455 guaixea

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 14, ostirala • 2. aldia • 455. zenbakia Irurtzungo antzerki tailerrak obra mustuko du gaur: De tontos y… otras especies. Igandera bitartean lau emanaldi eginen dituzte Ondarraren lana ezagutzeko eskaintza Kultura >> 14 Kultura >> 14 Lilasterketara! >>11 UEMAk 22ko manifestaziora deitu du Gobernuak udalak euskara sustatzeko diru-laguntzarik gabe utzi dituela salatzeko >>5 Mariñelarena komatik atera da Entrenatzen ari zela min hartu zuen >>20 Duintasunaren Martxa asteazkenean Sakanan Murrizketak salatuko dituzte >>9 Uharteko haur eskola Dindaiak kudeatuko du Pausoka haur eskolan 0 eta 3 urte arteko 11 ume daude. Euskara hutsezko zerbitzua eskaintzen du >>7 Udazkenerako Plazaola bide berdea Irurtzuneraino Maiatzean hasiko dira Mugiroko lanak. Haiek despedituta Andoain eta Irurtzun artean ibili ahalko da >>5 Bakaikun gaztainondoak aurrera egiteko lanean Herritarren artean interesa sortu du gaiak eta lan taldea sortzeko deialdia egin du udalak >>7 Txistua antzokira >>15

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 07-Mar-2016

251 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 455 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 14, ostirala • 2. aldia • 455. zenbakia

Irurtzungo antzerki tailerrak obramustuko du gaur: De tontos y…otras especies.Igandera bitarteanlau emanaldi eginen dituzte

Ondarraren lana ezagutzekoeskaintza

Kultura >> 14Kultura >> 14

Lilasterketara!>>11

UEMAk 22komanifestazioradeitu duGobernuak udalakeuskara sustatzekodiru-laguntzarik gabeutzi dituela salatzeko

>>5

Mariñelarenakomatik atera daEntrenatzen ari zelamin hartu zuen >>20

DuintasunarenMartxaasteazkeneanSakananMurrizketak salatukodituzte >>9

Uharteko haur eskolaDindaiakkudeatuko duPausoka haur eskolan0 eta 3 urte arteko 11ume daude. Euskarahutsezko zerbitzuaeskaintzen du >>7

UdazkenerakoPlazaola bideberdeaIrurtzunerainoMaiatzean hasiko diraMugiroko lanak. Haiekdespedituta Andoaineta Irurtzun arteanibili ahalko da >>5

Bakaikungaztainondoakaurreraegiteko laneanHerritarren arteaninteresa sortu dugaiak eta lan taldeasortzeko deialdia egindu udalak >>7

Txistua antzokira>>15

Page 2: 455 guaixea

IosuZORIONAKguape-ton!! Zure lehenbizikourtebetetzean, muxuasko aiton-amonenpartez.

Urko Hurrengo 18an, 15 ur-te!! Zoragarria izan daurte hauek zure ondoanegotea!! Aita eta ama-ren partetik.

Gurutz GoikoetxeaIrisarriZORIONAKta URTE-ASKOTARAKO! Altsasuta Urdiaingo familienpartetik ongi pasa eguna.

Iosu BengoetxeaTxekaZORIONAKzure le-hendabiziko urtebete-tzean familiaren par-tez!!

Urko ZORIONAKUrko!!Eider, Unax eta Anairenpartetik muxu handibat.

Naroa BereciartuEtxeko sorgintxoahaundia egiten ari zai-gu. Muxu asko Jokin etagurasoen partetik.

Onintza eta LexuriEskoziaa o Txinaa faten bazarie de,

etxien txokolatie ez da faltako!!!Zorionakudaberri atariko larrosei!!!

AlazneZORIONAKAlazne!!Oso ongi pasa. Etxeko-en partez. Muxu handibat.

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

Musika Pol Mc Adaim. Martxoaren 14an,ostiralean, 22:30ean EtxarriAranazko Derry tabernan.

Hastapenak. Martxoaren 15ean,larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Burundartxistulariak.

Porco Bravo+D-Tox. Martxoaren15ean, larunbatean, 23:00etanAltsasuko gaztetxean.

DantzaSpaceko zarama. Martxoaren16an, domekan, 17:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.Krego-Martin danza.

Antzerkia Pirata Garrapataren abenturak.Martxoaren 14an, ostiralean,18:30ean Ziordiko liburutegian.Patata tropikala.

De tontos y otras especies.Martxoaren 14an, ostiralean,20:00etan eta 22:30ean. Martxoaren15ean, larunbatean, 20:00etan etamartxoaren 16an, igandean19:00etan Irurtzungo kultur etxean.Irurtzungo antzerki tailerra.

ZinemaLa piedra de la paciencia.Martxoaren 14an, ostiralean,21:45ean eta martxoaren 16an,domekan, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

La flor de la vida. Martxoaren 14an,ostiralean, 22:00etan eta martxoaren16an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

La vida de Adelle. Martxoaren20an, ostegunean, 22:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.Emakumeak doan.

Dokumentalak Karakorum neguan. Martxoaren14an, ostiralean, 22:00etan Arbizuko

Argibidea elkartean.Alex Txikon.

La OTAN, el brazo armado delimperio. Martxoaren 15ean,larunbatean, 19:00etan EtxarriAranazko gaztetxean. Askapena.

El ejercito secreto de la OTAN.Martxoaren 16an, domekan,19:00etan Iturmendiko auzogelan.Askapena.

La revolución de los saris rosas.Martxoaren 20an, ostegunean,19:30ean Olatzagutiko kultur etxean.Mati Cuestarekin solasaldia ondoren.

Mendi irteeraZiga-Lantz. Martxoaren 16an,igandean, 7:00etan Olatzagutiatikabiatuko da autobusa. SakanakoMendizaleak.

Aralar. Martxoaren 16an, domekan.Altsasuko Mendigoizaleak.

Plazaolako ibilbidea (Lekunberri).Martxoaren 16an, igandean,9:30ean Etxarriko ikastolatik. 6 km.Sakanako ikastolen mendi taldea.

Txirrindula irteerakLubierri-Iratzako bordak.Martxoaren 16an, domekan,8:30ean Altsasuko Zumalakarregiplazatik eta 9:20ean Bioitzakanpinetik. 49 km. Burunda mendibizikleta taldea.

Erakusketak Pintura eta eskultura. Martxoaren21era arte, Urdiaingo Kaluxatabernan. Angel Antonio Agirre.

Mayar emakumeak,duintasunezko koloreak.Martxoaren 23ra arte, IrurtzungoSan Martin jubilatu elkartean.

Pintura erakusketa kolektiboa.Martxoaren 30era arte IrurtzungoLa Tahonan eta Pikuxarren.

Saiak, elfoak, mariorratzak,gizonak eta emakumeak.Apirilaren 5era arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domekan

19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

HitzaldiakEmakume maiak: duintasunkoloreak. Martxoaren 14an,ostiralean, 18:30ean Irurtzungojubilatu elkartean. EkologistakMartxan.

OTANi buruz. Martxoaren 14an,ostiralean, 19:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Askapena.

Nafarroa Aldatuz, Erregimenarenamaiera bultzatuz. Martxoaren14an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.Hizlariak: Asun Fdz de Garaialde etaAitziber Sarasola.

LiteraturaAmaren eskuak. Martxoaren 14an,ostiralean, 19:30ean Olatzagutikoliburutegian. Karmele Jaio.

Lurraren memoria: La memoriade un pueblo a través de laliteratura. Martxoaren 20an,ostegunean, 17:30ean EtxarriAranazko kultur etxean. Hizlaria:Toti Martinez de Lezea.

TailerrakEuskararen arnasguneak.Martxoaren 15ean, larunbatean,10:00etatik 12:00etara EtxarriAranazko kultur etxean. UEMA etaEHE. Aurretik izena eman.

Bestelakoak Osasunaren Autogestiorako II.tailerra. Martxoaren 16an, domekan,Altsasuko kaputxinoen komentuan11.00etatik 14:00etara eta 15:30etik17:30era. Leire Saitua. SakanakoAsanblada Libertarioa.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 14an, ostiralean,20:00etan Lakuntzako, Arbizukoeta Etxarri Aranazko plazetan,elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Martxoaren 16an, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Sakanako LangabetuenAsanblada. Martxoaren 17an,astelehenean, 15:30ean AltsasukoGure Etxea eraikinean.

marsuak 14-20Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Lexuri Lazkoz Ruiz ZORIONAK preziosa!! Asteaz-kenean, 19, 6 urte beteko di-tuzu. Egun ona pasatuko duguzurekin eta sei muxu handi,mua eta mua. Lizarragako etaArbizuko familiaren partetik.

Lexuri Lazkoz Ruiz ZORIONAK printzesa!! Mar-txoaren 19an 6 urte betekodittuzu. Egun zoragarriapasatuko dugu familia etalagunekin. Muxu bat fami-liaren partez.

Page 3: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a Aralar Txirrindulari Taldea 2014 3

BABESLEAK

Kadeteak (7): Gorka Avella, Gorka Arbizu, Oier Larunbe, Luis Beraza, Unai Zubiria, Patxi Lopez eta XabierMaiza. Zuzendariak: Iñaki Migel eta Iraitz Goñi.

Eskolak (20): Jon Erdozia, Maria Beraza, Anitz Larunbe, Aitor Alberdi, Sergio Romero, Igor Arrieta, AmaiurArratibel, Joana Irastorza, Imanol Galarza, Javier Mitxaus, Xabier Mauleon, Joseba Huarte, Urko Gorriti,Aimar Tadeo, Mikel Martinez, Asier Irujo, Julen Otxoteko, Beñat Etxezarreta, Bakarne Arregi eta AnderRosado. Zuzendariak: Patxi Irastorza, Ana Lopez eta Javier Etxarri.

Jubenilak (5): Asier Ollo, Adur Etxezarreta, Eneko Unanua, Amine eta Izai Mauleon. Zuzendariak: Iñaki Mauleon eta Xabier Lizarraga.

Aralar Txirrindulari Taldea 2014Aralar, familiahanditzen doa. AralarTxirrindularitza Klubaklarunbatean aurkeztuzuen 2014 denboraldia,Uharte Arakilen. Aurten 35. denboraldiabeteko du Aralarrek.Lakuntzan sortu zentaldea, Joxe Anduezapresidente zela. “Etailusio berberarekinjarraitzen dugu”adierazi zuen egungopresidente JavierEtxarrik. Klubetik 6txirrindulari profesio-nal atera dira,Garziandia, Arrieta,Egoi, Verdugo, Etxarrieta Larralde, “etaemaitza horiek bideberetik laneanjarraitzeko etahobetzeko indarraematen digute”gaineratu zuenEtxarrik. Aurten 32txirrindulari izanenditu taldeak, horietatik5 berri. “Gogo etailusioarekin entrenatuzgero, amets guztiakgauzatuko dituzue”animatu zien Etxarrik.

Babesleei eta gurasoei eskerrak. Etxarrik azaldu zuenez, “ekonomikoki juxtu gabiltza, baina denboraldiaateratzeko moduan egongo gara”. Horregatik eskerrik beroenak eman zizkien Aralar taldeko babesle guztiei.Intersport Irabiak 28 urte daramatza babesle nagusi izaten, eta Migel Cavodevillari duen konpromisoa aitortu zioten. Hitz gozoenak txirrindularien gurasoendako izan ziren. “Txirrindulariek eta gurasoek kluba barruan sentitzenduzue. Zuek, entrenatzaileek, juntakoek… familia bat osatzen dugu eta horrela jarraitu behar dugu. Izugarriinplikatzen zarete eta eskerrak ematekoa da” gaineratu zuen presidenteak. Juango eta Villarren saltoa: 2013an Aralarretik 2 txirrindularik egin zuten salto afizionatuetara: Odei Juangolakuntzarrak (Rural Kutxa) eta Pablo Villar hiriberriarrak (Telco´m). “Pozgarria da, hori baita gure lana, neska-mutikoak gora ateratzea” adierazi zuen Etxarrik. Zorte onena hasi berri duten denboraldirako.

Page 4: 455 guaixea

Martxoak 22, Euskarazbizitzeko eskubideadugulakoAitor Karasatorre Muguruza SakanakoMankomunitateko lehendakaria etaMaite Aldaz Arroyo EuskaraBatzordeko lehendakaria

Azken urteetan Nafarroako Gober-nuaren hizkuntz politikak mutunahi gaitu, Nafarroan euskarazbizitzeko dugun eskubidea gure egi-ten dugunok. Mutu, ikusezin, iso-latu.. eta hamaika dira euskaraketa euskaldunok sufritzen ditu-gun etengabeko erasoak, legegin-tzaldi honetan, krisia aitzakia,gogortu egin direnak. Ekonomiko-ki ito egin nahi dituzte euskaraz-ko komunikabideak, helduen eus-kalduntzerako ezinbesteko direneuskaltegiak eta udaletako euska-ra zerbitzuak, diru-laguntzarik

gabe utziz. Irakaskuntza arautuaneuskarazko hautua egitea gero etazailago zaie guraso askori Nafarro-ako zenbait zonaldeetan. Ingele-saren irakaskuntza baliatu dutehorretarako eta D ereduari bera-ri nola bertan lanean dihardutenehunka irakasleri eginiko erasoarbuiagarri eta zitala… zenbatzeakosta egiten da zoritxarrez.

