22 osabuletina17-07 maquetación 1 2017-07-21 16:18 página ...€¦ · moa ezinezkoa zela ikusi...

4
2017ko uztaila ZIENTZIAPP, ZIENTZIA-EDUKIAK ESKAINTZEN DITUEN DOAKO APLIKAZIOA Aplikazioak zientzia-eduki berriak es- kaintzen ditu egunero: zientzia eta tek- nologiari buruzko azken albisteak, bi- deoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahie- ran. Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan au- keratu eta lantzen dira. Zientzia.eus web- gunean ere argitaratzen dira. Horrez gain, zientzia eta teknologiaren inguru- ko ekitaldiaren berri ere ematen du, Agendaren bitartez. Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke G oogle Play Stor en zein A pp Store n. Des- kargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasu- nak, esku-eskura! GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAK AHOTSAREN BIDEZKO KONTROLA INSTALATU DU NEUROKIRURGIAKO OPERAZIO-GELAN Ospitaleak teknologia berritzaile bat instalatu du neurokirurgiako operazio- gelan. Horren bidez, pazientearen informazio digitala eskuratu daiteke operazio-gelan dauden ekipoak aho- tsa bakarrik erabiliz kontrolatuta. Aurrerapen garrantzitsua da asepsia- baldintza bereziki zorrotzak behar dituzten ospitaleko eremuentzat eta medikuntzako gailuentzat, jada ez delako beharrezkoa izango eremu esteriletik irtetea eta, ondorioz, kon- taktu bidezko infekzioak prebenituko direlako. Teknologia erabiltzaile-interfaze naturaletan oinarritzen da, gailu opto- elektrikoen laguntzarekin. Hau da, ahots bidezko kontrolaren bitartez sis- tema edo gailu bat erabili daiteke, informazioa sartzeko bestelako ele- menturik (saguak, teklatuak, ukimen-pantailak...) erabili behar izan gabe. Gailuak, gainera, ez du instala- zio berezirik behar, eta sagu bat edo teklatu bat bezala konektatzen da. Osakidetzaren II Euskara Planak agindutakoari jarraituz, 2. hizkun- tza-eskakizuna egiaztatzeko ezohi- ko deialdia onartu zen orain ia urte- bete zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Horren bitartez, pa- zienteekiko harremanetan egunero- ko lanean euskara normaltasunez erabiltzen duten baina orain arte da- gokien hizkuntza-eskakizuna egiaz- tatu ez duten langileei aukera eman zaie. Horrela, langile horiek Euska- ra Planaren partaide aktibo izatera igarotzea bilatu da. Ezohiko deialdi honetan langile fin- koek bakarrik izan dute parte hartze- ko aukera, eta lehenik ahozko probak egin dira, proben ohiko hurrenkera al- datuta. Guztira, 361 hautagai onartu ziren lehen probarako. Azterketak ur- tarrilaren 30etik otsailaren 6ra egin zi- ren, Portugaleten, Donostian eta Gas- teizen. Bertaratu zirenetatik 232k (% 83) gainditu zuten proba, eta, horren- bestez, idatzizko probara deituak izan ziren. Idatzizko probarako gaitzeko, presta- kuntza eskaini zaie hautagaiei. Oro har, zerbitzu-erakundeek hartu dute azterke- tarako prestatzeko ardura, bai zuzenean, bai euskaltegiren baten bitartez. Ekaina- ren 26an egin zen idatzizko proba, Gas- teizko Erizaintza Eskolan. 208 hautagaik egin zuten, eta horietatik 187k (% 90) gainditu dute azterketa, eta, beraz, 2. hizkuntza eskakizuna eskuratu dute. ANESTESIAKO ESKULIBURUA Liburu honek ikasleentzako anestesiologiaren oina- rrien inguruko informazio-iturri izatea du helburu. Bertan 18 gai jorratzen dira modu xume baina zorrotzean, espezialitate zabal honetan zehar lehen pausuak eman nahi dituztenei zuzenduta. Kirurgiari zuzendutako anestesiatik hasita, min kronikora arte, tartean politraumaren maneiua alde batera utzi gabe, testu zabal honetan horien guztien eta gehiagoren inguruko zalantzak argitu ahal izango ditu irakurleak. BURUTU DA 2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO EZOHIKO DEIALDIA

Upload: others

Post on 13-Nov-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 22 osabuletina17-07 Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página ...€¦ · moa ezinezkoa zela ikusi genuen, biologian bezalaxe. Ikusi genuen espe - zialitateka egitea egokiagoa zela

2017ko uztaila

ZIENTZIAPP, ZIENTZIA-EDUKIAK ESKAINTZEN DITUEN DOAKOAPLIKAZIOA

Aplikazioak zientzia-eduki berriak es-kaintzen ditu egunero: zientzia eta tek-nologiari buruzko azken albisteak, bi-deoak eta audio-artxiboak, informazioanonahi eta noiznahi jasotzeko, nahie-ran.

