18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan …...18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen...

3
1(3) Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes. Dirección de Servicios. Órgano Estadístico Específico Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Telf. 945 01 64 26 – Fax 945 01 64 07 2009/06/16ko prentsa-oharra ETXEBIZITZEN BEHARREI ETA ESKARIARI BURUZKO INKESTA (EBEI ) 2008 18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan sartzeko beharra dauka Euskal Autonomia Erkidegoan 128.700 etxebizitzek dute birgaitze-lanen beharra, etxebizitza horien titularren esanetan, eta etxebizitza horiek etxebizitza nagusi guztien % 15,5 dira Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak kudeatutako 2008ko Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen beharrei eta eskariari buruzko inkestatik ondorioztatu da, halaber, EAEko etxekoen unitateen % 4,9k —40.900, gutxi gorabehera— etxebizitza aldatu behar duela; zazpitik batek baino pixka bat gehiagok (% 15,5), aldiz, zera adierazi du, bere etxebizitzak 3.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko birgaitze-lanak behar dituela elementu propioetarako. 2008an, 18-44 urteko 74.500 herritarrek lehen etxebizitzan sartzeko eskaera egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta kopuru hori % 10,2 txikiagoa da joan den urtearen aldean. Hiru arrazoi nagusi daude 2006tik 2007ra bitarte neurtutakoaren —% 10,7— parekoa den murrizketa horren atzean: gazte kopurua jaitsi izana, joan den mendeko 80ko eta 90eko urteetako jaiotze-tasa txikiaren ondorioz; lehen etxebizitza batean sartu direnen gorakada; eta langabezia igo izana, eta, ondorioz, kasu askotan, diru-sarrerak murriztu edo desagertu izana. Etxebizitza batean sartzeko beharra zehazteko, diru-sarrera propioak edukitzea jarri da baldintza gisa. Bizkaian eta Araban lehen etxebizitzaren eskaria % 15,7 eta % 11,5 jaitsi da, hurrenez hurren, 2007tik 2008ra bitarte. Gipuzkoan, aldiz, eutsi egin diote eskariari Diru-sarrerak dituzten 18-44 urteko arabarrek 10.900 etxebizitza eskatu dituzte 2008an, 2007an baino 1.400 gutxiago. Bizkaitarrek, aldiz, 39.000 eskatu dituzte, hau da, 7.200 gutxiago, eta, azkenik, aipatzekoa da lehen etxebizitzaren beharra duten gipuzkoarrek 2007ko kopuruari eutsi diotela ia-ia 2008an: 24.400 etxebizitza eskatu dituzte guztira. Lehen etxebizitza eskatu duten hirutik bik baino pixka bat gehiagok guraso- tutoretzaren emantzipazioa aipatu dute arrazoi nagusitzat —% 69,1—. Heren batek baino pixka bat gutxiagok —% 27,6—, aldiz, ezkontzeko edo bikotekidearekin bizitzeko bilatzen dute etxebizitza.

Upload: others

Post on 13-Jul-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan …...18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan sartzeko beharra dauka Euskal Autonomia Erkidegoan 128.700 etxebizitzek

1(3) Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes. Dirección de Servicios. Órgano Estadístico Específico

Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Telf. 945 01 64 26 – Fax 945 01 64 07

2009/06/16ko prentsa-oharra

ETXEBIZITZEN BEHARREI ETA ESKARIARI BURUZKO INKESTA (EBEI ) 2008

18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan sartzeko beharra dauka Euskal

Autonomia Erkidegoan 128.700 etxebizitzek dute birgaitze-lanen beharra, etxebizitza horien titularren esanetan, eta etxebizitza horiek etxebizitza nagusi guztien % 15,5 dira

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak kudeatutako 2008ko Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen beharrei eta eskariari buruzko inkestatik ondorioztatu da, halaber, EAEko etxekoen unitateen % 4,9k —40.900, gutxi gorabehera— etxebizitza aldatu behar duela; zazpitik batek baino pixka bat gehiagok (% 15,5), aldiz, zera adierazi du, bere etxebizitzak 3.000 euro baino gehiagoko aurrekontuko birgaitze-lanak behar dituela elementu propioetarako.

2008an, 18-44 urteko 74.500 herritarrek lehen etxebizitzan sartzeko eskaera egin dute Euskal Autonomia Erkidegoan, eta kopuru hori % 10,2 txikiagoa da joan den urtearen aldean. Hiru arrazoi nagusi daude 2006tik 2007ra bitarte neurtutakoaren —% 10,7— parekoa den murrizketa horren atzean: gazte kopurua jaitsi izana, joan den mendeko 80ko eta 90eko urteetako jaiotze-tasa txikiaren ondorioz; lehen etxebizitza batean sartu direnen gorakada; eta langabezia igo izana, eta, ondorioz, kasu askotan, diru-sarrerak murriztu edo desagertu izana. Etxebizitza batean sartzeko beharra zehazteko, diru-sarrera propioak edukitzea jarri da baldintza gisa. Bizkaian eta Araban lehen etxebizitzaren eskaria % 15,7 eta % 11,5 jaitsi da, hurrenez hurren, 2007tik 2008ra bitarte. Gipuzkoan, aldiz, eutsi egin diote eskariari

Diru-sarrerak dituzten 18-44 urteko arabarrek 10.900 etxebizitza eskatu dituzte 2008an, 2007an baino 1.400 gutxiago. Bizkaitarrek, aldiz, 39.000 eskatu dituzte, hau da, 7.200 gutxiago, eta, azkenik, aipatzekoa da lehen etxebizitzaren beharra duten gipuzkoarrek 2007ko kopuruari eutsi diotela ia-ia 2008an: 24.400 etxebizitza eskatu dituzte guztira.