Nafarroako Gobernuak euska-raren normalizazioan duen ardu-rari uko egiten dio eta ez hori baka-rrik, normalizaziorako bidearenhautua egin dugun udal eta man-komunitateen lana ere, behin daberriz oztopatzen du. Udalak etaMankomunitateak gara Nafarro-an Gobernuak duen ardura guregain hartzen dugunak. Gobernuakegin beharko lukeen lana egitendugu eta gu ere, ekonomikoki itoegin nahi gaituzte. 2001. urtetik2012. urtera %82 jaitsi zen euska-

ra sustatzeko udal eta mankomu-nitatekok jasotzen genuen dirulaguntza partida, 860.000€ jasotze-tik 2001ean 131.000€ jasotzera2012an, eta 2013. urteko, berriz, 0€-koa, Gobernuak ez baitu partidaexekutatu. Itotze ekonomikohorrek kolokan jarri du zenbaiteuskara zerbitzuren biziraupenaeta teknikari horien lana baita ere.Euskarak normalizazioa ahalbi-detuko duen hizkuntza politikaeraginkor bat behar du Nafarro-an, nork bere eremuan, elkarlane-an aurrera eramango duguna,beharrezkoa. Hamaika eraso eus-karak eta euskaldunok sufritzenditugunak eta beste horrenbestearrazoi, beraz, martxoaren 22anIruñeko kaleak jendez betetzeko.Antoniutti plazatik aterako denmanifestazio jendetsua izateko,mutu nahi gaituzten horiek entzungaitzaten. Euskaraz biziz, Nafarro-

ako Gobernuaren erasoei aurreegin diezaiegun.

Altsasuko inauteriakIñaki Agirre

Beharbada erotzen hasia naiz,baina gero eta gutxiago gustatzenzait gure herriko inauteria.

Argi dago inauteri batzordeko-ak ez direla ohartzen. Inauterie-tan gero eta gauza gehiago sar-tzeak ez du gure inauteria gehia-go aberastuko! ! ! ! Guztizkontrakoa. Iruditzen zait lehenzeukan xarma galtzen ari dela,nahaste-borraste bat bihurtuz.

Honekin lotuta gehien kezkatzennauena eta aldi berean erabatlotsarazten nauena zera da, momo-txorroen dantzarekin azken urtehauetan gertatzen ari dena.

Zergatik momotxorroz mozo-

rrotuta doazen %95ek ez dakitemomotxorroen dantza? Inauteribatzordeko utzikeria ote?? Ikas-tea zaila izango balitz bezala…

Nire ustez, eta hau iritzi pertso-nala da, momotxorroz mozorrotze-ko bete beharreko baldintza batdantza jakitea izan beharko luke.

Norbaitek uste du EuskalHerrian hain ospetsuak direnhainbat inauterietan gauza beragertatzen dela? Lantzeko inaute-ria, Zubieta eta Iturengoa edoZuberoako maskaradaren kasu?Inauteri haietan badakite mozo-rrotuta ateratzeko zein diren betebeharreko baldintzak, gureherrian betetzen ez direnak.Hemen beste tokietan gertatzen ezdena gertatzen da, eta iruditzen zaitdenok honen gainean hausnarke-ta egin beharko genukeela.

Suposatzen dut batzordekoakgure inauteria Altsasutik kanpozabaltzera doazenean gauzahauek guztiak zaintzen dituzte-la, eta ez dut ulertzen zergatikherrian bertan, garrantzitsuagoizanik, ez duten egiten.

Horregatik ezin naiz gure inau-teriaz harro sentitu.

Herria da gorputzaGuaixe • 2014ko marsuaren 14a4 iritzia

Euskal Herriaz hitz egin beharbanu gauza asko esan nitzakeeta bat etorriko zinatekete batzue-tan, eta beste batzuetan ez. Bai-na uste dut, izan bateko edo bes-teko, guztiok ados egongo gina-tekeela gauza batean: EuskalHerria lur eremu bat da; espaziofisiko bat da; leku bat; mugabatzuk dituen lurralde bat. Hori-

xe izango litzateke azala, begibistakoa dena.

Baina liburu bat bailitzan, kon-tra-azala ere badu: Lur eremuhorrek bere baitan gordetzenduena, babesten duena, sortzenduena. Gure herri honek duenedukiera hain zuzen ere, ontzi batbailitzan. Euskal Herria ispiluanbegiratuko balitz, emakume

baten gorputza islatuko litzate-ke. Jaioko den horri kabida eman-go dion lekua baita emakumea.Hark elikatzen du, hark amestu,hark arnastu, hark sentitu eto-rriko dena; beragandik minarenminez sortuko da umea. Eta Eus-kal Herritik sortuko da baita ereminaren minez gu garena.

Bai emakumea nola herria, biak

dira gorputz. Bizirik dauden bi gor-putz. Oraindik ez dena erditzekoeta izatera pasatzeko zubia. Etaagian horregatik, beren baitanbizitza bera sortzeko daukatenahalmen eta indar horregatik dau-de isilaraziak, mututuak, bahi-tuak. Herria bada, emakumeabezalaxe, baina ez batak ez beste-ak ezin dute haien nahien arabe-

rako erabakirik hartu. Atzerrita-rrek, izanaren gotorleku izateazer den ez dakiten horiek, eraba-kitzeko eskubidea debekatu die-te, digute; bai emakumeoi bai Eus-kal Herritarroi. Eta ozen esanbehar diegu: NIRE GORPUTZE-AN NIK ERABAKITZEN DUTETA GURE LURRAZALEAN GUKERABAKITZEN DUGU!

Haur eta Familia programarenhelburua adin txikikoen gara-pen pertsonal egokia sustatukoduen ingurunea ahalbidetzea da.Adin txikikoenganako tratu onasustatzeko, bi aldetatik lan egi-ten da. Batetik, komunitate mai-lan sentsibilizazio lanak egitendira: irrati saioak, aldizkarietanidatziak, gurasoendako tailerrak,guraso eskolak... Bestetik, bana-kako esku-hartzea ere egiten dalaguntza eta orientazioa behar

duten familiekin, eta zerbitzuapertsonalagoa eta zuzenagoa da.

Haur eta familia programan,adin txikikoen inguruan daudenprofesionalen artean sare bat sor-tzearen beharra ikusi da, lagun-tza eta orientazioa behar dutenfamilia hauei atentzio egokiago batemateko eta profesionalen artekokoordinazioa hobetzeko. Sarea,zuzenean eta zeharka, haur etagazteekin lan egiten duten profe-sionalek osatuko dute: eskoleta-

ko, haurtzaindegietako, osasunarloko, gizarte zerbitzuetako…profesionalek osatuko dute.

Sarean lan egitea ez da bakarrikzerbitzu ezberdinen arteko koor-dinazioa, elkarrekin lan egitea,elkarrekin ekintzak pentsatzea,aurrera eramango diren baliabide-ak erabakitzea eta gizarteratzearenemaitzak elkartrukatzea baizik.

Gazte, haur eta familiei eragitendieten arazoak konplexuak izandaitezke eta konplexutasun honek

zerbitzu eta arlo desberdinetakoprofesionalen parte hartzea eska-tzen du. Sarean lan egiteak lana-ren eraginkortasuna hobetzen dueta aldi berean profesionalenestres maila murriztu dezake.

Sarearen helburuak: haur etagazteen tratu ona bultzatzea; lagun-tza beharra izan dezaketen fami-lietara errazago eta azkarrago iris-tea; sarean parte hartzen dutenenartean kasua elkarrekin esku har-tzea; profesional desberdinak hel-buru eta jarduera komunak izatea;eta profesionalek izan ditzaketenzalantzak, kezkak… aztertu etahausnartzeko aukera izatea.

Sarean lan egiteak abantailaasko dauzka: haur, gazte eta fami-

liei ematen zaizkien mezuak ildoberetik joango dira, sareak dituenbaliabideak hobe ezagutzen dira,profesionalen arteko komunika-zioa hobetzen da, prozesuakazkartzen dira, eginkizunakbanatzen dira… Desabantailakere, egon badaude: sarean lanegiteak lan gehiago suposatudezake, erantzukizunetan dizi-plina handiagoa eska dezake…

Hala ere, luzera oso eraginkorraeta positiboa ikusten dugu lan egi-teko era hau, beraz, metodologiahonen alde egin dugu. Irurtzun-go eskualdeko profesional desber-dinak parte hartzera animatu dira.Beraz, sarearekin aurrera!Gizarte Zerbitzuak

hara zer dien

Haur eta familia programa

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foruen plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Garazi Garzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

astekoa

Zoila Berastegi

Page 5: 455 guaixea

sakanerria >>Guaixe • 2014ko marsuaren 14a 5

»

Udalerri Euskaldunen Mankomu-nitateko (UEMA) kideek herene-gun salatu zutenez, “NafarroakoGobernuaren hizkuntza politikakeuskara eremu publikotik erabatdesagerrarazi nahi du”. Eta gober-nuaren egitasmo horren barruankokatzen dute udalen eta manko-munitateen Euskara Zerbitzuak2013an diru-laguntzarik gabe uzteaeta aurten antzeko bidea segitzea.

Azpimarratu zutenez, “udalakdira, orokorrean Euskal Herrianhizkuntza-politika ausartenak etaaurrerakoienak lantzen ari gare-nak, eta horien artean nabarmen-tzekoa da UEMAko udalerriek egi-ten dugun lana. Aitzindariak gara-eta euskaraz bizitzeko apustuaegina dugu”. Hizkuntza politikaplanifikatu bat eta harendakobitartekoak ezinbestekotzat jozituzten. “Bide horretan, sekula-ko ahalegina egiten ari gara uda-lerri euskaldunak, NafarroakoGobernuaren inolako babesik etalaguntzarik gabe”.

Nafarroako Gobernuak egitendituen hizkuntza-eskubideen“urraketa sistematikoa” nabar-mendu zuten UEMAko ordezka-riek. Bake epaitegietan, liburute-gietan edo osasun arloan zerbitzua

euskaraz bermatzeko UEMAtikegiten ari diren lana horren adie-razle gisa jarri zuten. EuskararenLegeak herritarrek administraziopublikoekiko euskara eta gaztela-nia erabiltzeko eta haietako bat

aukeratzeko eskubidea aitortzenduela gogorarazi zuten. Beraz,“Nafarroako Gobernuak ez ditulegeak herritarrei aitortzen diz-kien eskubideak errespetatzen, ezeta euskararen legea bera ere”.

EuskararendakoarnasguneakzabaltzekoAsmo horrekin tailerra antolatudute Udalerri Euskaldunen Manko-munitateak (UEMA) eta EuskalHerrian Euskarazek (EHE). Euskaranagusi den espazioa da arnasgunea,eguneroko bizitzan euskara natu-raltasunez erabiltzen den gunea.Familia, ikastetxea, lantokia, herria…euskararen arnasgunea edozeinizan daiteke. UEMAk eta EHEk antolatutako tai-lerrean arnasguneen garrantziaz,hedatzeko oztopoez eta horiei aurreegiteko urratsez hausnartuko dute.Bihar 17 pertsona bilduko dira Etxa-rri Aranazko kultur etxean, 10:00eta-tik 12:00etara eta heldu den osti-ralean 18:00etatik 20:00etara.

Maiatzean hasiko dira falta denMugiroko zatiko lanak, 274.435euroko aurrekontua dutenak

Plazaolako bide berdeak etapaberria eginen du aurten Mugirokolanekin. 4,14 km-ko lan horiek des-pedituta Andoain eta Irurtzungomuga artean bizikletan edo oinezibiltzeko aukera eskainiko du bideberdeak. Plazaola turismo partzuer-goak kudeatzen du bide berdeko egi-tasmoa eta bere buru Maitena Ezku-tarik esan digunez, inguru horre-tan dagoen hezetasunagatik lanakmaiatzera atzeratu dituzte. “Udan

aurreratuko dituzte lanak eta udaz-kenerako despedituta izanen dira”.

Ibarrera nola sartuBiaizpetik nola pasa aztertzen aridira gaur egun Plazaola turismopartzuergoan. Bi aukera aztertzenari direla azaldu digu Ezkutarik.Lehena Larraun ibai ertzean dago-en arrantzaleen bidearekin lotzealitzateke. “Hala, Arakilgo ibilbide-en sarearekin lotuko litzateke etaIrurtzunera joateko aukera legoke.Oinezkoendako aukera ona da, bai-na ez txirrindulariendako”.

Beste aukera Plazaolaren ibilbi-dea segitzea litzateke. Baina osogarestia litzateke hura gauzatzeatunelak argiztatzea eta semaforo-ak jartzea eskatuko lukeelako, bes-

teak beste. Teknikariek aukerakaztertzen segitzen dute. Bestalde,behin Irurtzunera iritsita, Aizkor-beko tunela hondoratuta dagoenezbide bat erabiliko litzateke.

Lau baso ordenazioplanetarakolaguntzak Nafarroako Gobernuak herenegunegindako bilkuran Arakil, Irurtzun,Irañeta eta Urbasako basoen orde-nazio planen erredakziorako dirusaila onartu du. Aipatu planak 2007-2013 Nafarroako Landa GarapenProgramakoak dira. Haien bidezbasoen erabilera eta aprobetxa-mendu arautuak lortu nahi dira, betiere, natura baliabideen kontserba-zioarekin bat datorrena. Arakil, Irurtzun eta Irañetako pla-naren erredakziora NafarroakoGobernuak 58.820 euro bideratu ditu.Urbasakorako, berriz, 102.921 euro.Guztira ibarreko bi planetarako161.741 euro dira.

Irurtzun / Aizkobe»

Arbizu / Etxarri Aranatz»

Plazaola bide berdeakudazkenean lotuko dituAndoain eta Irurtzungo muga

Arakilgo bide sarearekin bat egiteko aukera aztergai dute.

Zuhaitzak Aralarren.

Jendea Arbizuko plazan.

