5. ikasgaia - konstituzioaren defentsa
TRANSCRIPT
Konstituzioaren Defentsa
2012-2103
Konstituzio Zuzenbidea III
47
Bosgarren Ikasgaia
Bosgarren ikasgai
honetan,
Konstituzioaren
defentsa eta
defentsarako bideak
aztertuko ditugu.
Horretarako, setio,
alarma eta salbuespen
egoerak azalduko
ditugu, oinarrizko
eskubideen esekipena
aztertuko dugu eta
salbuespenezko
zuzenbidea zertan
datzan azalduko dugu.
Horretaz gain
Konstituzio erreforma
aztertuko dugu.
Konstituzioaren Defentsa
2012-2103
Konstituzio Zuzenbidea III
49
5. Ikasgaia: Konstituzioaren Defentsa.
5.1 Konstituzioa eta Krisi egoerak: salbuespen, alarma eta setio egoerak
5.1.1 Ikuspegi orokorra eta ezaugarri orokorrak (25).
Konstituzioaren defentsaren gaiaren barnean eta testuinguruan, ideia nagusia izango litzateke
Konstituzioak jaiotzen direla normaltasun egoeratan, ohiko egoerak erregulatzeko. Baina,
konstituzionalismoko bi mendeek erakutsi dute Estatu baten bizitzan ezohiko egoera larriak
daudela: gerrak, iraultzak, katastrofe naturalak etab. Egoera horien aurrean hartu beharreko
neurriak aurreikusi behar dira, eta noski, ezohiko zuzenbide eta arauak dira beharrezkoak
egoera horiei aurre egiteko.
Gaur egun, Konstituzio demokratiko guztiek aurreikusten dute salbuespeneko zuzenbide
konstituzionala, gero lege desberdinen bitartez garatuko direnak. Espainiako Konstituzioan 55
eta 116. artikuluetan dago aurreikusita.
Ezaugarri nagusiei dagokionez, honako hauek direla esan dezakegu:
Beti bi tresna maneiatzen ditu: botere exekutiboa indartu egiten du, botererik
eraginkorrena da, legegilearen kontrolpean; beraz, botere egitura aldatzen da.
Bestalde, oinarrizko eskubide ugari eseki egiten dira orokorki, hiritar guztiei, aldi
baterako.
Iragankorra da, transitorioa: krisi egoera irauten duen bitartean egongo da bakarrik
indarrean.
Helburu bat dauka: ahalik eta azkarren, egoera normalera bueltatzea eta krisiari
erantzuna ematea.
Salbuespeneko ahalmenak, ezin dira mugagabeak izan. Zuzenbideko estatuak, hau da,
guztiak judizialki kontrolatuak egotea, bizirik egon behar da ezohiko egoeratan. Ezin da
botere absoluturik egon. Horregatik, aparteko ahalmenak tasatuta edo zehaztuta
egoten dira.
Proportzionala izan behar da, lurraldearen arabera, lurralde eremuan deklaratzen bada
ezohiko egoeran, lurralde horretan soilak aplikatu. Proportzionala izan behar da ere
larritasunaren arabera. (no hay que matar moscas a cañonazos). Hiru bereizten dira
Espainian: alarma, salbuespen eta setio egoerak.
Interpretazio murrizkorra izan behar da eskubideen esekipenari dagokionez. Beti ahalik
eta gutxien eseki behar dira oinarrizko eskubideak.
Esekipen orokorra da, hiritar guztiei aplikatzen zaie, gobernuburua eta estatu burua
barne. (suspensión general, no individual). Espainian, soilik behin deklaratu da alarma
egoera, 2010ean, pilotuen sindikatuen greba egin zenean. Beraz, Espainiako aire-
espazioa guztiz geldiarazi zen.
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Konstituzio Zuzenbidea III
50
116. art
1. Lege organiko batek arautuko ditu alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak, eta haietarako eskumenak nahiz murrizketak.
2. Alarma-egoera Ministro Kontseiluan onetsiriko dekretu baten bitartez deklaratuko du Gobernuak,
gehienez ere 15 egunerako; erabakiaren berri emango dio Diputatuen Kongresuari, berehala bilduko baita horretarako, eta haren baimenik gabe ezin luzatuko da epe hori. Dekretuak zehaztuko du zer lurralde-
eremutan dituen efektuak alarma egoera deklaratzeak.
3. Salbuespen-egoera Ministro Kontseiluan onetsiriko dekretu baten bitartez adieraziko du Gobernuak, aurrez Diputatuen Kongresuak baimena emanda. Salbuespen-egoera baimentzean eta deklaratzean, zehatz
adierazi beharko da zer efektu dituen, zer lurralde eremu hartzen duen eta zenbat iraungo duen. Gehienez ere hogeita hamar eguneko epea izango du, eta beste hainbeste luzatu ahal izango da, betekizun berekin.
