5. gaia db
Embed Size (px)
DESCRIPTION
6. mailako 5. gaia. Txanela.TRANSCRIPT

AURKIBIDEA ( 6.5. GAIA)
“...SAIATZE HORRETAN EZIN GELDITU...”
1. INGURUAN DUGUN GUZTIA MATERIA AL DA?
1.1. MATERIA
2. MATERIAREN PROPIETATEAK
2.1. PROPIETATEAK
2.2. PROPIETATE OROKORRAK
3. MATERIAREN ASPEKTUA
3.1. MATERIAREN EGOERAK
3.2. EGOERA ALDAKETAK
3.3. SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK
4. MATERIAREN ALDAKETAK (FISIKOAK eta KIMIKOAK)
4.1. NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK
4.2. DISOLUZIOAK
4.3. MATERIAREN ALDAKETA FISIKOA
4.4. MATERIAREN ALDAKETA KIMIKOA
5. MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK: MATERIA ETA ENERGIA
5.1. PROPIETATE BEREZIAK
5.2. ELEKTROMAGNETISMOA
5.3. ELEKTROMAGNETISMOAREN ERABILERAK
5.4. MATERIA ETA ENERGIA

1. INGURUAN DUGUN GUZTIA MATERIA
AL DA?
1.1 MATERIA
Gure inguruan dagoen guztia ( mendiak, ura, airea, gure
planeta, Eguzkia...) materiaz osatuta dago.
Materiak leku bat okupatzen du, eta materia bat dagoen
tokian, eta une berean, ezin daiteke egon beste bat. Materiak masa
du, hau da, pisua du.
Beraz, masa duen eta espazioan lekua okupatzen
duen edozer materia da; biziduna eta bizigabea.
2. MATERIAREN PROPIETATEAK.
2.1 MATERIAREN PROPIETATEAK

Zientzian, tamaina definitua duen edozein materia zatiari
gorputz deitzen zaio.
Gorputz guztiek dituzte hainbat propietate komun
(orokorra)
eta baita gorputz bakoitzaren araberako beste propietate batzuk,
propietate bereziak, hain zuzen ere.
2.2 MATERIAREN PROPIETATE OROKORRAK
Materiak baditu berezko hainbat propietate orokor. Edozein
gorputz berotzen dugunean, dilatatu egiten da, hau da, luzatu.
Propietate horri dilatazioa deitzen zaio.
Gorputz bat leku batean dagoenean, une eta leku berean ezin
daiteke beste bat han egon, Materiaren propietate horri
sartezintasuna deitzen zaio.
Propietate orokorren artean, masa eta bolumena, neurgarriak
dira.
Masak adierazten digu gorputzak duen materia
kantitatea, balantza erabiltzen da neurketak egiteko.
Bolumenak adierazten digu gorputzak zenbat leku
okupatzen duen espazioan.
3. MATERIAREN ASPEKTUA
3.1. MATERIAREN EGOERAK

Materiak hiru aspektu izan ohi ditu: solidoa, likidoa edo
gasa.
Egoera solidoan masa izaten dute, forma egonkorra eta
aldatzen ez den bolumena.
Egoera likidoan masa dute, forma aldakorra eta ez zaie
bolumena aldatzen.
Gas egoeran masa dute, forma aldakorra eta bolumena
aldatzen zaie.
Materiaren egoerak
Masa Forma egonkorra
Bolumen egonkorra
Solidoak Bai Bai Bai
Likidoak Bai Ez Bai
Gasak Bai Ez Ez
Materia beste egoera batzuetan ere aurki daiteke. Horietako
ezagunena plasma egoera da.
3.2. EGOERA ALDAKETAK
Egoera aldaketak:
Solidotik likidora pasatzeari urtzea edo fusioa deitzen diogu
Likidotik solidora aldatzeari solidotzea
Likidotik gasera pasatzeari lurruntzea
Gasetik likidora aldatzeari kondentsatzea