UEMAk euskararen aldeko 22komanifestaziora deitu du

Deialdia

Egoera jasangaitza dela nabarmendu zuten UEMAtik: “Nafarroako aniztasunari bizkar eman eta bertako hizkuntza sustatzeko politikakbazter utzi dituen gobernu honi bestelako hizkuntza politika bat nahi dugula, eta beharrezkoa dela, aldarrikatzeko Nafarroako UEMAkoudalerriek ere bat egin nahi dugu datorren martxoaren 22an Iruñean egingo den manifestazioarekin”. Herritarrei nafar guztion hizkun-tza eskubideak kalean aldarrikatzeko eskatu diete.

SAKANA

Page 6: 455 guaixea

Astelehenetik martxoaren 24ra arteeman daiteke izena 012 telefonoradeituz edo www.alsasua.net atarian

Aste Santuan haurrek ikastetxe-an oporrak izanen dituzte eta hain-bat familietan arazoa sortzen da.Izan ere, lana eta familia ardurekseme-alaben zaintza zailtzen die.Hori dela eta, Altsasuko Udalaktxikiek eta behar bereziak dituz-ten gazteak oporrak lagunekinpasatzeko Dibertigarria, Batera-garria programa martxan jarrikodu. Jolas, jarduera eta tailerrez osa-tutako eskaintza egin du apribila-ren 22, 23, 24 eta 25erako.

Esperientzia duten begiralee-kin ariko dira 3 eta 12 urte bitarte-ko haurrak alde batetik eta, beste-tik, behar bereziak dituzten 12 urte-

tik gorako gazteak. Lehenak ludo-tekan ariko dira eta bi ordutegidituzte aukeran: 8:30etik 13:30eraedo 11:00etatik 13:30era. Bigarrenak,

berriz, Intxostiapunta gazte gune-an elkartuko dira, 17:00etatik20:00etara. Izena ematerakoan uda-lak hainbat hobari zehaztu ditu.

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a6 sakanerria

Aurreko astean Madrilen egote-ko aukera izan genuen. Bertan,ekintzaileen ekosistema ezberdi-nak ikusi genituen.

Ikusi besterik ez duzu, Madrilbezalako hiriburu batean ekintzai-leen egunerokotasuna nolakoaden. Ekintzaile gazte zein ez haingazteek, beraien bulegoan lanegin beharrean, nahiago izatendute Co-working space deritzane-tan lan egitea.

Zer da Co-working space bat?Ekintzaileen elkarlanerako espa-zioak dira. Normalean espazioirekiak izaten dira eta erabilerabat baino gehiagoko materialakerabiltzen dituzte: mahaiak, eser-lekuak, armairuak egiteko...

Eta zergatik aukeratzen dituzteekintzaileek horrelako espazioaklan egiteko? Ekintzaileen artekosinergiak eta konexioak lantzekoaukerak dituztelako. Oso xinplea,ezta? Ideia bat duzunean eta gara-tzen hasten zarenean, zure ingu-ruan dauden pertsonen iritziakbehar izan ohi dituzu.

Bestalde, pertsonak garen heine-an eta ez makinak, proiektua gara-tzen gabiltzanean kanpoko pertso-nen laguntza beharrezkoa da, guta-ko bakoitzak ez baitauzkabeharrezkoak diren ezagutza etaesperientzia guztiak. Horregatik,proiektuaren beharrak asetzekobeste pertsona batzuk behar diraeta horregatik ezinbestekoa izatenda ingurumen egoki batean lan egi-tea. Elkarlanerako espazio hauekpertsonen arteko sinergia eta kone-xioak bultzatzeko sortu dira.

Sakantzen Sareak, Sakanakobeste eragile sozio-ekonomikoe-kin batera eta Sakanako PlanEstrategikoko akzio planarekinbat eginez, aurtengo urtera begi-ra, Co-working espazio bat sortze-ko aukerak aztertuko ditu. Ber-tako ekintzaileen arteko siner-giak eta konexioak landu ahalizateko eta sortu diren enpresaedota sortzekoak diren proiek-tuei bultzada bat emateko.

Pausu bat gehiago eta geroz etagertuago!

Sakantzen Sarea

barrutikkanpora

Ingurumenarengarrantzia!

Arabako Zaballa espetxera edoetxetik gertuenera aldatzekoeskariak aurkezten hasi dira,txandaka

Euskal Preso Politikoen Kolekti-boko (EPPK) kideak astelehene-an hasi ziren Euskal Herriratze-ko eskaera pertsonalak aurkez-ten. Faseka eginen dute etagaragarrila akaberarako guztiekeskaera egina izanen dute. Espai-niako espetxeetan dauden preso-ek Zaballa espetxera lekualda-tzeko eskatuko dute. Frantziandaudenak, berriz, etxetik ger-tuen dagoen presondegira alda-tzea eskatuko dute. +www.guaixe.net

Emakumeen Nazioarteko Egunarenbezperan abortuaren aldekokontzentrazioa egin zen

Gure gorputza, gure erabakia.Abortua libre eta doan. Lelohorrekin elkartu ziren ostirale-an 50 bat pertsona Altsasuko

udaletxe parean. EspainiakoGobernuak proposatu duen lege-aren kontra protesta egin etaabortatzeko eskubidea defenda-tu zuten. Altsasuko Feministaketa Bilgune Feministak deituzuten elkarretaratzea.

Haurrak jolasten. Artxiboa

Sakandarrak

20 urte baino gehiago preso dau-denek euren eskaerak apirilarenhasieran eginen dituzte. Horienartea dago Unai Parot Navarro, Puer-to de Santa Maria, Huelvako Puer-to III espetxean dagoena, 1.050 km-ra. 1990eko apirilaren 2an atxilo-tu zuten. 23 urte eta 11 hilabetedarama espetxean preso. Laugarren txandan euren espetxe-ko zuzendariari zuzenduko zaiz-kion preso sakandarrak hiru dira.Asier Carrera Arenzana, Dueñas-ko espetxean dago, Palentzian, 300km-ra. 2000ko azaroaren 9an

atxilotu zuten, beraz, 13 urte eta4 hilabete darama preso. LuisMariñelarena Garziandia Curti-sen, A Coruñako Teixeiron dago,650 km-ra. 2001eko lastailaren17an atxilotu zuten. 12 urte eta 5hilabete dira preso dagoela. JuanRamon Karasatorre Aldaz Caste-llongo Albocasserko Castello IIkartzelan dago, 590 km-ra.2001eko abenduaren 12an atxi-lotua, 12 urte eta 3 hilabete pre-so dagoela. Bosgarren txandan beste hirusakandar izanen dira Euskal Herri-ratzeko eskatuko dutenak. JuanKruz Maiza Artola, Ile de France

eskualdeko Saint Maur espetxe-an preso dago, 680 km-ra. 2007kogarilaren 26an atxilotu zuten. 6urte eta 7 hilabete darama preso.Oihan Barandalla Goñi, Nanterren,Parisen dute, 930 km-ra. 2007koirailaren 1ean atxilotu zuten; 6 urteeta erdi darama preso. Beraz,maiatzaren erdialdetik aurreraeginen dute biek etxetik gertuendagoen espetxera gerturatzekoeskaera. Garai berean eginen dueskaera A Laman, Pontevedran,730 km-ra preso dagoen Hodei Ijur-ko Irozek. 2008ko martxoaren9an atxilotu zuten Ijurko eta seiurte egin berri ditu espetxean.

Erantzuna

Pasa den urtean 3 eta 12 urtebitarteko haurrendako eskain-tza hirutan egin zuen AltsasukoUdalak. Apirilean 38 haur arituziren, garagarrilean 39 eta egu-berritan 36; guztira 113. 40 pla-za daude, baina behar berezi-ren bat duen haurren batek ize-na ematen badu kopurua txikituegiten da.Behar bereziak dituzten gazte-endako hiru eskaintza egin zituenpasa den urtean udalak: apribi-lean 7, garilean 8 eta eguberri-tan 9 aritu ziren; guztira 24. Txan-da bakoitzean 10 plaza eskain-tzen ditu Altsasuko Udalak.

Presoak Euskal Herriratzea eskatzen hasi dira SAKANA

Apirileko oporretan ere Dibertigarria, Bateragarria

Abortatzeko eskubidea aldarrikatu zuten ostiralean Altsasun.

Altsasu»

»

Abortatzeko eskubideaaldarrikatu dute

Page 7: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a sakanerria 7

Bakaiku»

Uharte Arakil»Irurtzun»

Ikasturte berriarekin batera Din-daia fundazioaren esku gelditukoda Uharte Arakilgo Pausoka udalhaur eskolaren kudeaketa. 0 eta 3urte bitarteko haurrak hartzekogela bakar bat dago. 11 plaza ditueta gaur egun guztiak beteak dau-de. Euskara hutsean eskaintzen dazerbitzua Pausokan.

Uharteko haur eskola 2005/2006ikasturtean sortu zuen udalak.Pasa den lastailean HezkuntzaDepartamentuarekin hitzarmenasinatu zuen udalak eta Pausokak

izaera publikoa eskuratu zuen.Horrek diru-laguntzetarako ateazabaldu dio. Hala, 12/13 ikastur-teari dagozkion 21.000 eurokolaguntza jaso dute Uharten. Uda-lean hitzarmenarekin pozik dau-de, orain arte gurasoen eta udala-ren bizkar baitzegoen gastua.

UbeldeaPasa den asteko euriteek ibaiakberriro gainezka egitea eta Irañe-tarako errepidea ixtea ekarrizuten. Pasa den urtean uholdeak

eragozteko lanak egin zituen Uhar-teko Udalak uharka eta Zerrado-ako bidearen artean. Teknikariakpozik daude ura bere bidera azka-rrago bueltatzen delako. Bainalan horiek zubi ondoan egin beha-rrekoekin osatu behar dira. Biga-

rren fase horretarako diru-lagun-tza lortzeko Nafarroako Gober-nuarekin hizketan daude udalordezkariak. Aurten lan horiek ezdira eginen eta heldu den urteanegiteko laguntza lortzen ahalegin-duko dira.

Martxoaren 21ean, ostiralean,19:00etan Bakaikuko auzorajoateko deia egin da

Gaztaina biltze egunean hainbatgaldera sortu zitzaien parte har-tu zuten bakaikuarrei: zergatikgaixotu ziren gaztainondoak? Sen-datzerik dute? Berriak landatuedo zaharrak kimatu? Nola eta nonegin? Erantzuna bilatu nahianKultura Batzordeak otsailekolehen ostiralean mahai-inguruaegin zuen udaletxean eta Berakobaso ingeniari batek parte hartuzuen. 20 herritar elkartu ziren,gaiak pizten duen interesaren adie-razgarri.

Basozainak, profesionalak etaherritarrak elkarlanean aritzea-

ren beharra nabarmendu zuen.Gaztainondoen osasuna berresku-ratzeko aukera bat baino gehiagoerabiltzea proposatu zuen adituak.

Hainbat urte iraunen lukeen pla-na egitea proposatu zuen eta gaz-tigatu zuen epe motzean emaitzaikusi nahi duenak 5 eta 10 urte bitar-

tean itxaron beharko lukeela. Mahai-inguruan ideia, zalan-

tza, proposamen ugari atera zireneta lan talde bat sortzea erabaki zen.Martxoaren 21erako deitu dutebilera, gaztainondoez arduratukoden lan taldea sortzeko. Interesa-tuta dauden bakaikuar guztiakgonbidatu ditu batzordeak.

GarrantziaGarai batean aparteko garrantziaizan zuen gaztainak bakaikua-rren bizitzan. Familia bakoitzakhainbat gaztainondo zituen. Egunbat zehazten zuten Bakaikun gaz-tainak hartzeko. Gaztaina mozteeguna ospatu izan zen pasa denmendeko 60ko hamarkadara arte.

ITB berritutaheldu daOstiralean 40 pertsona bildu zirendenboraldi berriaren mustutzean

Itxuraldatua etorri da IrurtzunTelebistaren denboraldi berria.Platoa eta saioaren irudia aldatze-arekin batera, eduki berriak eregehitu dituzte. Hala, azken saioaninauterien berri emateaz aparte,bi atal berri mustu dituzte. Bate-tik, atzerrian diren irurtzundarrekeuren bideoak bidaltzeko atalaeta, bestetik, bekarioa bilatzekotele-kastinga. Batera eta bestera jen-deak bere bideoak bidali ditzake([email protected]).Gainera, agenda atal bat sortudute eta Facebook bidez harrema-netan jartzeko bidea eman ere.Berrituta, beraz, ITB.

Gaztainondoak aurrera ateratzeko lan taldea sortuko da

Pausoka haur eskolarenkudeaketa Dindaiafundazioarendako

Umeak haur eskolan.

Gaztainondoez hitz egitera bildu zirenekoa. Utzitakoa

Sasoi berriarekin, irudi berritua.

Page 8: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a8 sakanerria

Norberak osasunakudeatzekoHori ikasteko oinarriak eman nahianSakanako Asanblada Libertarioak(SAL) osasunaren autogestiorakotailerra antolatu du iganderako. Lei-re Saituak gidatuta eginen dira tai-lerrak Altsasuko kaputxinoenkomentuan. 11:00etatik 14:00eta-ra aurkezpena eta praktika izanendira. Bazkarirako etenaren ondoren,15:30etik 17:30era tailerrak segi-da izanen du. Arnasketak, erreso-nantzi eraldaketak, zabor emozio-nalak, auto-ezagutza eta beste azter-tuko dituzte, “gure osasunaren jabeizateko giltza barneratuz”.Osasunaren autogestioaren inguru-ko aurreneko saioa 2012ko azaro-aren 25ean egin zuen SALek. Ordu-ko hartan kritika egin zioten egun-go sistemari, osasuna kudeatzen ezduelako eritasunaren negozioa bai-zik. Horretan aparteko garrantziaeman zioten “kartel kimiko-farma-zeutikoari” eta osasunaren buruja-betasuna landuz gastuak herenbatera jaitsi daitezkeela adierazizuten. Bestelako osasun ereduakgaratzearen alde agertu ziren etagorputzaren eta gogoaren zatike-tak dituen ondorioez aritu ziren. Guz-tiari buelta eman eta osasun buru-jabe baterako bost oinarri ere aipa-tu zituzten: arnasketa, elikadura,ariketa, atsedena eta pentsaera bai-korra.