4. Setio-egoera Diputatuen Kongresuak deklaratuko du, gehiengo absolutuz, Gobernuak ez beste inork
proposaturik. Kongresuak zehaztuko ditu lurralde-eremua, iraupena eta baldintzak.
5. Kongresua ezin desegingo da artikulu honetako egoeretako batzuk deklaraturik dauden bitartean; Ganberak, batzar-garaian ez badaude, berez deiturik geldituko dira. Ganberen jarduna eta Estatuaren
gainerako botere konstituzionalena ezin etengo da egoera horiek dirauten bitartean. Kongresua deseginik edo haren agintaldia amaiturik, egoera horietariko edozein eragiten duen gertaldiren bat agituz gero,
Diputazio Iraunkorrak hartuko ditu bere gain Kongresuaren eskumenak.
6. Alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak deklaratzeak ez du aldaraziko Gobernuaren eta haren agenteen erantzukizun printzipioa, Konstituzioan eta legeetan aitortua.
5.1.2 Salbuespeneko egoerak Konstituzioan (26).
Espainian hiru egoera bereizten dira, lehen aurreratu dugun bezala. Hiru egoera horiek honako
hauek dira.
a) Alarma Egoera.
b) Salbuespen egoera.
c) Setio egoera.
Guzti honen inguruan jakin beharreko guztia, Espainiako Konstituzioaren 116. artikuluan
topatzen da. Hona hemen aipatutako artikulua:
5.1.3 Oinarrizko eskubideen esekipen indibiduala (27).
Gerta daiteke zenbaitetan salbuespenezko egoerak ematea estatu barruan, zeinak oso modu
larrian kutsatzen dute guztien arteko elkarbizitza baketsua. Kasu horietan logikoa da estatuak
salbuespenezko Zuzenbidea deitzen den Zuzenbide berezi bat aurreikustea. Salbuespenezko
Zuzenbide hori irauten duen bitartean, zenbait berme konstituzional esekita geratu daitezke,
eta horien artean, oinarrizko eskubide eta askatasunak. Gogorarazi beharra dago,
salbuespenezko Zuzenbide hau amaituko dela egoera normalizatzen den unean, eta beti ohiko
egoerara lehen bai lehen bueltatzeko xedearekin indarrean sartzen dela.
Oinarrizko eskubideen esekipen indibidualari dagokionez, esan beharra dago konkretuki
Konstituzioaren Defentsa
2012-2103
Konstituzio Zuzenbidea III
51
terrorismoko ekintzen ondorioz deklaratzen diren egoera berezietan egiten dela eta honakoak
direla esekipenaren objektu diren oinarrizko eskubideak:
Espetxealdi prebentiboko gehiengo epea, Konstituzioaren 17.2 artikuluan
aurreikusitakoa.
Bizitokiaren bortxa-ezintasuna, Konstituzioaren 18.2 artikuluan aurreikusitakoa.
Komunikazioen sekretua, Konstituzioaren 18.3 artikuluan aurreikusten dena.
Konstituzioaren 55.2 artikulua da Lege Organiko bidez, esekipen indibidual honen ateak
irekitzen dituena, banda armatuen eta talde terroristen ikerketan.
Gaur egun, esekipen honi dagokion legeria, Judiziamendu Kriminaleko legean barneratuta
dago.
5.2 Konstituzioaren Erreforma
Konstituzio erreformak bi helburu dituzte: alde batetik, konstituzioa defendatzea batez ere
legegilearengandik, momentu batean hauteskundeak irabazten dituenak ezi dezala edozer
gauza bezala erreformatu. Helburua legegilearen eskumenetik kanpo uztea izango litzateke.
Bestalde, erregulazio hori egokia da Konstituzioa gaurkotzeko tresna gisa. Erreforma izaten da
eguneratze bat.
Beraz, bi horiek izango lirateke Konstituzioaren erreforma.
Espainiako Konstituzioan, 10. Tituluan dago aurreikusita, 166-169 artikuluen bitartean.
Erreforma konstituzionalaren araudian, bi erreforma modalitate aurreikusten dira: prozedura
arrunta eta prozedura astuna. Bi prozedurak, prozedura zurrunak dira. Prozedura ezberdinak,
167 eta 168 artikuluetan aurreikusten dira.
Espainiar Konstituzioa 1978koa da eta erreforma bitan erabili da. Horietako bat, 1992an izan
zen (13.2 artikulua), eta bigarrena 2011n (135 artikulua). Bi erreformak, Europar Batasunarekin
zerikusia duten gaiengatik izan dira.
5.2.1 Erreforma Ekimena (28).
Hasteko, azaldu beharra dago, edozein aldaketa egiteko, txikia bada ere, erreforma eskatzen
da.
Erreforma Konstituzionalaren ekimena Espainian, Konstituzioaren 166. artikuluan erregulatzen
da. Ekimena Gobernua, Senatua eta Diputatuen Kongresua izango dute. Horiekin batera,
Autonomia Erkidegoetako legebiltzarrek, Gobernuari eskatu ahal izango diote lege-proiektu
bat aurkeztu dezan, edo lege proposamen bat Kongresuko mahaian aurkezteko.