Eduki guztiak ElhuyarZientzia erredakzioan au-keratu eta lantzendira.Zientzia.eus web-gunean ere argitaratzendira. Horrez gain, zientziaeta teknologiaren inguru-ko ekitaldiaren berri ereematen du, Agendarenbitartez.

Diseinu garbia eta erraza du, etadoan deskarga daiteke GooglePlay Storen zein App Storen. Des-kargatu aplikazioa eta izan zientziaeta teknologiari buruzko berritasu-nak, esku-eskura!

GURUTZETAKO UNIBERTSITATEOSPITALEAK AHOTSARENBIDEZKO KONTROLA INSTALATUDU NEUROKIRURGIAKOOPERAZIO-GELAN

Ospitaleak teknologia berritzaile batinstalatu du neurokirurgiako operazio-gelan. Horren bidez, pazienteareninformazio digitala eskuratu daitekeoperazio-gelan dauden ekipoak aho-tsa bakarrik erabiliz kontrolatuta.Aurrerapen garrantzitsua da asepsia-baldintza bereziki zorrotzak behardituzten ospitaleko eremuentzat etamedikuntzako gailuentzat, jada ezdelako beharrezkoa izango eremuesteriletik irtetea eta, ondorioz, kon-taktu bidezko infekzioak prebenitukodirelako.Teknologia erabiltzaile-interfaze

naturaletan oinarritzen da, gailu opto-elektrikoen laguntzarekin. Hau da,ahots bidezko kontrolaren bitartez sis-tema edo gailu bat erabili daiteke,informazioa sartzeko bestelako ele-menturik (saguak, teklatuak,ukimen-pantailak...) erabili behar izangabe. Gailuak, gainera, ez du instala-zio berezirik behar, eta sagu bat edoteklatu bat bezala konektatzen da.

Osakidetzaren II Euskara Planakagindutakoari jarraituz, 2. hizkun-tza-eskakizuna egiaztatzeko ezohi-ko deialdia onartu zen orain ia urte-bete zuzendari nagusiaren ebazpenbaten bidez. Horren bitartez, pa-zienteekiko harremanetan egunero-ko lanean euskara normaltasunezerabiltzen duten baina orain arte da-gokien hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatu ez duten langileei aukera emanzaie. Horrela, langile horiek Euska-

ra Planaren partaide aktibo izateraigarotzea bilatu da.Ezohiko deialdi honetan langile fin-

koek bakarrik izan dute parte hartze-ko aukera, eta lehenik ahozko probakegin dira, proben ohiko hurrenkera al-datuta. Guztira, 361 hautagai onartuziren lehen probarako. Azterketak ur-tarrilaren 30etik otsailaren 6ra egin zi-ren, Portugaleten, Donostian eta Gas-teizen. Bertaratu zirenetatik 232k (%83) gainditu zuten proba, eta, horren-

bestez, idatzizko probara deituak izanziren.Idatzizko probarako gaitzeko, presta-

kuntza eskaini zaie hautagaiei. Oro har,zerbitzu-erakundeek hartu dute azterke-tarako prestatzeko ardura, bai zuzenean,bai euskaltegiren baten bitartez. Ekaina-ren 26an egin zen idatzizko proba, Gas-teizko Erizaintza Eskolan. 208 hautagaikegin zuten, eta horietatik 187k (% 90)gainditu dute azterketa, eta, beraz, 2.hizkuntza eskakizuna eskuratu dute.

ANESTESIAKO ESKULIBURUA

Liburu honek ikasleentzako anestesiologiaren oina-rrien inguruko informazio-iturri izatea du helburu.Bertan 18 gai jorratzen dira modu xume bainazorrotzean, espezialitate zabal honetan zeharlehen pausuak eman nahi dituztenei zuzenduta.Kirurgiari zuzendutako anestesiatik hasita, min

kronikora arte, tartean politraumaren maneiuaalde batera utzi gabe, testu zabal honetan horienguztien eta gehiagoren inguruko zalantzak argituahal izango ditu irakurleak.

