde bakoitzari
tutore bat esleituko zaio, eta tutoreak DALarekin lotutako irakasgairen bateko
irakaslea izan beharko du.
3. Ikasleek gutxi gorabehera 50 lanordu beharko dituzte DALa egiteko (20
ordu bertaratuta), beraz, 2 kredituko balioa du, eta prozesuak 3 fase izango
ditu:
Lehen fasean (irailean, ikasturteko lehenengo astean) ikasleek bertaratutako 6
ordu eskaini beharko dizkiote lanari. Ordu horiek erabiliko dira lan-taldeak
osatzeko eta lanari hasiera emateko.
Bigarren fasea urrian eta azaroan luzatuko da. Aste hauetan ikasleek lana
egituratuko dute ez bertaratutako ordutegian. Gainera, tutore bakoitzak
tutoretza saio batzuk (bat edo bi) adostuko ditu bere taldearekin.
Hirugarren fasean, talde handiko aurkezpena egingo da kurtsoaren azken
astean; aldi berean, taldeko Azken Txostena tutoreari entregatu beharko
zaio. Amaitzeko, azken tutoretza saioan, lanaren azken ebaluazioa egingo da.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 4
DALaren garapena
Modulu honetan garatu beharreko lanaren izenburua “IPUIN BATI
BEGIRADA ANITZAK” da. Nola landu daiteke ipuin bat modulu honetan parte
hartzen duten arloak erabilita? Ipuina berritzailea izan nahi duen
proposamenaren abiapuntua baino ez da izango, lanak eskaintzen dituen
aukerak mugagabeak direlarik.
1.- Lanaren oinarria Haur Hezkuntzako haurrei zuzendutako ipuin baten bertsio
argitaratu bat izango da. Ipuina alderdi ezberdinen arabera aukeratu ahal
izango da: edukia, gaia, ezaugarri formalak, ....
Ipuina hautatzeko komeniko litzateke liburutegia bisitatzea, zenbait ipuin
aukeratu eta disziplina ezberdinak lantzeko ipuin horien egokitasuna aztertzea.
Bestalde, aukera egongo da ipuin osoa lantzeko, edo ipuinaren zati bat, edo
eszena bat, edo baita ipuinaren edozein alderdi ere.
Talde bakoitzak lanaren lehen zatian bere hautaketa justifikatu beharko du.
Zertan den interesgarria, ikasgelan praktikara eramateko posibilitatea ikusten
den, arlo ezberdinekin lan egiteko aproposa ikusten den,.... Bestetik, haurren
gustu ezberdinak kontuan hartu beharko dira eta baita adin konkretu baterako
egokitasuna ere. Ipuin tradizionalak erabiltzea edo bestelakoak izatea zabalik
uzten da.
Lanaren bigarren zatian, taldeak ipuinarekin ikasgelan lan egiteko bere
proposamena zehaztasunez azaldu eta justifikatu beharko du.
2.- Irakasgai bakoitzean interesgarriak izan daitezkeen alderdi desberdinak
landuko dira, beti ere hizkuntza bakoitzaren ikuspuntutik ipuinak nola erabiliko
diren zehaztuz. Esaterako: Zer elementuk osatzen dute ipuin baten ikusizko
informazioa? Nola landu daiteke ahozko hizkuntza ipuinekin (esaldiak edo
soinuak errepikatuz, hiztegia landuz…)? Nola hobetu dezakegu esku artean
dugun ipuina “gorputz hizkuntzaren” bidez? Orientazio lan hau, irakasgai
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 5
bakoitzaren egutegiaren arabera egingo da.
3.-Aldi berean, ikasleek aukeratutako ipuin mota, Haur Hezkuntzako ikasgela
batean lantzeko proposamen bat egin beharko dute, hiru irakasgaietan
jasotako proposamenak edo landutako ideiak kontuan hartuta.
Fase honen helburua proposamena diseinatzea da, ikuspegi diziplinartekoago
batetik landuz eta hizkuntza desberdinak integratuz. Horrez gain, ikasleek
Haur Hezkuntzako haurrak ipuinean parte hartzera nola anima daitezkeen
pentsatu eta proposamen horren bidez zer lortu nahi den eta nola erabiliko
luketen adierazi beharko dute ere. Gainera, HHko haurren adin/ziklo
desberdinetarako egin daitezkeen egokitzapenak hartu beharko dituzte
kontuan.
4.- Talde bakoitzak bere “proposamena” aurkeztuko du klasean, Haur
Hezkuntzako ikasgela batean lantzeko proposamen honen helburua labur
azalduz (zer lortu nahi duten eta zergatik diseinatu duten horrela).
Egun horretan ere, taldeak Azken Txosten idatzia entregatuko dio tutoreari,
atal hauek izango dituena: a) ipuinaren hautaketaren justifikazioa, b)
ikasgelarako proposamena, c) proposamen horren justifikazioa, eta d)
jarraitutako prozesuari buruzko Taldeko Azken Hausnarketa.
5.-Lana baloratu ondoren, talde bakoitzak tutoretza saio bat izango du bere
tutorearekin, hobetu daitezkeen alderdietaz hausnartzeko.