Lehen etxebizitza eskatu duten hirutik bik baino pixka bat gehiagok guraso-tutoretzaren emantzipazioa aipatu dute arrazoi nagusitzat —% 69,1—. Heren batek baino pixka bat gutxiagok —% 27,6—, aldiz, ezkontzeko edo bikotekidearekin bizitzeko bilatzen dute etxebizitza.

Page 2: 18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan …...18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan sartzeko beharra dauka Euskal Autonomia Erkidegoan 128.700 etxebizitzek

2(3) Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes. Dirección de Servicios. Órgano Estadístico Específico

Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Telf. 945 01 64 26 – Fax 945 01 64 07

Lehen etxebizitza eskatu dutenen % 9,8k baino ez du alokairua hautatu

18-44 urte izaki lehen etxebizitza eskatzen dutenen ia % 60k jabetzan nahi du etxebizitza hori; % 9,8k, aldiz, alokairua nahiago du, eta % 30,6k ez du ez bata ez bestea lehenetsi.

Eskatzaile kopuru handiena 25-34 urtekoek osatzen badute ere —% 54,8—, eskatzaileen % 31,9k 18-24 urte ditu.

Behar den 1. etxebizitzaren ezaugarriak eta eskatzaileen profila. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2008. %

3 ,1

4 ,0

3 3 ,0

19 ,5

1,0

59 ,6

9 ,8

3 0 ,6

3 1,9

13 ,4

14 ,4

3 7,2

11,4

6 ,5

51,6

3 2 ,4

7,0

1,9

3 8 ,4

79 ,4

54 ,8

17,5

3 6 ,7

0 10 2 0 3 0 4 0 5 0 6 0 7 0 8 0 9 0

B EHA R D EN 1. ETX EB IZ ITZ A R EN EZA U GA R R IA K

B err ia

Erab il ia

B err ia zein erab il ia

4 0 m2 baino gut xiag o

4 1- 6 0 m2

6 1- 75 m2

76 - 9 0 m2

9 1- 12 0 m2

Jabet za

A lokairua

B at a zein best ea

1. ETX EB IZ ITZA R EN ESKA TZ A ILEA R EN PR OFILA

18 - 2 4 urt e

2 5 - 3 4 urt e

3 5 - 4 4 urt e

Ikasket ar ik gabe/ Lehen mailako ikasket ak

Lanb ide- ikasket ak

B igarren mailako ikasket ak

U nibert sit at e- ikasket ak

B est . kont ura jardut . du

Lan f inkoa du

A ld i bat erako lana du

Langabea

B est e eg oera bat ean

%

(*) % 100era iristeko falta dena “Ez daki-ez du erantzuten” atalari dagokio. Iturria: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Etxebizitzen beharrei eta eskariari buruzko inkesta

Page 3: 18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan …...18-44 urteko herritarren % 10,9k lehen etxebizitzan sartzeko beharra dauka Euskal Autonomia Erkidegoan 128.700 etxebizitzek

3(3) Departamento de Vivienda, Obras Públicas y Transportes. Dirección de Servicios. Órgano Estadístico Específico

Donostia - San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Telf. 945 01 64 26 – Fax 945 01 64 07

Azken urtean, etxebizitza aldatzeko beharra % 36,5 jaitsi da; birgaitzeko beharrak, aldiz, % 13,5 egin du gora

Etxekoen unitateen % 4,9k etxebizitza aldatzea pentsatu du (2007an baino % 36,5 gutxiago). Bestetik, etxebizitza birgaitzeko beharra nabarmen handitu da: Etxekoen unitateko 128.700 titularrek adierazi dute etxebizitzan 3.000 eurotik gorako aurrekontuko lanak egin beharko lituzketela, etxebizitzaren elementu propioetarako (2007an baino 13.500 etxekoen unitate gehiago).

GUZTIRA %

Sartzea 74.461 -8.430 -10,2

Aldatzea 40.894 -23.499 -36,5

Birgaitzea 128.669 15.273 13,5

Etxekoen unitateak 829.254 29.937 3,7

Sartzea 10.992 -1.432 -11,5

Aldatzea 6.813 -746 -9,9

Birgaitzea 18.231 4.274 30,6

Etxekoen unitateak 118.832 5.073 4,5

Sartzea 39.052 -7.247 -15,7

Aldatzea 21.714 -12.541 -36,6

Birgaitzea 71.544 8.363 13,2

Etxekoen unitateak 445.197 15.481 3,6

Sartzea 24.417 250 1,0

Aldatzea 12.367 -10.216 -45,2

Birgaitzea 38.893 2.630 7,3

Etxekoen unitateak 265.225 9.383 3,7

Aldakuntza 2007. urtearen aldean2008

ETXEBIZITZEN BEHARREI ETA ESKARIARI BURUZKO INKESTA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Euskal Autonomia Erkidegoa

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Iturria: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Etxebizitzen beharrei eta eskariari buruzko inkesta Informazio gehiago nahi izanez gero: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Zerbitzu Zuzendaritza. Berariazko Estatistika Organoa Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz Harremanetarako: Edurne Domingorena Tel. zk:+34-945-01 97 12 Fax zk.:+34-945-01 64 07 Prentsa-oharrak Interneten: http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2190/es/ WEB HELBIDEA: http://www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net/r40-2190/es/