Solidotik gasera edo gasetik solidora aldatzeari sublimazioa
deitzen diogu
3.3 SUBSTANTZIA PURUAK ETA NAHASTEAK
Edozein gauza osatzen duen materiari substantzia deitzen
diogu.
Kasu batzuetan, materia substantzia bakar batez osatua dago.
Substantzia horiei substantzia puruak deitzen zaie.
Substantzia bat baino gehiagoko materia motei nahaste deitzen
diegu.
Nahasteetako osagaien artean ez da erreakzio kimikorik gertazen
eta, beraz, osagaiak baliabide fisikoz bereiz daitezke.
Osagaiak bereiz daitezkeen nahasteei nahaste heterogeneoak
deitzen zaie, adibidez, olioa eta ura.
Osagaiak begiz bereizterik ez dagoen nahasteak nahaste
homogeneoak dira, adibidez, ura eta azukrea.
Nahaste homogeneoen artean badira azpimagarri batzuk:
disoluzioak. Disoluzioetan likido bat izaten da osagai nagusia eta
likido horretan beste likido edo solido bat nahasten da.
Substantzia puruak

Substantziak
Nahaste homogeneoak Disoluzioak
Nahasteak
Nahaste heterogeneoak
4. MATERIAREN ALDAKETAK (FISIKOAK eta KIMIKOAK)
4.1. NAHASTEEN BEREIZTE METODOAK
Nahasteak bereiztea garrantzia handia du. Adibidez: edateko ura prestatzea,
zaborretik materia erabilgarriak bereiztea, gatzagetatik gatza lortzea....
Materiaren nahasteak bereizteko hainbat metodo daude:
- Dekantazioa: (adibidez edaten dugun ura). Urari osagai solidoak kendu behar
zaizkio, horretarako nahastea (ur arrea) biltegi baten uzten da denbora batez eta
osagai solidoak ondora joaten dira. Azkenik urari kloro pittin bat botatzen zaio.

- Magnetismoa: ( adibidez birziklatzea). Birziklatzean nahastea oso heterogenoak
sortzen ditugu, hortik burdinazko materialak eskuratzeko, elektroimana
(elektrizitate bidez dabilen imana) erabiltzen da.
- Urtzea: (adibidez plastikoak berriro erabiltzea). Materiala urtuz berrezkuratzea.
- Lurruntzea: (adibidez gatza lortzea). Naturatik sortzen den ur gaziko iturri
batetik gatza lortzea, hau da, ura eta gatza eremu zabaletan isurtzen da, eta lurrunduz
doan neurrian gatza sortzen da.
Birziklapen lantegia Ur dekantazioaElektroimana Gatza
4.2. DISOLUZIOAK
Nahaste homogeneoak disoluzioak dira. Adibidez, gatza eta
uraren nahastea disoluzio bat da; itxura hutsagatik, ezin da jakin
non dauden bi osagai.
Solutua: solidoa likidoan disolbatzen denean, disolbatzen den
solidoari deritzo.

Disolbatzailea: disolbatzen duen likidoari deritzo.
Adibidez: ur gazian ura disolbatzailea izango da eta gatza
solutua.
Disoluzioa
4.3. MATERIAREN ALDAKETA FISIKOA
Materiaren aldaketa eta nahaste guztiak, aldaketa fisikoak izan dira.
Materiak berak ez du oinarrizko aldaketarik izan, eta substantziak
lehenengoan jarraitu du; adibidez, nahastean gatza bazegoen, esaterako,
gatza izaten jarraitzen du disolbatzen dugunean.
4.4. MATERIAREN ALDAKETA KIMIKOA
Materien substantziak itxura aldatu egiten dute (ura eta lurrina substantzia bera
dira, baina itxura diferenteak dituzte). Substantziak itxura bakarrik aldatzen dutenean,

aldaketa fisikoak dira.
Hasierako substantzia bat, beste batean bilakatzen denean (edozein prozesuaren
ondorioz) eta lehengo egoerara ezin denean bueltatu, aldaketa kimikoa gertatu dela
esaten dugu.
Aldaketa kimikoen eraginez substantziaren izaera aldatu egiten da; aldaketa
fisikoetan nahasteetako osagaiak berreskuratu genitzakeen, aldaketa kimikoetan hori
ezinezkoa da.
Elementuen taula.