DALaren ebaluazioa
DALa diziplina arteko lana da eta ikasle guztiek derrigorrez bete behar dute.
Horren ebaluazioa jarraitua izango da eta honetan oinarrituko da:
- Lan idatzia, adostutako datetan entregatuko dena.
- Egindako lanaren ahozko aurkezpena.
- Tutoretza-saioak dagokion tutorearekin
DALari eskaini beharreko denbora irakasgai bakoitzaren % 10ekoa da, beraz,
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 6
kalifikazioa 10etik 1ekoa izango da lanarekin lotura duen irakasgai bakoitzean1.
Ipuina ikasgelan lantzeko proposamena baloratuko da, baita justifikazioa eta
taldeko azken hausnarketa ere. Ipuinaren proposamenean bereziki baloratuko
da modulu honetan parte hartzen duten hiru irakasgaien integrazioa.
Azken kalifikazioa horrela lortuko da:
- Txosten idatziaren balorazioa (%50)
- Klase aurrean egiten den aurkezpenaren balorazioa (%35)
- Tutoretza saioetan asistentzia eta parte hartzea (%15)
Titulazioa modularra denez, eta lanak diziplina arteko edukia duenez, ikasleak
jarraikako ebaluazio sisteman parte hartu ezin badu justifikatutako
arrazoiengatik (lan-arrazoiak, senideak beren kargura izatea, %33ko
urritasuna edo hortik gorakoa, maila altuko kirolaria izatea, bidaiak egitea edo
dedikazio handia eskatzen duen jarduera artistiko edo kulturalen bat garatzea,
goi mailako beste ikasketa batzuekiko bateragarritasuna, kargu politiko,
sindikal, elkarte edo GKEren bateko karguren batekiko bateragarritasuna edo
bestelakoak), DAL horrekin erlazionatutako proposamena egin beharko du, eta
ahoz defendatu, modulu bakoitzean horretarako zehaztuko den datan.
Egoera horretan dauden ikasleak moduluko koordinatzailearekin (edo titulazioko
koordinatzailearekin) jarri beharko dira harremanetan urriaren 10a baino lehen,
eta honek behar dituzten informazioak emango dizkie, hala nola, lana
entregatzeko eta defendatzeko data zein tokia; lan horretarako ez da egongo
tutorerik eta ikasleak dagokion arloko irakaslearengana jo beharko du zalantzak
argitzeko.
Proba horren balioa modulu honetan DALari dagokion berdina izango da, hau
da, %10a irakasgai bakoitzaren kalifikazioan.
DAL horren kalifikazioa ohiz kanpoko deialdira arte gordeko da (ekaina-uztaila).
1 Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza irakasgaiaren kasuan, urteko irakasgaia denez, DALaren balioa lehenengo lauhilabetean lantzen den irakasgaiaren zatiaren kalifikazioaren %10a izango da.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 7
DALa egiteaz salbuestea
1. Mugikortasun programetan parte hartzen ari diren ikasleek ez dute DALa egin beharrik izango, modulu oso batean matrikulatuta dauden kasuetan izan ezik.
2. Graduko ikasleek DALa egin beharko dute, baldin eta modulu bateko hiru
irakasgaitan matrikulatuta badaude, gutxienez. Gainerako kasuetan, ikasleek ez dute DALa egin beharrik izango.
3. DALa egin behar ez dutenen kasuan, irakasgaiaren nota 10en gainean izango
da, DALaren portzentajea aplikatu gabe. 4. Aldi berean bi modulu egin behar dituzten ikasleek (irakasgai batzuk
baliozkotuta edo gainditu gabe dauzkatelako) irakasgai gehien egiteke dituzten moduluko DALa egin beharko dute soilik. Bi moduluetan egin beharreko irakasgai kopurua bera bada, goreneko mailako moduluan egingo dute DALa.
Aurreko kasuetako edozeinetan gomendatzen da moduluaren edo titulazioaren koordinatzailearekin hitz egitea, egoeraren berri emateko.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 8
Diziplinarteko Lan honen bidez landu beharreko gaitasunak (ebaluaketarako ikasketa emaitzak)
Ipuina Haur Hezkuntzako haurrei ekintzatik pentsamendura igarotzen laguntzeko erabiltzea Haurrek beren emozioak ipuinak sorrarazten dituen emozioekin identifika ditzatela ahalbidetzea, beldurrak gainditzeko eta emozio horiekiko distantzia hartzeko Ipuin baten proposamena eraikitzea ikusizko hizkuntza osatzen duten elementuen eraldaketaz Ipuinaren proposamena Arte Hizkuntzarekin erlazionatzea eta arrazoitzea, eta ipuinaren esanahi pertsonala eraikitzea EAEko HHko curriculumaren orientazioak aztertzea eta ebaluatzea, etapa honetako irakurketa eta idazketa ezagutzari dagokionez Ipuina haurrei beren komunikazio trebetasunak garatzen laguntzeko erabiltzea Hizkuntzak eskaintzen dituen aukerez ohartzea eta aukera horiek haurren ahozko hizkuntza sendotzeko erabiltzea Curriculum-aren elementu berriak erabiltzea (hezkuntza baliabide berriak) eskolako beharrei erantzuten dien jarrera kritikoa eta ekintzailea izateko Ikasketa autonomo eta kooperatiborako ohiturak eta trebeziak eskuratzea, eta haurrengan sustatzea Ikasgelan egindakoaren hausnarketa taldean egitea, beren etorkizuneko irakaskuntza lanean eta jarduera profesionalean berrikuntzak eta hobekuntzak egiteko
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 9
Bibliografia
Blake, Q., Eccleshare, J. (2010). 1001 libros infantiles que hay que leer antes
de crecer. Barcelona: Grijalbo.