BURUTU DA 2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO EZOHIKO DEIALDIA

22 osabuletina17-07_Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página 1

Page 2: 22 osabuletina17-07 Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página ...€¦ · moa ezinezkoa zela ikusi genuen, biologian bezalaxe. Ikusi genuen espe - zialitateka egitea egokiagoa zela

2017ko uztaila

Medikua zara izatez, baina itzul-pengintzan ere asko aritua zara.Zenbaterainoko lotura dute bi dizi-plinek?Osasunak berez ez du loturarik itzulpe-narekin, baina medikuntza euskarazlandu nahi bada nahitaezkoa duguitzulpengintza erabiltzea. Testuak faltadira, corpus teknikoa ere bai, eta hiz-kuntzari garrantzia eman nahi badioguhori beharrezkoa da. Zoritxarrez, unehonetan euskara ez dago beste hizkun-tzen mailan osasungintzaren arloan.Zenbait lekutan aritu zara osasun-gintza euskalduntzeko lanean.Zein izan da zure egitekoa?Asko aldatu dira gauzak. Nik ikasketak1977an amaitu nituen, eta hasierananbulatorio batean egiten nuen lan.Orduan deitu zidaten UZEIkoek, osa-sungintzari buruzko hiztegia egin nahizutela eta. Garai hartan dena egitekozegoen eta segurtasun falta handiageneukan. UZEIn lantalde berezituasortu zen hiztegiak egiteko, eta urteenpoderioz hiru hiztegi atera genituen.Ordura arte, UZEIk diziplina bakoitze-ko hiztegi bat ateratzen zuen, izan filo-sofia, matematika edo artea. Medi-kuntzan, baina, hiztegi bakarraren as-moa ezinezkoa zela ikusi genuen,biologian bezalaxe. Ikusi genuen espe-zialitateka egitea egokiagoa zela bestemoduan baino. Alabaina, denborare-kin eten egin zen proiektu hori, etaEuskalterm sortu zuten. UZEIko hiztegiguztiak hor integratu genituen, eta,gerora, beste hiztegi batzuk ere egindituzte. Guztira, hamabost hiztegidaude orain, guztiak Euskaltermen in-tegratuak.Testuak ere asko idatzi dituzu.Bai, hasieran dibulgaziokoak zirengehienbat. Gero, ikusi zen kanpotikeskariak zeudela gida farmakologiko-ak-eta itzultzeko, eta horretan ere ari-tu ginen nahiz eta gero ez zuten argi-taratu. Jaurlaritzarentzat ere zenbaititzulpen egin genituen, historia klini-koaren gainekoak, esaterako. GNS –

«Egia da proportzioangurean itzulpenek pisugehiago dutelasorkuntzak baino»jabier agirre medikua

Jabier Agirrek urte asko daramatza osasungintzan euskarak izanbehar duen tokia aldarrikatzen. Erretiroa hartu duen honetan,medikuak arlo horretan egindako lanak errepasatu etaetorkizunerako erronkak zedarritu ditu Osatuberrirentzat.

22 osabuletina17-07_Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página 2

Page 3: 22 osabuletina17-07 Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página ...€¦ · moa ezinezkoa zela ikusi genuen, biologian bezalaxe. Ikusi genuen espe - zialitateka egitea egokiagoa zela

Gaixotasunen Nazioarteko Sailkape-na– tartean. Itzulpen partzialak ereugari egin ditugu Osakidetzarentzat;apur bat, itzulpengintza beharren ara-bera landu da, eta beti egongo da zer-bait euskarara itzultzeko, euskaraz sor-tzen dena huskeria delako.Esan daiteke, beraz, beste hizkun-tzen atzetik gabiltzala?Zoritxarrez, bai. Ni konbentzituta nagoeuskaraz sor daitekeela, baina ez dagertatu. Salbuespenak salbuespen,beti gabiltza beste hizkuntzen arri-muan: OEEk –Osasungoa Euskaldun-tzeko Erakundea– Agote saria sortuzuen, testu-liburuetarako balioko lu-keten testuei buruz-eta, baina oroko-rrean gutxi sortzen da. Neu ere ez naizgai izan taxuzko ezer sortzeko, gehia-go aritu naiz dibulgazioan, baina eus-karak denetarik behar du, beste hiz-kuntzek bezalaxe. Egia da proportzio-an gurean itzulpenek pisu gehiagodutela sorkuntzak baino.Bete al dira hasieran euskaratzea-ren inguruan jarritako helburuak?Aspaldi da Osakidetza sortu zela, etabaita Euskal Herriko Unibertsitatea ere:bertan ikasi genuen guk. Garai hartanmedikuntzako irakaskuntza guztia gaz-telaniaz zen, eta orduantxe hasi zirenLeioan biologiako eskola batzuk euska-raz ematen. Egun, biologiako karreraguztia egin daiteke euskaraz, baina me-dikuntzan ez. Ia 40 urte dira, eta inonezin da ikasi euskaraz osorik. Beraz,noski, gure helburuak ez dira bete. Ezdakit borondate, asmo edo gogo kon-tua den, eta erraza da esaten beste le-kuetan ere antzeko daudela, Kanadanesaterako; baina Euskal Herrian 40 ur-teren ostean medikuntzako ikasketakosorik euskaraz ez egotea izugarrizkoamorrua ematen didan zerbait da.Itzulpegintzan eta sorkuntzanegindako lanak ba al du erabilera-rik egunerokoan?Tira, osasungintzari dagokion materialguztia kontuan hartzen badugu, han-diagoa izan zezakeen. Ez dakit jendeak