5.2.2 Prozedura Arrunta (29).
Erreforma Konstituzionalerako prozedura arrunta, Espainiako Konstituzioaren 167. artikuluan
aurreikusten da.
5. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Konstituzio Zuzenbidea III
52
Erreforma proiektuak,ganbara bakoitzeko hiru bosteneko gehiengoz onartu beharko dira.
Gehiengo hori lortuko ez balitz, bien arteko komisio bat sortuko da zeinak testu bat prestatuko
duen eta berriro bi ganbaretan bozkatuko da.
Hala ere, beharrezko gehiengoa lortuko ez balitz eta beti ere Senatuan gehiengo absolutuz
onartu bada, Kongresuak onartu ahal izango du bi hereneko gehiengoz.
Hala ere lortuko ez balitz, erreforma bertan behera geldituko lirateke. Baina ganbara bateko
ehuneko hamarrak eskatuko balu, gehiengoa lortuta erreforma onartuko balitz, erreferendum
bidez berresteko aukera egongo da. Erreferendumean ezezkoa aterako balitz, erreforma
bertan behera geldituko litzateke.
5.2.3 Prozedura Astuna (30).
Konstituzio erreforma prozedura astuna erabiliko da Konstituzioaren honako atal hauek
erreformatzeko asmoa dagoenean:
Konstituzioa bere osotasunean berrikusteko.
Atariko tituluan eragina duten erreformak.
I. tituluko bigarren kapituluaren lehen atalean eragina duten erreformak
II. Tituluan eragina duten erreformak.
“eragina” terminoaren arabera adierazi nahi da, nahiz eta Konstituzioaren aipatutako atal
horiek zuzenean ez erreformatu, horiengan eragina duten gainontzeko artikuluak
erreformatzeko ere prozedura astuna erabili behar dela da.
Erreforma prozedura astunerako, ganbara bakoitzeko bi herenen gehiengoa galdatuko da eta
berehala Gorteak desegingo dira.
Gorte Konstituziogileak erabakia berretsi beharko dute erreforma. Ez badute berresten,
erreforma etengo da. Berretsiz gero, testua aztertu beharko dute eta testu hori, ganbara
bakoitzeko bi herenen gehiengoz onartu beharko dira. Horretaz gain, derrigorrezkoa izango da
erreferenduma egitea herriaren berrespenerako.
5.2.4 Erreforma Mugak (31).
Espainian bereiz ditzakegu prozedurazko mugak, denborazko mugak eta edukizko mugak edo
muga materialak.
Prozedurazko mugei dagokionez, prozedura jakin bat eta pausu jakin batzuk jarraitu behar dira
derrigorrez eta gehiengo jakin batzuk errespetatu behar dira. Beraz, oso prozedura zurrunek
dira.
Denborazko mugei dagokionez, 169. artikuluan xedatzen da ezin izango dela erreforma
prozedurari hasiera eman gerra egoeran edo Konstituzioaren 116. artikuluan aurreikusita
dauden egoeraren bat irauten duen bitartean.
Horretaz gain, erreferendumari buruzko lege Organikoak xedatzen du ezin izango dela
Konstituzioaren Defentsa
2012-2103
Konstituzio Zuzenbidea III
53
erreferendumik egin egoera horietan ez eta ondorengo 90 egunetan ere.
Edukizko mugei dagokionez, gazteleraz “cláusulas de intangibilidad” deitzen direnak egon
daitezke. Biana Espainian ez dago horrelakorik.
Muga materialak muga espresuak edo inplizituak egon daitezke, intangibilitate klausulak,
normalean espresuak direlarik. Espainiako Konstituzioan, ez dago ukitu ezina den gairik, baina
bai prozedura astunaren bidez, hau da, izugarri zaila den erreforma prozedura baten bidez,
derrigorrez erreformatu beharreko gaiak.
Hala ere, muga material inplizituak daudela onartzen da, adibidez, oinarrizko eskubideak
ukitzen dituzten erreformak. Horretaz gain, ez da zilegi “tranpa” egitea erreforma prozedurari,
erreforma prozedura bera erreformatuz.
5.2.5 1978ko Espainiako Konstituzioaren Erreformak (32) .
Espainian, bitan erreformatu da Konstituzioa, biak erreforma prozedura arrunta erabilita.
Horietako lehena, 1992an izan zen 13.2 artikulua erreformatu zen. Konstituzio Auzitegiak esan
zuen Europar Batasuneko Tratatua sinatzeko, beharrezkoa zela artikulu hori erreformatzea,
bestela, tratatua Konstituzioaren kontrakoa izango litzateke.
Bigarrena, 2011n izan zen, 135 artikulua erreformatu zen, eta Espainiak, Europar Batasunak
eskatuta, bere defizit publikoari muga ezarri zion.