3. ikasgaia - nazioarteko erantzukizuna (ii)
TRANSCRIPT
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
1/10
Nazioarteko Erantzukizuna (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
21
Hirugarren Ikasgaia
Hirugarren ikasgai
honetan, Nazioarteko
erantzukizunaren
azterketarekin
jarraituko dugu, kasu
honetan Nazioarteko
komunitatearen interes
orokortzat jotzen diren
arauen bortxaketaren
inguruko
erantzukizuna
aztertuko dugu.
Horrekin batera,
erantzukizuna
baztertzen duteninguruabarrak
aztertuko ditugu.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
2/10
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
22
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
3/10
Nazioarteko Erantzukizuna (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
23
3. Ikasgaia: Nazioarteko legez kontrakoegintza baten aurrean nazioarteko
erantzukizuna (II)
3.1 Komunitatearen funtsezko interesen babesa eta estatuarennazioarteko erantzukizuna.
Nazioarteko ez-zilegi bat egoteko, arau baten bortxapen bat egon behar da. Baina
erantzukizuna bera da edozein araua delarik bortxatu dena? Nazioarteko ordenamendua ez du
erantzunik ematen.
Ius cogens arauak, nazioarteko subjektu guztiek errespetatu beharreko arauak dira, balore
bihurtutako printzipioak baitira, ohituraren bitartez lortutakoak. Horren atzean dagoen
ondasun juridikoa, nazioarteko komunitate osoarena da, komunitatearentzako funtsezko
balore bilakatzen direnak.
Arauen bortxapenen aurrean, kaltetutako estatuak erantzukizuna galdatzeko aukera izango
dute, tratatuetan aurreikusten zaiena. Baina zein da ius cogens arau baten bortxapenaren
ondorioz sortutako kalte baten erantzule? Funtsezko interesen defentsarako, ba al dago actio
popularis bat? Hau da, ba al dago legitimazio popular bat komunitate osoak erantzuteko arau
horien bortxapenengatik?
Lehenengoz, legitimitate aktibo honen hasiera, Afrika hego-mendebaldeko arazoa izango
genuke. Handik aurrera, libre determinazioaren printzipioa garatzen joan zen eta
deskolonizazioaren garapenean, Afrikaren hego-mendebaldearen aurka demanda bat tarteratu
zuten. Baina ez zen onartu, ez baitzen oraindik ius cogens-a
Bigarren aurrerapausoa, Barcelona Traction arazoa izan zen eta orduan, legitimazio popularrari
aterak irekitzen zitzaizkion.
Azkenik, Nazioarteko Zuzenbide Komisioa izango genuke, zeina proiektu bat eman zuen(Proyecto de artculos sobre responsabilidad del Estado por actos internacionalmente ilcitos),
gaur egun oraindik onartu ez dena, estatuen beldurra dela eta. Proiektu horren arabera,
nazioarteko krimenak, komunitatearen oinarrizko interesak bortxatzen ditu eta, nazioarteko
delituak, beste egitate ez-zilegiak izango dira, gaur egun jasotzen ez den bereizketa izanik.
Guzti hau, Proiektuaren 48. artikuluari jarraiki.
Nazioarteko Zuzenbide Komisioaren proposamena, interes orokortzat hartzea honako hauek
dira:
Agresioa, bere oinarria Kartaren 2.4artikulua delarik. Menerapen kolonialeko egoerak mantentzea. Hau, Kartaren 1, 55 eta 73. artikuluetan
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
4/10
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
24
arautzen da.
Esklabutza, genozidioa eta apartheid. Atmosfera eta itsasoen kutsadura masiboa.
Kontutan hartu beharra dago, aipatutakoak masibotasuna dakartela berekin, azkenekoa barne.
Izan ere, azken horrekin zalantzan sor daitezke zein kutsadura den masiboa eta zein ez
erabakitzeko.
Zer gertatuko litzateke horrelako legitimitate aktibo bati baiezkoa emanda? Horren ondorioa
bai arlo sustantiboan, bai prozesalean ematen dira.
Izan ere, zenbait arauen lotura orokorraren benetako konfirmatzea ekarriko luke, arlo
sustantiboan. Horretaz gain, erga omnes izaera emango zaie zenbait arauei, arlo prozesalean.
