anbotoanboto.tok-md.com/pdf/anboto_347.pdf · 2016. 6. 15. · auzoetako bidegorria trañako zubian...

32
2009ko urriaren 16a 8. urtea - 347 zk. Zaldibarko Udalaren birkalifikazino eskaria ez dau aintzat hartu Aldundiak Agarre Bizirik plataformak dinonez, erabaki hau “denon garaipena” da 3 •Berriz Haurtzaindegiko zerbitzuagaz kexu agertu dira gurasoak •Iurreta Alokairuan bizi direnendako diru-laguntzak lotuta •Elorrio Intxortak mozorro jaiagaz ekingo deutso ikasturteari •Atxondo Urtea amaitu aurretik Hirigintza Plana osatu gura dabe 4 7 6 3 Juntetxe ingurua zabaltzeko eskatu deutse alkateak Batzar Nagusiei Abadiño • Gerediagako baseliza- ren aurrean eskainitako prentsau- rrekoan azaldu dau Jose Luis Nava- rro alkateak Batzar Nagusiei egin- dako proposamena. Juntetxearen “ingurune enblematikoa” herrita- rrendako itxita egoteari “ulerga- txa” erizten deutso alkateak. Egu- nez bisitariendako zabalik lego- ken inguruaren mantenimendua eta zaintza Udalak bere kargu har- tzea proposatu deutse alkateak Batzar Nagusiei, eskutitz batean. Aurretik be “saiakera” egin daue- la eta “ez dauela erantzunik jaso” salatu dau Navarrok. 2 anboto Mallabian hiri-hondakinik ez dauela jasoko dino Betearte enpresak Herririk Herri 4 Autoak harrapatuta hil da Secor enpresako behargin bat Ekonomia 10 Ana Urkiza: “Geroago eta emakume gehiago gabilz elkartean lanean” Berbaz 9 www.anboto.org durangaldeko astekaria Agarreko industriagunea atzera bota dau Aldundiak Iban Gorriti Mehatxu “faxistak” jaso izana salatu dau Aralarrek Durango• Aralarreko eta Iratzarri gazte erakundeko kide Markel Gan- boak asteburuan jasotako “meha- txuak” salatu ditu. “Oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urra- tzen” ditueen mehatxuok, “faxis- tak eta homofoboak” direla azal- du dabe Aralarrek eta Iratzarrik. Elkarretaratzea deitu dabe bihar- ko, 12:00etan, Andra Marian. 6

Upload: others

Post on 27-Jan-2021

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 2009ko urriaren 16a8. urtea - 347 zk.

    Zaldibarko Udalaren birkalifikazinoeskaria ez dau aintzat hartu Aldundiak

    Agarre Bizirik plataformak dinonez,erabaki hau “denon garaipena” da

    3

    ••BBeerrrriizzHaurtzaindegiko zerbitzuagazkexu agertu dira gurasoak

    ••IIuurrrreettaaAlokairuan bizi direnendakodiru-laguntzak lotuta

    ••EElloorrrriiooIntxortak mozorro jaiagaz ekingodeutso ikasturteari

    ••AAttxxoonnddooUrtea amaitu aurretik HirigintzaPlana osatu gura dabe

    4

    7

    6

    3

    Juntetxe inguruazabaltzeko eskatudeutse alkateakBatzar Nagusiei AAbbaaddiiññoo •• Gerediagako baseliza-ren aurrean eskainitako prentsau-rrekoan azaldu dau Jose Luis Nava-rro alkateak Batzar Nagusiei egin-dako proposamena. Juntetxearen“ingurune enblematikoa” herrita-rrendako itxita egoteari “ulerga-txa” erizten deutso alkateak. Egu-nez bisitariendako zabalik lego-ken inguruaren mantenimenduaeta zaintza Udalak bere kargu har-tzea proposatu deutse alkateakBatzar Nagusiei, eskutitz batean.Aurretik be “saiakera” egin daue-la eta “ez dauela erantzunik jaso”salatu dau Navarrok.

    2

    anbotoMallabian hiri-hondakinik ez dauelajasoko dino Betearte enpresak

    Herririk Herri 4Autoak harrapatuta hil da Secor enpresako behargin bat

    Ekonomia 10Ana Urkiza: “Geroago eta emakumegehiago gabilz elkartean lanean”

    Berbaz 9

    www.anboto.orgdurangaldeko astekaria

    Agarreko industriaguneaatzera bota dau Aldundiak

    Iban Gorriti

    Mehatxu “faxistak”jaso izana salatudau AralarrekDDuurraannggoo•• Aralarreko eta Iratzarrigazte erakundeko kide Markel Gan-boak asteburuan jasotako “meha-txuak” salatu ditu. “Oinarrizkoeskubide zibil eta politikoak urra-tzen” ditueen mehatxuok, “faxis-tak eta homofoboak” direla azal-du dabe Aralarrek eta Iratzarrik.Elkarretaratzea deitu dabe bihar-ko, 12:00etan, Andra Marian. 6

  • H 2009ko urriaren 16a, barikua anboto2

    HERRIRIK HERRI

    Gerediagako juntetxearen ingurua egunez bisitatu ahal izatea gura dau Udalak. David Maeztu

    Juntetxearen ingurua zabaldudaien eskatzeko agerraldia“Ingurune enblematikoa” herritarrei itxita egotea salatu dau Navarro alkateak

    Bizkaiko Batzar Nagusietanordezkaritza daukien alderdi guz-tiei bidali deutse Gerediagakoingurua zabaltzeko bere eskariaalkateak, eta, azaldu dauenez,azken helburua bere eskaria Biz-kaiko Batzarreko plenoan ezta-baidatu daiela da. I.E.

    Aurtengo apirilean bidalidauela azkena, baina lehe-nago be Gerediagako jun-tetxe bihurtutako San Salbadorermitaren ingurua herritarreizabaltzeko eskaria hainbat aldizegin deutsala jabetzan daukan Biz-kaiko Aldundiari azaldu eban atzoJose Luis Navarro Abadiñoko alka-teak. “Nekatuta nago erantzunik ezjasotzeaz”, salatu dau.

    Gerediaga auzoko “inguruenblematikoa herritarrendako itxi-ta egotearen” zentzugabekeriaazpimarratu dau Navarrok. Baliohistoriko handiko espazioa etaXVI. mendeko ermita herritar guz-tiek gozatu daien alkatearen eska-riagaz, Hamabi Harri auzo elkar-teak eta Gerediaga elkarteak beegin dabela bat azpimarratu dauagerraldi berean Navarrok.

    Egunez bisitarientzako zaba-lik legokeen inguruaren manteni-mendua —garbiketa— eta zain-tza —udaltzainen errondak—Udalaren kargu joango litzakeze-la proposatu deutsola BizkaikoAldundiari be azaldu dau.

    Mantenimendu eta zaintzalanen ardura Udalak hartzeajasotzen dau Aldundiarieginiko proposamenak

    ABADIÑO

    Udalak “gehiago” egin beharkoleukela dino Hamabi Harri-kGerediagako auzokideakbatzen dituen Hamabi Harrielkarteak harriduraz hartu daualkateak emondako prentsau-rrekoa: “Geu izan gara urteo-tan alkateari Batzar Nagusie-tan eskaera egin daiala eska-tzen ibili garenak, eta geuriezer esan barik egin dau age-rraldia”, azaldu dabe. Udalagai horretan ez dabilela nahi-koa egiten be kritikatu dabe.Azken urteotan eskutitz bi ida-

    tzi eta batzar bat baino “gehia-go” egin zeikiela azaldu dabe.

    Auzotarren berbatan,Gerediagako ermita inguruabertakoen “bilgune” izan dabeti, eta itxita egotea onarte-zina dela deritzoe. Hainbestediru inbertitu den proiektuazertarako egin daben be galde-tzen dabe: “Ingurua honda-tzen dabilen bitartean, sei urtebaino gehiagoan batzar gitxi egin ditue “.

    EAJ: “Aisialdi guneazaharren egoitza bainogarrantzitsuagoa da?”Jeltzaleen arabera, Abadiñoko alkateak “ez daukagizarte politiketan inbertitzeko asmorik”

    Abadiñoko EAJk gogor kritikatudau Jose Luis Navarro alkateak“mendekotasuna daukien nagu-siak hartuko dituen egoitzarenproiektuagazko daukan jarrera”.Jeltzaleek prentsa oharrean jaki-narazitakoaren arabera, “Bizkai-ko Foru Aldundiak AbadiñokoUdala aukeratu eban egoitza erai-

    kitzeko, krisialdi egoera honetanlehentasuna daukalako gizarteak”.EAJk idatzian salatu dauenez,alkateak “ez dauka gizarte politi-ketan inbertitzeko asmorik”.Traña-Matienako aisialdi gune-ko aintzira artifizialari deritzoe“baieztapen horren adibide argia”.

    Herrian proiektu “garrantzitsua-goak” dagozela dinoe jeltzaleek,eta horrek “itxaron zeikela”: “Oraininoiz baino gehiago, herritarrekgizarteari ongizatea ekarriko deu-tsien ekimenak eskatzen deu-tseez erakunde publikoei”.

    Abadiñon egoitza eraikitzeagura izanez gero ezin dela “gehia-go atzeratu” deritzoe. Nagusienegoitza herriak eta eskualdeakbehar dabela nabarmentzeaz gai-nera, EAJk gizarte politikak sus-tatuko dituen proiektuak babes-tuko dituela dinoe. Alkateari eska-tu deutsie “beteko ez dituenadierazpenak alde batera itzi, etalanean hasteko”. J.G.

    EAJ: “Abadiñon nagusienegoitza eraiki gura izanezgero, proiektua ezin dabegehiago atzeratu”

    EAJ: “Traña-Matienakoaintzira artifizialarenaurretik proiektugarrantzitsuagoak dagoz”

    Matienako kale nagusiaatontzen jardungo dabedatorren urte hasiera arteAutoentzako espazioa murriztu eta oinezkoendakobideak hobetzeko lanean dabilz ikasturte hasieratik

    Abuztuan hasi zitueen lanekinaurrera darraie Traña-MatienakoTrañabarren kale nagusian. Taber-nazaharra pareko biribilguneaneta Zelaieta eta Matiena arteandabilz lanean orain. Lanak amai-tzen dituenean, auzoak lotukodituen bidegorria, eta Matienazeharkatzen, “lau erreilekoa barik,bi erreileko errepidea” izango delaesan dau Jose Luis Navarro alka-teak.

    Errepidea estutzea, espaloiazabaltzea, eta zebra bideak altxa-tzea jasotzen dau besteak besteproiektuak. Errepidea ezeze,“kalea” izango dela aurrerantzeanTraña-Matienako nagusia nabar-mendu dau Talde Independien-teko alkateak: ibilgailu pisutsuekgalarazota izango dabe kale horre-

    tatik igarotzea, eta bi norabide-takoa izan arren, kale estuagoaizango da Trañabarren. Bideaestutu arren, “autoen aparkale-kuak ez dira gitxituko”, dino Nava-rrok, “alderantziz, orain bainoaparkaleku gehiago izango daTrañabarren kalean”.

    Auzoetako bidegorriaTrañako zubian hasi eta herrikoauzoak lotuko dituen ibilbideaosatuko dauen bidegorria egitendihardue Abadiñon. Traña-Matie-na, Astola, Zelaieta eta Muntsa-ratz auzoetatik igaroko da bizikle-tentzako ibilbidea, eta Durango-tik etorriko den bidegorriagazlotura egingo dau. Abadiñarrensegurtasuna eta bizi-kalitateahobetzeko aukera legez aurkez-tu dau datorren urtean amaitutaegongo den bidegorria. I.E.

    Errepidea estutzea,espaloiak zabaltzea etazebra-bideak altxatzea jaso dabe proiektuan

    Trañako zubian hasi etaherriko auzoak lotuko ditubizikletentzako ibilbideak

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua HHerririk herri 3

    “Ingurumenaren defentsan jarraituko” dauela adierazo dau Agarre Bizirik Plataformak. I.E.

    ZALDIBAR BERRIZ

    “Ezezko borobila emondeutso Aldundiak Udalari”Agarre eta Arriondoko nekazal eta baso lurretan industriagunea hartzeko Udalak egindako birkalifikazino eskaria ez dau aintzat hartu Aldundiak

    Zaldibartarren parte-hartzea-gaz ingurumenaren alde egi-ten jarraituko dabela azaldudabe Agarre Bizirik-eko kideek;orain urte bi Agarre eta Arriondoinguruko lurrak industriaguneahartzeko birkalifikatzea eskatueban Udal Gobernuren egitasmoa-ren kontra sortu eben plataforma.

    Lur horreen kalifikazinoa basoeta nekazal lur legez mantentzeaeskatzen eben orain urte bi egin-dako elkarretaratze, manifestazi-no eta agerraldietan plataforma-koek. “Zaldibarren preminak bete-tzeko behar beste industria lurbadagoela” eta industriagune etazabortegi batek herrian eta ingu-ruan eragingo leuken kalte ekolo-gikoa jasanezina litzatekela azal-du eben Agarre Bizirikekoek.

    Orain, Agarre Bizirik plata-forma eratu eta bi urtera, datozen16 urteetan Bizkaiko lurralde anto-

    eskaria aintzat hartzen. “Datozen16 urteetarako, gaur egun indus-triara bideratuta dagozen lurrekinnahikoa dauela Zaldibarrek” adie-razo ei dau Aldundiak be, Plata-formako bozeroaleak dinonez.

    Herrikideak eskertu etazoriondu egin ditue Agarre Bizi-rik taldekoek agerraldian, eta gogo-ra ekarri dabe eurek bultzatutakosinadura bilketan ia seirehun herri-tarren babesa jaso ebela hilabetebatean. Agarre Bizirik platafor-maren orain arteko ibibideak era-kutsi dau, dinoenez, “herritarrekzenbat eta gehiago parte hartu,orduan eta zailago izango dabelaagintariek asmo txikitzaileakaurrera eroatea”.

