mater · 3. parte hartzaile bakoitzak, gehienez ipuin bat aurkeztu ahal izango du. honek eduki...
TRANSCRIPT
MATER
Ontzi Museo EkoAktiboa
Hezkuntza programa 2019-2020
1. MATER Ontzi Museo EkoAktiboa
2. HEZKUNTZA PROGRAMA - MATER 2019-2020
2.1. BISITAK MUSEORA
2.2. TAILERRAK
2.3. IBILBIDE GIDATUAK PASAIAN
2.4. EKOAKTIBITATEAK
2.5. EGUNPASA ETA EGONALDIAK
2.6. ZURE ESKOLAN
2.7. UNITATE DIDAKTIKOAK
3. I IPUIN LEHIAKETA “ITSASOA ETA EKOLOGIA”
4. NON GAUDE ETA KONTAKTUA
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 1
1. MATER Ontzi Museo EkoAktiboa
MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da. Arrantza egiteari utzi zionean, Itsas Gelak desegitetik salbatu zuen 2003an. Gaur egun, MATER-ek bere porturatzea Pasaiako badian du, eta benetako itsas ondare bizia bihurtu da. Egun MATER daraman profesional taldeak itsas kultura eta inguruagatik sentitzen duen pasioa zabaldu nahi du gure ondare kultural eta naturala babesteko helburuarekin. Ontzi Museo EkoAktibo bitxi honek bi lan ildo ditu: MATER Museoa eta MATER EkoAktiboa. MATER Museoa
Euskal arrantza teknika tradizionalen jasangarritasuna ezagutaratzeko eta itsas inguruaren zaintzari buruz kontzientzia sortzeko itsasontzia da. Pasaia-Jaizkibel-Uliako itsas ingurua eta ondare kulturala eta naturala ezagutzera, maitatzera eta babestera bideratuta dauden Jarduera eskaintza zabala du: bisitak ontzira, itsasora irteera interpretatiboak, ibilbide gidatuak oinez, ontzi barruan tailer didaktikoak eta hiritar-zientzia eta sentsibilizazio eko-aktibitateak.
MATER EkoAktiboa
Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainen eta proiektuen garapena. Kanpaina eta proiektu hauek pertsonen eta taldeen ahalduntzea dute helburu; eta itsas ingurumena babestera eta egoera hobetzera bideratuta daude.
MATER-ek 5 gai nagusi lantzen ditu:
- #ItsasHondakinak #Kutsadura - #Biodibertsitatea #Ingurumena - #OhituraJasangarriak #Jasangarritasuna - #ItsasKultura #Arrantza - #KlimaAldaketa
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 2
2. HEZKUNTZA PROGRAMA MATER 2019-2020 Jarraian 2019-2020 ikasturterako gure hezkuntza eskaintza banakatuko dugu. Honen Garapenerako MATER-ek adituz osatutako talde pedagogiko bat du. Programaren proposamen desberdinek elkarren arteko harreman kurrikularra dute, adin bakoitzera egokituta daude eta euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dira, eskaeraren arabera.
2.1 BISITAK MUSEORA
NORENTZAT MOTAK
DBH BATXILERGOA
Helduak
BISITA ARRANTZALEA Arrantzalearen bizimodura hurbilduko gara ontziaren txokoak bisitatuz: kapitainaren zereginak, arrantza teknikak, sukaldea eta logelak …
60 ‘ 3 €
HAUR ESKOLA LEHEN HEZKUNTZA
DBH BATXILERGOA
Helduak
BISITA EKOAKTIBOA MATER-en historia ezagutuz itsasoa zaintzearen garrantziaz jabetuko gara. Keinu txiki baina eraginkorrekin ingurumen arazoaren konponbidearen parte izan gaitezen.
60 ‘ 3€
LEHEN HEZKUNTZA BISITA Arrantzale txikiak Bisita arrantzaleari arrantza jasangarria eta ingurumenaren zaintzarekin lotutako jolasak gehitzen zaizkio.
90 ‘ 4€
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 3
2.2 TAILERRAK
NORENTZAT MOTAK
LEHEN HEZKUNTZA DBH
BATXILERGOA Helduak
(Adin bakoitzara egokitua)
TAILERRA: ITSAS EKOSISTEMAK Pasaiako itsas ahoan dugun ekosistema aztertuko dugu bertako ingurunea eta bizi diren izaki bizidunak behatuz: uraren analisia, fauna eta floraren identifikazioa…
90 ‘ 4 €
TAILERRA: MARINELA EGUN BATEZ Nabigaziorako oinarrizko ezaguerak gureganatzeko ginkana dibertigarria: korapiloak, segurtasun neurriak, ontziko elementuak …
90 ‘ 4 €
TAILERRA: ITSAS HONDAKINAK AZTERTZEN Gizakiaren eragina itsas ingurunean aztertuko dugu hondakinen osagaiak, iturriak eta degradazioa (mikroplastikoak) behatuz eta hausnarketa eta pentsamendu kritikoa landuz.