Ondoriorik garrantzitsuena izango litzateke, era instituzional batean zehapenak hartu ahal
izateko aukera izango genuke. Baina kontutan hartu behar da zein den Segurtasun
Kontseiluaren funtzionamendua, hura baita organo legitimoduna.
Arazoa izango genuke, nazioarteko eskumen organoen borondatezko izaeraren inguruan. Izan
ere, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren eskumena, borondatezkoa da.
3.2 Estatu baten inplikazioa beste estatuen nazioarteko legez kontrakoegintzatan.
Badaude zenbait kasu non laugarren eta hurrengo artikuluak aplikatuta erantzukizuna ezin dentopatu. Baina horretarako beste bide batzuk dauzkagu. Bide hori, beste hirugarren bati
egoztea izango litzateke, konplize izateagatik edo beste estatu baten ekimenez egin delako.
Proiektuaren 16. artikuluari jarraiki, honako elementuak egon behar dira erantzukizuna beste
hirugarren bati egozteko:
Elementu material: laguntza material eta efektiboa eman behar zaio ekintza aurreraeramaten duen estatuari.
Elementu subjektiboa: emandako laguntza egintza ez-zilegi bat egitera zuzendutaegotea.
Emandako laguntza independenteki ez-zilegia izatea Laguntza ez dago bortxatutako arauen garrantziagatik baldintzatuta
18. eta 17. artikuluei jarraiki, estatu bat kontrolatzen duen beste estatu bat, ez-zilegiaren
erantzule izango da baldin eta,
Aurrera eramaten duen estatuaren ekintza askea ez bada, baizik eta hirugarren batenmenpe badago.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
5/10
Nazioarteko Erantzukizuna (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
25
3.3 Legez kontrakotasuna baztertzen duten inguruabarrakZuzenbide penalean gertatzen den moduan, Nazioarteko Zuzenbide publikoan inguruabar
aringarriak ere badaude. Horien izaeraren inguruan, iritzi desberdinak egon dira. izan ere, jakin
beharko dugu ez zilegi den ekintza eta arauaren aplikazioa salbuesten duen aringarriaren
arteko erlazioa.
Gerta daiteke, erantzukizuna zuzenean baztertzen duten inguruabarrak egotea, arau baten
aplikazioa ekiditen duten inguruabarrak eta ez-zilegitasuna baztertzen duten inguruabarrak,
zeinen bitartez, ekintza bera zilegi bihurtzen da, eta kalteak, mediatzea ezinezkoa izango
litzateke. Baina Nazioarteko Komisioa honi erantzuna ematen du.
Inguruabar hauek, proiektuaren 20. eta hurrengo artikuluetan topatzen dira.
Lehen inguruabarra adostasuna izango litzateke 20. artikuluan aurreikusten dena. Hau da
Estatu batek beste bati baimena ematen dionean ez-zilegi bat burutzeko, ez zilegitasuna
baztertzen da. Adibidez, demagun estatu bateko hegazkin militarrak baimena dutela beste
estatu baten aire espazioan zirkulatzeko. Dena den, bere ukanbeharrak ditu inguruabar horrek.
Izan ere, baimen hori ezin izango du gainditu.
Baimena baliozkoa izan behar da. Hau da, koakzio, errore eta abarrekorik ez egotea. Adostasuna isilbidezkoa edo esanbidezkoa izan daiteke, baina argi egon behar da. Erreala izan behar du. Adostasuna, nazioarte mailan Estatuari egozgarri izan behar du. Adostasuna, aurretik eman behar da. Izan ere, ondoren ematekotan, barkamena
izango bailitzateke. Adostasunaren balioaren hedaduraren muga adierazpen bera izango da.
Guzti hori azalduta, esan beharra dago ius cogens arauen kasuan, ez dagoela adostasunik
emateko aukerarik. Beraz, ezin da edozein ez-zilegi adostasunaren bitartez ekidin.
Hona hemen artikuluak konkretuki zer dioen:
Beste inguruabar bat, lege bidezko defentsa izango litzateke. Izan ere, indarra kasu hauetan
erabiltzea, ez litzateke ez-zilegi bat izango balitz bezala hartuko.