    Agarre Bizirik sortu zenekohelburua lortu arren, plataformaez dabela desegingo aurreratudabe, eta “ingurumenaren defen-tsan jarraituko” dabela. I.E.

    lamenduari buruz Foru Aldun-dian osatutako Zati Planean, “herriplataformak baliatu zituen argu-dio bereberekin ezezko borobilaemon deutso Udalaren 8 hektarea-ko egitasmo txikitzaileari”, azpi-marratu dabe taldekideek pren-tsaurrekoan. Bizkaiko Aldundia-ren Zati Planean ez ei da Udalakegindako lurrak birkalifikatzeko

    Herrikideak zoriondu ditue,Agarren industriagunerik ezegitea zaldibartar guztiengaraipena dela azpimarratuz

    “Herritarrek zenbat etagehiago parte hartu, orduaneta gatxagoa izango da asmotxikitzaileak aurrera eroatea”

    Egunean zehar bero-hotz kontraste handiegiaei dago; irtenbidea eskatu dabe, lehenbailehen

    Haurtzaindegikogabeziak salatuditue gurasoek

    88 sinadurek babesten dabeneskakizun sortagaz agertu zirenhaurtzaindegiko hainbat erabil-tzaile eguazteneko udalbatza-rrean. Haurtzaindegiak hainbatgabezia ei ditu: itokinak, garbike-ta arlokoak… Halan be, gurasoakgehien kezkatu dituena gela bate-tik bestera eta goizetik arratsalde-ra emoten den hotz-beroaren kon-trastea da. Hori lehenbailehenkonpontzeko eskatu dabe, hau-rrendako arriskua ekiditeko.

    Hezkuntza Batzordeko lehen-dakari legez, Puri Perezek jaso etairakurri zituen kexak, udalbatza-rreko egunean. Eskaerez gainera,testuak salatzen dauenez, hezi-tzaileak saiatu dira arkitektoagaz,eraikitzaileagaz eta Udalagaz ber-ba egiten, “baina ez deutsee kasu-rik egin”. Hori ez dela egia eran-tzun eutseen bai Jabier Azpitartealkateak bai Gorka Camara Hiri-gintza Batzordeko lehendakariak.“Arazo askoren barri oraintxe izandot. Hotz-beroaren arazoaz kalean

    enteratu nintzen, Udalean ez da-eta idatzirik egon. Erabakiak garaizhartu dira; halan be, erantzuleaketa konponbideak bilatzeko lanegingo dogu”, argitu eban Cama-rak. Dena dela, hasi dira lanean.Iraileko komisinoan jardunbide-protokoloa ezarri eta tenperatu-ra aldaketak neurtzeko probakegitea erabaki eben.

    Udal arduradunak arkitek-toagaz eta eraikitzaileagaz batzar-tu ziren atzo. Gurasoak uneoroinformatuta izateko konpromi-soa be hartu eben udalbatzarrean.

    Tasak, bere horretanBestalde, 2010eko tasa gehienakbere horretan mantendu ditue etaezker abertzaleak igaz proposatu-tako hobariak gehitu, arazo eko-nomikoak dituenendako. J.D.

    Udal arduradunak arkitektoeta eraikitzaileagaz batzartuziren, atzo, arazoa aztertzeko

    Irailean ireki eben Eguzkilore haurtzaindegi barria.

  • I.Gorriti

    Herririk herriH 2009ko urriaren 16a, barikua anboto4MALLABIA

    ELORRIO

    ratuko dabela jakinarazo dabeIntxortako kideek. Jaia 16:00etanhasiko da, eta 20:00etan amaitu.Urtero legez, lokalean bertanaskotariko jolasak prestatu ditue.Arratsaldean zehar kalera irten-go dira, eta han dantzak eta jola-sak egingo ditue. Kultur etxekolokalera bueltan, txokolatadaegongo da bertaratzen direndenentzat.

    Jaiaren amaieran eskaera-orri bana banatuko deutsee gura-soei, euren seme-alabak Intxor-ta astialde taldera batu gura badi-tue. Gaur egun, 100 gaztetxoinguru dira Intxorta astialdi tal-dean batzen direnak. J.D.

    Mendebaldeko erara jantzita joateko gonbitaegin deutsee, biharko, herriko gaztetxoei

    Mozorro jaiagaz hasiko dauIntxortak aurtengo sasoia

    Intxorta astialdi taldeak sasoihasierako ekitaldia prestatu daubihar Iturri kultur etxean. Intxor-tak sei urtetik hamaseira artekogazteak batzen ditu, eta gaztetxoe-nak astialdi taldera erakartzea daekimenaren helburu nagusia.

    Beraz, denak gonbidatuta dago-zen arren, batez be, sei eta zazpiurte arteko gaztetxeoi zuzendu-ta dago biharko ekimena.

    Mendebaldeko erara (cow-boy, indiar…) mozorrotuta joa-teko gonbita egin deutsee gazte-txoei. Iturri kultur etxean daukienlokala be modu horretara deko-

    Hainbat herritarrek hondakindegiaren gaineko argibideak ezagutu gura izan zitueen.

    Areitioko hondakindegian hiri-hondakinik ezhartzeko konpromisoa idatziz sinatu dabe

    Areitioko hondakindegiakGipuzkoako hiri-hondaki-nak jaso zeikezela publikoegin eban, orain bi aste, Aitor Loio-la alkateak. Hondakin industria-lak hartzeko baimena daukanBetearte enpresari hiri-hondaki-nik ez jasotzeko konpromisoa ida-tziz sinatzeko eskatu eutsan.

    Betearte osatzen daben Befe-sa, Urbaser eta Ekonor enprese-tako arduradunek joan zen asteanidatziz helarazi eben hiri-honda-kinen inguruko erantzuna Udale-ra: “Administrazino Kontseiluhonek aho batez erabaki dau hiri-hondakinak hartzeko aukera ber-tan behera iztea”.

    Betearteko zuzendariak behiri-hondakinik jasotzeko “ezela-ko asmorik” ez daukiela idatzizbidali eban, irailaren amaieran,Udalera. Gipuzkoako eta Bizkai-ko erakunde publikoetatik ezdabela “ezelako proposamenik”jaso azaldu dau idatzi horretan.

    Herritarrekin bileraHondakindegiaren gaiak herrita-rren artean “kezka” sortu dau. Uda-lak bilera deitu eban Kultur Etxean,joan zen eguenean, “argibideakemoteko”. Hainbat herritar hurre-ratu zen hondakindegiaren ingu-ruko batzarrera. Alkatearen berba-tan, “lorpen handia” da Betearte-ko bazkideek hiri-hondakinik ezjasotzeko konpromisoa hartzea,“herritarren presinoaren ondo-rioa”; “Hilabete dokumentu horrenzain egon eta gero, batzarrarenaurreko egunean heldu da”. Gai“garrantzitsuen” inguruan herrita-rrei informazinoa emoten jarrai-tuko dabela azaldu eban Loiolak.

    Usurbilen martxan jarri dabenzabor-biltze sistemaren antzekoekimenen alde agertu zen alkatea,gaur egun Diputazinoetatik pro-posatzen ditueen aukeren “alter-natiba” moduan. J.G. / P.M.

    Hiri-hondakinik ezdabela hartuko dinoeBetearteko jabeek

    Aitor Loiola: “Hiri-hondakinikez hartzeko konpromisoalorpen handia da, herritarrenpresinoaren ondorioa”

    Bizkaikoelizbarrutiagazhitzarmena sinatudau Udalak

    Elizaren inguruan Udalak egite-ko dituen lanak finantzatzekodiru-laguntza jasotzeko baldin-tza, obrak otsailerako amaitutaegotea zen. Orainarte lanak atze-ratu dituen Udalaren eta Bizkai-ko Elizbarrutiaren auzia, hitzar-mena sinatuz itxi dabe bi aldeek.

    Elizaren inguruan parke batsortu eta BI-623 errepiderakosarbidea atontzeko lanak zehaz-tutako epeen barruan hasteardagozelako pozik agertu da UdalGobernua. Joan zen barikukoudalbatzarrean be emon eutsienoniritzia hitzarmenari; aho batezonartu eben hitzarmena.

    Elizbarrutiagaz akordioa lor-tuta, laster hastekoak dira, beraz,San Nikolas elizaren inguruaatontzeko lanak. I.E.

    IZURTZA

    Gaur egun, 100 gaztetxoinguru batzen ditu Intxortaastialdi taldeak

    Joan zen barikuan, gobernutaldeak eta EAJk be onetsieben sinatutako hitzarmenaLokalean jolasak eta

    txokolatada egingo dabe;kalera be irtengo diraaskotariko jolasak egiten

    MAÑARIA

    Biodibertsitate aberatsamantentzearen garrantziaz

    Bizitzeko tokiak, pertsonentzakotokiakgoiburua daroan erakuske-ta ibiltariaren geldialdia izan daasteon herrian. Euskadi Natura2000 Sareak antolatutako erakus-keta, publiko orokorrari baina,batez be, EAEko naturgune babes-tuen inguruko herrietako —Maña-ria, kasurako— biztanleei zuzen-duta dago. Urriaren 14tik 18rabitartean, Errekondo tabernanbisitatu leiteke erakusketa. “Gurelurraldearen biodibertsitate gale-ra geldiarazteko kontzientzia piz-tea eta herritarrak biodibertsita-tea mantentzearen garrantziareninguruan gogoeta egitera bultza-tzea” da erakusketaren helburua.

    Erakusketa osatzen, eta jardu-naldi berean, berbaldia be egineben atzo Udaletxeko pleno are-toan, eta bihar, urriaren 17an,18:00etan plazan, Super-bios mar-txan antzezlana izango da gertu-ratzen direnentzat aurkeran.

    Aniztasun biologikoa man-tentzearen garrantziaz jabetu gai-tezen lortzea da ekimen guztionizateko arrazoia. I.E.

    Euskadi 2000 sareakantolatuta, antzerkiemanaldia izango da urriaren17an, herriko plazan

    Euskadi 2000 sareak antolatuta, erakusketa, berbaldia eta antzerki emanaldia aukeran

    A. Loiola: “Usurbilen martxanjarri daben zabor-biltzesistemaren antzeko ekimenakbultzatu beharko litzatekez”

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua PPublizitatea 5

  • Herririk herriH 2009ko urriaren 16a, barikua anboto6IURRETA

    DURANGO

    emongo dabe; gehienez, 250 euro-koa, beraz, urtean 3.000 euro.

    18-35 urte artekoentzatAlokatutako etxea Iurretan egonbehar da eta, “espekulazinoa eki-diteko”, gehienez 750 euroko alo-kairua onartuko dabe. Gitxienezbost urtean herrian erroldatutako18-35 urte arteko gazteentzat dalaguntza: ezin dabe etxe batenjabe izan eta, gehienez, urtean28.000 euroko diru-sarrera garbiaeduki leikie. “Adin eta diru-sarre-ra txikienekoek daukie aukeragehien”, dino alkateak. Bizikidetza-unitateak be izango dau eragina.

    Alkatearen berbatan, “betidago babestutako etxebizitzez gal-detzen dauenik, baina ez dakiguzenbateko eskaria egon leiteken”.Urteetan mantentzea da helburua:“Proba da aurtengoa, mugimen-du aukerarik dagoen ikusteko, etabeharrezkoa bada diru-atala ego-kitzeko”. Informazinoa helarazo-ko dabe etxez etxe. A.B.

    Aurten lehenengo biderrez lotu ditue eta 60.000 euroko atala gorde dabe

    Diru-laguntzak zehaztuta, etxeaalokatuta bizi diren gazteentzat

    Aurten lehenengo biderrezetxebizitzaren alokairuariaurre egiteko gazteendakodiru-laguntzak lotu ditu Udalak.Hori arautuko daben oinarriakonartu barri ditue, aho batez, eta60.000 euroko diru-atala gordedabe. Zabaldu dabe eskariak egi-teko epea, azaroaren 15a arte.

    Gazteei euren emantzipazinoprozesuan laguntzea eta gazteenartean alokairuaren aukera susta-tzea dira helburu, Iñaki Totorika-guena alkatearen berbatan; bes-te laguntza batzuekin bateraga-rriak direla be gogoratu dau. Hilekoalokairuaren %50 arteko laguntza

    Mehatxu “faxistak” salatu ditue Aralarrek eta Iratzarrik

    Aralarreko eta Iratzarri gazte era-kundeko militanteek euren kideMarkel Ganboak asteburuan jaso-tako “mehatxuak” salatu ditue.Etxeko postontzian eta ateko oin-zatarrean itzitako gutun bi jaso dituGanboak ‘Comunista de mierda’eta ‘Maricón de mierda’ lako esal-diekin, eta bere izena zein Aralareta Iratzarri diana baten barruansartuta, jakin eragin dabenez.

    EHGAMeko kide be badenGanboak militantzia eta borroka“beldurragaitik” itzi daian guradabe gutunok helarazo ditueenezezagunek, Aralar eta Iratzarri-ko militanteek salatu dabenez,“era koldar eta zigor bakoan”.

    Ertzaintzan salaketa aurkeztudabe, “autoretzaz zalantzak” edu-ki arren, Espainiako Falangeaksinatutako gutunongaitik.

    Ganboari eta familiari elkar-tasuna agertu deutsee, eta berelana “babestu” eta horretarako“askatasuna” exijitu dabe, “bereoinarrizko eskubide zibil eta poli-tikoak urratzen ditueen mehatxufaxista eta homofoboak” salatuz.Beldur eta mehatxuen gainetikelkarregaz lanean jarraituko eidabe. Bihar, Andra Marian,12:00etan, egingo daben elkarre-taratzean parte hartzeko dei zaba-la egin dabe, Eraso faxisten aurreanez gara isiltzen lelopean. A.B.

    Iratzarriren Durangaldeko ordezkari den Markel Ganboak gutun bi jaso ditu

    Etxebizitzaren hilekoalokairuaren %50 artekolaguntzak emongo ditue;gehienez, 250 euro

    ‘Eraso faxisten aurrean ez garaisiltzen’ lelopeanelkarretaratzea deitu dabebihar, 12:00etan, Andra Marian

    “Oinarrizko eskubide zibil etapolitikoak urratzen ditueenmehatxu faxista etahomofoboak” salatu ditue

    Euriak ez zituendantzariak kikilduUrrijeneanEuriak ez zituen kikildu ‘Urrijena’Iurretako dantzarien jaiak batuta-ko hainbat belaunalditako dantza-riak —denera, 17 talde—, etahitzorduari hutsik egin barik eskai-ni eben saioa Aita San Migel pla-zan. Ohiko omenaldia jaso eben60 urtetik gorako 70 dantzari ingu-ruk, eta eguna amaitzeko bazkarigiroan elkartu ziren Goiurian.