90 ‘ 4 €
TAILERRA: OHITURA JASANGARRIAK Ingurumen arazoek bultzatutako kontsumo ohitura berriez jabetzeko tailer dinamikoa: murriztu, berrerabili eta azkenik, eta beste aukerarik ez badago soilik, birziklatu.
90 ‘ 4 €
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 4
2.3 IBILBIDE GIDATUAK PASAIAN
NORENTZAT MOTAK
LEHEN HEZKUNTZA
DBH BATXILERGOA
Helduak (Adin bakoitzera
egokitua)
IBILBIDEA: BADIATIK ITSASONTZIZ Itsasontzi batean badia osoa bisitatuko dugu, Pasaiak eta itsasoak historikoki izan duten harremana nabarmenduz.
50 ‘ 10 €
IBILBIDEA: ONDAREA PISTAZ PISTA Sena eta abileziak probatuko ditugu Pasai San Pedro edota Pasai Donibaneko itsas ondareaz ohartzen garen heinean.
60 ‘ 3 €
ARRANTZAREN IBILBIDEA Ibilbide honetan arrantzaren industrian parte hartzen duten elementu guztien azterketa egiten da, arrain lonjara bisita eginez.
60 ‘ 4 €
ARRAUNAREN IBILBIDEA Arraunaren mundura hurbiltze erakargarria, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko instalazioak bisitatuz eta entrenatzeko fosan arraun egiteko aukerarekin.
60 ‘ 4 €
ITSASARGIEN IBILBIDEA Ibilbide honek portuko funtzionamendua aztertzen lagunduko digu: itsasargiak, semaforoa, argi gorri-berdeak, itsasontzien joan etorriak …
90 ‘ 4 €
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 5
2.4 EKOAKTIBITATEAK
NORENTZAT MOTAK
LEHEN HEZKUNTZA (4.,5. eta 6. maila)
DBH BATXILERGOA
Helduak (Adin bakoitzera
egokitua)
MIKROPLASTIKOEN AZTERKETA HONDARTZAN Hondakin plastikoen degradazioak dakartzan ondorioak aztertuko dira hondartzan galbaheen bidez bildutako mikroplastikoak aztertuz.
120 ‘ 4 €
ITSAS HONDAKINAK ITSASERTZEAN Itsasertzeko eremu baten garbiketa eta bertan aurkitzen diren hondakinen azterketa egingo da, hondakin motak eta hauen iturriak ikertuz.
120 ‘ 4 €
DBH BATXILERGOA
Helduak (Adin bakoitzera
egokitua)
ITSAS HONDAKINEN ARRANTZA MATER-EN (Gehienez 25 pertsona). Ikasleak parte-hartzaile aktiboak izango dira hondakinen arrantzan MATER ontzian: behaketa eta inguruneko datuen bilketa, arrantza era ezberdinak eta arrantzatutako itsas hondakinen karakterizazioa.
4 ORDU 500 €
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 6
2.5 EGUNPASA ETA EGONALDIAK
NORENTZAT MOTAK
LEHEN HEZKUNTZA
DBH BATXILERGOA
HELDUAK (Adin bakoitzera
egokitua)
EGUNPASA 1 Bisita + Tailerra + Ibilbide gidatua.
4 ORDU 10 €
EGUNPASA 2 Bisita + Badia itsasontziz + Tailerra/ibilbide gidatua.
4 ORDU 14 €
EGONALDIA 1 Benetako marinel bizimodua + jarduerak.
2 EGUN 59 €
EGONALDIA 2 Benetako marinel bizimodua + Jarduerak.
3 EGUN 97 €
2.6 ZURE ESKOLAN
NORENTZAT MOTAK
LEHEN HEZKUNTZA
DBH BATXILERGOA
Helduak (Adin bakoitzera
egokituta)
TAILERRA: Itsas hondakinak: gure arazoa, gure ardura. Ikasleen hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatzen duen partaidetza-tailer honetan jasangarritasunerantz bideratzeko pertsona nahiz herri mailako alternatibak sustatzen dira.
90 ‘ 4 €
PROIEKZIOA: HONDAR 2050 dokumentala (2017, Cesare Maglioni) + solasaldia “Ikusi nahi ez dena ikusteko bidai bat. Artista lokal bat, euskal kostaldea, plastikozko hondakinak eta itsas hondakinak”.