Bryant, S. (1993). El arte de contar cuentos. Barcelona: Nova Terra.
Colomer, T. (2010). Introducción a la literatura infantil y juvenil actual. Madrid:
Síntesis.
Díaz, F. (2007). Leer y mirar el libro álbum: ¿Un género en construcción?.
Bogotá: Norma.
Durán, T. (2002). Leer antes de leer. Madrid: Anaya.
Durán, T. (2009). Álbumes y otras lecturas. Barcelona: Octaedro.
Hoster, B., Lobato, M.J. (2007). Iniciación a la competencia literaria y artística
a través del álbum ilustrado. Lenguaje y textos, 26, 119-134.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 10
Irakasgaien Irakas-gidak
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 11
IRAKASGAIA: ARTE PLASTIKOAK ETA IKUSIZKO KULTURA HAUR HEZKUNTZAN II
I. IRAKASGAIAREN DATUAK:
TITULAZIOA Haur Hezkuntzako Gradua
IZENA Arte Plastikoak eta Ikusizko Kultura
Haur Hezkuntzan II
Maila/Modulua: 3. maila 5. modulua: Eskola gaitasunak eta curriculuma
ECTS kredituak:6
Saila: Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
II. IRAKASGAIAREN TESTUINGURUA ETA PRESTAKUNTZA HELBURUAK:
Arteari eta ikasleen arte hezkuntzari buruzko ideiak eguneratzea du helburu, ikusizko kulturaren ulermen kritikora bideratutako testuinguru ikuspegi bat edukitzen saiatuz. Horrez gain, ikasleei zenbait baliabide ematean datza, bai beren garapen pertsonalerako bai Haur Hezkuntzako arte hezitzaile gisa izango duten etorkizunerako. Ildo horretatik, etapa honetarako proposamen didaktiko berritzaileetarako hurbilketa eta curriculumeko gaien azterketa ere barne hartzen ditu.
III. IRAKASGAIAREN GAITASUNAK ETA IKASKETA EMAITZAK:
Gaitasunak Ikasketa emaitzak
E1. Haur Hezkuntzako curriculuma aztertzea.
EAEko Haur Hezkuntzako curriculumak barne hartzen dituen arte hezkuntzaren arloko kontzeptuak ulertzen ditu.
E2. Arte hezkuntzari eta ikusizko kulturari buruzko egungo ikerketa ezagutzea, eta haurtzaroko arte ikasketaren teoriak kritikoki aztertzea.
Ikusizko kulturaren estrategia desberdinak identifikatzen eta kritikoki aztertzen ditu.
E3. Sormen estrategiak erabiltzen dituzten arte hezkuntzako praktikak identifikatzea.
Proposamen didaktiko desberdinen sormenaren oinarriak eta alderdiak bereizten ditu.
E4. Haur Hezkuntzari egokitutako Proposamen didaktikoak egiten ditu,
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 12
proiektuak diseinatzea, eguneratutako curriculum hezkuntza bat abiapuntutzat hartuta.
ikasturte osoan landutako kontzeptuak erabiliz, modu parte-hartzailean, sortzailean eta kritikoan.
Z4. Komunikazio eta adierazpen gaitasunak hobeto menperatzea.
Ikusmenaren, soinuen, keinuen eta idatzien bidez komunikatzeko eskuratutako trebetasunak.
E. Irakasgaiko gaitasun espezifikoak Z. Zeharkako gaitasunak
IV. IRAKASGAIAREN EDUKIAK:
1. gaia: Arloko curriculum erreferentziak. Orientazio didaktikoak.
Arloko curriculum proposamenen azterketa, horiek arte hezkuntzaren ikuspegi eguneratu batetik aztertuz eta interpretatuz.
2. gaia: Ikusizko kultura Haur Hezkuntzako ingurunean.
Haurtzaroko ikusizko kulturaren barneko produktuekiko harremana lantzen duten eta landu izan duten ikuspegi desberdinetarako hurbilketa, bai ekoizpenaren ikuspegitik bai produktuen erabiltzaileen ikuspegitik, horien azterketa kritikoari arreta berezia eskainiz.
3. gaia: Haur Hezkuntzako mailara egokitutako baliabide kontzeptualak, teknikoak, metodologikoak eta sortzaileak.