badakien Euskaltermen oinarrizko ha-mabost espezialitatetako hiztegiakdaudela eta bakoitzak 500 kontzeptu-tik gora biltzen dituela. Hor altxor han-di bat dugu kontsultatzeko moduan,eta egia da agian ez zaiola eman be-har adinako zabalkunderik hori jende-arengana irits dadin. Badakit beti ezindela ibili Euskalterm gora eta behera,baina, esaterako, hiztegiak aurkezte-an, publizitate dezente egin beharkolitzatekeela uste dut.

Terminologia lantzean garbizale-keriarik egon al da?UZEIn ez da sekula garbizalekeriarikegon. Gertatzen dena da euskara berabeste parametro batzuekin neurtzenzela duela urte batzuk. Ez nuke esan-go medikuntzan garbizalekeriarikegon denik, nahiz eta badakidan bestealor batzuetan egon dela. Medikun-tzan, irizpide nagusiak jendeak zukdiozuna ulertzea izan behar du; nikbatez ere Gipuzkoako egoera ezagu-tzen dudan arren, iruditzen zait Basur-tuko edota Gurutzetako mediku eus-kaldunek ere komunikazioari emangodiotela garrantzia, garbizaletasunabazter utzita.

Dibulgazioan asko aritu zara,prentsan, irratian, argitalpenetan(adibidez, Osatuzen)... Zer-nolakogarrantzia dute horrelako lanek?Nire ustetan, garrantzi ikaragarriadute. Maila jasoan dagoen zerbait he-rritar arruntarentzat jartzea da dibul-gazioa, modu errazean uler eta erabildezan. Askotan gutxietsi egiten da,baina lan garrantzitsua da gai guztie-tan, ez osasungintzan bakarrik. Ezdago gaizki jakitea mikrouhin-labe ba-tek nola funtzionatzen duen, edo mo-tor batek; hori da dibulgazioa. Zertara-ko balio du Zika birusa bolo-bolo era-biltzeak, gero zer den azaltzen ezbada? Bada, azaldu zer den, zer arris-ku duen, non eta nola harrapatzenden... Eta hori euskaraz eginez geroterminologia zehazten ari zara, izanidatzian, irratian edo telebistan.Nolakoa da euskararen egoeraosasun-zerbitzuetan? Zein dira ga-bezia handienak?Gabezia handiak ditu. Ia 40 urte pasa-tu direnean, egoera ez da oso ona. Ba-dakit erresistentzia handiak egon dire-la, baita Osakidetzako zenbait langile-ren partetik ere, baina erakundehorretan egon den jende euskaltzalea-ren indarra ez aprobetxatu izana betikritikatuko dut. Esaterako, euskara-plana berandu abiatu zen, hizkuntza-eskakizunak berandu ezarri ziren etaoraindik batzuetan ez dira eskatzen...Apustu argi bat behar da eskakizunakmedikuei ere eskatzeko, ez soilik ad-ministrazio-langileei.Beharrezkoa al da itzultzaile-sarebat Osakidetzan?Zalantzarik gabe. Beharrezkoa daitzulpen guztiak Osakidetzan zentrali-zatuta egotea. Egun, edozein arlotandaude baimen informatuak, eta ho-rrek balio beharko luke zentro guztie-tarako. Baina hori gaztelaniaz ez dagertatzen, eta euskaraz are gutxiago.Itzulpen datu-base nagusi bat behardugu zerbitzu guztietarako, izan ospi-tale handiak edo ospitale txikiak.

«Ez dakit jendeakbadakien

Euskaltermenoinarrizko hamabostespezialitatetako

hiztegiak daudela etabakoitzak 500

kontzeptutik gorabiltzen dituela.