Izena ematea [email protected] e-postara idatziz edo 646 720133 telefonora hots eginez egindaiteke. Gaur da azken eguna.

NATOren kontraAskapenak erakunde militarrasalatzeko kanpaina eginen duasteburuan, duela 28 urtekoerreferendumeko ezezkoa gogoan

Hego Euskal Herriko hautesleen %60kNATOn sartzeari ezetz esan zioten1986ko martxoaren 12an. Askape-natik azaldu dutenez, egun hartan“antolakuntza militarraren izaera inpe-rialista eta guda-zalearen kontrakojarrerarekin batera Euskal Herriarenizaera subiranoa argi utzi zen”. Erakunde internazionalistak gogoraekarri du NATO 1949an sortu zela,gerra hotzaren garaian, hainbat esta-tu “komunismo sobietarraren baliz-ko mehatxuaren aurka euren burge-sia eta oligarkia nazionalen intere-sen defentsan batu” zirenean.Askapenatik salatu dutenez, “defen-tsarako batasun bezala” aurkeztenzenak, munduan barna bere “hege-monia inperialista” inposatzen saia-tu da. Horretarako, NATOk “ordenabakarraren legezkotasuna inposa-tzen saiatu da, herri subiranotasunaktransnazionalen eta oligarkien agin-dupean jarri dituen ordena”. Erakun-deak munduko gastu militarraren%70a pilatzen duela nabarmendu duteinternazionalistek. Askapenak “gure artean guda inpe-rialistaren merkatua bultzatzenduten enpresak guretik kanporatze-ko” nahia azaldu du eta gure subi-ranotasunaren bahiketaren adibi-de ezin argiago den Bardeetako tiro-zelaia suntsitzearen alde agertu da.

Epaia hiru hilabetetan etorri daiteke

Duela dozena bat urte abiatutakosumarioko epaiketa lastailaren17an hasi zen eta bost hilabeterenondoren herenegun epaiaren zaingelditu zen. Espainiako AuzitegiNazionalean 35/02ko sumarioanherriko tabernen bitartez ETAfinantzatzea leporatuta 32 euskalherritar epaitu dituzte Madrilen.Haien artean zeuden Juan KruzAldasoro eta Jaione Intxaurraga.

Fiskaltzak hasierako eskaeraaldatu eta etxarriarrarendako 10urteko espetxe zigorra eskatzetik4 urte eta erdi eskatzera pasa da.Urdiaindarrarendako zigor eska-era, berriz, 8 urtetik 2 urte eta 2

hilabetera pasa du. AVTk eta Dig-nidad y Justiciak akusazioek eska-erei eutsi diete eta abokatuek auzi-petu guztien absoluzioa eskatu duakusazioak probatu ez direla argu-diatuta.

Herria EginezGainera, 110 herriko taberna ereepaituko dituzte “erantzule zibil”izatea egotzita eta haiek jabetzakhartzeko nahia argi gelditu daepaiketan. Baltasar Garzonenaginduz itxi zuten 2002ko agorri-laren 26an Altsasuko Herria Egi-nez elkartea. Haren buru zen JuanManuel Alzelai altsasuarra lehensaioan izan zen Madrilen.

Errausketahondakin metodogisa desagertzeaeskatu dute Porlandegietan erraustearen kon-trako estatuko plataformen koor-dinakundearen bilera izan zen pasaden asteburuan Madrilgo Morata deTajuñan. Martxoaren 7 eta 9 arte-an estatu guztiko hainbat platafor-metako ordezkarik euren errealita-tearen berri eman eta iritziak tru-katu zituzten. Haien artean izan zen3 Mugak Batera plataforma, Olatza-gutiko porlandegian erraustearenkontra ari dena. Plataformek hiru puntu adostu zituz-ten. Alde batetik, Diputatuen Kon-gresuan ordezkatuta dauden alder-diei eskatzea murrizketan, berre-rabileran eta birziklatzeanoinarritutako hondakinen kudeake-ta politikak defenda ditzatela. Horre-kin batera, errausketaren kontra egindezatela, bai errauskailuetan baita,“arrazoi gehiagoz, porlandegietan”. Aldi berean, porlandegiei dohainikematen zaizkien isurpen eskubide-en gaineko kontrol eraginkorra eska-tu dute plataformek. Aldi berean,diru-laguntza bidez errausketa ezsustatzeko, “sektorearendako diru-laguntza baita soberan dituztenisurpen eskubideen eskandaluzkosalmenta”. Morata de Tajuñan elkartutakoekporlandegietan hondakinak erretze-ko baimenak ematerakoan eta haienkontrolean errepikatzen diren legehauste nabarmenengatik arduradunpolitikoak salatu zituzten. “Ia krimi-nalki, beti partikularren interesenkontra aritzen dira, interes oroko-rra, pertsonen eta ingurumenarenosasunaren kaltetan”.

Hitzaldiak

Asteburuko topaketan ere hitzal-diak izan ziren. Pilar Muñoz dokto-reak hondakinen erreketak popula-zioarengan duen arriskuez aritu zen.Adierazi zuenez, “ingurumena ez dapribilegio bat, eskubide bat baizik.Toxikoak gure gorputzean ez sartze-ko modurik onena prebentzioa da”. Carlos Arribas fisikoak, EkologistakMartxan eta Europako HondakinenBatzordeko kideak, porlandegietanerretzeko araudi berria aurkeztuzuen. Bere iritziz porlandegietakoisurien kontrolarekin “bigunegia” da.CO2 isurien doako asignazioekinenpresek egiten duten negozioasalatu zuen, baita enpresa lobbyenpresioa. Azkenik, Gaia erakundeko MarielVilellak zero zabor lortzeko admi-nistrazioek duten ardura nabar-mendu zuen. Kontsumo arduratsuaeta hondakinen gaikako bilketa egi-teko kontzientziatze kanpainen pre-mia nabarmendu zuen.

Olatzagutia» SAKANA

SAKANA

SAKANA

Parte hartu zutenetako batzuk. Kartel iragarlea.

Jende ilarak sortuko dira atzera ere.Madrilgo auzitegian izan da epaiketa.

Epaiaren zain 35/02sumarioko auzipetuak

»

Xabierra, bigarrenezMartxoko bigarren asteburuarekinbatera, bihar, eginen dute makina baterromesek Xabierko bidea. Pasa denigandean askok eta askok egin zutenmoduan berriro ere jende ugarik egi-nen du gaztelurako bidea saindua gur-tzeko. Kristo konektatu, ibiltzekobide bat leloa dute aurtengo Xabie-rraldiek. Zangozatik gurutze-bideabihar 15:00etan abiatuko da eta17:00etan izanen da meza. Grazia-ren Bederatziurrenaren barruan,bestalde, Sakana hartzen duen Men-dialde bikariotzako hainbat kristauasteartean Xabierren egon ziren.

EgitarauaOTANi buruz. Martxoaren 14an,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

La OTAN, el brazo armado delimperio. Martxoaren 15ean,larunbatean, 19:00etan EtxarriAranazko gaztetxean.

El ejercito secreto de la OTAN.Martxoaren 16an, domekan,19:00etan Iturmendiko auzogelan.

Bake epaile bilaArbizuko eta Altsasuko udalek bakeepaile titularraren kargua betetze-ko deialdia egin dute. Kargua bete-tzeko eskaerak betetzen dituztenakeuren eskabideak dagokion udale-txeko erregistroan aurkeztu ditza-kete, norberaren espedientearekinbatera (titulu akademikoa, esperien-tzia eta merezimenduak).

Arbizu / Altsasu»

Page 9: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a sakanerria 9

Janari bilketa eginen dute etamurrizketak salatuko dituzte

Sindicato Andaluz de Trabajado-resen (SAT) deialdiarekin bat egi-nez Gune plataforman biltzenden euskal gehiengo sindikala etamakina bat erakundek Duintasu-naren Martxa abiarazi zuten.Hilaren 11tik Euskal Herrian bar-nako makina bat eskualdeetatikpasako da martxa hori. Heldu denasteazkenean Sakanara iritsikoda eta martxa ostegunean, hila-ren 20an, bukatuko da Iruñeaneginen den manifestazioarekin(autobus geltokitik, 19:00etan).SATek hilaren 22an Madrilenmanifestatzera deitu du eta deial-di horrekin bat egin du ere Guneplataformak.

Duintasunaren MartxakEspainiako eta Nafarroako gober-nuak indarrean jartzen ari diren

politika antisozialek herritargehienak pobretzea ekartzendutela eta gutxiengo bat aberas-tea eragiten dutela salatu nahi du.Gunetik gogora ekarri nahi izandute Sakanak dituen 1.800 langa-betuak eta suntsitu den enplegua-ren %32a, baita soldata, pentsio,osasungintzan edota hezkuntzanizan diren murrizketak ere. “Geroeta gehiago gara lanpostu batizan arren bizi baldintza duinakmantentzeko zailtasuna ditugu-nak”.

Ibarrean Heldu den asteazkenean Duinta-sun Martxa Sakanara iristean“egungo eredua aldatzeko bitarte-ko gisa elkartasuna eta borroka”aldarrikatuko dituzte Gune plata-formakoek. Aldi berean, lanarenbanaketa justuago bat izateko bes-

telako eredu bat beharrezkoa delaaldarrikatuko dute. “Guk geureetorkizuna eraikitzeko eskubideaaldarrikatuko dugu”.

Sektore publikoak oinarrizkoeskubideak bermatu behar ditue-la aldarrikatuko dute. Zerbitzupublikoen, kalitatezko enplegua-ren, etxebizitza eskubidearen aldeazaldu dira Guneko kideak. Saka-natik pasatzerakoan martxakokideek salatuko dute gero eta jen-de gehiago dagoela etxean jateko-rik ez duena eta elkartasun beha-

rra dutenak. Horregatik, heldu denasteazkenean Irurtzunen, Etxa-rrin eta Altsasun jaki bilketakeginen dituzte, “gobernuen poli-

tikengatik kaltetuenak izan dire-nen artean banatzeko. JasotakoaNafarroako Elikagaien Bankuariemanen diote.

Duintasunaren Martxa asteazkenean iritsiko daSAKANA

Jaki bilketakmartxoaren 19an10:30etik 11:00etara Altsasuko Iortiaplazan.12.00etatik 12:30era Irurtzungo UdalPlazan.13:00etan Etxarri Aranazko plazan.Ondoren Sakanako mobilizazioa.

Gune plataforman euskal gehiengo sindikala eta hainbat erakunde daude.

Ihoteak

Hiriberri

Ihabar Altsasu

Altsasu

Ihabar

Altsasu

Ihabar

Altsasu

Page 10: 455 guaixea

Lana / NegozioakLAN ESKAINTZA

BIOENER enpresak komertziala behar du.Sakanan biomasa beragailuen instalakuntzak sal-tzeko (egurra, pellet, ezpalak). Interesatuek deitu608 78 46 94 edo [email protected] helbideraidatzi.

IbilgailuakKOTXEAK

SALDU

Vespino motorra paperekin salgai. Etxarrin.Interesatuek hots egin dezatela 629 40 32 18telefonora.

Opatutakoak/galdutakoakGALDUTAKOAK

Oinez ibiltzeko Altus makila gorria galduzen. Arbizuko Sandindei dermioan otsailaren23an. Opatu duenak, mesedez, Guaixera hotsegin dezala 948 56 42 75.

IkastaroakAES. “Oinarrizko enpresa-ingelera”, Arbizun, 70ordu, apirila-ekaina; “Enpresa ingelera II”,Arbizun, 70 ordu, iraila-azaroa; “Ingelera elka-rrizketa praktikak”, Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua; “Ekoizpena eta biltegien kudeaketa:denbora eta kostuen murrizketa”, Arbizun, 80ordu, apirila-ekaina; “Planoen interpretazioa etaordenagailuz lagundutako diseinua”, Altsasu, 60ordu, urria-abendua; “Adimen emozionala”,Arbizun, 30 ordu, iraila-urria; “ETEei aplikatuta-ko trebatasun pertsonalak”, Arbizun, 35ordu,ekaina; “EXCEL 2010: informazioaren kal-kulo eta kudeaketarako baliabideak”, Altsasun,40 ordu, apirila; Informazio gehiago: 948 46 8307 eta [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketakSahari kantari 2014. Saharar herriaren egoerazsentsibilizatzea helburu duen kantu lehiaketa.Talde eta bakarlariek euren kantak martxoaren28ra arte aukeztu ditzakete. Informazioawww.saharaikantari-2014.saharaelkartea.org

ETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Bertso-udalekuak. 5 urtetik 18 urterawww.bertsozale.com web gunearen bidez emandaiteke izena martxoaren 11tik 27ra.

Odol emaileak. Martxoa: 20an Olaztin, arratsal-dez.