    Gazteen emantzipazinoan lagundu gura dau Udalak. A.B.

    Udaletxeanmantenduko dabeKZgunea, kulturetxea egin arte

    Garaiko KZguneak Udaletxeanizango dau lekua, kultur etxebarria egokitu bitartean. Udale-txea zabalik dagoenean bakarrikerabili ahal izango da ordenagai-luen gela hori.

    Martitzen eta eguenetan goi-zez, 09:00etatik 15:00etara, etaeguaztenetan arratsaldez,15:00etatik 19:00etara, egongo dazabalik KZgunea.

    Kokaleku barriaOtea-Loran elkartearen gainekolokaletara lekualdatuko dabeKZgunea. Oraindino, baina, Uda-la konpontze eta egokitze lane-tan murgilduta dabil. Udal ordez-karien esanetan, “herritarrek zer-bitzua erabiltzeko aukera gehiagoizateko” mugituko dabe kulturetxera.

    KZguneaz aparte, ludotekabe izango da eraikinean. M.O.

    GARAI

    “Zerbitzua erabiltzekoaukera gehiago izateko”mugituko dabe kultur etxera

    “Agurrik gabeak”gogora ekarrikodituen gomutaekitaldia

    ‘Agurrik gabeak’ borrokalari anti-faxistei II. omenaldia antolatudau Durango 1936 elkarteak,urriaren 23an. Olmako tximinia-ren alboan egindako aurresku etalore-eskaintzagaz hasiko da eki-taldia, 20:00etan. Ondoren, Pla-teruena kafe antzokian egingodabe aurkezpena.

    ‘Durango, oroimenarengogoan’ dokumentala aurkeztu-ko dabe, 20:30ean Plateruenean,eta ondoren Fermin Balentzia-ren kantaldia izango dabe.1936ko estatu kolpe faxistariaurre eginez eta Errepublikagazeta Euskadiko Gobernuagaz bateginez, bizitza askatasunaren,justiziaren eta Euskal Herriarennazio-eskubideen alde emoneben durangar eta iurretarreiegin gura deutse gorazarreDurango 1936 elkarteak. A.B.

    Borrokalari antifaxisteigorazarrea egingo deutseDurango 1936 elkarteak,urriaren 23an

    Ana Domiguez

  • DURANGALDEA

    Durangon egin eben agerraldia, Sanfaustoetan ospatutako Gazte Egunean. Durangaldeko gazteak

    anboto 2009ko urriaren 16a, barikua HHerririk herri 7

    Urtea amaitu aurretik aurkeztugura dabe Hirigintza PlanaUrtebete da Gobernu Taldeak Hiri-gintza Plana osatzeko prozesuamartxan ipini , eta herritar guztienparte hartzerako deitutako lehe-nengo batzarra deitu ebanetik.Prozesu hori jarraituta, herriarenhirigintza antolamendua zehaztu-ko dauen egitasmoaren hasikera-ko dokumentua urte hau amaituaurretik aurkeztuko dabela aurre-ratu deuskue Udalean.

    Besteak beste, industria har-tzeko edo etxebizitzak eraikitzeraUdalak zer lur eremu bideratukodauen zehaztuko dau Hirigintza

    Planak. Hain zuen be, industriaeremuari jagokonez, herriko sarre-ran eraikitzekotan ziren indus-triagunea errekatik gertuegi ego-teagaitik geldiarazi egin eban Ura-ren Euskal Agentziak. HirigintzaPlan horretan jasoko da besteakbeste, herriko zein leku den indus-trigunea hartzeko egokiena. I.E.

    ATXONDO

    Hirigintza Planaren hasierakodokumentua osatzen diharduorain dela urtebetetik Udalak

    Margo Lehiaketaantolatu dabedomekarakoDomekan XXI. Margo Lehiaketaantolatuko dabe Otxandion. Neu-rriak, euskarria eta teknika nor-berak aukeratu ahal izango ditu.Parte-hartzaileek euskarriak zigi-latu egin beharko ditue, 09:00eta-tik 10:00etara, Udaletxean. Ondo-ren, lanak 15:00ak baino lehena-go aurkeztu beharko dira.

    Sari banaketa 17:30ean egin-go dabe. Irabazleak 700 euro ira-baziko ditu, bigarrenak 500 euroeta hirugarrenak 350 euro. Herri-ko margolari onenak 200 eurojasoko ditu. J.D.

    OTXANDIO

    Eskualdeko gazte mugimenduarenlehenengo topaketak egingo ditueAbadiñon batuko dira eskualdeko gazteak, urriaren 30etik azaroaren 1era

    Durangaldeko Gazte Mugi-menduaren Topaketakantolatu ditue, datorrenurriaren 30ean hasi eta azaroaren1a bitartean. Abadiñon elkartukodira eskualdeko hainbat gazte, etagai ugariren inguruan hausnar-tzeko aukera izango dabe: borro-ka feminista, aisialdia, komunika-zinoa, sexualitatea, AHTa, ikaslemugimendua eta sorkuntza jorra-tuko ditue. Halan azaldu dabedeialdia zabalduz Durangon egin-dako agerraldian.

    Horretarako, berbaldiak,mahai-inguruak, tailerrak eta kon-tzertua antolatu ditue, besteakbeste. Harrera ekitaldia egingodabe urriaren 30an, 20:00etan, eta21:00etan luntx-afaria izango dabe.

    Ondoren, 22:00etan, Hudaltzai-nak eta Desperdizio taldeek eskai-niko dabe kontzertua.

    Eztabaida guneakOtorduetarako ez eze, eztabaida-rako tartea lotu dabe, urriaren 31n10:00etan eta 18:30ean; era berean,16:30ean Zer egin dugu gazteokazken hamarkadetan? berbaldialotu dabe. Abadiñoko Gaztetxeangaubela hasiko dabe 22:00etan.Azaroaren 1ean, 10:00etan hartu-ko dabe berriro eztabaidarako tar-tea, 13:30ean, ondorioak batzeko.Herri-bazkariagaz agurtuko dituetopaketok, 14:00etan. Dutxatzekoeta lo egiteko lekua egokituko dabe,eta asteburuko bonoa 10 euroanjarri dabe eskuragai. A.B.

    Berbaldiak, mahai-inguruak,tailerrak eta kontzertuakantolatu ditue, besteak beste,egun horreetarako

    Borroka feminista, aisialdia,komunikazinoa, sexualitatea,AHT, ikasle mugimendua etasorkuntza landuko ditue

    Abentura bizipenak oinarri dituen berbaldi eta ikus-entzunez-ko sorta antolatu dau, beste behin, Udalak. El conquistador delfin del mundo telebista saioko gorabeherekin hasiko ditue ber-baldiok, zapatu honetan, urriaren 17an. Horretarako Julian Jan-tzi aurkezlea, Jose Luis Korta taldeetako baten kapitaina etaEider Martinez parte-hartzaileetariko bat gonbidatu ditue. Kul-tur Etxean elkartuko dira, 19:30ean.

    Txus Ruiz de Erentxun durangar abenturazalea egongoda urriaren 25ean eta hilaren 31n zortzi urte zituela Honda-rribitik irten eta 25 urtegaz bueltatu zen Zigor Gonzalez; Afri-ka, Asia eta Ameriketan bizi izan da. Miren Amuriza berrizta-rrak, barriz, 2007an Nikaraguan bizitakoa izango dau berba-gai azaroaren 6an.

    Abentura ardatz, berbaldi eta ikus-entzunezko sorta antolatu dabe

    Elhuyarren jardunaldiek 40 batteknikari batu ditue Landakon

    Isabel Celaá Jaurlari-tzako Hezkuntza, Uni-bertsitate eta Ikerketasailburuak parte hartueban Kristau Eskolarenikasturte hasiera ekital-dian. Baita KristauEskolako zuzendarinagusia den Aitor Bil-bok. Egitasmo horrenildo nagusiak azaltzekohartu eban berba berak,San Jose Jesuitak ikastetxean izandako ekitaldian. Joseba Kami-ruaga Kristau Eskolako lehendakariak be parte hartu eban saioan.

    DURANGO

    Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako manifestazinoa dei-tu dabe, astebururako, Durangon. AHT Stop lelopean egin dabedeialdia, zapaturako. Udaletxetik irtengo da manifestazinoa,18:30ean, Durangoko AHTGelditu Elkarlanak jakin eragin daue-nez. Proiektu "zentzugabe eta inposatu" horregaz ados ez dago-zenen taldea da hori, sindikatu, alderdi, talde eragile, eta, batezbe, norbanakoek osatua. Deialdiagaz bat egitera deitu dabe.

    Ikasturte barria abiatzeko saioa

    AHTari stop esateko manifestazinoadeitu dau AHT Gelditu Elkarlanak

    Elhuyar Aholkularitza

    Kristau Eskola

    BERRIZ

    Elhuyar Aholkularitzak eratutako EuskaraGAZ parTE hartuz jar-dunaldiek 40 bat lagun elkartu zituen Landako Elkartegian. Eus-kara, gazteak eta parte-hartzea: hiru arlo horreetan izandakoesperientziak partekatzeko aukera izan eben, eta talde dina-mikan batu zitueen azken ondorioak be. Oro har, balorazinooso ona egin eben edukien eta erabilitako metodologiaren ingu-ruan. Bizkaiko eta Gipuzkoako udal teknikariak ziren gehie-nak, gazte zein euskararen alorrekoak. Halan be, Gazteleku etaLudoteketako teknikari eta langileak be hurreratu ziren. Berri-zen gazteekin egindako parte-hartze prozesua eta Deban gaz-teen artean euskararen erabileran zelan eragin daben hartuzitueen berbagai, besteak beste.

  • Herririk herriH 2009ko urriaren 16a, barikua anboto8

    DURANGOKO JAIAK 09

    Argazkiak: Ana Domínguez

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua B9

    BERBAZ“Herriko emakumeon premineiirtenbidea topatu gura deutsegu”Anderebide emakume elkartea sortu barri daben arren, argi daukie taldearen helburuak zeintzuk diren

    B a d a u k a g u z p r o p o s a m e nbatzuk emakume horreek tal-deko kide izan daitezen.

    Adin guztietako bazkideak zarie.Badagoz 20 urte ingurukoak,baita 70ekoak be. Denon inte-resekoak diren ekitaldiak anto-latu gura doguz; batzuetangazteagoendako, beste batzue-tan nagusiagoendako.

    Non dago taldearen egoitza?E g u e n e t a n 1 6 : 0 0 e t a t i k18:30era Goiuria kultur etxeanegoten gara. Gura daben guz-tiek bertara etorri leikie.

    Elkartearen logoa berezia da.‘Kurbitxeta’ deitzen da. Disei-natzaileei esan geuntsen logo-an bide bat irudikatzeko. Auke-retako bat horixe izan zen. Ikurbat dela esan leiteke. Iragane-an oinarrituta eta etorkizune-ra begira. Jone Guenetxea

    Iurretako emakume tal-deak gogotsu ekin deu-tso bideari. Anderebideelkarteak gizon eta emaku-meen berdintasuna bultza-tu gura dau. Herriko emaku-meen preminak aztertu etairtenbideak bilatzeko hain-bat proposamen daukie.

    Zelan sortu da taldea?Jabekuntza ikastaroa egin gen-duen herrian. Parte hartu gen-duen emakumeok pentsatugenduen emakume talderik ezzegoela, eta geuk egiteko auke-ra geunkala.

    Zer helburu daukaz elkartebarriak?Emakume eta gizonen artekobardintasuna lortzea dogu hel-buru. Geure ahotsa eta ikus-puntua entzun daiten lan egin-go dogu.

    Bardintasunera heltzeko bideluzea gelditzen da?Emakumeon preminei irtenbi-dea topatu gura deutsegu.Bidearen hasieran baino ezgagoz. Geuri be kostatu egitenjaku. Hizkuntza aldetik be ber-dintasun erizpiderik ez dauka-

    gu. Bizitzan mutil edo neskabaten espektatibak be ez dirab a r d i n a k . P e n t s a m o l d ehorreek aldatzea ez da erraza.

    Zenbat bazkide batu zarie?Hasikeran hamabi lagun batuginen. Hilabete bi dira martxanjarri dogula, eta 80 emakume-tik gora gara. Emakume gehia-gok parte hartu daien deialdiaegin gura dogu.

    Zer harrera izan dozue herrian?Harrera ona izan dogu. BaiOngizate Sailetik baita herri-ko elkarteengandik laguntzahandia jaso dogu; Mikel Deu-na elkartearengandik, esatebaterako.

    Zer premina nabaritzen dozueherrian?Hainbat ekitaldi antolatu guradoguzen arren, aldarrikape-nerako tartea be hartu gura

    dogu. Umeendako leku batzukbeste modu batean jarrikogeunkez. Emakume moduantoki batzuk arriskutsu ikustendoguz. Pasabide batzuetan argifalta dago, espaloiren bat apur-tuta dago. Hiri debekatuarenmapa egitea bultzatu guradogu. Leku batzuk identifi-kauta daukaguz. Hiriguneaneta auzoetan egin beharrekolana da.

    Beste ekimen batzuk be antola-tuko dozuez.Elkartearen jarduna eztabaida-tzeko bazkideok batzar nagu-sia egingo dogu urriaren 23an,19:30ean. Urrian Estresa etaantsietatearen kontrola ikasta-roa, eta azaroan autoestimua-ri buruzko beste ikastaro batantolatuko doguz. Ikastaro bihorreek astean behin emongoditue eta bakotxa 20 ordukoaizango da.

    Beste emakume elkarteren bate-gaz hartu-emonik izan dozue?.Sortu aurretik ez, baina Andra-g u n e ra h u r b i l d u g a ra , e t aDurangoko beste emakumetalde batzuekin be hartu-emo-na izan dogu.

    Geroago eta emakume elkartegehiago zarie.Esan deuskuenez, emakumetalde guztiak elkartzeko asmoadago, baina oraindino ezinizan dogu batzarretara joan.Badagoz denok landu guradoguzen gaiak.