120 ‘ 4 €
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 7
2.7 UNITATE DIDAKTIKOAK
NORENTZAT MOTAK
DBH
UNITATE DIDAKTIKOA. Itsas hondakinen erronka. Itsas hondakinen arazoaren ikerketa eta honen konponbidean ikasleria inplikatu eta motibatzeko unitatea, gazteak, tokian-tokiko proiektuak garatuz, aldaketaren protagonista bihurtuko direlarik. Proiektu hoberenak MATER-en itsas espedizio batekin sarituko dira. Irakasleak formatzea (12 ordu/400€*) Metodologia eta baliabideak: edukiak, baliabide didaktikoak (fitxak, aurkezpenak, bideoak, etab..) *Irakasleen formazioaren kostua banatu egin daiteke formazio hau zentru batean baino gehiagotan aldi berean ematen bada. Jarraipen didaktikoa (2 hilabete eta erdi/ 400€) Unitatearen garapenaren jarraipena eta aholkularitza aditu baten eskutik. Gelara 4 bisita egingo dira saioen garapenean laguntzeko.
2 hilabete eta erdi
800 €*
LEHEN HEZKUNTZA 5.
eta 6. maila
UNITATE DIDAKTIKOA EKoPatruilak Sortzen (4 saio). Keinu txikiek aldaketa handiak ekar ditzaketelako eta jasangarritasunean hezi eta bizi nahi dugulako herritarron indarra aldarrikatu nahi duen unitatea Irakasleak formatzea (2 saio/200€), Metodologiaren azalpena eta baliabideak eskuratzea.
4 ORDU 200 €
HAUR ESKOLA (5 urte)
UNITATE DIDAKTIKOA Itsas zaindariak (saio 1) Itsasoa gizadiaren sorkunde eta elika iturri den ikuspuntutik itsasoa garela eta itsasoa zainduz elkarri zaintzen dugula ohartarazi nahi duen unitatea. Irakasleak formatzea Metodologiaren azalpena eta baliabideak eskuratzea.
1 ORDU 100 €
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 8
3. I IPUIN LEHIAKETA MATER: “Itsasoa eta ekologia” Gure hezkuntza programarekin batera proposatu nahi dizuegu parte hartzea “Itsasoa eta Ekologia”-ri buruzko 1. MATER Ipuinen Lehiaketan. 2 kategoria izango dira adinaren arabera: Haurrak (<12 urte) eta gazteak (12-16 urte). Animatu eta parte hartu!
Lehiaketaren oinarriak
1. “Itsasoa eta Ekologia” 1. MATER Ipuin Lehiaketa - Haurren kategoria. 12 urte edo gutxiagoko ikasleentzat. - Gazteen kategoria. 12 eta 16 urte arteko ikasleentzat.
2. Ipuinak euskaraz edo gazteleraz idatzita egon beharko dira, norberarenak eta
originalak izan beharko dira, ezingo dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako edo aurretik argitaratutako ipuinak. Ipuinen gaia «ITSASOA ETA EKOLOGIA» izango da. Baldintza hauetako bat betetzen ez bada ipuina lehiaketatik kanporatuko da. Horretarako, epaimahaiak bereziki egingo du ebazpen bat.
3. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez ipuin bat aurkeztu ahal izango du. Honek eduki beharrekoak:
- Izenburua. - Ipuinaren adierazgarri den irudi bat, marrazki bat edo argazki bat (norberak
egindakoa). - Sinadura seudonimo batekin. - Kategoriaren araberako ipuinaren luzera:
Haurren kategoria (<=12 urte) gutxienez 2 orrialde, gehienez 4. Gazteen kategoria (12-16 urte) gutxienez 4 orrialde, gehienez 8.
- Formatua: DIN A-4 tamainan mekanografiatuta lerro arteko hutsune bikoitzarekin.
4. Ipuina posta elektronikoz bidaliko da [email protected] helbidera, PDF formatuan eta eta postan bertan adierazi beharko dira:
- Kategoria: Haurrak (<12 Urte) edo Gazteak (12-16 Urte). - Ipuinaren Izenburua. - Seudonimoa. - Postan bertan atxikitu beharko da 2. PDF bat egilearen datuekin:
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 9
- Izen abizenak (seudonimoarekin) . - Eskola eta gela. - Jaiotze data.
5. Ipuinak bidaltzeko epemuga 2020ko otsailaren 28a izango da eguerdiko 12:00etan.
6. Epaimahaiaren ebazpena ezagutzera emango da 2020ko maiatzaren 2an eta
MATER-en webgunean (www.matermuseoa.com) eta sare sozialetan argitaratuko da.
7. MATER-ek, epaimahaia osatzen duten komisario eta idazleen kopurua kontuan izanik, finalera iritsi diren ipuinen analogia digitala argitaratuko du. Bertan egileen izen-abizenak agertuko dira, beraz, emantzat joko da egileek horretarako baimena aurrez eman dutela.
8. Finalera iritsiz gero, egileek diploma bat eta finalera iritsi diren ipunen liburuaren paperezko kopia bat jasoko dute.
9. Lehiaketa honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea suposatzen du.
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 10
4. NON GAUDE ETA KONTAKTUA
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa
Barco Museo EcoActivo Arraunlari kalea z/g, 20110 PASAIA
+34 619814225 [email protected] www.matermuseoa.com
MATER Ontzi Museo EkoAktiboa | Hezkuntza Programa 2019-2020 11