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu. Deitu 661- 59 04

20 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Informatika – trukea. Informazio gehiago [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656

711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbitzuaSakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorkinekinharreman zuzenean ari diren profesionalei, etabaita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola idatzizkoitzulpen zerbitzua eskaintzeko. Eskaintzen dena:itzulpenak bai frantsesera nola arabierara, eta hiz-kuntza ezberdinak direla medio, sor daitezkeengatazken aurrean bitartekaritza zerbitzua.9:00etatik 10:30era osasun zentroetan,11:00etatik 12:30era ikastetxeetan eta 13:00eta-tik 14:30era gizarte zerbitzuetan. AstelehenetanEtxarri Aranatzen, astearteetan Irurtzunen etaostegunetan Altsasun. Aurretik txanda eskatu648 07 07 10 edo [email protected] posta elektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza. ilekolehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etaraAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean (Burundakaletik sartuta. 948 564 785 telefonoa edo [email protected] helbidea). Adina: 12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)

eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakiazabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juri-dikoa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen ari baza-ra, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula, izatezkobikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko Gure Etxean(948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea izan nahi baduzu deitu649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

Itzulpen zerbitzua. SakanakoMankomunitatearen zerbitzua ibarreko udalek etamankomunitateek, komertzioek, enpresek etaelkarteek erabil dezakete urte guztian zehar.Doakoa da. Itzuli beharrekoak jendaurrean edoagerian egon behar duen testua izan behar du.Eskariak mankomunitateko euskara zerbitzuraegin behar dira (948 464 840 [email protected]) Ez dira bilera edoaktak itzuliko, ezta Nafarroako AldizkariOfizialean argitaratuko den ezer ere. Gehienez ere5 orrialdeko dokumentuak itzuliko dira.

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a10 oharrak

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Hainbataukera

Galdetu

948 564 275

Jaiotzak

• Alaitz Razkin Santamaria,martxoaren 4an Altsasun.

Heriotzak

• Luis Javier Carrera Arbizu,martxoaren 8ean Arbizun.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Naiara Goikoetxea ArtetaIII. urtea

Gure bizitzan zaude,gure pentsamenduan,

gure bihotzean.Baina zer ez genuke egingo

gau hura ez pasatzeko. Maite zaitugu!

Zure Iturmendiko familia

Page 11: 455 guaixea

kirola >>AUTOMOBILISMOA

JAURRIETAKO RALLYSPRINTA BERTANBEHERA: Sakana Motorsportek I. NegukoRallysprinta antolatu behar zuen igandean

Jaurrietan, baina bertan behera uztea era-baki du ez dagoelako elurrik. II. OlaztikoRallysprinta maiatzaren 24an jokatuko da.

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a 11

Atletismoa

Martxoak 8 Emakumeen Nazioar-teko Egunaren ildora, hainbat eki-taldi antolatu ditu Altsasuko Uda-lak, Emakumeen Bilgunearen bitar-tez. Tartean, eta nobedade moduan,igandean, hilak 16, 12:00etan, abia-tuko den Lilasterketa dago, Dantza-leku Sakana Atletismo Klubaren etaDYAren laguntzarekin antolatuta-koa. Igandean Donostian antolatu-tako Lilatoia eredu hartuta, Altsa-sun emakumeen lasterketa bat anto-latu nahi izan dute eta igandeanzapatilak, patinak edo dena delako-ak jantzi eta kalera ateratzera ani-matu dituzte emakumeak.

Emakume guztiek egitekomoduko probaIzan ere, berdintasunaren aldekolasterketa hau ez da proba lehia-korra izango. Korrika, oinez, pati-netan, bizikletan… norberak ahalduen moduan proba egiteko auke-ra izango du, helburua emakume-

en parte hartzea sustatzea delako,0-99 urte bitarteko emakumeena.Probak San Silbestrearen ibilbi-de bera izango du, 4 km inguru-koa, Foru plazatik aterata. Buka-eran parte hartzaileendako hamai-ketakoa izanen da.

Erbiti, Paris-NizanIgandean hasizen Paris-Niza laster-keta ezagu-na. Bertan arida lehiatzenMovistarre-ko ImanolErbiti hiriberriarra. Atzoko emaitzenfaltan, asteazkenean Skyko Thomaszen liderra. Imanol Erbiti 100.a zen,4:15era.

Af i zionatuek bi lasterketa

23 urtez azpiko eta elite mailakotxirrindulariek bi lasterketa dituz-te. Larunbatean Urretxun bildukodira, 10:00etan (107,9 km), Euskal-dun Txapelketarako baliagarria den33. Kutxabank sari nagusian. Igan-dean, berriz, Obanosen dute laster-keta, 10:00etan (126 km).

Azkenean ezinezkoa izan da. Pino-Road taldeak ez du lortu premiaz-koa zuen babes ekonomikoa eta tal-de txiletarra desagertu egin da.Pablo Urtasun txirrindulariurdiaindarra talderik gabe geldi-tu da.

PinoRoad kategoria kontinen-taleko taldea zen eta 17 kidek osa-tzen zuten. Otsailaren 5ean taldeaTxirrindularitzaren NazioartekoBatasunean (UCI) inskribatu zutenTxileko Txirrindularitza Federa-zioaren bidez, baina handik gutxi-ra lehertu zen egoera, taldekomanager nagusi Juan Pablo PinoZuñiga desagertu egin zenean.Ustezko iruzurra eta agiri-faltsu-

tzea leporatu zioten, balio ez zutenkontratu eta notario-zigiluak tar-teko. Taldekideak ondoren kontu-ratu ziren Pinok egindako kontra-tuak faltsuak zirela, hornitzaile-ei ez zitzaiela ordaindu eta bestehainbat irregulartasun gertatu

zirela. Pino desagertuta eta diru-rik gabe, taldeak jarraitu ahal iza-teko beharrezkoa zuen babes eko-nomikoa lortzen saiatu da, bainaalferrik, eta taldeak bere ibilbide-ari agur esatea erabaki du, behinbetiko.

SakandarrakLilatoianMari Gwen Davies urdiaindarra izanzen lehen sakandarra

Igandean 25 urte bete zituen Lila-toiak, Donostiako emakumeen las-terketa herrikoiak. Inoiz baino arra-kastatsuagoa izan zen proba, 3.150emakumezkok osatu baitzituztenprobak zituen 5 kilometroak. Azka-rrena Izaro Rubio ordiziarra izan zen(17:58). Makina bat sakandarrek par-te hartu zuten proban, eta azkarre-na Mari Gwen Davies urdiaindarraizan zen (22:03). Arbizuko taldetxobat ere aritu zen, azken egun haue-tan Juantxu Zabalaren laguntzare-kin entrenatzen aritu dena. Ea larun-batean Altsasuko proban korri egi-tera animatzen diren!

Larunbatean, 11:00etan Zelandin

Sakana Triatloi Taldeak 2014kodenboraldiaren aurkezpena egi-nen du larunbatean, 11:00etan,Altsasuko Zelandi kiroldegian.Batetik, klubeko kideen aurkez-pena eginen da, eta, bestetik, mar-txoaren 22an Altsasun eta mar-

txoaren 29an Arbizun jokatukodiren duatloi probak aurkeztukodira.

Altsasuko eta Arbizuko dua-tloietan izena ematekoMartxoaren 22ko Altsasuko dua-tloian eta martxoaren 29ko Arbi-

zuko duatloian izena ematekowww.navarratriatlon.com weborrian egin behar da izena ematea.

Iñaki Gallego BasaurinBasauriko 18. Duatloian (6,2 kmkorrika, 19,9 km bizikletan eta 2,9km korrikan) Oier Ariznabarre-ta (1:04:38) eta Ana Casares (1:17:50)izan ziren azkarrenak. SakanaTriatloi Taldeko Iñaki Gallego159.a izan zen (1:31:31).

Javi Morenobigarrena Beasainen7 km-tako proban 6 sakandar arituziren eta 14 km-takoan 7

Korrikalari sakandar asko hurbilduziren igandean Beasainera, Bea-saingo IV. Herri Lasterketan partehartzera. 13 sakandar guztira. Bi pro-ba jokatu ziren, 7 km-takoa eta 14km-takoa. Proba laburrean RicardoVeleda gailendu zen (23:26) etaJavi Moreno altsasuarra bigarrenairitsi zen helmugara (23:40).Aldiz, proba luzean Ritxar Fernandezizan zen txapelduna (47:35) eta FelixBenjumea lehen sakandarra, helmu-gara 14.a heldu eta gero (50:46).

Sakandarrak Beasaingo IV. HerriLasterketan:

7 km1. Ricardo Veleda 23:262. Javi Moreno 23:4011. Iban Gonzalez 25:2447. Maite Zabaleta 32:2148. Saray Garasa 33:0073. Beatriz Arguelles 36:0274. Jon Garasa 36:02

14 km1. Ritxar Fernandez 47:35

14. Felix Benjumea 50:4657. Juantxo Arregi 54:11

117. Juan Carlos Perez 59:17166. Migel Angel San Martin 1:02:51200. Erkuden San Martin 1:06:38232. Igone Moreno 1:13:55240. Ixa San Martin 1:16:06

Mendi txirrindularitza Duatloia

Txirrindularitza

Txirrindularitza

Atletismoa

Javi Moreno podiumean. utzitakoa

Emakume sakandarrak Lilatoian

1. Izaro Rubio 17:5843. Mari Gwen Davies 22:03

159. Isabel Pozueta 24:47257. Miren Berastegi 25:51407. Maitane Txueka 27:37673. Nerea Berastegi 29:14

1142. Katrin Ginea 31:201143. Itziar Razkin 31:201252. Jaione Mendinueta 31:461253. Idoia Sanzol 31:461435. Mari Jose Lopez 32:251553. Orreaga Zubeldia 32:441265. Aizaga Zeberio 34:072328. Anttoni Petriati 35:142854. Idoia Lazkoz 37:17

»

Aurreko urteko Arbizuko duatloia.

AmetsariagurPablo Urtasunen PinoRoad

taldea desagertu da

Denborak esango du

Egoera oso korapilotsua izan da, sinesgaitza eta sekulako kulebroia. “Gertatutakoa gertatuta, osozaila zen denbora gutxian taldeak jarraitu ahal izateko babes ekonomikoa lortzea” adierazi digutaldeko kide zen Pablo Urtasunek. Talderik gabe geratu da Pablo, eta Urdiaingo txirrindulariak ai-tortu digunez, epe motzean oraindik ez daki zer eginen duen. “Momentuz entrenatzen jarraitukodut eta ikusiko dut zer egin, zein bide hartu” esan digu. Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulari sakandarrek ezin izan dute tropelean jarraitu. EgoiMartinezek txirrindularitza uztea erabaki zuen, Jorge Azanza eta Gorka Verdugo talderikgabe daude eta nahiz eta Pablo Urtasunek hasiera batean taldea topatu, talderik gabe gera-tu da. Denborak esango du.

Emakumeak Lilasterketara!Altsasuko Emakumeen Bilguneak emakumeendako lasterketa antolatu du igandean 12:00etan

Igandean sakandar asko aritu ziren Lilatoian. Ea Lilasterketara animatzen diren!

Izena emateaIzena ematea dohainik da. Aurre-tik www.dantzalekusakana.comweb orrian, eta egunean bertan,11:30ean, Gure Etxean.

Otxoak etaIrigoienek hasi dutedenboraldiaIgandean Rural Kutxa BTT Kopako balia-garria den lehen proba jokatu zen,Izkuen. Patxi Zia izan zen jaun eta jabe(1:44:24). Izurdiagako Mikel Otxoa 26.aizan zen helmugan (2:04:57), 23 urtezazpiko sailkapenean hirugarrena, etaMikel Irigoien uhartearra 55.a (2:06:19),23 urtez azpikoan seigarrena.

Sakana Triatloi Taldearenaurkezpena

Mendia

Alex Txikon ArbizunAlex Txikon mendizale ezaguna Arbi-zura hurbilduko da gaur. Karakorumneguan titulupean, hitzaldia eta proiek-zioa eskainiko du Argi Bidea elkar-tean, 22:00etan. Lemoarra mendiza-lea, aizkolaria, txirrindularia, parapen-telaria eta kirolari amorratua da, etabere espedizio eta desafioak aski eza-gunak dira. Haietaz galdetzeko auke-ra izanen da gaur Arbizun.

Page 12: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a12 kirola

Areto futbola Mendi kasterketak

Futbola

Sakanako Futbol 8 Topaketak

14. jardunaldiarentxandaIgandean Sakanako Mankomunita-teko Kirol Zerbitzuak antolatutakokimuen mailako Sakanako Futbol 8Topaketetako 14. jardunaldia joka-tuko da Altsasuko Dantzalekun.

Ostiralean, ligan, Magna Nafa-rroa Xotari 3-0 irabazi zion InterMovistar liderrak. Partida guz-tian dominatu zuen Inter liderrak.Hala ere, Irurtzungo taldeak aur-pegia eman zuen uneoro. Magnaoso kritiko azaldu zen arbitroekin.“Batere gustatu ez zaizkidan gau-zak egon dira, esaterako bi eraso;bat oso argia, txartel bat ikusigabe ere geratu direnak. Baina,tamalez, ohituta gaude. Niretakohori oso larria da. Arbitroek ezdute asmatu” adierazi zuen Ima-nol Arregik.

Inter Movistarrek lidergoa sen-dotu du, 61 punturekin. MagnaNafarroak 5. postuari eusten dio,34 punturekin.

Espainiako KopaAsteburu honetan ez da ligakopartidarik jokatuko, atzotik igan-dera bitartean Espainiako Kopajokatzen ari delako, Logroñon. Etahain zuzen ere, Kopako final laur-denetan Magna Nafarroa XotakInter Movistar izan zuen arerioatzo. Guaixe publikatzerakoan

oraindik ez genuen emaitzarenberririk, baina irurtzundarrekerrebantxa hartzeko aukera iza-tea espero dugu. Atzoko talde ira-bazlea larunbatean jokatuko direnfinalerdietarako sailkatuko da,eta Marfil Santa Coloma eta El Pozo

Murcia partidaren arteko garai-learen kontra jokatu beharko du.Gainontzeko final laurdenetan,Barcelonak Rios Renovables zuenaurkari eta Santiago FutsalekMontesinos Jumilla. Final handiaigandean jokatuko da.