    Zer gai dira horreek?Herrian geroago eta emakumeetorkin gehiago dago. Emaku-me horreek gure elkarteetarazelan hurreratu pentsatu behardogu. Sortu dogun elkarteadenona izatea gura geunke.

    Iban Gorriti

    Ana Urkidi •

    Anderebideko presidentea

    44 urte

    “Harrera oso ona izan dogu herrian. Udaleko Ongizate Sailak eta herrikoelkarteek laguntasun handia emon

    deuskue elkartea martxan jarri daigun”

    “Emakume etorkinek elkarteanparte hartzea gura

    geunke”

    “Durangaldekoemakume talde

    guztiak elkartzekoasmoa daukagu”

  • 2009ko urriaren 16a, barikua anboto10Ek

    EKONOMIAkolaborazinoa

    Jose PetiteCCOO sindikatua

    AsanbladaEuskal industriak Enplegu Erre-gulazio Espediente (EEE) mor-do bat jasan zuen urte hasieran;urtarrila eta urria bitartean, hainzuzen ere. Oporretako bueltan,krisia okerrera omen doanez,patronalak bigarren bultzadabat eman nahi dio lanpostuenmurrizketari. Eta badirudi orain-go honetan espedienteak ezdirela soilik behin-behinekoakizango, baizik eta enplegu fin-koak ere mehatxupean egonlitezkeela. Euskadiko CCOOkoIndustria Federazioak asanbla-da kanpaina bat abiarazi du,krisiak Euskadiko eskualdebakoitzean ekarri dituen ondo-rioak aztertzeko eta espedien-teen aurreko estrategiari buruzhausnarketa egiteko.

    Durangaldeko asanbladajoan zen ostegunean egin zen,300 bat ordezkariren parte-har-tzearekin. Bertan argi utzi zenespedienteen aurrean langileokezin dugula atzerapausorikonartu espedienteen baldintzaekonomiko eta sozialetan.CCOOren helburua bikoitza da:alde batetik, enplegua kostaahala kosta mantentzea, etahorretarako kaleratzeei tinkoegin behar diegu aurre, baikalean bai negoziazioa mahaie-tan ere; eta bestetik, gure indus-triaren defentsan gogor aritubehar dugu. Espedienteen planindustrialetan inbertsioak alda-rrikatuko ditugu, hala produk-zio baliabideetan, etengabekoprestakuntzan zein Ikerkuntza,Garapen eta Berrikuntzan (i+D+idelakoan). Hau guztia posibleegiteko, sindikatuak Eusko Jaur-laritzari ohartarazi dio espe-dienteen edukia zehatz-mehatzaztertu behar duela, eta aurre-ko erregulazioetan baino baldin-tza okerragorik ezin duela onartu.

    Asanbladaren ondoren,CCOOko ordezkariek elkartara-tze zaratatsua burutu zuten Aba-diñoko Secor enpresarenaurrean. Bigarren aldiz azkenhilabetean, lantoki horretakolagun bat hil da lan istripuan,honako hau auto batek harra-patuta, gertuko enpresa bateanenkargu bat egitera zihoanean.Bertan bildu ziren sindikatukoordezkariak enpleguaren etagure industriaren aldeko leloakabestu eta istripuen kontrakoneurriak exijitzeko.

    Bixente Kapanaga 19, behea 48215 IURRETA (Bizkaia)

    Tel.: 946 816 673 Faxa: 946 817 636

    [email protected]

    ABADIÑO

    Lan istripuak“arazo sozial”deklaratu dituBerrizko UdalakMizar enpresako Oscar Petitelangilea gogoratuz, oinarrietarajotzea “ezinbestekoa” den “ara-zo soziala” deritze Udalak lanistripuei, eta atzean “enpresarienetekin grina” eta “Euskal Herrianlan harremanetarako esparruaeraikitzeko arazoa” dagozela.

    Petiteren familia eta laguneielkartasuna agertu eta istripuaargitzeko “bitartekoak” jartzekokonpromisoa hartu dabe, ahobatez —zuzendaritzagaz batza-rra eskatuko dabe–, eta bide-judiziala zabalduz gero herri-akusazino lez aurkeztuko dira.

    Aurrerantzean, istripu batgertatzen denero, egunean ber-tan urgentziazko bilkura deitu etasindikatu eta eragileekin mobi-lizazinoa eratuko dabe. A.B.

    BERRIZ

    Autoak harrapatuta hil dabehargin bat Traña-Matienan

    DURANGO

    Azterlanek %15 igondau fakturazinoa, 7,7 milioira ailegatuz

    Secor enpresarentzat lan egi-ten eban 44 urteko Lekei-tioko langilea hil da, BI-6333gurutzatzen zihoala auto batekharrapatuta. Jaurlaritzako Herri-zaingo Sailak auto istriputzat joarren, Euskadiko CCOOko indus-tria federazinoak ‘in labore’ mota-ko lan istripua izan dela salatu dau.Euskal Herrian urte hasieratik 74langile hil direla lanean gogoratudau LABek; Durangaldean, sei.

    Biek ala biek egin ditue elka-r re t a r a t z e a k g a u r : C C O O k12:30ean, lantokiaren aurrean; EB-Berdeen ordezkaritza batek beegin dau bat. LABek 12:00etan egindau. LABek gogoratu dau laneanhildako langileez gainera “milaka”

    direla egunero euren lanpostuanistripuren bat daukien edo arris-kuan dagozen langileak. “Eran-tzule zuzen” jo ditu enpresariak,administrazinoaren laguntzagaz.

    ‘In itinere’ eta ‘in labore’‘In itinere’ eta ‘in labore’ istripuakugaritu egin direla dino Euskadi-ko CCOOk, eta lantokitik kanpo ger-tatu arren “prebentzino planetan”jaso behar direla, higikortasuna etatarteko bidaiak “lanaldiaren zati”direlako. Enpresek “prebentzinoeta lan segurtasun neurriak ezbetetzea” salatu dabe EB-Berdeek,eta lege urratzeen aurrean admi-nistrazinoari “isun gogorrak” eska-tu deutsaz. A.B.

    Protestak egin ditue Murueta industriagunean. Iban Gorriti

    Secor enpresarentzat materiala hartzeko errepidea gurutzatzen zebilen

    Euskadiko CCOOko industriafederazinokoek ‘in labore’motako lan istripua izan delasalatu dabe

    Euskal Herrian, urtehasieratik, 74 langile hildirela lanean gogoratu dauLABek; Durangaldean, sei

    Azterlan metalurgia ikerketa zen-troak %15 igon dau fakturazinoa,7,7 milioi eurora ailegatuz. Halanjakin eragin dabe enpresako ardu-radunek, ohar baten bitartez. Igaz800.000 euro arteko inbertsinoaegin eban lantokia Alienaldi indus-triagunean daukan enpresak.

    Hainbat sektoreko enpresekinkontratatutako egitasmoetan dau-ka oinarri fakturazinoaren goraka-da horrek. Galdaketa, automozi-no zein sektore eolikoko enprese-kin, kasurako: “Euren beharrakidentifikatzera eta lehiakortasu-na hobetzea laguntzera zein mai-la teknologikoa igotzera bideratu-tako egitasmoak izan dira”, argitudabenez. Pedro Intxausti zuzenda-

    ri orokorraren berbatan, “azkene-ko urtean gure bezero askorenaliatu estrategiko izatearen alde-ko apostua mantendu dogu, bideluzeko hartu-emonen mesedetan”.

    Azterlan 30 urtetik gorakoesperientziadun ikerketa zentroada. Automozino eta energia barriz-tagarrien sektorean dago espe-zializatuta; doktore, injineru etatekniko artean 80 bat adituk dihar-due bertan. A.B.

    Igaz 800.000 eurora arteko inbertsinoa egin eban Azterlan metalurgiaikerketa zentroak

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua K11

    KULTURA

    Sermond’s taldearen estreinaldiaDurangoko txosnagunean eskaini zuten joan zen asteburuanSermond’s taldekoek kontzertua. Urriaren 21ean kaleratukoduten ‘Azken bala’ diskoan bildutako kantez aritu zaizkigu.

    Lejarreta gazteak zuzendu duen Kapzuloa izenekoperformance lanaren lau emanaldi daude gaurDurangoko San Agustinen. Sortzaileagaz egon gara.

    Oihane Lejarretaren ‘Kapzuloa‘12 13

    DANTZA EMANALDIA

    Gorputzarenmugimenduaadierazpide:‘DDee DDooss‘

    OO tra Danza Alacantekotaldearen De Dos ikus-kizuna izango da urria-ren 23an Berrizko Kultur Etxeanikusgai. Ikusleek dantzari leihoeta begirada berrietatik so egindiezaioten helburu duen Elxekokonpainia da Otra Danza.

    Berrizera De Dos izenekoikuskizuna dakarkigute; eurenazkeneko ekoizpenen zatiak har-tuz osatu duten ikuskizuna.Ordubeteko iraupena duen dan-tza emanaldian, Oyeme con tusmanos eta Tan lejos tan cerca

    ikuskizunetako zatiak erakutsi-ko dituzte Asun Noales eta KikeGuerrero dantzariek urriaren23an, 22:00etatik aurrera, Berriz-ko kultur etxeko oholtzan.

    Dantza beste adierazpidebatzuekin nahastea da konpai-niak sortzen dituen ikuskizunaklotzen dituen adibide nagusia, etahorren erakusgarri da De Dosere. Sortzailearen lanerako lana-bes oinarrizkoentzat hartzendute dantzari hauek euren gor-putza, eta berau dute komuni-kazioaren oinarri. I.E.

  • KulturaK 2009ko urriaren 16a, barikua anboto12MUSIKA AURKEZPENA

    ‘Azken bala‘: Sermond‘s taldearenhamar kanta freskoren bilduma

    DD urangaldeko bost lagu-nek berreskuratu zuten,2008an, orain urte batzukzenbait kontzertu eskaini zituenSermond’s taldea. Lehengo talde-ko kide bi, taldea desegin ondo-ren ere kantak sortzeko batzenhasi ziren, eta Koldoren (baxua)eta Iñigoren (gitarra) ingurura bes-te hiru musikari batu dira: Tximisbaterian, Gorka “Vicious” gitarraneta Gotzan kantari.

    Durangoko jaietan, hiru hila-betez jo barik egon ondoren eskai-ni dute kontzertua, aurretik bes-teak beste, Perros de Diablo, Mid-night Murders, Arto Bixerra,Tuesday Evenings, Dirties eta Kun-tur taldeetan aritu izan diren musi-kariek. “Azkenean jende bera garaizen desberdinagaz”, diote talde-kideek bromatan. Baina musikaegiten hamarkada bat baino gehia-go daramate eta Durangaldeanmusika esparruan mugitzen denjende gehiena dute ezagun.

    Durangoko kontzertuagaz,euren buruekin oso zorrotzak dire-lako eta eszenatokiak bertigo han-diegia eragin zielako, ez daude larkonforme. Hala ere, kontzertuak,

    zuzenekoak dira Sermond’s taldea-ren indarrik handiena: kontzertue-tan bai oholtza gainean bai entzu-leen artean sortzen dakiten ener-gia. 2008an bueltatu zirenetik,hainbat lekutan erakutsi dute hori,eta urte hau amaitu aurretik gra-batu duten diskoa aurkeztekohainbat zuzeneko egingo dituzte:azaroaren 10ean Gasteizko Parraltabernan, 12an Algortako Gazte-txean eta abenduaren 26an Elo-rrioko Gaztetxean arituko dira.

    Udako hiru hilabeteetan, kon-tzerturik eman barik, diskoarenedukia, promozioa (Facebook etaMyspace guneak atontzen) etadiseinua lantzen jardun dute bos-tek burubelarri. Grabazioa Duran-goko Iditu Records-en egin dute,eta nahasketak Elorrioko KarlosGomezen estudioan.

    Abiada bizianHilabete gutxitan sortutako kan-ta asko eskuartean zituztela eta dis-koan gordetzea merezi zutela iku-sita, hamar abestiko diskoa gra-batu dute. Izan ere, diskoa edukiaurretik hasia baitzen Sermond’skanta horiek kontzertuetan jotzen,eta eszenatokietatik taldearendinamismoa transmititzen.

    Urte eta erdian, entseguetanoso konstanteak direlako, besteakbeste –“elizara joatea moduan, gulokalera etortzen gara entsaiatze-ra”–, oso arin joan dela guztia kon-tatu digute. Kantak grabatzekomomentua zela eta indartsu zeu-dela-eta ekin diote autoekoizpe-nari. Asteburu batean grabatuzuten dena, “ahalik eta freskoen”.

    Urriak 21ean jasoko dituzte“rock and roll abaniko nahikozabala: punk rock doinuak” jaso-tzen dituzten 500 kopiak. “Punkrock indartsu eta klasikoa, eta

    Freskotasuna eta diseinuaasko landu omen dituzte Azkenbalarako. Konposatzerakoan, kan-ten “eskeletoa” Iñigok eramatenduela lokalera eta melodiaren gai-nean Gotzanek hitzak sortzekoabildade berezia duela azaldudigute. Melodiaren gainean esal-dia eta esaldiaren arabera abes-tiaren istorioa asmatzen du.

    Durangaldeko taberna etaGaztetxeetan eta kontzertuetanzabalduko dituzte diskoak. I.E.

    Eskandinaviako musikaren uki-tua ere baduena”, azaldu digute.Kantekin euren burua asetzeadutela helburu nagusi azpimarra-tzen dute, eta diskoko kantak osogustuko dituztelako pozik daude.

    Azken bala diskoko kantabakoitza besteetatik desberdinada, diotenez, “bat erritmo bizko-rrekoa izan leiteke... eta...” hastendu taldekide batek esaldia, etakideak barrez bukatu: “...eta bes-te bat bizkorragoa oraindik!”.

    Urriaren 21ean kaleratuko ditu ‘Azken bala’ diskoaren 500 kopiak Durangaldeko bost musikarikosatzen duten Sermond’s taldeak. Punk-rock “klasiko eta freskoa” topatuko dugu disko horretan

    Joan den asteburuan,

    Durangoko jaietan izan

    dute kontzertua

    Besteak beste, Dirties

    eta Arto Bixerra-n aritu

    izan dira 5 musikariok

    Gara

    Angel ZelaietaIdazlea

    GEUREDURANGALDEA

    Ezagugarria da HupahulparenMagos, maúros, mahoneros oamasikes liburua, Santa Cruz deTenerifen 1987an argitaratua.Amasik berbetan –dinoskuHupahulpak– gara hitzak“pequeña montaña que emer-ge en un llano” esan gura ei dau.

