2. ikasgaia - nazioarteko erantzukizuna (i)
TRANSCRIPT
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
1/8
Nazioarteko Erantzukizuna (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
13
Bigarren Ikasgaia
Bigarren ikasgai
honetan, Nazioarteko
legez-kontrako egintza
baten aurrean,
Estatuek izango duten
erantzukizuna
aztertzen hasiko gara.
Horretarako, baliagarri
izango zaizkigu
Nazioarteko Zuzenbide
Komisioaren bi
proiektu gai honen
ingurukoak. Estatuaren
erantzukizuna zein
kasutan ematen den etanazioarteko ez-
zilegitzat zer jotzen den
aztertuko dugu ere.
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
2/8
2. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
14
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
3/8
Nazioarteko Erantzukizuna (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
15
2. Ikasgaia: Nazioarteko legez kontrakoegintza baten aurrean nazioarteko
erantzukizuna (I)
Ikasgai honetatik aurrera, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko arlo materialean sartuko gara,
lehen gauza nazioarteko erantzukizuna aztertuko dugularik, hau da, zer gertatzen den
nazioarteko arauak bortxatzen direnean.
2.1 Nazioarteko Legez kontrako egintza. Alderdi orokorraEstatuek arauak ematen dizkiote bere buruari, erantzukizuna beren kontra ematen da.
Estatuek, beraz, ez dute inoiz erantzukizun hori garatu nahi.
Garapen historiko hori XX. Mendetik aurrera egiten hasi zen Harvard unibertsitatearen esku,
kodifikazio pribatu baten bidez. Baina 50eko hamarkada arte ez da inolako saiakera ofizialik
egin nazioarteko erakundeetan. Kodifikaziora zuzendutako komisioak, 50eko hamarkadan
hartuko du bere gain lan hori. Ponente bat izendatu zuten azterketa bat burutzeko gaiaren
inguruan, zeina 2001. urtea arte ez zen amaitu, zeina proiektu bat eman zuen, gaur egun
indarrean oraindik ez dagoelarik: Proyecto de artculos sobre la responsabilidad del Estado por
hechos internacionalmente ilcitos
Honek esan nahi du trataturik ez dagoela baina ohituraren bitartez aplikatu beharko da
estatuen nazioarteko erantzukizuna. Estatuak ez dira erantzukizuna sendotzearen alde egongo
eta beraz, zaila da tratatu proiektu hori aurrera eramatea.
Momentuz, proiektu hori izango da ohitura baten isla besterik ez, indarrean ez baitago eta
beraz, ezin da erabili Auzitegien aurrean.
50 urte horietan egin dena da, oinarri batzuen garapena, erantzukizuna sortzeko zein oinarri
hartu behar diren kontutan, hain zuzen:
Errua erantzukizunaren oinarri. Arriskua erantzukizunaren oinarri. Honen adibide, estatuek espaziora bidaltzen
dituzten nabe eta sateliteak erortzea. Berez, erruduna ez den portaera bat burutzen
dute estatuek, baina bidalitako estatuak arrisku bat sortu du ekintza hori burutzean
eta beraz, bere gain eroriko da erantzukizuna. Beraz, guzti hau oso subjektiboa denez,
nazioarteko komisioak hurrengo oinarria ezarri zuen, berez objektiboena zelako.
Egitate ez-zilegia erantzukizunaren oinarri. Oinarri objektiboena denez, NazioartekoKomisioak ezarri zuen erantzukizuna egongo dela araua bortxatzen denean. Hau da,
ekintza ez-zilegi bat burutzen denean.
Behin hori zehaztuta, erabaki beharko da zein den erantzule. Izan ere, historikoki estatuak
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
4/8
2. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
16
besterik ez ziren erantzule, baina gaur egun, estatuekin batera Nazioarteko Erakundeak daude,
pertsonalitate juridiko propioa garatu dutenez eta horiekin batera, gizabanakoak ere izango
dira erantzule. Azken kasu horretan, Nazioarteko Erakundeak baino lehen izan ziren erantzule.