Futsal Sakana txapelketako titu-lua erabakitzeko play off-etakofinal laurdenak jokatu dira dago-eneko. Ligako txapeldunak, RacingSan Migelek, zuzenean final erdie-tara sailkatzea lortu zuen, etaaurreko astean Bunkerrek 4-9 ira-bazi zion Auzomotojorik taldeari,final erdietako beste txartela lor-tuz. Asteburu honetan play off-eta-ko beste bi partidak jokatu dira etaArbizuk eta Bil Tokik lortu dutesailkatzea, euren partidak iraba-zi eta gero.

Arbizu eta Iturmendiren arte-ko partidan bi taldeak parez parearitu ziren, baina bukaeran 4-1 ira-bazi zuen Arbizuk. Beste finallaurdenean, Bil Tokik 7-1 hartuzuen menpean baja inportantee-kin kantxara atera zen EtxarrikoGaztetxie. Asteburuan play off-etako finalerdiak jokatuko dira.

Futsalsakana Kopan izenaemateko epea zabalikFutsal Sakanako play-offetako finalhandia jokatu eta gero, Futsalsa-kana Kopa abiatuko da. Kopan par-te hartu nahi duten taldeek izenaeman beharko dute [email protected] posta elektronikoan.

Anaitasunako 48 ordutarakotaldea sortu duteGaragarrilean hasiko da Anaita-sunako Areto Futboleko 48 orduak.Izena eman duten taldeen artean

Futsal Sakana txapelketatik sortu-tako selekzioa dago. Taldeak aste-azkenean egin zuen lehen entrena-mendua, Uharte Arakilen. 19:30ean.Igandean partida jokatuko duteFS5 Navarra selekzioaren kontra,11:00etan, Irurtzunen.

Ondoko jokalariek osatuko duteFutsalsakana.es selekzioa: JonYeregui, Josu Reparaz eta IñakiGalarza (Arbizu), Unai Bobillo etaRaul Lage (Bil Toki), Ruben Ramoseta Juan Carlos Cano (Bunker),Mikel Aingeru Goñi eta ArkaitzMunarriz (Etxarriko Gaztetxie),Imanol Arbizu eta Urko Agirre(Iturmendi) eta Daniel Alvarez,Asier Turumbay eta Eneko Cruz(Racing San Migel).

Aritz Munarriz 14.aZuzenien igoerabertikaleanDidier Zago izan zen azkarrena

Igandean 113 korrikalarik osatuzuten, Azpeitian, VI. Zuzenien Igo-era Bertikala (2,8 km). Didier Zagoizan zen azkarrena (28:14). Proban10 sakandarrek hartu zuten parteeta Aritz Munarriz etxarriarra izanzen azkarrena, helmugara 14. pos-tuan iritsi eta gero (32:30).

Tech3 eskuderia frantziarrak adie-razi duenez, Ricky Cardus pilotukatalanak ordezkatuko du AlexMariñelarena berriki Qatarrenhasiko den Munduko Motoziklis-mo Txapelketan. Taldeak adiera-zi duenez, Cardusek Mariñelare-naren tokia beteko du irurtzunda-rra errekuperatu eta lasterketetanparte hartzeko gai izan arte. Car-dus asteartean hasi zen Tech3

eskuderiaren Mistral 610 motorra-rekin lanean, Jerezen. “Kontentunago Tech3 Racing Team taldea-rekin mundialean parte hartzekoaukera dudalako, eta alde horre-tatik eskerrak eman nahi dizkiottaldeari, baina hau beste modubatean izatea gustatuko litzaida-ke, ez Alex zauritua dagoelako.Espero dut Alex berehala osatzeaeta aurki lasterketetan ikustea”.

14. jardunaldia

Igandean, Altsasuko Dantza-lekun11:30ean: Urdiain – Tipi Tapa11:30ean:Arbizu K.T. – Dantzaleku12:30ean: Txartel – Sayas12:30ean: Etxarri Aranatz – KaixoAtseden: Lagun Artea

Play-offetako finalerdiak (asteburuan)Arbizu – Bil Toki Racing S.Migel – Bunker

Bukatu dira txantxakFutsal Sakana txapelketako play offetako final erdietara

sailkatu dira Racing San Migel, Bunker, Bil Toki eta Arbizu

Ricky Cardus,Mariñelarenaren ordezkoIrurtzungo pilotuak Saint-Anne ospitalean jarraitzen du

Errekuperazioko hasiera fasean dagoMariñelarena

Mariñelarenak otsailaren 27an istripu larria izan zuen Paul Ricard zirkuituan. Ia aste bat emanzuen koma-induzitu egoeran eta aurreko asteazkenean esnatu zen. Touloneko Saint-Anneospitalean jarraitzen du. Bere errekuperazioaren hasieran ez dago besterik, eta medikuek ezdakite noiz osatuko den guztiz. Itxarotea, ez dago besterik. “Oraindik Saint-Anne ospitaleandago, UCIn. Tarteka esnatzen da eta burua ongi du. Ezagutzen gaitu, senitartekoekin, medi-kuekin, bere mekanikariekin… hitz egiten du baina oso nekatua dago, oinazeak ditu eta lotanematen du denbora asko. Animoz ere tarteka nahiko jota dago. Baina osatze prozesua bideonetik doa. Hala ere, errekuperazioko hasiera fasean gaude oraindik” azaldu digu Alexen osa-ba Albertok. Tech3 eskuderiako lankideek animo mezuak bidali dizkiote.

Sakandarrak VI. Zuzenien igoera bertikalean:

1. Didier Zago 28:1414. Aritz Munarriz 32:3019. Adur Maiza 32:5243. Fidel Jimenez 34:5544. Beñat Katarain 35:0850. Mikel Berastegi 35:5155. Fernando Igoa 36:2660. Alatz Agirre 36:5568. Mikel Satrustegi 37:5480. Iraitz Senar 39:3791. Mikel Iriarte 41:27

Aritz Munarriz, gora.

Topaketetako partida bat.

Mendi kasterketak

Arbizu finalerdietarako sailkatu da.

»

Interren kontra errebantxa hartzeraOstiralean Inter Movistarren kontra 3-0 galdu eta gero, atzo atzera ere Inter izan zuen arerio

Magna Nafarroa Xotak Espainiako Kopan

Haurren mailako Xota ere Kopan lehiatuko da

Xota kirol klubeko haurren mailako areto futbol taldeak Espainiako Kopan hartuko du par-te. Elitekoak bezala, Inter Movistar taldeko haurren mailako taldearen kontra ariko dirairurtzundarrak. Xotako Vicente Albizu “Bisuk” eta Igor Etxarrik ondoko taldea hautatu dute:Mikel Rekalde eta Izan Castro atezainak, Alvaro Ortega, Mikel Barberena, eta Xabier Erbi-ti defentsak, Javier Amezketa, Iñaki Ruiz de Erentxun, Aitor Albizu, Julen Martirena etaEneko Margako hegalak eta Iker Ansorena, Ander Pardo, Angel Mari Villar eta Asier Jime-nez aurrelariak. Ea zortea duten.

federatutako txapelketa

3. MAILA28. jardunaldia

Iruña 1 – Lagun Artea 1

Lehen zatia oso lehiatua izan zen. Iruñadominatzen hasi zen baina Unai Bakaikoakbandatik gora eraman zuen baloia, arerioguztiak gaindituz, eta Xabati pase bikainaeman zion, hark Iruñaren atean sartu zuena.Tamalez Iruñak berdintzea lortu zuen.Laguneko Agustinek geldialdi bikaina eginzuen eta puntu ederra ekarri zuen Lagunek.

Sailkapena >>1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .64 p

16. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .28 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea - Pamplona

(Igandean, 17:00etan, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa23. jardunaldia

Lagun Artea B 1 – Amaya 1

Lagunak B 2 – Altsasu 1

Etxarri Aranatz 1 – San Jorge 3

Lehia politean, Lagun Artea B-k etaAmayak bana berdindu zuten. Hasieransendoago aritu zen Amaya eta 10.minutuan aurreratu egin zen. GutxinakaLagunek bere jokoa egiteko aukera izanzuen eta Imanolek berdintzea lortu zuen.Barañainen, Lagunak partida irabazteraatera zen. Altsasuk nahikoa izan zuendefendatzearekin. Lagunak 2-0 aurreratuzen eta partida bukatzeko 2 minuturenfaltan Xabik Altsasuren gola sartu zuen.Tamalez, partidari buelta ematekoberanduegi zen. Bukatzeko, etxean 1-3 irabazi zion SanJorgek Etxarriri. Lehen zatian Etxarrikdominatu zuen, nagusitasun handiz. Pablok,penaltyz, Etxarriren gola sartu zuen. SanJorgek, penaltyz ere, berdintzea lortu zuen.2. zatian San Jorgek zortea alde izan zueneta Etxarriren atera iritsitako bi jokaldietangola sartzea lortu zuen.

Sailkapena >>1. Lekunberriko Beti Kozkor . . . . .50 p4. Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .39 p

12. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .29 p15. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .19 p

Asteburuko jardunaldiaBaztan – Lagun Artea B

(Igandean, 16:30ean, Elizondon)Altsasu - Ardoi

(Larunbatean, 16:30ean, Altsasun)Univ. de Navarra – Etxarri Aranatz

(Igandean, 18:30ean, Iruñean)

Futbola

Page 13: 455 guaixea

Bi jardunaldi geratzen dira Bina-kako hasiera ligaxka despeditzeko.Olaizola II.a-Aretxabaleta eta Iru-jo-Barriola finalerdietarako sailka-tuta daude. Xala eta Zubieta birtual-ki sailkatuta daude ere, eta azke-

neko bikoa zein izango den jakiteafalta da. Gainontzeko 5 bikoteekizan badituzte sailkatzeko aukerak,baina batzuk beste batzuk bainogehiago. Nahiz eta Ezkurdia etaZabaleta ligaxka despeditzeko fal-ta diren bi partidak irabazi beha-rrean izan eta hainbat karanbolagertatzea derrigorrezko izan, sor-presa emateko prest daude. Beraz,ligaxkako azken bi jardunaldihauek hil ala bizikoak izango dira.

IrabazteraAzkeneko jardunaldian, Xalak etaZubietak 22-20 hartu zituzten men-pean Oinatz Bengoetxea eta Zaba-la, asko sufrituta. Eta Ezkurdiaketa Zabaletak orain arteko parti-darik onena jokatu zuten eta Bera-saluze-Albisuri 19-22 irabazi zieten.Ea ostiralean, Bergaran, joko ber-berarekin euren puntu berberakdituzten Bengoetxea ordezkatukoduen Saralegi eta Zabala menpe-ratzeko gai diren. Bestalde, Xalaketa Zubietak Irujo eta Barriola iza-nen dituzte aurkari larunbateanLabriten.

Guaixe • 2014ko marsuaren 14a kirola 13

Pala

Pilota

Borroka olinpikoa

Mendia

Saskibaloia

TEXARTUI R U Ñ E A

Eskaintza kanpainaren ara-bera.

CLINKERO L A Z T I

Menuarekin kafea eta kopadoan.

SORKUNDE HARATEGIAA L T S A S U

50 €ko erosketetan etxekoproduktoa doan.

BERRIA EGUNKARIAHarpidetza eginez gero%50eko deskontua.

IKER KIROLAKA L T S A S U

50 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

URGAIN ALBAITARITZA ZENTROA

E T X A R R I A R A N A T Z% 20ko deskontua kontsultan.

BASOMUTURA L T S A S U

Menuan eta kartan %6kodeskontua.

BILTOKI TABERNAA L T S A S U

Eguneko menuan, kafea doa-koa. Karta menuan, kopadoakoa.

IÑAKI OINETAKOAKE T X A R R I A R A N A T Z

50 €ko gastuarekin,%10 ekodeskontu-balea.

GERTU SAKANAA L T S A S U

Sukalderako tresnerian50€ko erosketa egitean%10eko deskontu baleahurrengo erosketarako.

AINHOA ESTETIKAI R U R T Z U N

2 produktu erosita, % 10ekodeskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Igandean PlazaolaraSakanako ikastolekinGero bazkaltzera bilduko diraArruazuko ostatuan

Sakanako Ikastolen Mendi Taldeakiganderako txango ederra antolatudu, etxeko txikiekin batera egite-koa. Etxarriko ikastolan goizeko9:30ean jarri dute hitzordua, igan-dean, eta handik Lekunberrira joan-go dira. Plazaolako ibilbidetik zehar6 km-ko txangoa egitea da propo-samena, pista bideetatik. Ondorenbazkaria egingo da Arruazuko osta-tuan (helduek 17 euro eta haurrek7 euro). Bazkaltzera joan nahi due-nak, aldez aurretik izena emanbeharko du ikastolan ostiral eguer-dia baino lehen. Jakina denez, gura-so edo helduren bat izan beharkoda ume bakoitzaren arduraduna.

Ziga-Lantz Sakanako

Mendizaleekin

Sakanako Mendizaleak taldeak men-di ibilbide polita antolatu dute igan-derako, Baztango Zigatik Lantzerabitartekoa. Autobusa goizeko7:00etan aterako da Olaztitik etaSakanako herrietan geldialdiak egi-nen ditu. Izena emateko ohiko toki-tan edo 639 11 76 31 telefonoan.