    Kanariar uharteetan, zen-bait toki izen gara batez has-ten dira: Garachico (KanariaHandian eta Tenerifen), Garafía(K. Handian), Bahía de Garaño-na ( Tenerifen), Garajonay(Gomeran)…

    Tenerifen bizi diren JulioLaespada eta Arnaldo Astarloabizkaitarrek baietz, horrelaxedela izan be, dinoste, eta gehi-tu be bai Arrigorriagatar azkenhonek: “Te envío adjunta lailustración de los balleneros ber-meamos junto al puerto deGaratxiko de mi novela ‘La Hijadel Amo’ y como puedes obser-var aparece una elevación jun-to a la costa. Esta elevación noes aleatoria sino que existe enel citado lugar”.

    Euskaraz be gara honek“Elevación, altura” esan guradauala dino Mitxelenak. Zen-bait toki izenen hasieran nahizamaieran agertzen da: Garai,Garaikoetxea, Garate, Garaial-de, Garaizar, Garaizbal, Garai-korta, Garaigordobil, Amezka-rai, Bidegarai, Elezgarai, Ezka-rai, Landagarai, …

    (Ez dira, baina, multzohorretan sartu behar Bergaraeta Garaukorta…).

    Josu Naberanek be (Hitzenkoba, 2005) “Gorunea, burua”esan nahi dauela gara horrekdinosku.

    Ybarrak dakarrenez (Escu-dos de Vizcaya), bada DurangonFrancisco Garay-Gordobilenetxea, Mauricio Zabala kalean,armarrian jarraiko hauxe daka-rrena: “Garayan altuan nago.Erria gordeago”. Juan CarlosGuerrak (Estudios de heráldicavasca) itzulpen hau emotendeusku: “En lo alto estoy y lapatria más guardada”. Garbiagertzen da gara = altu bardin-tasuna. Esaldi osoak zera esangura ei dau, Guerraren ustez:“Expresaron los banderizos su(…) protección a la Patria”.

    PINTURA LEHIAKETA

    Parte-hartze txikiagoaDurango Hirian aurten

    Durango Hiria margo lehia-ketaren IX. edizioan, beraz, sarinagusiak Durangotik kanpokomargolariek eraman dituzte. Etaparte-hartzea orokorrean gutxi-tu egin bada ere, Durangaldekoartistak aurten gehiago izan dire-la edizio honetan adierazi duteDurangaldeko Artisten Elkarte-ko antolatzaileek. DurangaldekoArtisten Elkarteko eta herrikoegileen lanik onenari eskainita-ko saria Azucena Fernández mus-kiztarrak jaso du. I.E.

    Irailera arteko epea izan duteDurango Hiria margo lehiaketa-ko bederatzigarren edizioan par-te hartzeko euren margolanakbidali dituzten artistek. Iazkoa-gaz alderatuta, gutxiago izan diraaurten lehiaketarako jaso dituz-ten lanak: guztira, 29 izan dira aur-keztutako lanak.

    Leioako Jose Ramos margo-lariak lehiaketara bidalitako lanaizan da irabazle hautatu dutena:Motor diesel en Axpe izenekoa.Lehenengo sari moduan, 600euro eroan zituen Durangotikleioarrak, eta bigarren eta hiru-garren postuagatik 450 eta 300jaso zituzten, hurrenez hurren,Llueve en el puertoaurkeztu zuenJose Abel Sánchez eta Luces ysombras urbanas lana egin zuenJavier Ordoñez bilbotarrek.

    San Fausto jaien atariko Durango Hiria margolehiaketako saridunen izenak jakinarazi dituzte

    Leioara lehenengoa

    eta Bilbora bigarren

    zein hirugarren sariak

    Kanariar uharteetakozenbait toki izen ‘gara’ batezhasten dira: Garachico,Garafíá, Garajonay

    Ibon Urizar

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua KKultura 13ANTZERKIA ELKARRIZKETA

    koa ikasi dot. Orain arte, baina,beti hemendik hara ibili izannazenez, ez dot nire proiektuakgaratzeko oinarririk izan. Lehe-nengo aldia da geratu, eta batiheldu egiten deutsadana.

    Antzerki konbentzionalagoaez dozu lantzen?Gustuko dot, baina egia esan,oso gatx egiten jataz berbak.Gorputzen mugimenduagazedo musikagaz transmititzeagurago dot. Berbekin transmi-titzeko beste bide batzuk bada-gozela uste dot: zinema edoliburuak, esaterako. Antzerkiabeste zeozer izan behar da, nireustez. Antzerkiak beste bide battopatu behar dau ailegatzeko.Zuzena izan behar dau antzer-kiak, eta transmititu egin beharditu sentsazinoak. Berbekin bai-no hobeto adierazten naz gor-putzagaz, edo aurpegiagaz.

    Gehitzeko ezer?Eskerrak emon gura deutsedazlagundu nabenei: eurei eske-rrak egin dau proiektuak aurre-ra gauzatu arte. I.E.

    “Hirian jentez inguratuta bainabakarrik sentitzeari buruz dihardut“

    Zure herriko, Elorrioko Kli-kaire jaialdian aurkeztu zen-dueen ikuskizuna?Azkenean Klikairen aurkeztuahal izateko berandu ibili ginen,eta irailaren 15ean Ateneoanegin genduen entsegu orokormoduko emanaldia. Estreinal-di moduan, baina, gaurkoDurangokoa antolatu dogu.

    Zelan hartu eban Elorriokoikuslegoak Ateneoko ‘Kapzu-loa’-ren emanaldia?Berrogei bat lagun etorri zirenikustera, eta egia esan oso gus-tura amaitu genduen. Hogeikotalde bitan banatu genduzen,eta oso harrigarria egin jakelaesan euskuen ikusleek.

    Zer komentatu eben, bada?Harritu egin zituela esan eus-ten askok: kuxkuxean, zerbaitgertatuko den zain egon etaazkenean ezer gertatzen ezdeneko sentsazinoagaz geratuzirela. Aktorea komunean edohaginak garbitzen ikusteak etaberak zu begira zagozela ezohartzeak morboa eragitendauela esaten eusten. Zirrarahori eragin eutsela.

    Lehenengo aldia da zure lanbat hemen aurkezten dozuna?Lehenago, hemen ez, bainaMadrileko Lavapieseko Artis-ten jardunaldian arrakasta izaneban performance bat egin gen-duen: jaiotzari buruzko Materizeneko lana. Zentzumenenantzerkiaren instalazino batzen. Jenteari tripa barruanzegoela eta jaiotzera zihoalasentiarazten geuntsan.

    Eta ‘Kapzuloa’ zer da?Itsasoko enbalajeko kaxa batda Kapzuloa; 30 behatxulo etaaurikular daukaz. Ikusleak ber-tatik begiratuta ikusten daubarruan gertatzen dena, etaaurikularretatik entzuten dauoff-eko ahotsak dinona. Barruanetxe oso bat dauka kaxak.

    Oso ikuskizun berritzailea daproposatzen dozuena.Ezberdina da, bai. Hamar-hamabi minutuko emanaldiada, hirietan bizi izan nazeneanizan dodan sentsazino batetiksortutakoa. Badirudi etxekologela dela zeure leku bakarra.Jentez inguratuta zagoz, bainabakarrik sentitzen zara. Hortiksortu zen Kapzuloa: ezertansinesten ez daben gaurko gaz-teen noraez setipenetik.

    Madrilen sortu baina Duran-gon eskainiko dozue.Hori da, bai: lehenengo ideiaMadrilen sortu jatan, baina gerohona bueltatu eta hemen eroandot ideia aurrera. Behin honabueltatuta, komentatu neutsen

    Oihane Lejarreta elorriarrak Durangaldean aurkeztu dauen lehen lana da Kapzuloa.Gaur Durangoko San Agustingo sarreran lau emanaldi dituzte; 19:00etan, 20:00etan,22:00etan eta 23:00etan. Irati Iturrate eta Javier Guzman dira antzezleak. Ikuskizunekomusika Ander Garaizabalek sortu dau, eta Peru Magdalenak idatzi dau testua. Antzerkiasentitu eta bizitzeko beste era bat eskaintzen dauen esperientzia bisuala da Kapzuloa

    lagunei nire ideia hori, eta gara-tzen hasi ginen. Formatua pen-tsatu eta izugarri gustatu jata-nez, hasi nintzen lagunei etaprogramatzaileei zer iruditzenjaken galdetzen.

    Esango zeunke ‘Kapzuloa’ikus-leentzako harrigarria izan lei-teken ikuskizuna dela?Antzerkia egiteko eta ikustekobe modu desberdina da: publi-koari ezinegon hori transmiti-tzea zen gura nebana. Ikusleabehatxuloetatik, kuxkuxeanmoduan, eta postura arraroetanibiltzera bultzatuz barruratzendogu sentsazino horretan. Esan-go neuke gogo barik bazagoz ezdozula antzezlana gogoko izan-go, ikuslearen partetik ahaleginbat eskatzen dau. Horregaitikirauten dau 12 minutu.

    Noiz hasi zinen halako ideiakizan eta garatzen?Beti izan dot gustuko antzerkia,eta lehenago diseinua ikasineban arren, beti idatzi izanditut nire ideiak: gero eszeno-grafia eta zuzendaritza artisti-

    “Lehenengo ideiaMadrilen sortu jatan,baina hemen eroan

    dot aurrera”

    “Kuxkuxean, zerbait gertatuko

    den zain egoten daikuslegoa”

    “Ikusleak behatxulobatetik ikusten dau

    kaxa barruangertatzen dena”

    “Lehenengo aldiaizan da proiektu batgaratzeko oinarriatopatu dodana”

    “Hamar minutukoemanaldia da, hiriei

    buruzko gogoetabatetik sortua”

    “Zuzena izan behardau antzerkiak,

    eta sentsazinoaktransmititu”

    I. Esteban

  • KulturaK 2009ko urriaren 16a, barikua anboto14PINTURA ERAKUSKETA

    ARGAZKIGINTZA ERAKUSKETA

    AA skotariko teknikak balia-tuta, batez ere hiruhamarkadatan zeharRamon Isusi Rementeria pintoredurangarrak egindako margolanen erakusketa dago Durango-ko Museoan ikusgai. Urrian zeharbisitatu daiteke bilduma.

    Bere jaioterriko lekuen etapertsonen irudiak —erretratuakzein gizarteko gertakariak— berekoadroetan gordeta utzi zituen1897an jaiotako Isusi Rementeriak.Durangoko Arte eta HistoriaMuseoko bigarren solairuan bil-du dituzte 1964an zendu zen auto-rearen lanak, urteetan bere herriakzor zion omenaldia eginez.

    Aita arabarra eta ama arratia-rra zituen 1897an Durangoko erdi-gunean (Artekaleko 22. zenba-kian) jaiotako pintoreak. Gizonbohemioa zen ospea zuen IsusiRementeriak: aldi luzeak ematenomen zituen Bilboko Torrontegi

    Hotelean, eta Santa Anako egonal-dietan egin omen zituen bere eguz-ki-erloju ospetsuak.

    Arte ikasketak Madrilen eginzituen Isusi Rementeriak, etaMilango katedralaren kupulakoobretan lagundu zuen. Nazioar-tean oso ospetsuak dira, bestalde,Isusi Rementeriaren arkatz-lanakere. Oso grabatzaile ona izan ei zen,Eibarko Arte eta Ofizio eskolanburututako ikasketei esker.

    Gehienetan, enkarguzEnkarguz burutzen omen zituenIsusi Rementeriak margo asko:ezagunak dira, besteak beste, Bar-tzelonako kondeari egindako mar-goa, Alcalá Zamorari eginikoa, edoHilario Azkarate pilota txapeldu-nari eginikoa. Durangoko Museo-ko erakusketan, zerbitzari lanetandabilen “Belarri” agertzen duenarkatzez margotutako erretratuaere badago besteak beste.

    tu ei zuten artista, eta durangarasko dira berak egindako armarri-ren baten jabe.

    Margolari ez ezik, idazle erebazen Ramon Isusi Rementeria,eta antzerki eta zarzueletan arituzen, bai aktore legez bai dekora-tuetarako margoak eginez. “Osopertsona herrikoi eta kultua” zenaomentzeko modua da, beraz,Museoko erakusketa. I.E.

    Erretratuak, natura hilak, etaDurangoko hainbat bazterrenmargoak egin zituen margolariak:erakusketarako bildu dituzte, esa-terako, Tabirako San Pedroko edoSanta Ana agertzen dituztenak.Goiko irudiko ErrembombillosedoApoteosis lanak ere ikusgai daude.

    Bizitzako azken urteetan izanzituen ekonomia arazoek berelana heraldikara mugatzera behar-

    Isusi Rementeriak

    egindako erretratuak

    ere erakusketan

    1940ko eta 1960ko

    hamarkadetako irudiak

    koadroetan jasoak

    Isusi Rementeriari Durangokzor zion omenaldia MuseoanDurangoko Arte eta Historia Museoan urrian zehar ikusgai dagoenerakusketa da Ramon Isusi Rementeriaren bizitzako lanak biltzen dituena

    Urriaren 14tik aurrera zabalik etaikusgai dago Elorrioko Iturri kul-tur etxean ‘Basoaren azala’ izene-ko argazki bilduma. Basoan pro-tagonista nagusiak izaten direnzuhaitzen azpian, sarritan ezku-tuan izaten diren onddo eta perre-txikoen argazkiak dira erakuske-tan bildutakoak.

    Urteko sasoi honetan berezi-ki, basoei ehundura eta kromatis-mo berezia ematen dioten izakihorien argazkiak dira, azaroaren6ra arte, Iturriko hormetan ikus-gai daudenak.

    Onddoak, likenak eta gorol-dioak daude argazkietan bilduta,basoetako lurzorua estaltzenduten, eta enbor eta adarrak bizi-leku dituzten izaki bitxiak.