Praktikaren bitartez, ikasleei baliabide teknikoak eta hizkuntza baliabideak ematea da asmoa, ideiak, sentimenduak eta emozioak ikusizko ekoizpen desberdinen bidez adierazteko eta komunikatzeko gai izan daitezen. Bereziki, Haur Hezkuntzan aplika daitezkeen baliabideak lantzen dira.
4. gaia: Estrategia sortzaileak.
Praktikaren bitartez, irudimenaren eta sormenaren garapenean oinarritutako jarduketa estrategiak lantzea da asmoa, eta horiek arte arloko hezitzaile gisa izango dute etorkizunerako prestakuntzan eta beren ekoizpenetan eragina izatea.
5. gaia: Jarduketa proiektuen diseinua.
Haur Hezkuntzara egokitutako jarduketa proiektuen diseinua, eguneratutako curriculumaren ikerketatik abiatuta. Ikasleak arte hezkuntzaren arloko jarduketa didaktikorako proposamen berritzaileetara gerturatzea da asmoa, eta horiekiko koherenteak diren hezkuntza proiektuen planteamenduarekin eta garapenarekin aurrez aurre jartzea.
V. METODOLOGIA:
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 13
Irakaslearen azalpenak eta ikasleen taldeko nahiz banakako lana nahasten ditu. Bi kasuetan, nahitaezkoa dira ikasleen parte-hartze aktiboa, taldeko ekintza, edukiei buruzko hausnarketa eta norberaren ikasketa prozesuarekiko erantzukizuna. Gelako eta praktiketako saioen helburua irakasgaiaren oinarrizko edukiak ulertzea eta barneratzea izango da.
VI. EBALUAZIOA:
Ebaluazioa jarraitua izango da eta azken nota honako puntu hauetatik ateratako noten batezbestekoa izango da: - Eskoletara bertaratzea eta aktiboki parte hartzea, banaka eta taldeka. - Entregatutako eta aurkeztutako lan teorikoak eta praktikoak. - Ikasitako ezagutza teorikoei buruzko proba. Eskoletara bertaratzen ez diren ikasleek azken azterketa bat egingo dute, eta, irakasgai honen izaera eta edukiak direla eta, programan jasotako eta beren taldeak egindako lan praktikoak aurkeztu beharko dituzte.
VII. BIBLIOGRAFIA: AGUIRRE, I. (2000). Teorías y Prácticas en Educación Artística. Ideas para una revisión pragmática de la experiencia estética. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Iruñea. ARNHEIM, R. (2000). Arte y percepción visual. Alianza. Madril. BOSCH, E. (2009). Un lugar llamado escuela. Graó. Bartzelona. CONTINO, A. (2009). Niños, objetos, monstruos y maestros. Graó. Bartzelona. EFLAND, A. (2002). Una historia de la educación artística. Paidós. Bartzelona. EISNER, W.E. (1995). Educar la visión artística. Paidós Educador. Bartzelona. FREEDMAN, K. (2006). Enseñar la cultura visual, curriculum, estética y la vida social del arte. Octaedro. Bartzelona. GARDNER, H. (1994). Educación artística y desarrollo humano. Paidós Educador. Bartzelona. HERNANDEZ, F. (1997). Educación y cultura visual. Publicaciones M.C.P.E. Sevilla. Octaedro argitaletxean berrikusitako argitalpena, Intersecciones saila (2000). HERNANDEZ, F.; VENTURA, M. (2008). La organización del curriculum por proyectos de trabajo. Octaedro (sakelakoa, 5. zk.). Bartzelona. HOYUELOS, A. (2002ko uztaila-abuztua). Los placeres, Malaguzzi y el dibujo infantil. Aula de infantil, 8. zk. KELLOG, R. (1981). Análisis de la expresión plástica en preescolar. Cincel. LOWENFELD, V.; LAMBERT BRITHAIN (1970). Desarrollo de la capacidad creadora. Kapelusz. MARIN VIADEL, R. (koord.) (2003). Didáctica de la Educación Artística. Pearson Education. Madril. MARTINEZ GARCÍA, L.M. (2004). Arte y símbolo en la infancia. Un cambio de mirada. Ediciones Octaedro. Bartzelona. MATTHEWS, J. (2002). El arte de la infancia y la adolescencia. La construcción del significado. Editorial Paidós. Bartzelona. STERN, A. (2008). Del dibujo infantil a la semiología de la expresión. Carena editors S.L. Valentzia.
IRAKASGAIA: GARAPEN PSIKOMOTORRA II
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 14
I. IRAKASGAIAREN DATUAK: TITULAZIOA
Haur Hezkuntzako Gradua NOMBRE
Garapen Psikomotorra II Maila/Modulua: 3. maila. 5. modulua.
ECTS kredituak: 6 (3,6 teorikoak eta 2,4 praktikoak)
Saila: Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika
II. IRAKASGAIAREN TESTUINGURUA ETA PRESTAKUNTZA HELBURUAK: TESTUINGURUA
Irakasgai honetan landuko diren edukiek jarraipena ematen diote Garapen
Psikomotorra I irakasgaian aurkeztutakoei, eta garapen psikomotorrari buruzko
orientazio didaktikoei egiten diote erreferentzia. Ikerketa-ekintza sistema baten
barneko hezkuntza ekintzen ebaluazioa egiten da. Era berean, garapen
psikomotorra behatzeko parametroak aztertzen dira, bideoan edo DVDan
grabatutako saioen bidez, eta banakako edo taldeko segimenduak egiten dira Haur
Hezkuntzako geletan.