Estatuek badakite, estatuburuak eta gobernuburuek immunitatea dutela. Baina II. Mundu
gerraz geroztik, nazioarteko kriminalak daudela onartu zen. Gaur egun Nazioarteko Auzitegi
penala sortu da, zeinean gizabanakoak epaitzen dira.
Herriei dagokionez, erabaki behar da erantzule diren edo ez. Izan ere, autodeterminazio
eskubidea izango dute baina oraindik, ezin zaie erantzukizunik galdatu.
Nazioarteko Zuzenbidearen Komisioaren proiektuaren 2. artikuluak xedatzen du zer den
nazioarteko legez kontrako ekintza. Bi elementu bereizten dira hemen:
Elementu subjektiboa. Egozgarri zaion portaera bat. Zenbait kasutan, pertsonakburututako ekintzak estatuaren erantzukizuna dira, adibidez, militarrak beren
funtzioen egikaritzan burutzen dituztenak. Beraz, gizabanakoek burututako ekintzakestatuari lotuta egon behar dira erantzukizuna estatuari eskatu ahal izateko. Aipatu
beharra dago estatuek burututako ekintzak, beti pertsonen bitartez burutuko dituzte.
Elementu objektiboa. Nazioarteko arau baten urrapena. Pertsonek burututakoekintzak nazioarteko arau bat bortxatu behar dute.
Aipatutako elementuak proiektuan barneratzen direnak dira, baina Doktrinak beste bat aipatu
izan du: kaltea, lehen aipatu duguna. Izan ere, adibidez, estatu batek jaurtigailu bat espaziora
bidaltzeak ez du suposatzen arau baten urrapena, baina erantzukizuna galdatu beharko
litzateke eragindako kalteengatik. Beraz, azken elementu hau ezingo litzateke aurreko biei
gehitu, ez bailuke zentzurik izango.
Hau konpontzeko, beste proiektu bat sortu da, Proyecto de artculos sobre prevencin del
dao transfronterizo resultante de actividades peligrosas. Proiektu honen arabera, zenbait
ekintza arriskutsuak badira eta kalte bat sortzen badute estatuen mugetatik kanpo,
erantzukizuna sortuko da.
2.2 Elementu Subjektiboa: Estatuaren Egintza. Portaera Estatuari EgozteaElementu subjektiboaren osagaiak honako hauek izango dira: alde batetik, akzio bat edo ez-
egite bat egongo da. Bestetik, estatuaren egozgarritasuna izango genuke. Azken kasu horretan,
aipatu beharra dago proiektuaren 4. artikulua, zeinak xedatzen duen estatuen organoko
jarduerak izango direla estatuaren erantzukizuna ekarriko dutenak. Beraz, estatuko organo den
pertsona edo pertsona talde baten edozein ekintza Estatuaren erantzukizuna izango da,
printzipioz behintzat. Hau izango da arau orokorra. Hona hemen artikuluaren erredakzioa:
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
5/8
Nazioarteko Erantzukizuna (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
17
Proiektuaren 5, 6 eta 7. artikuluetan, supostu berezi batzuk aurreikusten dira, estatuaren
erantzukizuna guztiz zehazteko.
5. artikuluaren arabera, estatuko organoa ez den norbaitek, funtzio publikoak betetzen ari
bada, funtzio horien egikaritzan burutzen dituen ekintzak Estatuaren erantzukizuna izango da.