    Jon Benito biologo eta hain-bat aldizkaritako argazkilari ere ari-tzen denak egindako argazkietanbildutako irudiok ikusteko,09:00etatik 22:00ak arte, Iturri kul-tur etxea zabalik dagoen tarteadago. Argazkigintza biologo batenikuspegitik ezagutzeko aukera da‘Basoaren azala’ erakusketakeskaintzen diguna. I.E.

    Argazkigintza eta biologia Iturrikultur etxean: ‘Basoaren azala‘Jon Benito biologo eta argazkilariak basoan topatutako onddo, liken etagoroldioei egindako argazkiak daude Iturrin azaro hasierara arte ikusgai

    Basoen ehundura eta

    kolore berezien isla

    argazki bilduman

    Jon Benito biologo eta

    argazkilariak egindako

    lana erakusketan

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua KKultura 15

    Ideia borobilak eta artea. Orduluzeetako lan nekagarria izan alda?Ez zait horren nekagarria suer-tatu, egia esan. Hasiera bate-tik argi nuen zer zen bilatzennuena. Banekien zer estilo etazer forma erabili. Eta autoreezagun batek dioen moduan,ideia garbi bat duzunean,diseinua egitea ez da horrenzaila izaten. Denbora arin joanda, bai.

    Diseinatzaile moduan ibilbideluzea duzu atzetik.Urte batzuk badira diseinulanetan hasi nintzenetik. 11urte, gutxi gorabehera. Espe-rientzia horrek guztiak izuga-rri lagundu dit oraingo disei-nuan ere. Irizpide gehiago,ideia gehiago eta ikuspegizabalagoa lortzen da urterikurte. 1997an bukatu nituenArte Ederretako ikasketak Eus-kal Herriko Unibertsitatean,

    eta geroztik, diseinu grafiko-ko free-lance bezala egitendut lan Bilbo aldean.

    Durangoko Liburu eta Disko Azo-ka koloretsua eta anitza da. Zerdela-eta zuri-beltzean egindakokartela?Egia da. Eta kolorerik gabekokartel sinplea eta borobilaproposatzeko asmoa hasiera-tik izan dut. Batetik, egungokrisialdiaren inguruko zertze-

    men berrituarekin aurkeztunaiz oraingoan. Urte asko diraAzokara etortzen hasi nintze-netik, eta, nola ez, niretzakoohore bat da edizio hau nirekartelarekin abiatzea.

    Zer zapore utzi dizu sari honek?Oso ona. Alde batetik ez nue-lako irabazterik espero. Pro-posamen ausarta zen eginnuena, zalantzarik gabe. Ele-mentu grafikoen ekonomiaeta figura edo irudirik ez era-biltzeak arrisku dezente izanditzake. Hala ere, azken hitzabeti du epaimahaiak. Eta kasuhonetan, zapore on-ona utzidit berriak. Deia jaso nueneansaltoka aritu nintzen!

    Eta zer usain dakar aurtengoazokak?Urteroko usain gozoa. Ekimenpolita iruditzen zait Durango-ko Euskal Liburu eta DiskoA zoka. Giro ona, nobeda-deak... eta ni, behintzat, irri-kitan etortzen naiz!

    ladak utzi nahi nituen ber-tan. Eguneroko krisi- bonbar-daketaren ispilu izatea lortunahi nuen, hain zuzen ere.Bestetik, beltza eta zuriarenarteko konbinazioa erabiliz,mezua norabide bakarrean etajendearen begietara zuzeneansartzeko apustua egin dut.

    Zer jarri nahi izan duzu edono-ren eskura?Kultura bera. Edozein liburueta edozein disko. Kartelarenbehealdean dagoen 44 zen-baki alderantzikatuarekin,eskailera batzuk irudikatzendira kartel honetan. Eskaile-ra horietan gora igoz gero,disko eta liburuz betetakoapala izango duzu parez pare.Guztion eskura dago Azoka.Guztion eskura dago kultura.

    Zerk inspiratu zaitu?Kartelgile austriarrak edukiditut gogoan. 1920ko hamar-kadako artista askoren esti-loak erakarri nau azken lane-tan. Eta tipografia estiloanlandu nahi nuen Azokako kar-tela. Lerro horizontalen era-bilera handia egiten zutenorduan ere. Letrak ordeneaneta ondo kokaturik antolatze-ko modu erraza da. Vienakokartelgileen lanak oinarri dire-la esan daiteke.

    Bizkaitar batentzat erakusleihoitzela…Noski baietz. Ni poz-poziknago! Beste urteren bateanere aurkeztu izan naiz lehia-keta honetara, baina, orainarte, ez dut zorte handirikizan. Aurrekoan aurkeztutakoestiloaren kontrako proposa-

    “Norabide bakarrean eta begietarazuzenean sartzeko apustua egin dut“

    Lur Merino, kartelaren egileari elkarrizketa. Txelu Angoitia (Gerediaga Elkartea)

    Lur Merino bilbotarrak irabazi du aurtengo Durangoko Azokako kartellehiaketa. Itxuraldaturik ekarri digu proposamen berria. Zuri eta beltzean.Letrak, zenbakiak eta marrak.

    Azoka egunetan zer duzu nahiago?a. Diskoakb. Liburuakc. Kontzertuakd. Parranda giroa

    Norekin etorriko zara aurten?Bertako lagunekin, segurutik. Lagunakbisitatzeko aprobetxatuko dut.

    Zein da bertan erosi duzun azkenliburua?Ilobentzako ‘Amets egiteko liburuak’Kalandrakak argitaratua.

    Eta diskoa?Pirritx eta Porrotx. (Kar kar).

    Gerediaga Elkartearen beste ekime-nik ezagutzen duzu?Ardi Txakurren Euskal Herriko Txapel-keta, bai.

    44. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA

    44 segundutan

  • ErreportajeaP 2009ko urriaren 16a, barikua anboto16

    Arazoak arazo, beti egin izandau aurrera. Orain, baina, nekeapilatu jako, eta atsedena hartzeaerabaki dau.

    Oraingoz, esperientzia onaizan dela esan deusku, kontuanizanda 60 euroko bizikleta bate-gaz irten ebala eta ez dauela iaarazo mekanikorik eduki.

    Laguntza bila

    Kukuk dinon moduan, “Txata-rrilaren gaineko proiektua” ezda eten. Lehenengo etapaamaituta, beste bati ekitekointentzinoa dauka. Dena dela,horretarako, laguntza etababesleak behar ditu. Izan be,diruz urri dabil azken aldian,eta jaso leiken ekarpenarenmenpe dago bidaiagaz segituala etxera bueltatu. “Etxerabueltatzeko dirurik be ez dau-kat”, azaldu deusku txantxetan.

    Bizikleta dau garraio, etxe etalagun. Abentura %100. Bideanjente ugari ezagutu dau, eta guz-tia bere blogean irakurri leiteke:thetxatarrillasprojet.blogspot.comwebean.Interesa daukienak bera-gaz kontaktuan jartzera be ani-matzen ditu. M.Onaindia

    Munduari bira, Durangokogazte baten pedalkadekin

    Jose Luis Perez “Kuku” durangarrak Indiarako bidea hartueban martxoan, bere bizikleta zaharra lagun ebala. Hilabetee-tako esfortzu eta bizipenen ondoren, Indiara heldu da orain-tsu. Helburua bete dauen arren, gogorik ez dau falta, etaaurrera segitzeko asmoa agertu dau.

    Martxoaren 8an irten zenDurangotik Jose LuisPerez, eta oraindino ezda etxera bueltatu. Bere

    helburua bete dau: Indiara aile-gatu da. Baina, halan be, mun-duari buelta emoten jarraitu guradau, abentura gosea ez dau-etaasetu. Gogoz eta umorez beterikdago “Kuku”, eta gure galderei behalan erantzun deutse, Indiatik.

    Abentura da berea, eta aben-tura da, baita be, beragaz hartu-emonetan jartzea. Arazo ugaridaukaz hemengoekin komuni-katu ahal izateko, baina azke-nean lortu dogu beragaz berbaegitea. Gaixorik harrapatu dogu,anginekin.

    Durangotik Bartzelonarajoan zen lehenengo, eta horrenondoren Europa zeharkatzen hasi

    zen. Espainia, Frantzia, Monaco,Italia, Grezia, Turkia eta ArabiarEmirerri Batuak pasatu zituenIndiara heltzeko.

    Pentsatzekoa den legez, hain-beste egunetako esperientziandenetarik gertatu jako. Berakdinonez, “bidaia osoa anekdotabat izan da”.

    Atseden hartzen

    Indiako Goa hirian dago unehonetan Durangoko gazteabenturazale hau. Bidean, egu-raldi txarra, errepideak eta bizi-baldintzak izan ditu bere kon-tra, baina ez da kikildu, eztagitxiagorik be. Momentu gatxe-nak Iranen igaro zituen, gatazkapiztu baitzen hauteskundeenharira.

    Jaso leikenekarpenarenmenpe dagobidaiagaz segitukodauen ala etxerabueltatuko den

    DurangotikBartzelonara joanzen lehenengo;ondoren Europazeharkatzen hasi zen

    Momentu gatxenakIranen igaro zituen;gatazka piztu zenhauteskundeetan

  • anboto 2009ko urriaren 16a, barikua PErreportajea 17

    Zer dela eta zabilz munduan zehar bizi-kletan?Egia esan, ez dot motibazino berezirikizan. Beti gustatu izan jat abenturamundua, eta aspaldi nenbilen honetanpentsatzen. Une egokia zela iruditujatan, eta aurrera egin neban.

    Hainbat herrialde ezagutzeko aukeraizan dozu...Horreetatik Italia gustatu jat gehien.Herrialde bakotxak bere ezaugarriakdaukaz, baina Italiako polizia motorre-kin akrobaziak egiten ikustea... lurrika-raren osteko lanetan, Berlusconi be iku-si neban suhiltzailez jantzita! Denadela, Europa ez jat asko gustatu, denagaresti dagoelako eta gauza asko debe-katuta dagozelako.

    Batez be, eguraldiagaz. Etxetik elurra-gaz irten neban, eta eguraldi txarragazjoan nintzen Italiaraino. Iranen, ostera,50 gradutan ibili nintzen. Gainera, fres-katzeko garagardorik barik gengozen,debekatuta dago-eta! (barrez)

    Zelan konpondu zara lo egiteko?Normalean kanpin-dendan egin izandot. Batzuetan, jenteari pena emon izandeutsat, eta euren etxeetan hartu nabe.Baina beno, beti izan naz kalekumea...

    Iranen gatazkak bete-betean harrapatuzintuen...Hauteskundeak ziren, eta han politikaerlijioagaz eskutik helduta doala igarrineban. Gainera, emaitzak aldrebestuzitueen eta jenteak kalera irten eban,erantzuna emoten. Militarrek be eran-tzun eben, hareetako batzuk hiltzen.

    Maisu be ibili ei zara...Behin, akanpalekua bilatzen nenbilela,gaztelera irakasle zen lagun bat zeukienjente bat ezagutu neban. Berak gonbi-datu eta han hasi nintzen bidaiareninguruko klase berezi bat emoten!

    Kontaiguzu bidaian bizitako anekdotabereziena...Turkian Umit Acar ezagutu neban,lehen Galatasaray futbol taldean joka-tzen ebana. Orain aktore lanetan dabil,baina nik ez neutsan sinesten, telebis-tan ikusi arte. Julio Iglesiasen bertsinoturkiarra zen! (barrez)

    Zer deskubritu dozu abentura honetan?Gizaki guztiak nahiko gaiztoak garela,eta gatazkak ez dituela ez Jaungoikoakezta inork konponduko, guk ez bada.

    Besterik?Horrelako pertsonaiekin elkartzekobidaiatu egin behar dela, eta bizikletazbada, hobeto. Gura dauenak, informatuedo bidaiatzeko, hemen nauka.

    Jente askogaz topo egingo zenduen...Batez be, Asian ezagutu ditut abenture-roak. Diruagaz arazoak daukiezenak,justiziatik ihesean dabilzenak... Halakobidaia bat egiteko zeozer arraroa egonbehar da tartean! (barrez).

    Eta zelan hartu zaitu bertako jenteak?Jenteak beso zabalik hartu nau. Iranen,esaterako, hauteskundeetako liskarren-gaitik herrialdea itxi eben, eta diru barikgeratu nintzen. Gainera, ezin zen inonatera dirurik. Gau bi aireportuan pasatunituen, eta jenteak asko lagundu nin-duen. Azkenean lortu neban irtetzea.

    Hain abentura luzean arazo ugari izango zenduen...

    Istorio famatuan 80 egunetan emon eutsien buelta munduari, baina Kukuk denpora gehia-go beharko dau. Halan emon arren, berea ez da ipuina. Benetan serioa da bere egitas-moa; hori bai, umorez hartzen dau kontua. ANBOTOgaz eginiko elkarrizketan be, ez dauadarra jotzeko aukerarik galdu.

    Gau bi aireportuanpasatu nituen Iranen,

    eta jenteak askolagundu ninduen

    Iranen politikaerlijioagaz eskutik

    helduta doala igarrineban.

  • Duatloia komunikabideetanUrriaren 4an, MugarraTT taldeak antolatuta, 4. Duatloi Herrikoia ospatu zenDurangon.

    Lagun batek eman zidan horren berri, eta xehetasun gehiago jasotzeko asmoz,Internetera jo nuen.

    Lehen saialdia Durangoko Udalaren webgunean egin nuen. Bertan, ezer ez.Bigarren saialdia orojakintsua den google bilatzailean egin nuen. Hemen izan

    nuen MugarraTT taldearen berri. Talde horrek duen webgunean sartu eta igan-deko probaren berri ematen zuen afitxa ikusi nuen. Eskerrak!, esan nuen nire bai-tan, baina... pozak gutxi iraun zuen. Hain zuen bereizmen txikia mini-kartelak zeezinezkoa zen bertan fitsik irakurtzea.

    Agian, egun osoa ordenagailu aurrean ematearen poderioz, Interneten edo-zer gauzaren berri izatera ohitua nago, eta arraroa egiten zait hainbat jende mugi-tzen duen ekimen baten inguruan hain berri gutxi aurkitzea.