Sakanako saskibaloitopaketan 10.jardunaldia EtxarrinMank-ek Sakanako I. SaskibaloiTopaketak antolatu ditu preminimailako taldeendako (8 urtetik 10urtera bitarteko neska-mutikoak).Igandean 10. jardunaldia hartukodu Etxarri Aranazko eskoletakokiroldegiak.

Sara Lizarragakbrontzezko dominalortu duMartxoaren hasieran EspainiakoJunior Mailako Borroka Olinpiko-ko Txapelketak jokatu ziren Madri-len. Nafarroako selekzioa 14 kiro-larik osatu zuten, guztiak Burlata-ko Borroka Klubeko kideak.Nafarroak 10 domina lortu zitueneta, tartean, Sara Lizarraga arbizua-rrak brontzezko domina kolkoratuzuen 51 kiloko junior mailako ema-kumeen borrokan.

10. jardunaldia

Igandean, Etxarri Aranazkoeskoletan11:00etan: Beriain – Putterri12:00etan: Balankaleku– Martin-sasti

Gure Pilota txapeldun27. Nafar Kirol Jolasen emakumezkoen paleta gomako final

guztietan Etxarri Aranazko taldeko palistak aritu ziren

Bizirik daudeXala-Zubieta finalerdietarako sailkatuta daude, birtualki.

Ezkurdia eta Zabaleta bukaerara arte dena emateko prest daude

Irurtzungo pilotariakBerria txapelketanZaramagakoen kontra arikodira igandean EtxarrenenAsteburuan hasi zen 11. BerriaPilota Txapelketa. 24 pilota klu-bek parte hartuko dute, horie-tatik soilik talde sakandar bat:Irurtzun. Orain arte taldekakojarduna zen txapelketaren oina-rria, baina aurten kanporaketabakoitzean bere adin mailanirabazten duen bikoteak egin-go du aurrera. Irurtzun-Zaramaga Igandean, 11:00etan, Etxarren-go Aranburu pilotalekuan, Irur-tzun eta Zaramagaren arteko par-tidak jokatuko dira. Bi taldeeta-ko ordezkariek kadete, gazte etanagusi mailako partidak joka-tuko dituzte.

13. jardunaldia

Saralegi-Zabala / Ezkurdia-Zaba-leta (ostiralean Bergaran. ETB1)Xala-Zubieta / Irujo-Barriola(larunbatean Labriten)Olaizola II.a-Aretxabaleta /Titin-Merino(larunbatean Mar-kinan. NITRO)Berasaluze II.a-Albisu / Urru-tikoetxea-Beroiz (igandean Bil-bon. ETB1)

Sailkapena:

Olaizola II.a-Aretxabaleta 9 puntuIrujo-Barriola 9 puntuXala-Zubieta 7 puntuTitin III.a-Merino II.a 6 puntuUrrutikoetxea-Beroiz 5 puntuBerasaluze II.a-Albisu 4 puntuEzkurdia-Zabaleta 4 puntuSaralegi-Zabala 4 puntu

Zabala, Saralegi, Ezkurdia eta Zabaleta asteazkenean, Bergaran. Aspe

Larunbatean 27. Nafar Kirol Jola-sen emakumezkoen paleta goma-ko finalak jokatu ziren Labriten.Etxarri Aranazko Gure Pilota tal-deko palistak final guztietarakosailkatu ziren, eta jokatutako 4 fina-letatik hirutan gailendu ziren.

Altsasu eta IrurtzunEspainiako finalerdietaraAsteburuan Espainiako KlubenArteko Txapelketako 10. jardu-naldia jokatu zen, klasifikaziofaseko azkena. Ohorezko mai-lako A multzoan, eskuzko moda-litatean, Irurtzunek Paz Zigan-dari irabazi zion eta AltsasukOberenari. Banakako finaler-dietarako txartela lortu duteIrurtzunek eta Paz Zigandak,eta binakakorako Altsasuk etaIrurtzunek. GRAVN txapelketa Asteburuan hasiko da 2014koGRAVN txapelketa. Gipuzkoa,Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafa-rroako pilota selekzioez gain, aur-ten Iparraldekoa ariko da. Lehenjardunaldian Nafarroak Gipuz-koa hartuko du.

Finalak:

Kimuak: Otxoa-Bergera (Gure Pilota) 18 –Lasa-Erdozia (Gure Pilota) 15Haurrak: Gomez-Igoa (Gure Pilota) 25 –Saragüeta-Erro (Auñamendi) 21Kadeteak: Atxa-Mendinueta (Gure Pilota)25 – Jaka-Parot (Gure Pilota) 23Jubenilak: Murillo-Lusarreta (Oberena) 25– Ansotegi-Lasa (Gure Pilota) 15

Trinketean AristorenatxapeldunordeOstiralean Nafarroako TrinketeTxapelketako emakumezkoenpaleta goma txapelketako seniormailako finala jokatu zen Men-dillorrin. Oberenako bi bikoekjokatu zuten finala: Judith Etxa-rri-Rebeka Kontin eta Yanira Aris-torena-Haizea Zamora. Lehenda-bizikoak gailendu ziren, 30-22.

Atxa-Uxue Euskal Herriko Ligako txapeldun

Larunbatean Euskal Herriko Elkarteen arteko Ligako finalak jokatu ziren Zierbenan. Kade-teen mailako finala Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteko bi bikoek jokatu zuten, Atxa-Uxue eta Andrea-Izar. Lehendabizikoak nagusitu ziren, 30-25. Zorionak!

Nafar Kirol Jolasetako txapeldunak.

Page 14: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren14a14

Bideo Artea

Zinema esperimentala 20. hamar-kadan sortzen den mugimenduartistikoetako bat da. Jardueraberri hau zinema komertzialetikkanpo garatzen da, ordura arte zine-man ezarritako arauak apurtuz.Artista esperimentalek ez diotenarrazioari garrantzia ematen etadenborarekin jolasten dute lineal-tasuna hautsiz. Testura desberdi-nak esploratzen dituzte, ikusleak,arrazionaltasuna alde batera utziz,sentsazio mundu batean sar dadineta obra nahi duen moduan ulerdezan.

Margolan surrealistek eragin han-dia dute arte honetan. 1929 urte-an, Luis Buñuel (zinema zuzenda-ria) eta Salvador Dalíren (margo-laria) arteko kolaborazioarenondorioz sortutakoUn perro anda-luzobra lehen aldiz proiektatu zenParisen. Artistek, bi ametsetan ins-piratuta, sinbolismo eta metaforazbetetako film labur hau sortzen dute,zinema surrealistaren obra adieraz-garriena bihurtuko dena.Urte batzuk beranduago, komuni-kabide berrien agerpen eta tekno-logiaren aurrerapenekin baterabideo artea sortzen da 1960 ingu-ruan eta honen eraginez baita bideo

instalazioak. Arte mota honek, ikus-entzunezko hizkuntzaren bitartezgarapen artistikoa du helburu. Parisera joateko aukera baduzue,Bill Viola artistaren atzera begira-ko erakusketa ikustea gomendatzendizuet, hau baita gaur egun bideoinstalazioaren ordezkarietatiknabarmenenetariko bat. Artistahonek mugimenduan jartzen direnmargolanak sortzen ditu. Etenga-be aldatzen du errealitatea, begiakikusten duenarekin jolastuz. Meta-foraz betetako lanak aurkeztenditu, non bere kezka existentzia-lak azaltzen dizkigun: nora goaz?Nondik gatoz? Zer da bizitza? Eta

heriotza?... Baina bideo artea oraindik jende-ari oso arraroa egiten zaion artemota da, jende gehienak ez du uler-tzen zertarako edota zergatik egi-ten diren lan gehienak. Obra hauekgehienetan hain abstraktuak dire-

nez askotan desorientatuta uztendute ikuslea. Zergatik dugu beti gau-zak argi edukitzeko beharra? Zer-gatik ez dugu artista hauek ema-ten diguten askatasuna balioztatzen?Zergatik behar dugu beti ikustendugunaz ziur egon?

bazterretik

Laida Aldaz Arrieta

kultura >>

Martxoaren 14an, ostiralean,20:00etan eta 22:30ean. Martxoaren15ean, larunbatean, 20:00etan etamartxoaren 16an, igandean,19:00etan Irurtzungo kultur etxeanIrurtzungo antzerki tailerraren azkenantzelanaren mustutzea

Carlos Arnichesen Los caci-ques obraren moldaketalibre batekin aterako daeszenatokira gaur Irur-

tzungo antzerki tailerra. AngelSagues zuzendariak egokitu egindu 1920ko antzezlana eta De Ton-tos y otras especiesizenburua emandio. Hark esan digunez, “istoriodibertigarria kontatzen da, bainabadu salaketa sozialetik eta kriti-katik pixka bat”.

Jatorrizkoan herria kontrola-tzen zuen alkate-kazikearen etaharen alabaren eskua eskatzera eto-rritakoen artean gaizki ulertuak sor-tzen ziren, lehenak udaleko kontuakaztertzera etortzen diren ikuskariakdirela uste baitu. Zuzendariak esandigunez, “egitura mantendu dut, bai-na tailerrean jende asko dagoenez,egokitzapen handiak egin ditut,aktore bakoitzak jokoa izateko”.Aldi berean, Sagues saiatu da obra-ko pertsonaien izenak eta tokia,baita egoera politiko-soziala gauregunera gerturatzen.

Tontoekin batera, lotsagabeak,astakirtenak, aukerazaleak, agin-tea maite dutenak, inozoak, mai-taberak… denetariko espezieak

daude. Eta gertu baditugu “area-gotuak” agertzen dira. Gertu ditu-gunez, gutxienez haiekin ongipasatzea eta inoiz onuraren bat lor-tzea litzateke kontua. Denetarikopertsonaiak, beraz, eszenatokianikusiko ditugunak. Obrak hiruakto ditu eta arku moduko basti-dore mugikor batzuk izanen dirahiru dekoratu osatuko dituztenak.

HamalauSagues pozik dago antzezleek egin-dako lanarekin, “nahiko langile-ak dira”. Haietatik hiru hasiberriak dira: Agurtzane Urteaga,Xabier Loriente eta Txus Abad.Orain dela bi urte aritu zen talde-an, baina pasa den urteko etena-

ren ondoren bueltan da MarianaEspuny. Zuzendaria 14 antzezlee-kin lastaila erdialdetik dago entse-atzen, asteazkenero, 18:00etatik20:00etara. Mustutzea bertandenez, aste honetan egunero bil-du dira arratsaldez, guztia beharbezala prestatzeko.

Ondarraren musika eskura

AusArt diskoetxearekin bateraBierrik Fundazioak, bere baz-

kide eta sakandar musikazale guz-tiei, Sakanako musikari handi batenobra eskuratzeko aukera eman die:Lorenzo Ondarra Kintana (1931-11-20 / 2012-04-04) organo-jotzaileaeta musikagilearen lana. XX. men-deko bigarren erdialdeko eta XXI.mende hasierako musikari nabar-menetako bat da Ondarra. Konpo-sizioa, partitura zaharrak berres-kuratu, moldaketak egin eta besteegileen partiturak transkribatuzituen. Diskoetxearen eta fundazio-aren eskaintzaren bidez meloma-noek disko bat edo bi eskuratzekoaukera izanen dute.

Eskaintzako lehen diskoa InMemoriam Lorenzo Ondarra da.Bakaikuarraren omenez eginda-ko diskoan musikariak berak jota-ko obra koral sakroak eta profa-noak ditu, baita txisturako etaBach, Clokey eta Diezenak ere.

Bigarren diskoak LorenzoOndarra kontzertuan izenburuadu. Organujole bakaikuarrakDonostiako kaputxinoen elizanegindako kontzertua jasotzen du.Pachelbel, Bach, Elduayen, Donos-tia, Messiaen, Zimmermann, Clo-key eta Diez egileen obrak inter-pretatu zituen Ondarrak.

Eskaerak Apribilaren 4ra arte egin daitezkeeskaerak, 948 564 275 edo 948 562 107telefonoetara hots eginez edo [email protected] e-postara idatziz.Bazkideek disko bakoitzeko 9 euroordaindu beharko dituzte eta ezdirenek 10,5. Bestalde, 10 disko edogehiago eskatzen dituzten taldeekale bakoitzagatik 8 euro ordaindubeharko dituzte. Aurreneko eska-erek oparia jasoko dute.

Kanpora

Irurtzungo lau emanaldien ondo-ren Irurtzungo antzerki tailerrakantzezlana Castejonen (martxo-aren 22an, larunbatean,20:00etan) eta Berriozarren (api-rilaren 6an, igandean, 19:00etan)emanen du.

Soilik tontoak? Ez

PIRATAK HARTUKO DU LIBURUTEGIA:Gaur, 18:30ean, Ziordiko liburutegian,Pirata Garrapataren abenturak ezagutzekoaukera izanen da Ziordiko liburutegian.

Antzerkia, txotxongiloak, magia eta mala-bareak tartekatzen diren istorio koloretsuada Patata Tropikalak eskaintzen duena etanaturaren aldeko aldarria egiten du.

Mª Eugenia Barroso.Pentsioaren jabea.

Pakita Arruabarrena.Haurra eta sendagilea.

Angel Sagues.Zuzendaria.

Peio Alzueta.Maitemindutakogaztearen osaba.

Txeli Garcia.Pentsioko zerbitzaria.

Genma Matxain.Alkatea.

Xabier Loiarte.Gazte maitemindua.

Javier Gonzalez.Haurra etaalmintea.

Agurtzane Urteaga.Zerbitzaria, haurra

eta irakaslearenikaslea.

Jose Ramon Irure.Alkatea, kazikea.

Mariana Espuny.Gazte maitemindua.