22.artikuluak aurreikusten inguruabarra, nazioarteko egintza baten aurkako neurriak hartzea
Artculo 20.- Consentimiento
El consentimiento vlido de un Estado a la comisin por otro Estadode un hecho determinado excluye la ilicitud de tal hecho en relacin
con el primer Estado en la medida en que el hecho permanece dentro
de los lmites de dicho consentimiento.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
6/10
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
26
izango litzateke. Nolabait esatearren, ojo por ojo izango litzateke. Estatuen artean tratatu
bat sinatzen bada eta horietako batek ez betetzen badu, gainontzekoak berekiko ez betetzeko
aukera izango dute, eta ez litzateke ez-zilegi bat bezala tratatuko. Mugak:
Indarraren erabilera ezin da eman mendekua hartzeko. Proportzionaltasuna mantendu behar da, helburua, ez-zilegia burutu duen estatua
Zuzenbidera bueltatzera baita.
Artikuluak, honela dio zehatz-mehatz:
23. artikuluak, beste inguruabar bat aurreikusten du. Esate baterako, ezinbesteko indarra
izango litzateke.
Kasu honetan, estatu batek bere gain obligazio bat badu, baino adibidez, indar natural baten
ondorioz ezin izango balu obligazio horiekin bete, ez litzateke ez-zilegi bat izango, gainditu ezin
duen indar batek bultzatuta baitago. Ukanbeharrak honakoak izango dira:
Jasanezina den indar baten existentzia Estatuaren borondateaz kanpo geratzen den portaera, ezinbestekoa. Egoera horren sorreran Estatuak inongo erantzukizunik ez izatea.
Artikuluaren testuak, honela dio:
Artculo 22.- Contramedidas en razn de un hecho
internacionalmente ilcito
La ilicitud del hecho de un Estado que no est en conformidad con
una obligacin internacional suya para con otro Estado queda
excluida en el caso y en la medida en que ese hecho constituya una
contramedida tomada contra ese otro Estado de acuerdo con lo
dispuesto en el captulo II de la tercera parte.
Artculo 23.- Fuerza mayor
1. La ilicitud del hecho de un Estado que no est en conformidad con una obligacin internacional de ese
Estado queda excluida si ese hecho se debe a una fuerza mayor, es decir, a una fuerza irresistible o un
acontecimiento imprevisto, ajenos al control del Estado, que hacen materialmente imposible, en las
circunstancias del caso, cumplir con la obligacin.
2. El prrafo 1 no es aplicable si:
a) La situacin de fuerza mayor se debe, nicamente o en combinacin con otros factores, al
comportamiento del Estado que la invoca; o
b) El Estado ha asumido el riesgo de que se produzca esa situacin.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
7/10
Nazioarteko Erantzukizuna (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
27
24. artikuluari jarraiki, arrisku estremoa ere ez-zilegia baztertzen du. Hau da, Estatuaren
organo baten gain gertatzen den arrisku estremo baten ondorioz gertatutako legez kontrako
egintza baten aurrean gaude.
Hau emateko ukanbeharrak honakoak izango lirateke:
Estatuko organoa osatzen duten pertsonen gain eman behar da arriskua (pertsonenpremiazko egoera bat da)
Organoak hartutako erabakia guztiz askea ez izatea (kalte larri baten arriskuarenmehatxupean hartutakoa)
Sakrifikatutako obligazioa gailendu den babesa baino garrantzi gutxiago izatea.24.artikuluak, hoako hau xedatzen du:
25.artikuluaren hitzetan, premiazko egoera ez da estatuko organo baten gain erortzen, baizik
eta bere oinarrizko elementu baten existentziaren gainean. Hau da, premiazko egoera, soilik
izango da ez-zilegiaren baztergarri, Estatu batek bere gain duen arrisku grabe eta berehalako
baten ondorioz egiten den obligazioaren bortxaketa baldin bada.
Honen ukanbeharrak:
Arriskuan dagoen Estatuaren interesa funtsezkoa izatea. Arriskua bera funtsezkoa izatea, beste modu batean ekidin ezina, grabea eta
berehalakoa.
Arrisku egoera horren sorreran Estatuak erantzukizunik ez izatea. Ius cogens arau baten aurrean ezin da alegatu.
Artikulu honen testua honako hau da:
Artculo 24.- Peligro extremo
1. La ilicitud del hecho de un Estado que no est en conformidad con una
obligacin internacional de ese Estado queda excluida si el autor de ese hecho
no tiene razonablemente otro modo, en una situacin de peligro extremo, de
salvar su vida o la vida de otras personas confiadas a su cuidado.