PRESTAKUNTZA HELBURUAK
1. Etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakaslea garapen psikomotorrak haurren
hezkuntza prozesuan duen garrantziari buruz sentsibilizatzea.
2. Zentzu kinestesikoa garatzeko beharra sustatzea, bere gaitasun
psikomotorrak indartzeko.
3. Etorkizuneko irakaslea metodo, estrategia eta baliabide didaktiko egokiak
erabiltzeko gai egitea, bere lana errazago egin ahal izan dezan, bere
jarduketa profesionalari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
4. Gorputzaren bidez, zentzumenen eta mugimenduen berreskuratzea
esperimentatzea, haurraren adierazkortasuna sentitu, bizi eta ulertu ahal
izateko, baita bere ekintzek espazioan, objektuetan eta pertsonengan duten
eragina ere.
5. Etorkizuneko irakaslea haurtzaroan mugimenduak (gaitasun afektiboak,
kognitiboak eta motorrak integratzeko elementu gisa) duen garrantziaz
sentsibilizatzea.
III. IRAKASGAIAREN GAITASUNAK ETA IKASKETA EMAITZAK:
Gaitasunak Ikasketa emaitzak E1. Gorputzaren bidez, zentzumenak eta mugimenduak berreskuratzea, baita zentzumen kinestesikoa ere.
Haurren adierazkortasun motorra
sentitu, bizi eta gogoratu ahal izatea,
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 15
baita beren ekintzek espazioan,
objektuetan eta pertsonengan duten
eragina ere.
E2. Psikomotrizitate praktiken saiorako gailua eta faseak diseinatzeko gaitasuna garatzea.
Haurraren hazkuntza prozesuarekin bat datorren metodologia bat erabili ahal izatea.
E3. Haurtzaroan mugimenduak (gaitasun afektiboak, kognitiboak eta motorrak integratzeko elementu gisa) duen garrantziaz sentsibilizatzea.
Dualismo tradizionala gainditzea eta irakaskuntza-ikasketa prozesua bere osotasunean lantzea.
E4. Haur jolasak hausnarketa eta kritika ikuspuntutik baloratzea, jarreren, balioen eta arauen lehen iturri sortzaile gisa.
Demokraziari eta erantzukizunari buruzko ikasketaren hasiera izango da.
E. Irakasgaiko gaitasun espezifikoak Z. Zeharkako gaitasunak
IV. IRAKASGAIAREN EDUKIAK: 1. gaia. ESKU-HARTZE EREDURAKO HURBILKETA TEORIKOA
Esku-hartzearen filosofia. Zuzendaritza pedagogia. Zuzendaritzarekin loturarik gabeko pedagogia. Esku-hartze esparrua.
2. gaia. GARAPEN PSIKOMOTORRARI BURUZKO ORIENTAZIO DIDAKTIKOAK
Saioaren garapena. Sarrerako erritua. Adierazkortasun motorraren fasea. Ipuina-istorioa. Adierazkortasun plastiko eta grafikoaren fasea. Amaierako erritua.
3. gaia. HEZITZAILEAREN JARREREN SISTEMA.
Entzuteko gaitasuna. Ekintza-elkarrekintza. Kide sinbolikoa. Hezitzailea, lege eta segurtasun sinboloa. Gorputz jarrera. Espazioa okupatzea. Espazioaren antolamendua. Ekoizpenak bideratzea. Hizkuntza.
4. gaia. EKINTZA HEZIGARRIEN EBALUAZIOA ETA AZTERKETA
Ekintza printzipioak praktika psikomotorrean. Espazioari, materialei eta denborari dagozkienak.
5. gaia. GARAPEN PSIKOMOTORRAREN BEHAKETA
Urruneko behaketa. Behaketa elkarreragilea. Garapen psikomotorraren parametroen azterketa: norberarekiko harremana, espazioarekiko harremana, denborarekiko harremana, objektuekiko harremana, besteekiko harremana, helduekiko harremana, erabilitako hizkuntza. Praktika psikomotorreko saioak barne hartzen dituen ikus-entzunezko euskarriaren erabilera.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 16
V. IRAKASKUNTZA METODOLOGIA ETA PRESTAKUNTZA JARDUERAK: Irakaslearen azalpenak eta ikasleen taldeko nahiz banakako lana nahasten ditu. Bi kasuetan, nahitaezkoa dira ikasleen parte-hartze aktiboa, taldeko ekintza, edukiei buruzko hausnarketa eta norberaren ikasketa prozesuarekiko erantzukizuna. Gelako eta praktiketako saioen helburua irakasgaiaren oinarrizko edukiak ulertzea eta barneratzea izango da.