Tere Otxoa.Herriko andreaeta irakaslea.

Olga Gajete. Herrikoaristokrataren andrea.

Txus Abad. Udaleko idazkaria.

Andoni Ruiz. Errepublikarra,haurra eta herriko aristokrata.

Page 15: 455 guaixea

Guaixe • 2014ko marsuaren14a kultura 15

Larunbatean, 20:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Burundartxistulariak

Erromeria eta festa egunezaparte txistua gehiago entzunbeharko litzatekeela uste dute

Burundar Txistulariek. Kaleazaparte kontzertu serioetan ere txis-tua ikusi eta entzun behar dela ustedute. Horregatik, prestatu du Has-tapenak izenburuko kontzertuatxistu talde burundarrak.

Juan Pablo Urizar eta RafaelGoñi, Burundar Txistulariak talde-ko kideak kontzertuaren bezperanesan digute txistuari ospea emannahi diotela halako emanaldiekin.Azken urteetan txistuak izan duengarapena izugarria izan dela nabar-mendu dute. “Garikoitz Mendiza-bal txistulariak Bratislavako Orkes-trarekin (Elovakia) grabatu du Txis-tu Symphonic eta gaurtik HegoKorean bost kontzertu emanen dituChun Cheon eta Gyongbook orkes-trekin” esan digu Urizarrek.

“Mota guztietako instrumen-tuekin jotzen da gaur egun txistua”.Kalean txistuak presentzia galdubadu ere, halako ekimenekin kali-tatean irabazi dela nabarmendu duGoñik. Burundar Txistularienasmoa da etorkizunean ere bihar-koaren moduko kontzertu serioakedota alardeak egitea, “kalean ezbezala entzun dadila txistua, serio-tasuna berreskuratu eta dagokiontokia hartzeko” esan du Urizarrek.

KontzertuaBiharko emanaldian 25 bat musi-kari izanen dira eszenatokian.Perkusioarekin batera, bost silbo-te eta txistuen lehen eta bigarrenahotsak entzunen dira. Hasteko1550 urteko partiturak izanendituzte, berpizkunde garaiko musi-ka, “erregeen gorteetan dantzatzenziren doinuak” Goñik jakinarazidigunez. Haiekin batera, XIX. men-deko musika klasikoarekin segi-tuko dute eta akaberan XX. men-deko zortziko bat eta kantek osa-

tuko dute egitaraua. Denboranizandako garapen musikala eza-gutzeko aukera izanen da,beraz.

Burundar Txistulariak taldeko14 kide dira bihar eszenatokian ari-ko direnak. Eta, haiekin batera,Burlata, Iruñea eta Gasteizko lagu-nak. “Alardeetan bat egiten dugueta zerbait antolatzen duguneanelkar laguntzeko prest gaude. Txis-tuaren profesionalak ez badira, ia”esan du Urrizarrek. “Txistuarenmilitanteak dira” zehaztu du Goñik.Xabier Garziandia kantari etxarria-rra eta Altsasuko Iñaki Agirre etaEtxarriko Irune Lizarraga dantza-riek parte hartuko dute.

EgitarauaObra EgileaLa bataille Tielman SusatoLau dantza Tielman SusatoAmaiur Joaquin IruretagoienaKurrusko Jose Ignacio AnsorenaArin Arin Candido AlbizturRapsodia Luis UtergaA mi tierra vasca Manuel TurrillasItsasontzi baten KaxianoMinueto de Monzon Vicente MonzonSuit Edurne Hilario OlazaranAgur Jaunak Urtsale

Izen handiakAltsasuraEl Brujo, Tricicle eta beste etorriko diraPlatea programaren bidez

Platea programa InstitutoNacional de las Artes Escéni-

cas y de la Música (INAEM) Espai-niako Udalerri eta ProbintzienFederazioarekin elkarlanean sor-tu dute. Herrietako kultur egoitze-tan “ikuskizunen zirkulazioaberraktibatzeko” asmoz sortu duteprograma. Estatu osoko 198 herri-tan 1.200 bat emanaldi eginen diraprograma horren bidez. Horreta-rako 6 milioi euroko aurrekontuadago. Platearen bidez zortzi saiohartuko ditu Altsasuk: dantza saiobat, hiru antzerki, bina familiar-teko antzerki eta kale antzerki.

Santanoren actionpaintinga Iruñean

Emakumeen Nazioarteko Egu-na zela eta Iruñeko Txoko Femi-

nistan Helena Santano Cidek actionpaintinga egin zuen. Margolarialtsasuarrak, Idoia Larrea diskojartzailearen doinuak lagun, koadroamargotu zuen larunbat gauean.

Toti Martinez deLezea EtxarrinOstegunean, 17:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean

Toti Martinez de Lezea idazlealiteraturari buruzko hitzaldia

ematera etorriko da osteguneanEtxarri Aranatzera. Andra Mariikastola arteari buruzko proiek-tua lantzen ari da eta haren barruanhainbat idazle ikasleekin bildu dira.Oraingoan, ordea, Toti Martinez deLezea idazlea entzutera edozeinekjoateko aukera izanen du.

Hedabide berri batenaldeko doinuak

Porko Bravo bizkaitarrak etaDistorsion Toxica (D-Tox) ara-

barrak kontzertua eskainiko dutebihar Altsasuko gaztetxean,23:00etatik aurrera. Kontzertuaahotsa.info hedabidearen aldekoaizanen da.

Jaiorekin, liburuazedota filmazGaur, 19:30ean Olatzagutiko liburutegian

Karmele Jaio idazle arabarragaur Olatzagutian bisitan iza-

nen da. Irakurle taldeak hark ida-tzitako Amaren eskuak liburuairakurri du eta hari buruz hizke-tatuko dira, batzuk eta besteak iri-tziak trukatuz. Ostiralean filmaikusi zutenak ere joan daitezke.

Txistua, kontzertuko protagonista

Zortziko euskaratua

Manuel Turrillasen A mi tierravasca zortzikoa entzunen dabihar Iortia kultur gunean. Burun-dar Txistulariek, ordea, letraaldatzea erabaki dute. JosemaLeitza bertsolari arbizuarrakibarra aipatzen duen Sakana,banaka letra sortu du.

Taldea

Burundar Txistulariak taldea2008an sortu zen eta “pittinka-pittinka ari gaituk lan on bat egi-ten, nik uste” esan digu Goñik. Zai-la dela aitortu arren, kontzertuanorain arte egindako lana eraku-tsi eta taldekideendako motiba-zioa izan da emanaldia bera. Aste-an ordu eta erdiko entsegua egi-ten dute elkarrekin, ostiralero,

19:30ean hasita Altsasuko Iortiakultur gunean. Baina horri txis-tulariek etxean egindako lanagehitu behar zaio. Urizarrek eta Goñik azpimarratudute taldeak ateak zabalik ditue-la: “Lana egina utzi nahi diegu atze-tik heldu direnei. Esaterako, musi-ka eskoletatik ateratzen diren txis-tulariei. Hemen non jo badute”.Gaineratu dutenez, “hiruzpalautxistulari uzten baditugu, pozik”.

Page 16: 455 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko marsuak 14, ostirala • 2. aldia • 455. zenbakia

1. Altsasuko EmakumeenBilgunean zeintzuk dira lan ildoak?Emakumeen eta gizonen artekoaukera berdintasunaren printzi-pioa udal administrazioan sartzea;emakumeen kontrako indarkeria-ri aurre hartzea eta errotik ezaba-tzea; emakumeak lan munduanerabat txertatzea eta alor horietangaratzea; kultura, ezagutza eta infor-mazioa era ez-sexistan eraikitzeaeta emakumeen erabateko herritar-tasuna lortzea: erabakietan partehartzea eta baliabideez gozatzea.

2. Noiztik dago martxanEmakumeen Bilgunea Altsasun?1992an emakumeendako gune etaarreta zerbitzu bat sortzeko “Ema-kumeen Bilgunea” egitasmoa mar-txan jarri zen eta koordinatzaile batkontratu zuen udalak. 1998an egoi-tza finkoa egokitu zion udalak zer-bitzuari Gure Etxean. Berdintasu-nerako Udal Agente lanpostua izen-datu zen eta arreta orduak handitu.

3. Zein zerbitzu dituzue?Batetik, beste sailei, erakundeei etainstituzioei genero ikuspuntua pro-grama guztietan sartzeko aholka-tu behar zaie, dituzten eskaerakerantzunez eta formazioa eskainiz.Bestetik, genero-desberdintasunakmurrizteko jarduerak antolatzenditugu: formazioa, sentsibilizaziokanpainak, ikerketak, ikastaro-ak…. Bukatzeko, emakumeendakoinformazio eta arreta zerbitzuadugu, emakumeendako doako ahol-kularitza juridikoa tarteko. Emaku-meen kontrako indarkeria kasue-tan, banakako eta konfidentzialta-sunezko arreta eskaintzen dugu.

4. Aholkularitza juridikoan zeinda kezkarik nagusiena?Kontsulta gehienek dibortzioare-kin zerikusia dute: eman beharre-

ko pausuak, seme-alaben kustodia...baita seme-alaben mantenurakopentsioen eguneratzeak eta pen-tsioak ordaintzen ez dituzten kasue-tan zer egitearekin ere.

5. Urtean zehar zer antolatzenduzue?Besteak beste, langilegoarendakoformazioa, Hezkidetza programaantzerkiaren bitartez, Bateraga-rria-dibertigarria programak,gurasoendako tailerrak, Martxo-aren 8ko eta Azaroaren 25eko kan-painak, emakumeendako ikasta-roak eta tailerrak…

6. Emakume guztiek, eskubideguztiak, egunero. Hori damartxoaren 8rako leloa.Krisiaren aitzakiarekin murrizke-ta latzak pairatzen ari gara, eta har-tutako neurriek emakumeenganeragin bortitzagoa dute. Eskubide-ak zuzenean murriztearen saiake-rak ere ematen ari dira, esaterakoabortuaren lege-proposamenberria. Aurtengo leloarekin ema-kumeen eskubideak errespetatueta bermatzearen alde lan egitekoapustu tinkoa aldarrikatzen dugu.

7. Sakanako emakumeen egoeradeskribatuko zenuke?Egun emakumeen langabezi tasakgizonenak baino altuagoak dira.Kontutan hartu behar dugu erelanaldi partzialetan aritzen direngehienak emakumeak direla, bai-ta lanaldi murriztuak hartzendituztenak ere. Bestalde, etxekolanetan aritzen diren gehienakemakumeak dira ere, eta egungoegoeran gero eta gutxiago diraetxeko lanak egiteko norbait kon-tratatzen dutenak. Gero eta gehia-go dira gizarte zerbitzutara Gizar-teratze Errenta eskatzera hurbil-tzen diren emakumeak.

Gero eta emakume gehiagohurbiltzen dira hona langabeziandaudela eta, ikastaro edo tailerreneskaintzaren berri izateko, baieuren trebakuntza osatzeko bai etabesteekiko harremanak lantzekoeta esperientziak partekatzekogune baten bila ere.

8. Martxoaren 8a Altsasukoinauteriekin tokatu zen aurten. Bai. Herritarrei lazotxo moreajanzteko gonbita egin genien.

9. Aurtengo ekimenak zeintzukizan dira?Ostiralean elkarretaratzea egingenuen, eta larunbatean, ihotee-tan lazotxo morea eraman genuenkalera. Tailerrak ere antolatuditugu, solasaldi literarioa etaemakumeendako zine saio bere-ziak eskaintzen ari gara Iortian.

10. Eta igandean, estreinakoz,emakumeendako lasterketaantolatu duzue Altsasun,Lilasterketa.Bai, igandean Lilasterketa emaku-meendako lasterketa ospatukodugu, 12:00etan. Emakumeen nazio-arteko eguna kalera ateratzekoasmoz sortu zen ekimena, bidebatez kirola, jai giroa eta aldarri-kapena uztartzeko. Ibilbidea San Sil-vestrearen berbera da (4 km) etakorrika, oinez, patinatzen… nahiden moduan egin daiteke. Sakana-ko emakumeak I. Lilasterketan ari-tzera animatu nahi ditugu.

11. Emakumearen Bilgunearekinharremanetan jartzeko, nora jo?Gure Etxeko lehenengo pisuandago eta bertatik pasatzearekinnahiko (948 564 823 telefonoa, [email protected] e-posta, face-book (emakumeenbilgunea.altsasu)eta twitter (EBilgunea).

>>11galdera

Jaione Iraola RozasAltsasuko berdintasun agentea

Testua: Eneida Carreño eta Maider Betelu

G : eguraldia : tenperatura>>asteko >>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 19.3. . . . . . . -1.7 . . . . . . .0.4Altsasu 18 . . . . . . . . -0.5 . . . . . . .0Aralar 11 . . . . . . . . . 0.8 . . . . . . .1.3Urbasa 15 . . . . . . . . -4 . . . . . . . . .0

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

16 24 30 7

MARSUKO SARIAK:1. EKAINBERRI KOBAZULOTARAKO 2 SARRERA,GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA2. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-

TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA3. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA4. GAZTEZULO ALDIZKARIRAKO 3 HILABETEKOHARPIDETZA, LACTURALE ESNEA ETA YOGUR-TAK, MAGNA NAVARRARAKO 2 SARRERA

Marsukobazkide zozketa

Min: 3 Max: 17 Min: 4 Max: 11 Min: 5 Max: 10 Min: 3 Max: 16 Min: 5 Max: 16 Min: 6 Max: 10 Min: 5 Max: 9

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 15% euria: 46% euria: 8% euria: 8% euria: 25% euria: 85%

Elkarrizketa osorik www.guaixe.net-en.