Adibidez, Estatuak erabakitzea berea den funtzio bat enpresa pribatu baten esku uztea. Kasu
horretan, enpresak burutzen dituen arau-hausteak Estatuaren erantzukizuna izango da. Hau
da, estatuaren izenean ari diren enpresa pribatuak, Nazioarteko arau bat bortxatuz gero,
erantzukizuna Estatuarentzat izango da. Honen adibide garbi bat Ameriketako Estatu Batuen
saiakerak izan dira erantzukizuna indibidualizatzeko nahian. Hau da artikuluak zehazki
xedatzen duena:
6. artikuluari jarraiki, Estatuaren ekintzatzat hartuko da, estatu batek bere organo bat beste
estatu baten esku uzten duenean, azken hori ez-zilegi bat burutzerakoan bere erantzukizuna
izango da, nahiz eta organoa beste estatuarena izan, bigarren estatuaren izenean arituko
bailitzateke. Artikuluak honela dio zehazki:
Artculo 4.- Comportamiento de los rganos del Estado
1. Se considerar hecho del Estado segn el derecho internacional el
comportamiento de todo rgano del Estado, ya sea que ejerza funciones legislativas,ejecutivas, judiciales o de otra ndole, cualquiera que sea su posicin en la
organizacin del Estado y tanto si pertenece al gobierno central como a una divisin
territorial del Estado.
2. Se entender que rgano incluye toda persona o entidad que tenga esa condicin
segn el derecho interno del Estado.
Artculo 5.- Comportamiento de una persona o entidad que ejerce atribuciones del
poder pblico.
Se considerar hecho del Estado segn el derecho internacional el comportamiento de
una persona o entidad que no sea rgano del Estado segn el artculo 4 pero est
facultada por el derecho de ese Estado para ejercer atribuciones del poder pblico,
siempre que, en el caso de que se trate, la persona o entidad acte en esa capacidad.
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
6/8
2. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
18
7. artikuluak dionaren arabera, estatuko organo bat, bere funtzioetatik harago doanean
(adibidez, presondegi bateko funtzionario bat presoak torturatzea), hau da, gehiegikeriak
egiten dituztenean, erantzukizuna ere Estatuarentzat da. Artikuluak dio, beraz, naiz eta
organoak bere funtzioetatik harago joan, Estatuaren ardura organo horiek kontrolatzea denez,
erantzukizuna Estatuarentzat izango da, beti ere gehiegikeriak bere funtzioen egikaritzan emanbadira. Hona hemen artikuluak zer dioen:
Estatu baten nazionalitateko partikularrak edo partikular taldeak burututako ekintzak ere
Estatuaren erantzukizuna izan daiteke. Izan ere, 8. artikuluari jarraiki, pertsonak estatuaren
gidaritzapean daudenean Estatuari egotziko zaio erantzukizuna. Honen adibide garbi bat,
Nikaragua v. AEB kasuan egon ziren kontrak izango dugu. Hona hemen artikuluak zer dioen:
9. artikuluari jarraiki, pertsona edo pertsona-talde batek, autoritate ofizialik ez dagoen
egoeretan, funtzio horiek betetzen duen edonor, Estatuaren izenean ari dela ulertuko da eta
Artculo 6.- Comportamiento de un rgano puesto a disposicin de
un Estado por otro Estado
Se considerar hecho del Estado segn el derecho internacional el
comportamiento de un rgano puesto a su disposicin por otro
Estado, siempre que ese rgano acte en el ejercicio de atribuciones
del poder pblico del Estado a cuya disposicin se encuentra.
Artculo 7.- Extralimitacin en la competencia o contravencin de
instrucciones
El comportamiento de un rgano del Estado o de una persona o
entidad facultada para ejercer atribuciones del poder pblico se
considerar hecho del Estado segn el derecho internacional si tal
rgano, persona o entidad acta en esa condicin, aunque se
exceda en su com etencia o contraven a sus instrucciones.
Artculo 8.- Comportamiento bajo la direccin o control del Estado
Se considerar hecho del Estado segn el derecho internacional el
comportamiento de una persona o de un grupo de personas si esa persona
o ese grupo de personas acta de hecho por instrucciones o bajo la
direccin o el control de ese Estado al observar ese comportamiento.
