3152 susmopeko artoa

3
3152 Postdata Susmopeko artoa Zein dira hitz hauen ordainak? alkate udaletxe nekazari nekazaritza esan Nola esango genituzke guk? hortako ereiten ahal da pentsatzen ahal da hori esplikatzen ahal litaike hemengo auzapezek kasu gehiago egin lezake laborantzako gauzeri. Erantzun galderak. 1- Zertan ari da jendea bideoko lehen irudietan? 2- Nondik ateratzen du bizimodua Jon Harluxetek. 3- Nork jarri du kanpaina bat martxan? Zertarako? 4- Transgenikoei dagokienez zer erabaki hartu dute herriko etxeek? 5- Zer jarrera hartu du OMEk transgenikoen inguruan? 6- Zer konpromiso behar du laborariak kontsumitzailearekin? ________ _______ _______ __________ __________ __________ ikusita, burua galdu ote duten pentsatuko duzue batek baino gehiagok. Ez ba. Zentzu osoz ari dira artasoroa birrintzen. Izan ere _______ ______ ________ ______ ____ zen. Duzunaritzen gaude, Donibane Garazitik hurbil. Hiriartea etxaldera goaz. Jon Harluxet da hemengo nagusi gaztea. Esne behiak ditu, hogei buru, eta ______ ______ ______ _______ _________ ______ ________ ___________ _______ ________ ________ ________, eta, horren adibide, harrotasun guztiz erakusten digun arto hori. (...) Heletako herriko etxea irailaren 28an. Euskal Herriko Laborarien Batasuneko ordezkariak eta auzapezen kolektiboa elkarrekin bilduta. Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa dozena pare bat herri txikik egin dute

Upload: garagarra

Post on 20-Jan-2017

207 views

Category:

Education


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3152 susmopeko artoa

3152 PostdataSusmopeko artoa

Zein dira hitz hauen ordainak?alkateudaletxenekazarinekazaritzaesan

Nola esango genituzke guk?hortakoereiten ahal dapentsatzen ahal dahori esplikatzen ahal litaikehemengo auzapezek kasu gehiago egin lezake laborantzako gauzeri.

Erantzun galderak.1- Zertan ari da jendea bideoko lehen irudietan?2- Nondik ateratzen du bizimodua Jon Harluxetek.3- Nork jarri du kanpaina bat martxan? Zertarako?4- Transgenikoei dagokienez zer erabaki hartu dute herriko etxeek?5- Zer jarrera hartu du OMEk transgenikoen inguruan?6- Zer konpromiso behar du laborariak kontsumitzailearekin?

________ _______ _______ __________ __________ __________ ikusita, burua galdu ote duten pentsatuko duzue batek baino gehiagok. Ez ba. Zentzu osoz ari dira artasoroa birrintzen. Izan ere _______ ______ ________ ______ ____ zen.

Duzunaritzen gaude, Donibane Garazitik hurbil. Hiriartea etxaldera goaz. Jon Harluxet da hemengo nagusi gaztea. Esne behiak ditu, hogei buru, eta ______ ______ ______ _______ _________ ______ ________ ___________ _______ ________ ________ ________, eta, horren adibide, harrotasun guztiz erakusten digun arto hori.(...)

Heletako herriko etxea irailaren 28an. Euskal Herriko Laborarien Batasuneko ordezkariak eta auzapezen kolektiboa elkarrekin bilduta. Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa dozena pare bat herri txikik egin dute bat _________ __________ ___________ _______ ____________ _______ _______ kanpainarekin. Herriko etxeek erabakia hartu dute __________ _________ _________ __________ __________ ____________ ___________ _______ ________. Herriko etxeak, beraz, bete betean sartu dira transgenikoen kontrako kanpainan.(...)

OMEk (Osasunerako Mundu Erakundeak) _________ __________ __________ __________ __________ __________ _______ _________ _________ egun hauetan. Behi eroen aferak agerian utzi zuen nekazaritzan ez duela edozerk balio. Azken batean etxeko platerera iristen baita gaitza. ________________ bera da kontsumitzaileari ekoizten duenaren ziurtasuna eman behar diona eta eman ________________.(...)

Page 2: 3152 susmopeko artoa
Page 3: 3152 susmopeko artoa

Testua osorik.

Artasoroa di-da nola mozten ari diren ikusita, burua galdu ote duten pentsatuko duzue batek baino gehiagok. Ez ba. Zentzu osoz ari dira artasoroa birrintzen. Izan ere arto hori transgenikoa zen.

Duzunaritzen gaude, Donibane Garazitik hurbil. Hiriartea etxaldera goaz. Jon Harluxet da hemengo nagusi gaztea. Esne behiak ditu, hogei buru, eta esne freskoa zuzenean saltzen du Donibane Garazin. Laborantza biologikoa egiten du, eta, horren adibide, harrotasun guztiz erakusten digun arto hori.

Hau da eta Euskal Herriko arto mota bat. Orai dela hiru urte atzeman genuen berriz hazi hau, eta berriz landatu genuen. Beraz hazia pur-pura da, ez da hibridoa, eta erran nahi du urtetik urtera berriz ereiten ahal dela. Hemengo artoa da, pentsatzen ahal da hemen egokitua dela.

Transgeniko horiek behar bada badute beren langera, eta guk hemen kalitatezko ekoizpenak egiten ditugu eta ez genuke nahi gure lan guztia suntsitu gero erraten badute “bai, baina zure artoa ez da ona”. Hortako erraiten dugu “Bon, oraiko artoa badakigu ona dela, eta hola nahi dugu segitu”. Ez dugu transgeniko horien beharrik.

Heletako herriko etxea irailaren 28an. Euskal Herriko Laborarien Batasuneko ordezkariak eta auzapezen kolektiboa elkarrekin bilduta. Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa dozena pare bat herri txikik egin dute bat ELBk (laborarien sindikatuak) transgenikoen kontra bultzatutako kanpainarekin. Herriko etxeek erabakia hartu dute beren lurretan landare transgenikorik ez erabiltzeko, ezta jaki transgenikorik ere eskoletako jatetxeetan edota herriko beste zerbitzu batzuetan. Herriko etxeak, beraz, bete betean sartu dira transgenikoen kontrako kanpainan.

Hori esplikatzen ahal litaike erranez herri tipiak direla hemen eta ekonomia beharba laborantzari lotua dela eta hortan oinarritua, eta hemengo auzapezek, jakinez jendetza gehiena laborantzatik bizi dela, kasu gehiago egin lezake laborantzako gauzeri..

OMEk (Osasunerako Mundu Erakundeak) elikagai transgenikoak aztertzen jarraitu beharra dagoela esan du berriro egun hauetan. Behi eroen aferak agerian utzi zuen nekazaritzan ez duela edozerk balio. Azken batean etxeko platerera iristen baita gaitza. Laboraria bera da kontsumitzaileari ekoizten duenaren ziurtasuna eman behar diona eta eman diezaiokeena.

Konfiantza baitut naturan. Pentsatzen dut natura baliatuz posible dela laborantzan aritzea, eta lurra estatian uztea ondoko belaunaldier eta gure alaba eta haurrer...