Hor altxor handi batdugu profesionalekkontsultatzekomoduan»

22 osabuletina17-07_Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página 3

Page 4: 22 osabuletina17-07 Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página ...€¦ · moa ezinezkoa zela ikusi genuen, biologian bezalaxe. Ikusi genuen espe - zialitateka egitea egokiagoa zela

gramatikaHIZKUNTZA-BALIABIDEAK

BOST MINUTUKO IKASTAROA

Era askotako pilulak daude. Horien artean ezagunena, noski, sendagai bat daukan aletxiki eta biribildua da, ahotik hartzen dena. Definizio hori aurkituko duzue Hiztegi Batuanbegiratuz gero, baina badira bestelakoak ere: prestakuntza-pilulak, esaterako.

Prestakuntza-pilulak iraupen laburrekoak izan ohi dira eta gai zehatz baten ingurukoezagutza di-da batean eskuratzeko modua eskaintzen dute: praktikoak eta arinak dira.Produktu ugari aurkezten dira formatu horretan, eta badira euskararen ezagutza zabaltze-ko sortutakoak ere. Urrutira gabe, hortxe dugu Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporati-boak zabaltzen duen Euskararen kukua.

Bada, bestalde, duela ia hamarkada bat ezkeroztik, beste pilula bat, hainbat herri-langi-lek postontzian jasotzen dutena: Bost minutuko ikastaroa. Eusko Jaurlaritzako hizkuntza-normalizazioko teknikari Jabier Oses Azurmendik sortua da eta normalean bi atal izatenditu: batean gramatika-konturen bat azaltzen da eta bestean, gehienetan, literaturakoedo idatzizko hedabideren bateko pasarte edo artikuluren bat. Hona, pixka bat laburtuta,harpidedunek hilaren 17an zer jaso zuten:

GramatikaKOMA baten garrantzia:Zer moduz, Jon?Zer moduz Jon?

Animo gutxi geratzen zaigu oporrak hartzeko.Animo, gutxi geratzen zaigu oporrak hartzeko.

KOMA nola erabili: IVAPeko estilo liburua. 54. orrialdean

PasarteaHoriexek izan ziren Errusiako Auzitegi Goreneko epailearen mezua osa-tzen zuten hiru hitzak. Hiru hitz, hiru baino ez, errugabe baten askatasunagalarazi eta hil arteko zigorraldia ezartzeko idatziak.Izenez ezagutzen ez dugun idazkari batek jaso zuen ofizioa. Espero zuen;bazekien Auzitegi Goreneko epaileak nekez utziko zuela Ilych Ulyanovpresoa kalera ateratzen. Baina gizon horrek kalean behar zuen... eta idaz-kariak hitz bat ere aldatu gabe, zerbait aldatu zuen.Vladimir Ilych Ulyanov presoa kartzelatik atera zen. Izatez, hau izan zenAuzitegi Gorenetik heldu zen mezua... Hiru hitz, hiru baino ez... eta komabat:«Ez, bidali etxera»http://itxaurdi.blogspot.com.es/2007/12/koma-baten-garrantzia.html

Bost minutuko ikastaroa, egun, Euskararen Erabilera Sustatzeko Planaren barruko eki-mena da eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren oniritzia du.

Ikastaroa zure helbideren batean jaso nahi baduzu, eskatu hemen:[email protected]

2017ko uztaila

KOMIKIA

agendaUDAKO EUSKARA-BARNETEGIAK

Uda honetan euskara-maila hobetu nahiduenarentzat.

informazioa

UPV/EHU-REN UDA-IKASTAROAK

Taste, Behaviour and health gastronomytailerra, ingelesez.Abuztuaren 29an, Donostian; goizeanMiramar jauregian eta arratsaldean Basqueculinary center-en.

web-orria

UEU, UDAKO EUSKALUNIBERTSITATEAREN UDA-IKASTAROAK

Biohondakinen konpostaren erabilera.Irailaren 30ean, Beran.

web-orria

KOMUNITATEKO OSASUNARI BURUZKOIV. FILM LABURREN NAZIOARTEKOLEHIAKETA

Lanek zeri buruzkoak izan behar duten etagainerako xehetasunak jakiteko, kontsultatulehiaketaren oinarriak. Lanak maiatzaren20tik urriaren 28ra bitartean bidal daitezke.Epaimahaiaren erabakia Gasteizenjakinaraziko da, Osatzen jardunaldietan,azaroaren 17 edo 18an. Filmak edozeinhizkuntzatan aurkez daitezke, bainaerabilitako hizkuntza gaztelania edo ingelesaEZ den kasuetan, azpitituluak sartu behardira bi hizkuntza horietako batean.

oinarriak

22 osabuletina17-07_Maquetación 1 2017-07-21 16:18 Página 4