    Duatloia ospatu eta gero ere, ez dut inongo erreferentziarik aurkitu inon: las-terketa ezberdinen emaitzak, partaide kopurua, saritutako dortsal zenbakiak, ber-tan ateratako argazkiak, bideoren bat... Nik zer dakit ba!

    Eguna ederra izan zen, baita partaidetza aparta ere, baina nire uste apalean,merezi du hain ederki antolatutako ekimen batek beste oihartzun bat komuni-kabideetan.

    Ander Goñi - Abadiño

    Durangoko pregoia

    Zezenak. Zezenak, izan badirela dakigu. Eta hau jakin badakigu, zer dela etaesaten diogu ‘Zezenak dira’ Durangoko jaietako sokamuturrari? Antzinako duran-garrei galdetu beharko genieke, gure birraitona eta birramonei. Baina, supo-satu, suposatu dezakegu “zezenak direla” esaten zutela kalean euskara erabil-tzen zelako. Semeak aitari jaietako egitarauan zer zegoen itaunduta, aitak semea-ri “Zezenak dira” erantzuten ziolako. Bestela, “son los toros” edo “hay toros”esango lioke, eta gaur egun daukagun egitarauan ere hori jarriko luke: “Sietey media, hay diana, hay pasacalles y hay toros”.

    Lagun bati esker dakit, ordea, joan zen mende hasierako jai-egitarauan ere“Zezenak dira” euskaraz idatzita zetorrela. Kalean euskara erabiltzen zelako, ondo-rioztatu genuen. Egitarau osoko euskarazko hitz bakarrak ziren, ordea. Beste guz-tia gaztelaniaz zegoen, alegia. Kalean euskaraz, bai, baina ‘cosa publikoa’ esatendena gaztelaniaz zegoen. Hasieran praktikotasun faltagatik izango omen zen; geroFrancok galarazten omen zuen.

    Eskerrak gaur egun euskara debekatzeko ahalguztidunik ez dugula; euskarakalean darabilgula. Eskerrak kalean euskara entzuten dudala, baina baita ‘cosapublikoa’ delakoan ere; administrazioan, alegia. Eskertzekoa da, apurka-apurkaematen diren urratsak nonbaitera eramaten gaituztela ikustea; kalean egiten deneuskarak erabilgarritasuna irabazten duela, hain zuzen ere. Eskertzekoa da dau-den debeku apurrak gainditzen dituela ikustea. Eta eskertzekoa da, baita ere, daki-tenek ez dakitenei edo hain ondo ez dakigunok pazientziaz eta begirunez trata-tzen gaituztela ikustea. Euskara ikastea lanpostua lortzeko baino zerbait gehia-gorako balio duela erakustea; hots, euskara ikasteko grina, euskaldunen historiaeta izatea ikastea ere badela erakustea.

    Eta horretan ari naiz ni ere. Gereñok idatzitako hiztegi zahar hau alboan duda-la. Euskaldun zaharra ez naizen honek, eta ezta euskaldun berria ere. Beharba-da euskaldun berritua naizela esan daitekeen honek (beste lagun bati ikasi niondefinizioa). Ni, beste askoren moduan, euskara erabiltzen saiatzen naiz, guraso-ek ahal izan duten moduan erakutsi didaten euskara; ahal dudan neurrian etagogoa dudan neurrian, gustura sentitzen naizen esparruetan. Baita ‘cosa publi-koan’ ere. Baina, ez dut inor engainatuko, ni ere alper samarra naiz eta askotanerrazenera jotzen dut; gaztelerara, alegia.

    Beraz, zuzentasunaren aldetik, eta ezta militantzia aldetik ere, ez naiz ni inorezer esateko. Nik ere, arrazoi askogatik, eta tartean gaztelania ere maite dudala-ko, ez dudalako euskara hainbeste erabiltzen. Justua da, beraz, egia esatea etadagokidan neurrian neure buruarekin kritikoa izatea. Baina kritikoa izateagatikokertu naitekeela pentsatzen badut ere, ezin naiteke isilik geratu. Zerbait komen-tatu nahi dut, eta euskaraz ,eta hemen idatziko dut: Durangoko txupinazoko pre-goia gaztelania hutsean egin zen. Kalean euskara entzun nuen egun hartan, bai-na pregoia gaztelania hutsean izan zen.

    Eta gogoratu behar dugu badugula beste adibiderik joan zen mendean debe-ku eta oztopo guztien gainetik kalean euskara erabiltzen zela frogatzeko. Duran-goko ibaiari Ibaizabal esaten jarraitzen ziotenean, ‘Río Ancho’ esan beharrean;edo Durangoko saskibaloi taldeari Tabirako jarri ziotenean, ‘De Tabira’ jarri beha-rrean. Eta aurten Tabirakori egokitu zaio txupinazoa botatzea eta pregoia esatea.Eta nik dakidala egun hartan, oraindik, Durangoko kaleetan euskara erabiltzenzen; eta nik dakidala Tabirakoko jokalari askok euskaraz egunero egiten dute.Debeku eta oztoporik izan ez bazen ere, ‘cosa publikoa’ den Udaletxean esanda-ko pregoia gaztelania hutsean egin zen. Eta ez dut ahazten, herriak adeitasunazor diola talde honi, egin duen ibilbidea bikaina izan delako.

    Ez nator inor kritikatzera, ez salatzera. Kritikek eta salaketek ez dutelako pre-goia errepikatzeko balioko. Baina zilegi deritzot aipamen hau egiteari, dagokio-

    ERITZIA

    EritziaEr 2009ko urriaren 16a, barikua anboto18

    Gutunak @

    nak hausnarketa egin dezan eta hurrengo pregoia ‘cosa publiko’-ko balkoitik kale-ra egiteko beharra sentitu dezan. Finean, kalean euskara eta gaztelania erabil-tzen entzuten baditu, euskara eta gaztelania erabiltzea pregoia esaterakoan. Bidea,euskeraren bidea, bereizketarik gabe, inposiziorik gabe, baina baita pazientziazere ibili behar delako.

    Julen Orbegozo - Durango

    Gure euskara maitea eta txupinazoa Txupinazoa jaiari hasiera ofiziala emateko ekintza nagusia da. Kolore askota-ko herritarrak biltzen diren une bat. Udaletxearen aurrean, ume eta nagusi,zahar eta gazte, herritar asko emozionatu ohi den ekintza izaten da batzuen-tzat. Nik, ordea, aurten pena eta amorrua biak batera barru-barrutik sentituditut: erdera, erdera eta erdera; euskaraz noiz mintzatuko ziren zain…

    Non bizi naiz? Ez al dauka Tabirakok euskaraz mintzatzen den inor, herrita-rrei hitz batzuk esateko? Eta Udalak, ez dauka ekintza honi buruz ezer esateko?Nola utzi liteke horrelakoak gertatzerik?

    Pena eta amorrua biak batera sentitu ditut Durangoko 2009ko jaiak ofizialkihasi direnean.

    Durangoko Udala: zaindu mesedez gure euskara, Euskal Astea ospatzea ezda nahikoa. Euskara herriko kontu garrantzitsuetan komunikatzeko tresna ez iza-tea lotsagarria da.

    Iratxe Ugalde - Durango

    Rodolfo Ares, Gobierno Vascongatua, bere irakurketasakonak eta gezur sakonagoak Orain dela hiru bat aste Guden Jaun handiak, Rodolfo Aresek, Gobernu Vas-kongatuak “ETAri aurre egiten eta hiritarrak bere ekintza kriminaletatik babes-ten” 225 milioi euro gastatuko dituela esan zuen. Berehala, konparaketa bateginez, zera bota zuen: “Kopuru horrekin Bizkaiko eskumaldean eraikitzea aurrei-kusi duten ospitalea bezalako lau eraiki ahalko lirateke urtero”. Egia esan, Aresjn.-k, gaitasun faltagatik ziur aski, ez zuen beste konparaketarik egin. Hori dela-eta, gutun ireki honen bitartez bere hitzen inguruko gogoeta bat egitera gon-bidatzen dut, gehiagotan irrigarri gelditu ez dadin eta Euskal Herriko gizarteaez dezan gehiago gutxietsi, ez baitugu inolako gaitasun faltarik ezta informa-zio faltarik ere.

    Beraz, sailburuak esan bezala ospitale bakoitza eraikitzeak 56,25 milioi eurobalio du.

    Haatik, lehenengo, Gobernu Vaskongatuak eta Españolak 2006an sinatuzuten hitzarmena gogoratu behar dugu: bertan, AHTa eraikitzea 4.178 milioi eurokostatuko zela aurrikusten zuten. Hiritar xumeontzat kalkulaezina den zifra erral-doi bat. Zenbat ospitale eraiki ahalko lirateke 4.178 milioi eurorekin? 74, Rodol-fo Ares. 74 ospitale hiru probintzietan. Utopia bat.

    Izan kontuan Vaskongadetako Gobernu español honek AHTa eraikitzekoaurrekontua 4.178 milioi eurotan aurreikusi duela, baina hiriburuetako sarre-rak eta beste lineekiko loturak sartu gabe. Oposizioak eginiko ikerketa batek,ordea, AHTaren eraikitzearen kostua 10.000 milioi eurotan kalkulatu du. Ondo-rioz, 178 ospitale berri eduki ahalko genituzke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara-ko. (Hobeto batzuei ideiarik ez ematea, eraikitzen hasiz gero ez baitago ezi-nezkoa den erokeriarik). Egia esan, diru horrekin guztiarekin ospitale gehiagoeduki ahalko genituzke, eta denentzat urte askoan funtzionamendu onena ber-matu.

    Honen guztiaren aurrean, ekidinezinak dira hurrengo galderak: nor ez daegon ospitaletan denbora luzez itxaroten? Nork ez du nahi bere eskualdean ospi-tale bat edukitzea? Zergatik bidaiatu behar dugu beste herri batzuetara (Catalun-ya, Valenzia, Madril...) espezialista jakin batzuek artatzeko? Zergaitik egon diraazken aldian sektore publikoko mediku eta erizainen hainbeste kexa eta greba?

    Bigarrenik, orain arte aipatu ditugun bi proiektuak alderatzen baditugu(AHTa eta ospitale publikoak) hau ondorioztatu genezake:

    1. AHTa oraindik eraiki gabeko azpiegitura bat da, eta ospitale publikoak jadafuntzionamenduan dauden azpiegiturak dira. Esan dugunez, gaur egun daudenospitaleak ez dira gizartearen eskaria asetzeko nahikoak. Gainera, badirudi eurenfuntzionamendua ez dela hoberena.

    2. AHTa ez da azpiegitura sozial bat, izan ere bere eskaintza ez da herritarxumeei zuzendua, are gehiago, eraikiz gero gure poltsikoetako diru apurra xahu-tu dezake eta laguntza sozialak kaltetu ditzake.

    3. Galdera bat gehiago: noiz onartu genuen AHTa? Zergatik ez diguzue gal-detzen zer nahi dugun, AHTa edo ospitaleak? Horri beldurra deitzen zaio.

    Aurreko galdera guztien erantzuna bakarra da: Ajuria Eneko poltronetan eser-

  • Zuzendaria: Jone Guenetxea. Erredakzio burua:Joseba Derteano.Administrazioa: Itziar Belar eta Miren Abasolo. Publizitatea: Itziar Azula, GorettiAlonso eta Amaia Huarte. Erredakzioa: Aitziber Basauri, Pello Mugarza,Itsaso Esteban, Markel Onaindia Testu zuzentzailea: Igor Elortza.Maketazioa: Ainhoa Arizmendiarrieta. Argazkilariak: Iban Gorriti, AnaDomínguez eta Kepa Aginako.

    AbadiñoAtxondoBerrizDurango

    ElorrioGaraiIurretaIzurtza

    MallabiaMañariaOtxandioZaldibar

    Eta honako Udal guztiak:LLaagguunnttzzaaiilleeaa::

    anbotoAnboto komunikabideak Elkartea

    2009ko urriaren 16a - 8. urtea - 347 zk.

    durangaldeko astekaria

    Anbotok ez dau bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, eritzi artikuluetan edo gutunetan adierazotako esanen eta eritzien erantzukizunik.

    Juanito Gallastegi

    Durangon San Faustoak dozak gaur

    kolaborazinoa

    “Durangon San Faustoak dozakgaur” euskarazko esaldia entzundodanean, pentsetan jarri barik,berez-berez, gauza askoren jabeegin naz:

    Badakit, lehenengo, gal-dera ez dela “non dituk edo nondozak?”. Hori balitz, “Durangondozak” entzun izango neban.Berez dakit, “noiz dozak” be ezdela itaundu dena. Bestela,“gaur dozak” izango litzatekeerantzuna...

    Esaldi hori entzun doda-nean, jakin dakit itauna “zerdok?” edo “zertzuk dozak” izandela, eta ez besterik. Besterikbalitz, bere erantzun bereziaizango leuke.

    Baina “dozak” edo “dituk”entzuten dogunean, bestehoneek be badakiguz bat-bate-an, aparteko ahaleginik eginbarik:

    Entzulea edo erantzunaentzun dauena ez dela emaku-mea, gizonezkoa baino. Ema-kumeak “dozan” edo “ditun”entzungo leuke kasu guztie-tan.

    Beste honeek be badaki-guz: entzuten dauen gizonez-koa ez dela esaldi hori esatendauena baino askoz zaharra-goa, eta esatariaren eta entzu-learen artean konfiantza etaadiskidetasuna dagoela... Bes-tela, “da” esango leuskio batakbesteari.

    Entzuten dauena neska alamutila den, eta zaharragoa alagazteagoa, eta adiskidea den alaez, esaldi horretan, beste barik,igartzea, ametseta hutsa dagure inguruko hizkuntzetan!Ba, euskaraz ez. Pentsetan jarribarik igartzen dogu.

    Aberatsa be aberatsa da“hika” edo “hitanoka” jardutea.“Zuka” galdu barik, jakina!

    Zergaitik galtzen ete doguzhain erraz gure inguruko hiz-kuntza ahalmentsuek sumatube egiten ez ditueen eta gukoraindino bizirik doguzen abe-rastasunak?

    anboto 2009ko urriaren 16a, barikua ErEritzia 19

    Alderdi, elkarte edo taldeko eritziak kide baten izenean sinatuta etaANBOTOren erizpideak jarraituz zuzenduta publikatuko dira.

    DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO

    Zure eritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko helbideak:

    Bixente Kapanaga 9, 48215 Iurreta - [email protected], telefonoa, helbidea eta NAN

    zenbakiagaz batera bialdu behar dira.

    tzen direnek ez dute gure dirua gure ongizatean inbertitzeko inon-go interesik, hiritar xumeen oinarrizko ongizatean. Edo baliteke AHTaBartzelonako ‘x’ izpietan espezialista den mediku batengana arina-go heldu gaitezen eraikitzea, eta, nola ez, dena gure ongizateaga-tik!

    Azkenik, galdera bat Ares jn.: Zenbat kostatu zitzaigun guri,hiritar xumeoi, zure menpekoek Lekeition egin zuten emanaldia(eurek erre zituzten zaborrontziak barne)? Eta Berroziko zirkua?

    Hobe litzateke zuen inkoherentzia eta zoramen politiko-ekonomiko hori sendatzeko eroetxeak eraikitzea.

    Gorka Erdoiza -Durango

    AHTa ez Durangon, ez Baionan, ez inonAHTa, agian, kapitalismoaren ontzi intsignia da. Duda barik, ezda euren produkzio eta kontsumorako komunikazio tresna batsoilik, beraien merkantziak, ekoizle eta kontsumitzaileak muturbatetik bestera eramateko modu bat. Gure bizi-era nora zuzen-tzen ari diren "isla" da: merkatuaren gailentasuna lurraren,basoen, uraren, animalien eta azken ekinaldi bezala, gure gaine-tik. Erabat aldatzen edo, hobe esanda, gure bizi-era suntsitzen,lurrarekiko benetako kontaktua eta baliabide naturalen azkene-ko autogestio zirrikitua apurtzen. Azken finean, beste hainbatenbarruan, eraso bat gehiago da dozenaka barianteen, supersurren,superportuen, errauztegien... aurrean.

    Eraso hauen aurrean borroka dugu gure betebeharra, baina ezAHTa edo beste edozein azpiegituren aurka bakarrik. Egoera hone-tara heltzea erraztu duten egitura sozial eta mentalen aurka ere borro-katu behar dugu.

    Ordezkatzen dituen edozein alderdi eta botere erakunderekin,delegaziorekin eta sumisioarekin amaitu beharra dago! Aurkitu gai-tezen gu geu eta gutarrak Kapitallismoa amaitu eta desbideratze-ko, historiaren norabidea aldatuz! Behintzat, ez gara saiatu barikgeratuko, nahiz eta agian ez dugun gure helburua lortuko.

    Ez da AHTa soilik! Mundua ulertzeko era bat da! Autoorgani-zazioa eta ekintza zuzena!

    Durangaldeko Asanblada Antidesarrollista

    Mikel Deuna dantza taldearen idatziarierantzuna Ez dut ohiturarik hedabideen bitartez polemiketan sartzeko gaiak ezta-baida sakona eta sosegatua behar duenean, bestela, norberaren iritziamuturreratzea baino ez da-eta lortzen. Hala ere, Mikel Deuna dantzataldeak adierazitako gauza batzuk zehaztea nahiko nuke.

    Lehenengo eta behin, eta horrela jakinarazi nien beraiei, San Migeleguneko gertaera umekeria eta lekuz kanpokoa iruditu zitzaidan. Nahiizanez gero, egonezin hori, horretarako arrazoiak baleude, aurretiazjakinarazi ziezadaketen. San Migel eguna eta plaza (nahiz eta zilegiz-koak izan) aldarrikapen-bozgorailu moduan erabiltzea “abantailazjokatzea” da, ez baitu ihardespenerako aukerarik ematen. Ultimatu-mak eta mahai gainean emandako ukabilkadak ez dira biderik egokie-nak gatazkak konpontzeko.

    Mikel Deuna dantza taldearen idatziak ez du inondik inora aipa-tzen gai honi buruz aspaldian hitz egiten gabiltzala, eta dantzariekinekainean ere batzartu ginela. Kontua da jarrera maximalistak aukera-tzen direnean konponbidea ez dela erraza izaten.

    Udalak ahalegin handiak egin ditu Iurretako elkarte ezberdinekleku duin eta egokia izateko, eta, hartara, Goiuria Kultur Gunea jaiozen. Mikel Deuna dantza taldeari, elkarrekin izandako batzarretan, Goiu-ria Kultur Guneari aukera bat emateko eskatu diogu, gainerako elkar-teekin batera. Gure aldetik, proposamena ere aurkeztu diegu: dantzasaioak egiteko Goiuria Kultur Gunea erabiltzea, eta euren tresnak IMI-ko lokaletan gordetzea.

    Dantzarien arabera, espazio, ordutegi, kokaleku... eta hainbat ara-zo mota dago. Ez naiz beraien erreserbak baloratzen sartuko, baina argiutzi nahi dudana ondokoa da: elkarte guztiekin batu eta arazoak kon-pontzen saiatu gara, denon artean, baliabideak eskasak direnean,denon artean elkarbanatu egin behar direla kontuan harturik. Zer ger-tatuko litzateke Iurretako elkarte bakoitzak berarentzako lokala eska-tuko balu?

    Jakin badakigu Goiuria Kultur Guneak ez dituela baldintza guztiakbetetzen, baina 230 m2-ko lokalak batzar gelak, lanerako gelak, erabi-lera anitzeko 40m2-ko bi gela, dutxak, bainuak... ditu. Ordutegia goi-zeko 8:00etatik gaueko 22:00ak artekoa da, astelehenetik igandera arte,eta, gainera, irizpide malguak aplikatzen dira.

    Dantzariek adierazi dute lokal barik daudela eta Udala ez dela inpli-katu zeregin horretan, eta hori ez da egia. Egoismo kutsua ez ezik, herria-rekiko eta beste elkarteekiko elkartasun eza eta konpromiso falta erenabaria da. Herriak beste gabezia batzuk ere baditu, eta Udalak geroeta eskasagoak diren baliabideak modu egokian eta arrazionalean era-biltzen saiatu behar du.

    Bolatokiari dagokionez, momentu honetan, ekintza anitzeko tres-nak gordetzeko erabiltzen ari gara; eszenatokiak, hesiak, aulkiak, bes-teak beste (Udala ere lokal faltan dabil). Bolatokia erabiltzea aipatu genuen,material guztia batuko zuen pabilioi bat edukitzeko asmoa geneuka-lako epe laburrean. Tresnak leku berri eta bakarrean gordetzeko asmoa,ordea, atzeratu egingo da krisialdiak eragina izan baitu Udalean ere.

    Prest nago hitz egiteko eta akordioetara heltzeko. Beti ere, kontuanizanda gure lehentasunak herriaren onura eta beharrizanak direla, etabaliabideak horietara bideratu behar ditugula.

    Iñaki Totorikaguena Sarrionandia - Iurretako alkatea

    Urriak 13an iurretarrok ezin dogu gaixotu Dagokionari: Aldez aurretik esan,ez nagoela norbanakoek jai har-tzeko duten eskubidearen aurka.

    Urriak 13. Iurretako anbulategira behin eta berriz deitu arren,ez dit inork erantzuten. Horren aurrean bertara hurbiltzea pentsa-tu dut kontsultarako ordua hartzeko, eta nire sorpresarako, itxitaaurkitu dut anbulategia. Zer egun da gaur ba? Pentsatu dut nireki-ko, eta orduan konturatu naiz gaur San Fausto dela, ondoko herri-ko patroia. Horregatik ote dago itxita anbulategia? Bai, antza, horiesan dit batek baino gehiagok. Banekien Urriaren 12a jai inposatuazela euskaldun askorentzat; ez nekiena zen San Fausto ere inposa-tuko zigutenik gauza batzuetarako. Nire desadostasuna adierazi nahidut idatzi honen bitartez, ea dagokionak zerbait egiten duen. Bes-te barik, ondo pasatu Sanfaustoetan, nahi duenak nahi duelako...

    Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” - Iurreta

  • Anbulatorio Zaharrean. Mugarraodol-emaile elkarteak deituta.

    ›› Ludotekan izena emoteko, urriaren30a bitartean (94 466 91 54 / [email protected]).

    IURRETA›› Anderebideren batzar nagusia,

    urriaren 23an, 19:30ean, Ibarretxekultur etxean. Bazkideendako deia.

    ›› Nafarroa Oinezera joatekoautobusa, urriaren 18an,09:00etan, Andaparapen.

    ERAKUSKETABERRIZ›› ‘FDV’. Fernando de Vicenteren

    margoak. Urriaren 16tik azaroaren1a bitartean, Kultur Etxean.

    DURANGO›› ‘Lau oinak emanda Bertsolaritzari

    lau begirada’, urriaren 18a artean,San Agustin kulturgunean.

    ›› ‘Durango Uria’ 9. MarrazkiLehiaketara aurkeztutako lanak,urriaren 18a arte, Ezkurdiko aretoan.

    ›› Marrazkiak etamargoak. J.R. Isusi Renteria.Urriaren 25a arte,Arte eta HistoriaMuseoan. Baita Sanfaustoetarako aurkeztutakokartel iragarleen erakusketa be.

    ELORRIO›› ‘Basoaren azala’. Argazkiak.

    Urriaren 14an hasita, Iturri kulturetxean.

    ZORNOTZA›› Gorka Azaolaren margoak.

    Urriaren 31 arte, Zelaieta zentroan.

    IKASTAROAKABADIÑO›› ‘Sexuaz hitzegingo?’. Urriaren

    23tik abenduaren 18ra, barikuetan,18:00etatik 21:00etara. Izenaemoteko Errota edo Txanportakultur etxeetan.

    BERRIZ›› Feminismoari buruzko tailerra,

    azaroaren 27a arte, barikuetan,16:30etik 18:30era, Kultur Etxean(94 682 40 36 / 94 682 45 84).

    ›› Sabel dantza. Izena emotekourriaren 16a arte, Kultur Etxean.Salsa, Euskal Dantzak etakeramika ikastaroetan partehartzeko, urriaren 22a arte.

    ›› Nagusiendako apaingarrientailerra, urriaren 15etik abenduaren17a arte, 18:30etik 20:30era,Jubilatuen Etxean.

    DURANGO›› Zaindu egitasmoa:

    Mendekotasuna daukien adinekoen zaintzaileei zuzendutako prestakuntzaikastaroa: Norbere burua zaintzea+ Erlaxazino tailerra. Urriaren 16aarte emon leiteke izena, UdalekoAdinekoen Egoitzan (94 603 00 46).

    ›› Euskal Dantzak. Martitzenero,19:30etik 21:00etara, Platerue-nean. AIKO taldearen eskutik.

    ›› Adinekoendako urte guztiko etaikastaro laburrak. Urrian hasita.Adinekoen Udal Egoitzara jo leiteke(94 620 03 21 / 94 603 00 00luzapena: 1710). Tailer psikosoziala, urriaren 20tikekainaren 29a arte, martitzen etaeguenetan, 10:00etatik 12:00etara,Adinekoen Udal Egoitzan.

    ELORRIO›› Dantza ikastaroak: dantza

    modernoa, sabel dantza, aretodantzak eta Karibeko dantzak.Urrian hasita, 10:00etatik 12:00etara, Iturri kultur etxean (94 603 20 32).

    ERMUA›› Kantu tailerra (Amaia Zubiria),

    azaroaren 2anhasita. Izen-emotea,urriaren 19tik26ra, Lobianokulturgunean. Euskal Birusakeratuta (943 179 350 /[email protected]).

    IURRETA›› ‘Bularretik mintzora’: urriaren

    20an, 17:30ean, hezitzaileendako;21ean, 18:00etan, familiarendako,Liburutegian (94 681 27 26/[email protected].

    ZORNOTZA›› ‘El sonido y la vibración como

    expresión en la creatividad y enla salud’ (Carmen Romanelli).Urriaren 17an, 10:30etik 20:30era,Zelaieta zentroan. FibromialgiadunEmakumeen Elkarteak eratuta.Izena-emotea Zelaieta zentroan.

    IPUINAKZORNOTZA›› Ipuin kontalaria, urriaren 17an,

    12:00etan, Liburutegian.

    JAIAKDURANGO

    Sanfaustoak›› DYAren ate irekiko jardunaldia,

    urriaren 16an,17:00etan,Ezkurdin. ‘On eginmon amour’(Teatro Salitre-Teatro Mutante) kale antzerkia,18:30ean, Andra Marian, eta,‘Kapzuloa’ performancea(Koyame), San Agustinen(19:00etan, 20:00etan, 22:00etaneta 23:00etan be bai).

    ›› ‘Balzac y la pequeña costurera’pelikula, urriaren 16an, 19:30ean,San Agustin kulturgunean. Uztartuzelkartearen eskutik. Neskenfanfarrea, 20:30ean, AldeZaharrean; 22:00etan, Ezkurdin,Aiko dantza taldeagaz erromeria.

    ›› Bertso Jazz, urriaren 16an,

    22:30ean, Andra Marian. Tres 41+ The Riff Truckers + Lor,22:00etan, Txosnagunean.

    ›› Bilbo metropoliko lurralde zatiplanari buruzko berbaldia, urriaren16an, 17:30ean, Sapuetxegaztetxean; 21:00etan, kontzertua:Terror y miseria + Gorroto.

    ›› Diana txistulariekin, urriaren 17an,07:00etan. ‘Zezenak dira’sokamuturra, 07:30ean. Tabiramusika bandagaz kalejira,10:00etan, San Fausto auzoan(Alde Zaharretik Ezkurdira,11:00etan); 11:45ean, emonaldia,Josemiel Barandiaran egoitzan.

    ›› Nekazaritza Azoka, urriaren 17an,11:00etan, Merkatu plazareninguruan. Baita Bizkaiko ArtzainGazta Txapelketa be. AndraMarian, umeendako mozorrotailerra Txatxilipurdi taldeagaz.

    ›› Skate erakustaldia, urriaren 17an,11:00etatik 19:00etara, Ezkurdin.BBK Skate eskolaren eskutik.

    ›› VI. San Fausto Graffiti Lehiaketa,urriaren 17an, 12:00etan, Ezkurdin;sari banaketa, 19:00etan. Zo Zongótal