Jarduera Metodologia Bertaratuta, talde handian
Magistrala eta konstruktibista
Bertaratuta, talde txikitan - konstruktibista
Bertaratuta, tutoretzetan - mahai ingurua
Gelatik kanpo - konstruktibista
VI. EBALUAZIOA: Ebaluazioa irakasleek egingo dute, eta, horretarako, kontuan hartuko dituzte ikasleen autoebaluazioa eta gainerako ikaskideen ebaluazio hausnartuak.
Jarduera Ebaluazioa Bertaratuta, talde handian
Azken azterketa Autoebaluazioa
Bertaratuta, talde txikitan
Gelako eztabaidan egindako ekarpenak (taldean hitz egiteko eta entzuteko gaitasuna) Ikasturte amaierako proiektua Autoebaluazioa eta gainerako ikaskideen ebaluazioa Banakako eta taldeko tutoretzak
Modulu arteko lana Aldizkako tutoretzak (dagokion irakaslearekin) Taldeko lana Autoebaluazioa eta gainerako ikaskideen ebaluazioa
Irakasgaia gainditzeko, nahitaezkoa da barne hartzen dituen jarduera guzti-guztiak gainditzea. VII. BIBLIOGRAFIA:
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 17
Oinarrizko bibliografia ARNAIZ SÁNCHEZ, P.; RABADÁN MARTÍNEZ, M.; VIVES PEÑALVER, Y. (2001). La psicomotricidad en la escuela. Ediciones Aljibe. Málaga. AUCOUTURIER, B. (2004). Los fantasmas de acción. Ed. Graó. Bartzelona. AUCOUTURIER, B.; DARRAULT, I.; EMPINET, J.L. (1985). La práctica psicomotriz. Reeducación y Terapia. Científico-Médica. Madril. BONASTRE, M.; FUSTE, S. (2007). Psicomotricidad y vida cotidiana (0-3 años). Ed. Graó. Bartzelona. LE BOULCH, J. (1971). Hacia una ciencia del movimiento humano. Ed. Paidós. Buenos Aires. Sakontzeko bibliografia LE BOULCH, J. (1969). La educación por el movimiento en la edad escolar. Ed. Paidós. Buenos Aires. PIAGET, J. (1969). Psicología del niño. Ed. Morata. Madril. PIAGET, J.:(1961) La formación del símbolo en el niño. Ed. Fondo de Cultura Económica. Mexiko. STAMBAK, M. (1978). Tono y psicomotricidad. Ed. Pablo del Río. Madril. VAYER, P. (1974). El diálogo corporal. Ed. Científica-Médica. Bartzelona. Aldizkariak Entrelineas. Revista Española de Educación Física y Deportes. Tandem. Graó argitaletxea. Kronos, Revista Iberoamericana de Psicomotricidad aldizkariak argitaratutakoa. Interneteko helbide interesgarriak (gehienez 5) Psikomotrizitate Praktikako Eskola Internazionala (PEI-EIP), HAZI BILBAO elkartea es.wikipedia.org/wiki/Psicomotricidad www.guiainfantil.com/servicios/psicomotricidad/index.htm www.monografias.com/trabajos16/elementos-psicomotricidad/elementos-psicomotricidad.shtml www.psicomotricidadpuertorico.org/ http://groups.google.es/group/psicomotricidad-y-educacion?hl=es&lnk=srg
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 18
IRAKASGAIA: HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA ETA ATZERRIKO HIZKUNTZA
I. IRAKASGAIAREN DATUAK: TITULAZIOA
Haur Hezkuntzako Gradua
Maila/Modulua: 3. maila. 5. modulua.
ECTS kredituak: 9
Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
II. IRAKASGAIAREN TESTUINGURUA ETA PRESTAKUNTZA HELBURUAK:
Irakasgai hau Haur Hezkuntzako hirugarren mailan sartzen da. Bertan, Haur Hezkuntzako
curriculuma lantzen da, komunikazioaren esperientziaren esparrutik. Hasteko, haurrek etapa
honetan garatzen dituzten komunikazio formak ezagutu behar dira, besteekiko
elkarrekintzaren bidez (bereziki familiako eta eskolako helduekin); horrez gain, ahozko
hizkuntzaren ulermenean eta adierazpenean parte hartzen duten prozesuak ezagutu behar
dira (1. eta 2. hizkuntzetan), horiek garatzeko irakaskuntza jarduera egokienak bilatuz;
bestalde, ahozko diskurtso genero desberdinak ezagutzen eta aztertzen dira, Haur
Hezkuntzarako egokienak direnak nabarmenduz; eta, amaitzeko, haurrak eskolan sartzean
duen hizkuntza eta komunikazio ezagutza abiapuntutzat hartuta, hizkuntza gaitasunak
garatzeko estrategia, jarduera eta baliabide egokienak proposatzen saiatuko gara.
Beste alde batetik, irakasgaiaren helburua da baita ere ikasleak Haur Hezkuntzako ikasleek
atzerriko hizkuntzara gerturatzeko beharrezko trebetasunak eta gaitasunak eskura ditzatela
lortzea.
Gainera, Haur Hezkuntzako ikasleei ikasgelako esku-hartze didaktikoen printzipioen
hastapenak irakasten zaizkie (ahozko mailan).
