3. gaia 3 dbh apunteak

4
NATURA ZIENTZIAK DBH 3 3. Gaia: ATOMOA 1. Daltonen teoria atomiko-molekularra Greziarrek materia atomo izeneko partikula txikiz eta zatiezinez zegoela osaturik esan zuten John Daltonek zientifikoki frogatu zuen: Materia atomoz osaturik dago Elementu kimiko baten atomoak berdinak dira eta propietate berdinak dituzte Konposatuak elementu ezberdinetako atomoak konbinatuz sortzen dira. 2. Atomoak Hainbat partikulaz osaturik daude: Elektroiak Karga elektriko negatiboa Masa oso txikia mespresagarria Protoiak Karga elektrikoa positiboa elektroien bezalakoa baina zeinu ezberdinekoa Masa: elektroiena baino askoz handiagoa Neutroiak Ez du karga elektrikorik Masa: protoien bezalakoa 3. Atomoa neutroa da: protoiak eta elektroiak karga elektrikoa izan arren atomoa neutroa da (ez du kargarik) Nola? elektroien eta protoien kopurua berdina delako Adibidez: 8 p + = 8 e - beraz karga nulua 4. Eredu atomikoak Nola daude kokatuta elektroiak protoiak eta neutroiak? eredu asko proposatu ziren

Upload: belenlopez68

Post on 24-Jul-2015

320 views

Category:

Education


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3. gaia 3 dbh apunteak

NATURA ZIENTZIAK DBH 3

3. Gaia: ATOMOA

1. Daltonen teoria atomiko-molekularra

Greziarrek materia atomo izeneko partikula txikiz eta zatiezinez zegoela osaturik esan zuten

John Daltonek zientifikoki frogatu zuen:

Materia atomoz osaturik dago Elementu kimiko baten atomoak berdinak dira eta propietate berdinak dituzte Konposatuak elementu ezberdinetako atomoak konbinatuz sortzen dira.

2. Atomoak

Hainbat partikulaz osaturik daude:

Elektroiak

Karga elektriko negatiboa Masa oso txikia mespresagarria

Protoiak

Karga elektrikoa positiboa elektroien bezalakoa baina zeinu ezberdinekoa Masa: elektroiena baino askoz handiagoa

Neutroiak

Ez du karga elektrikorik Masa: protoien bezalakoa

3. Atomoa neutroa da: protoiak eta elektroiak karga elektrikoa izan arren atomoa neutroa da (ez du kargarik)

Nola? elektroien eta protoien kopurua berdina delako

Adibidez: 8 p + = 8 e - beraz karga nulua

4. Eredu atomikoak

Nola daude kokatuta elektroiak protoiak eta neutroiak? eredu asko proposatu ziren

- Thomson (elektroiak txertatuta zeuden masa positibo batean)

- Rutherford

Atomoa azala eta nukleo txiki batez osatuta dago. Nukleoak karga positiboa eta atomoaren masa guztia du (neutroiak eta protoiak

daude) Elektroiak nukleoaren inguruan daude biraka (azala)

Page 2: 3. gaia 3 dbh apunteak

5. Eredu atomikoa gaur egun

Edwin schrödinger

Nukleoan protoiak eta neutroiak daude (karga positiboa eta masa du) Elektroiak energia geruzetan edo energia-maila jakin batzuetan daude kokatuta

(orbital izenekoak) nukleoaren inguruaren biraka Orbitala: elektroiak egoteko probabilitaterik handiena duen espazio-eremua da.

6. Atomoak, isotopoak eta ioiak

Atomoa: Atomo mota bakoitza elementu kimiko bat da.

Atomo adierazteko :

Ikurra: ( elementuaren latinezko izenaren lehen letra, larriz idatzia. Bi izen letra beraz hasiz gero bigarren letra gehitzen zaio letra xehez) na, ca, fe, h, he,...

Zenbaki atomikoa= Z: protoi kopurua adierazten du Masa-zenbaki= A : protoi eta neutroi kopurua adierazten du.

Atomoak karga neutroa du, beraz protoi kopurua = elektroi kopurua

Bi atomo protoi kopurua ezberdina badute; hau da Z zenbakia ezberdina bada, elementu kimiko ezberdinekoak dira.

Isotopoak

Elementu baten atomo guztiek protoi kopuru bera dute (Z berdina dute). Isotopoak esaten zaie bi atomo protoi kopuru bera baina neutroi kopuru

ezberdina dutenean. Elementu berako atomoak dira baina masa-zenbakia (a) ezberdina dute,

pisua ere ezberdina da. Hortaz Z-zenbakia bera dute baina A zenbakia ezberdina

Ioiak

Atomoak elektroiak galdu edo hartu dezake Elektroi kopurua aldatzen denean neutro izateari uzten dio eta karga izango

da. Karga elektrikoa duen atomoak ioia esaten zaio. Karga positiboa bada katioia Karga negatiboa bada anioia

7. Substantzia puruak: berezko propietateak dute

Bi mota:

Elementuak: Atomo mota bakar batez osatutako substantzia dira

• Molekula bat : H2, O2, N2, Cl2

Page 3: 3. gaia 3 dbh apunteak

NATURA ZIENTZIAK DBH 3

• Atomo bakartua :Ca, Na,

• Kristalak (atomo askoren elkarketa) diamantea

Konposatuak: Atomo mota ezberdinez osatutako substantzia purua da

• Molekula bat : H2O,, NaCl, CO2,, H2SO4

• Kristal molekularrak (molekula berdina askoren elkarketa) (kuartzoa)

8. Atomo bakartuak, molekulak eta kristalak

Atomo bakartuak: gas geldoak, gasak dira giro tenperaturan eta ez dute molekularik sortzen.

Molekulak: atomo multzoak dira H2O,, NaCl, CO2,, H2SO4, H2, O2, N2, Cl2

Formulak adierazten du

• Atomo mota (sinboloak dio nor den elementu kimikoa)

• Azpiindizeak dio zenbat atomo dauden elementu bakoitzeko

Kristalak: egitura mota bat da, molekulak edo atomo bakartuak espazioko hiru norabideetan errepikatzen dira eredu jakin bati jarraituta, ezin hobetu ordenaturik