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
7/8
Nazioarteko Erantzukizuna (I)
2012-2013
Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II
19
beraz, arau-hauste baten aurrean estatua izango da erantzule. Hauxe da artikuluaren
erredakzioa:
10.artikuluaren arabera, talde Iraultzaileak gobernuarekin egingo balira, beraiei eskatuko zaie
erantzukizuna, estatu berri gisara. Hau arazoak planteatzen ditu baina bide bakarra izango da
horrelako kasuetan erantzukizuna norbaiti eskatzeko.
Azkenik, 11. artikuluak dioen moduan, estatu batek bere burua erantzukizuna hartuko balu,
beregain eroriko da erantzukizuna, besterik gabe.
2.3 Elementu Objektiboa: arau-haustearen jatorri eta izaera.Edozein araua haustea berekin ekarriko du nazioarteko erantzukizuna, edozein delarik
nazioarteko ohitura eta zein arau mota den. Baina hemen sor daitekeen zalantza da, ea
edozein arau bortxatzeak erantzukizun maila bera dakarren. Izan ere, ez dago Kode Penalik
nazioarteko ordenamenduan (normala den moduan, denbora ikaragarria hartuko bailuke eta
gainera, estatuek jada bere barne ordenamenduetan arazoak dituzte, beraz batasuna
ezinezkoa da).
Jakin beharreko gauza bakarra erantzukizuna sortzen dela izango da, eta ondoren ikusiko da
erantzukizunaren norainokoa kasuz-kasu. Beraz, momentuz dakigun gauza bakarra
erantzukizuna sortzen dela izango da.
2.3.1 Denbora elementuaAtzera eraginkortasun eza, segurtasun juridikoa dakar berekin. Hau nullum crime sine lege
printzipioan oinarritzen da.
Kontutan hartu beharko da bortxapen momentua eta iraupena. Izan ere, hau atzera
eraginkortasun printzipioa zalantzan jar dezake. 14.artikuluak honela dio, honen inguruan: ez
zilegi bat momentu konkretu batean edo denboran zehar iraunkorra izan daiteke. Ez-zilegia ez-
iraunkorra izan daiteke naiz eta bere ondorioak denboran zehar iraun.
Artculo 9.- Comportamiento en caso de ausencia o defecto de las autoridadesoficiales
Se considerar hecho del Estado segn el derecho internacional el
comportamiento de una persona o de un grupo de personas si esa persona o ese
grupo de personas ejerce de hecho atribuciones del poder pblico en ausencia o
en defecto de las autoridades oficiales y en circunstancias tales que requieren el
e ercicio de esas atribuciones.
-
7/28/2019 2. Ikasgaia - Nazioarteko Erantzukizuna (I)
8/8
2. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
azioarteko Zuzenbide Publikoa II
20
Ekintza iraunkorrak denboran bortxapena mantentzen dutena izango dira. Honek,
aurrekoekiko desberdintasuna dute. Izan ere, ekintza ez-iraunkor batean, ekintza eman den
momentuan jakina da zein den aplikagarri den zuzenbidea eta besterik ez. Aldiz, irauten duen
bitartean, zuzenbidea gogortzen bada, arau gogorragoak aplikagarri izango dira.
Ez-egiteko portaerei dagokionez, esan beharra dago estatuek badaukatela zenbait obligazio
(adibidez atzerriko enbaxadak babestea), eta beraz, horiek ez betetzea ez-zilegitzat hartuko da.
15. artikuluari jarraiki, zenbait kasuetan ez-zilegiak konplexuak dira, egitate desberdinez
osatuta dagoelarik. Kasu horietan, ez-zilegi internazional bat eman dela ulertzen den arte,
beste zenbait ez-zilegi ematen joan dira (genozidioaren adibidea) eta denbora iraupena,
hasieratik kontatuko da. Noski, ez-zilegia dagoela erabakitzen den momentutik aurrera ere
iraupena mantenduko da.