5. MATERIAREN PROPIETATE BEREZIAK: MATERIA ETA ENERGIA
5.1. PROPIETATE BEREZIAK
Materia mota bakoitzak beste propietate batzuk izaten dituzte, (orokorrak
aparte) bereziak direnak. Garrantzitsuenei begirada bat emango diegu:
Gogortasuna:
- Gogortasuna, gorputz batek beste bati arrastoa (marra, urratua...) egiteko
duen gaitasunari deitzen zaio. Materia bat beste batekin alderatuz neurtzen da
gogortasuna, eta eta aurkako propietateari biguntasuna deitzen zaio.
Elastikotasuna eta plastikotasuna:
- Elastikotasuna, materiak hasieran zuen forma berriro eskuratzeko duen
gaitasunari edo propietateari deritzo (ileko goma, edozein malguki…).

- Plastikotasuna, elastikotasunaren aurkako propietatea da, gorputz plastikoak
erraz aldatzen dute forma baina ez dute lehengo forma berriro eskuratzen (plastilina,
buztina…).
Biskositatea edo likatasuna:
- Hodietatik eta ontzietatik azkar isurtzeko gaitasunari jariokortasuna edo
fluidotasuna deitzen zaio eta aurkako propietateari biskositatea edo likatasuna
(olioa eta eztia likido likatsuak dira).
Hauskortasuna:
- Gorputz bat zatietan apurtzeko duen propietateari deitzen zaio
hauskortasuna ( beira oso gogorra da baina baita hauskorra ere). Aurkako
propietateari zailtasuna edo tenazitatea deitzen zaio ( mailua, giltzak…).
Disolbagarritasuna:

- Materiak disolbatzeko duen gaitasunari disolbagarritasuna deitzen zaio.
Materiaren beste hainbat propietate berezi:
- Erregaitasuna: Substantzia erregaiak (egurra, ikatza, petroleoa…) erre
egiten direnak propietate hau dute.
- Erregaitzak: Aurreko propietatea ez dutenak, ez direnak erretzen.
- Harikortasuna: Hari luze eta mehetan bihurtzeko propietatea (kobrezko
hariak…).
- Xaflagarritasuna: Xafla meheak egiteko gaitasuna da.
- Eroankortasuna: Beroa edo elektrizitatea oso erraz garraiatzen duten
materialak (eroaleak metalak, isolatzaileak plastikoa edo egurra).
- Propietate elektrikoak eta magnetikoak (aurrerago ikusiko ditugu).
5.2. ELEKTROMAGNETISMOA
Materiaren fenomeno magnetikoen eta elektrikoen multzoari deitzen zaio
elektromagnetismoa.
Materia zenbaitek elektroi partikula txikiak jaso, askatu edo garraia ditzake.
Elektroiak jaso edo askatzen dituenean, kargatu egiten da, karga elektrikoa hartzen
du. Elektroi horiek material batean zehar leku batetik
bestera garraiatzen direnean, elektrizitatea daukagu.
Elektrizitatea leku batetik bestera joaten denean,
korronte elektrikoa sortu dela esaten da. Hori sortzeko
sorgailu bat eduki behar da, eta elektrizitatea
garraiatuko duen material eroalea.
Elektrizitatearekin lotura zuzena duen materiaren beste
propietate bat magnetismoa da.
Hainbat materialek (imanek) beste batzuk erakartzeko duten ahalmenari deitzen zaio
magnetismoa. Imanaren bi poloei polo positiboa eta polo negatiboa deitzen zaie.
Lurra bera iman bat da.

5.3. ELEKTROMAGNETISMOAREN ERABILERAK
5.4. MATERIA ETA ENERGIA
Energia da materia bati aldaketak sortzeko gai den edozein eragile.Materiak
beti darama lotuta energia.
Argia ere beste energia modu bat da. Izan ere, energia mota asko daude.
Energia-motak
Energia mekanikoa
Bero-energia edoEnergia termikoa
Energia kimikoa
Argi energia
Energia elektrikoa
Energia nukearra
Energia magnetikoa

Energia-iturriak
Gizakiak era askotara lortzen du behar duen energia.
Energia batzuen iturria berriztatu egiten da, ez da gastatzen: berriztagarriak dira.
Beste energia iturri batzuk, ordea, ez dira berriztagarriak, amaitu egingo dira.
Berriztagarriak: agortzen ez direnak
Ez berriztagarriak: agortzen direnak
Energia-iturriakEnergia -iturriak
Ez berriztagarriak
Berriztagarriak
Energia nukearra
Hidraulikoa
Eolikoa
Eguzki energia
Biomasa
Erregai fosilak
Petrolioa
Ikatza
Gasa
Energia geotermikoa