III. IRAKASGAIAREN GAITASUNAK ETA IKASKETA EMAITZAK:
Gaitasunak Ikasketa emaitzak E1. Etapa honetako komunikazio gaitasun desberdinei erreferentzia egiten dieten eskola curriculumeko atalak eta gaitasun horien ikasketari eta garapenari buruzko teoriak ezagutzea.
Bere irakurketetan edo bizitza errealetik ateratako egoeretan komunikazio gaitasunen jabekuntzari eta garapenari buruzko teoria desberdinak identifikatzeko gai da. Eskola curriculumari buruz duen ezagutza aplikatzen du eta kontuan hartzen du proposamen didaktikoak egitean.
E2. Komunikazio gaitasun desberdinen garapena ahalbidetzeko baliabideak
Baliabide desberdinak ezagutzen ditu eta egoera zehatzetara egokitzen ditu,
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 19
ezagutzea eta behar bezala aplikatu ahal izatea.
komunikazio gaitasunen garapenaren esparruko helburu didaktikoen arabera.
E3. Atzerriko hizkuntza baterako lehen hurbilketa bat sustatzeko gai izatea.
Haurra atzerriko hizkuntza bat ikastera animatzeko eta ikasketa hori estimulatzeko baliabideak ditu.
E4. Atzerriko hizkuntza sistema gisa erabiltzea, lau trebetasunak praktikan jarriz.
Atzerriko hizkuntza ahoz eta idatziz erabiltzen du.
Z1. Hizkuntzarekin zerikusia duten egoerei eraginkortasunez aurre egitea, kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan.
Hizkuntza baliabideak ondo erabiltzen daki, kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan.
Z2. Ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzea eta adierazpen teknika desberdinak erabiltzen jakitea.
Hizkuntza behar bezala erabiltzen du, eta egoera zehatzetara egokitzen du.
E. Irakasgaiko gaitasun espezifikoak Z. Zeharkako gaitasunak IV. IRAKASGAIAREN EDUKIAK:
LEHEN ZATIA
1. gaia. Hizkuntzak Haur Hezkuntzako curriculumean.
2. gaia. Lehen urteetako komunikazioaren garapena, familiako eta eskolako ingurunean.
3. gaia. Ahozkotasunaren ezaugarriak. Ahozko ulermena eta adierazpena 1. eta 2. hizkuntzetan.
4. gaia. Ahozko diskurtso generoak Haur Hezkuntzan.
5. gaia. Ahozkoa ikasteko eta garatzeko irakaskuntza estrategiak lehenengo eta bigarren hizkuntzetan. Hezkuntza egoerak eta jarduerak.
BIGARREN ZATIA
1. gaia. Hizkuntza sistema gisa: fonologia, morfosintaxia; diskurtsoa.
2. gaia. Hizkuntzaren erabilera eta arauak: ahozko eta idatzizko ulermena eta ekoizpena.
3. gaia. Egitura-alderdiak:
- Atzerriko hizkuntzak EAEko hezkuntza sisteman.
- Atzerriko hizkuntzen irakasleak.
- Atzerriko hizkuntzetako ikasleak Haur Hezkuntzan.
4. gaia. Alderdi metodologikoak:
- Haur Hezkuntzan atzerriko hizkuntza bat irakasteko ikuspegi metodologikoak. Edukien eta hizkuntzen ikasketa integratua (EHII).
- Zenbait baliabide didaktikoren erabilera: ipuina, abestiak, errimak, jolasak, IKTak.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 20
V. IRAKASKUNTZA METODOLOGIA ETA PRESTAKUNTZA JARDUERAK: Irakaslearen azalpenak eta ikasleen taldeko nahiz banakako lana nahasten ditu. Bi kasuetan, nahitaezkoa dira ikasleen parte-hartze aktiboa, taldeko ekintza, edukiei buruzko hausnarketa eta norberaren ikasketa prozesuarekiko erantzukizuna. Gelako eta praktiketako saioen helburua irakasgaiaren oinarrizko edukiak ulertzea eta barneratzea izango da.
Jarduera Metodologia Bertaratuta (talde handitan edo txikitan)
- Edukien azalpena, azterketa eta eztabaida.
- Zenbait jarduera: materialekin lan egitea euskarri desberdinetan, testuen irakurketa kritikoa, etab.
- Banakako eta/edo taldeko lanen ahozko aurkezpena.
- Zalantzak argitzea.
Bertaratuta, tutoretzetan
- Zalantzak argitzea.
- Lanak gidatzea. Gelatik kanpo - Azterlana.
- Banakako edo taldeko lanak.
- Testuen irakurketa kritikoa.
- Bibliografiaren eta beste material interesgarri batzuen bilaketa.
VI. EBALUAZIOA: Azken kalifikazioa azken azterketaren emaitzaren eta ikasleak ikasturtean zehar egindako lanaren (alegia, agindutako ahozko nahiz idatzizko lanak eta jarduerak) balorazio orokorraren araberakoa izango da. Puntu hauek baloratuko dira:
- Saio magistraletara, gelako praktiketara eta mintegietara bertaratzea.
- Jarrera egokia eta parte-hartzailea izatea saio guztietan.