2. El prrafo 1 no es aplicable si:
a) La situacin de peligro extremo se debe, nicamente o en combinacin con
otros factores, al comportamiento del Estado que la invoca; o
b) Es probable que el hecho en cuestin cree un peligro comparable o mayor.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
8/10
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
28
ERANTZUKIZUNAREN ONDORIOA
Erantzukizunaren ondorioaren aldetik, oso ikuspegi tradizionala izan dugu beti. Hau da, estatu
batek arau bat bortxatzerakoan beste bat kaltetzen zuen. Kalte horiek estatu kaltetzaileak
konpondu beharko ditu.
Ondorio konkretu bat izango da, legez kontrako egintzak bertan behera ustea lehen bai lehen.
Adibidez, Irakeko okupazioa legez kontrakoa izanda, lehenik eta behin okupazioa eten behar
da, bestela erantzukizuna sortzen joango da ez-zilegia mantentzen den heinean.
Bigarren ondorioa egintza konpontzea izango litzateke, modu desberdinak daudelarik: atzera
bueltatzea jatorrizko egoerara, kalte-ordaina eta satisfamendua.
Honekin batera, beste bide batzuk topatu daitezke. Adibidez, autotutelari bideak irekitzea.
Estatu kaltetuak nazioarteko auzitegira jo daiteke. Baina noizbait autotutelari atea irekitzen
zaio. Helburua beste estatuari aurreko egoerara bueltatzera behartzea izango da eta ez
mendekua.
Krimenen kasuan, proiektuaren 41. artikuluaren arabera, erantzukizuna zabaldu dezake
hirugarren estatuei eta horren ondorioz, ez da garatu erantzukizun astunagorik.
Lehen aipatu ditugun hiru bideak aztertzera goaz orain:
Proiektuko 35. artikuluak, berrezartzearen inguruan dio ez zilegi bat konpontzeko biderik
hoberena hau dela, jatorrizko egoerara bueltatzea. Baina proiektuak garbi dauka hau ez dela
beti posible, materialki ezinezkoa delako zenbait kasuetan. Horrekin batera, berrezartzea kolte
ordainarekin konparatuta erabat proportzio gabekoa denean, berrezartzea baztertzen da.
Baina bi egoera horiek baztertuta, berrezartzea izango da modurik hoberena.
Artculo 25.- Estado de necesidad
1. Ningn Estado puede invocar el estado de necesidad como causa de exclusin de la
ilicitud de un hecho que no est en conformidad con una obligacin internacional de ese
Estado a menos que ese hecho:
a) Sea el nico modo para el Estado de salvaguardar un inters esencial contra un
peligro grave e inminente; y
b) No afecte gravemente a un inters esencial del Estado o de los Estados con relacin a
los cuales existe la obligacin, o de la comunidad internacional en su conjunto.
2. En todo caso, ningn Estado puede invocar el estado de necesidad como causa de
exclusin de la ilicitud si:
a) La obligacin internacional de que se trate excluye la posibilidad de invocar el estado
de necesidad; o
b) El Estado ha contribuido a que se produzca el estado de necesidad.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
9/10
Nazioarteko Erantzukizuna (II)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
29
Honek ez du esan nahi nahikoa izango denik berrezartzea burutzearekin, baizik eta beste
ondorioren bat emango da. Beraz, normalean kalte ordainarekin lotuko da.
Kalte ordainari dagokionez, kaltea diruarekin kuantifikatzea izango da. Baina ez da erraza
zenbatzea kalte ordainaren zenbatekoa. Existitzen da kalte-ordainketa akordio globala. Hauek
dira estatu batek bestearekiko duten zorrak modu global batean kuantifikatzea eta kopuru batproposatzea eta horrekin konpontzea. Gero, kalte ordainketa jasotzen duen estatuak bere
hiritarren artean banatuko ditu bere hiritarren artean, baina normalean ez da kaltearekiko
proportzionala.
Satisfamenduari dagokionez, proiektuaren 37. artikuluan arautzen da. Satisfamenduan
denetatik sartzen da. Hau da, barkamena eskatzea, onartu gaizki eginda, bide diplomatikoaren
bitartez egindako barkamenak eskatzea eta abar.
-
7/28/2019 3. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (II)
10/10
3. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
30