- Kontuan hartuko da hizkuntzaren erabilera egokia egitea testuinguru guztietan. EBALUAZIO JARDUERAK: Aukera hauek egongo dira: A aukera: eskola gehienetara joaten diren ikasleek hauek gainditu beharko dituzte:
- Azken proba teoriko-praktikoa.
- Egindako eta entregatutako lanak.
- Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN). B aukera: eskola gehienetara joaten ez diren ikasleek hauek gainditu beharko dituzte:
- Programako edukiei eta DILANeko edukiei buruzko proba orokor teoriko-praktikoa. Irakasgai honen ebaluazioa osatzen duten zati guzti-guztiak gainditu beharko dira nahitaez.
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 21
VII. TUTORETZAK: Irakasgai honetako tutoretzen ordutegia eta lekua: Ikusi Eskolaren web orrialdea
VII. BIBLIOGRAFIA: Nahitaezko materialak BOE, EHAA: curriculuma garatzeko dekretuak 12/2009 dekretua, urtarrilaren 20koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta EAEn irakaskuntza horiek ezartzen dituena. IRAKASGAIAREN LEHEN ZATIRAKO BIBLIOGRAFIA: Oinarrizko bibliografia BIGÁS, M. (2000). Didáctica de la lengua en la Educación Infantil. Ed. Síntesis. Bartzelona. CERVERA, M. (1993). Literatura y lengua en la Educación Infantil. Ed. Mensajero. Bilbo. RUIZ, U. (koord.) (2000). Didáctica de la segunda lengua en Educación Infantil y Primaria. Ed. Síntesis. Bartzelona. RUIZ, U. (apail.) (2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika haur eta lehen hezkuntzan. UPV/EHU. WELLS, G. (1987). Aprender a leer y escribir. Laia. Bartzelona. Sakontzeko bibliografia DEL RÍO, M. J. (1993). Psicopedagogía de la lengua oral: un enfoque comunicativo. ICE-HORSORI. Bartzelona. MONFORT, M. (2003). El niño que habla. CEPE SL. Madril. PALOU, J.; Boch, C. (2005). La lengua oral en la escuela. Graó. Bartzelona. REYZABAL, M. V. (1993). La comunicación oral y su didáctica. La muralla. Madril. ROSARIO LÓPEZ, C. (1996). Didáctica de la comunicación verbal. E. Narcea. RUIZ, U. (2001): “Ahozko hizkuntza irakastea”. In Jakingarriak, 45. zk., 20-25 or. TOUGH, J. (1987). El lenguaje oral en la escuela. Visor. Madril. Aldizkariak Tantak Hik Hasi Textos IRAKASGAIAREN BIGARREN ZATIRAKO BIBLIOGRAFIA: INGELESA Testu liburuak: Eskoletan emandako materiala. Oinarrizko gidaliburuak -Ingelesa: MURPHY, R. (1996): Essential Grammar in Use. C.U.P. Cambridge. MURPHY, R. (1996): Essential Grammar in Use. Suplementary Exercises (with answers). C.U.P. Cambridge. COLLIE, J. (1996): Double Take. Listening and Speaking 2. O.U.P. Oxford. STRANGE, D. (1996): Double Take. Reading and Writing 2. O.U.P. Oxford. -Didaktika: HOUSE, S. (1997): An Introduction to Teaching English to Children. Richmond Publ. MOON, J (2000): Children Learning English. MacMillan Heineman. GUILLÉN, C.; ALARIO, C. (2002): Didáctica de la Lengua Extranjera en Educación Infantil y Primaria. Ed. Síntesis Educación. Hiztegiak: Collins Diccionario Español-Inglés, English-Spanish. Bartzelona: Grijalbo. 1992 Longman Dictionary of English Language and Culture. Longman. Oxford Photo Dictionary. Oxford: O.U.P. 1991
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 22
FRANTSESA Testu liburuak: Eskoletan emandako materiala. Oinarrizko gidaliburuak: BECHERELLE (1980). L’art de conjurer. Hachette. DELATOUR, Y. (1991). Grammaire du Français. Cours de Civilisation française de la Sorbonne. Hachette. Paris. SIREJOLS, E. (1991). Grammaire Entraînez-vous. Exercices niveau débutant. Paris. Zenbaiten artean (2003). Grammaire expliquée du français. Clé international. Paris. BERARD-CHR. LAVENNE, E. (1995). Grammaire utile du français. Hatier. Paris. GUILLEN, Carmen; ALARIO, Carmen (2002). Didáctica de la lengua extranjera en educación infantil y primaria. Ed. Síntesis educación. Hiztegiak Le Petit Larousse Larousse Français-Espagnol Interneteko helbide interesgarriak http://lexiquefle.free.fr/ http://www.restena.lu/amifra/exos/index.htm http://babelnet.sgb.ac.at/canalreve/bravo/module1/ http://www.didieraccord.com/ www.webinitial.net http://www.campus-electronique.tm.fr/Testfle/
HAUR HEZKUNTZA – 5 MODULUA: ESKOLA GAITASUNAK ETA CURRICULUMA 23