12 izaro unibertsoa 2015 16

24
Izaro Valverde LH5A

Upload: ikasbideikastola

Post on 08-Feb-2017

1.678 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Izaro Valverde LH5A

Page 2: 12 izaro unibertsoa 2015 16

“Existitzen den guztia da unibertsoa”

“Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da.”

Page 3: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Baina ba al dakizu zer diren astroak ?Astroak zeruko berezko gorputzak dira ,hala nola izarrak.

EGUZKIA

Page 4: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Duela (15.000.000.000.urte) unibertso osoko materia guztia elkarrekin zegoen juntu puntu minimo bat zen guztia,gero leherketa handi bat egon zen eta leherketa ondorioz:izarrak, planetak, sateliteak,kometak,etab. sortu ziren.

Page 5: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Galaxiak,unibertsoan zehar dauden izar multzoak dira.Gure galaxia Esne-Bidea deitzen da. Kiribila da.Galaxiak 4 multzotan sailkatzen dira : barradunak, kiribilak, irregularrak eta eliptikoak.

Page 6: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Izarrak berezko argia duten astroak dira.

Page 7: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Izarrak hidrogenoz eta bestelako gasez osaturik daude, eta horien erreakzioen ondorioz sortzen dira beroa eta argia.

Page 8: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Eguzkia ere izar bat da.

Page 9: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Izarren arteko distantziak oso handiak dira eta horiek neurtzeko unitatea berezi bat erabiltzen da, argi –urtea.

Page 10: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Definizioa : Konstelazioak zerua zatitzeko erabiltzen diren sistemak dira.

II. mendean, Ptolomeo greziar astronomoak 48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren arteko marra batzuk asmatuta irudiak eginez.

Ezagunena:Orion edo Ehiztaria  konstelazio nabarmenena da. Zeru-ekuatorean kokatuta dago, eta beraz, munduko edozein lekutatik ikus daiteke. 

Page 11: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Zulo beltzak:Unibertsoan dauden objekturik bitxienak omen dira. Inork ez ditu inoiz ikusi, baina, astronomoek diotenez, hor daude. Oso eremu txikiak dira, eta inguruan grabitate-indar izugarria eragiten dute; den-dena erakartzen omen dute, baita argia ere.

Quasarrak: zulo beltz handiak dituzte galaxien erdiko guneak dira. Pisu ikaragarria dute, oso argitsuak dira eta gure inguruko galaxiak baino askoz ere urrutirago daude.

Page 12: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Eguzki-Sistema, Eguzkiaren inguruan sortutako planetek eta beste gorputz espazial batzuen sistema da. Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Izar horren inguruan biraka dabiltza zortzi planeta, horien sateliteak, asteroideak, kometak, meteoritoak eta planeta arteko gas eta hautsak.Planetak izar baten inguruan orbitetan dauden objektu handiak dira. Ez dute berezko argirik, baina izarren argia islatzen dute.Eguzki-Sisteman 8 planeta daude. Bi taldetan sailka daitezke - Barne-planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira-Kanpo-planetak: Jupiter,Saturno,Urano,eta Neptuno.

Page 13: 12 izaro unibertsoa 2015 16
Page 14: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Espazioko gorputz guztiek grabitate-indarra egiten dute. Zenbat eta handiagoa izan objektua, orduan eta grabitate-indar handiagoa eragiten du. Adibidez, Lurrak gu erakartzen gaitu. Horrela ez balitz, espazioan noraezean ibiliko ginateke. Eguzki-Sistema ere grabitazioari esker dago orekan. Grabitazio nagusia Eguzkiak sortzen du, sistema osatzen duten astro guztietatik handiena baita, eta, bere grabitate indarraren ondorioz, astro guztiek haren inguruko orbitan ibiltzen dira.

Page 15: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. Planetek bezala, horiek ere ez dute berezko argirik. Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, berriz, bat bera ere ez dute, eta beste batzuek asko dituzte; Saturnok, adibidez 18 ditu.Neurri eta forma askotako ilargiak daude.

Page 16: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Asteroideak Marte eta Jupiterren

arteko asteroide-gerrikoa osatzen dute. Forma irregularreko gorputz txiki harritsuak dira.

Page 17: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Meteoro edo izar iheskorrak ez dira benetako izarrak, objektu askoz ere txikiagoak baizik. Meteoritoa izugarrizko abiaduran sartzen da atmosferan, eta asko berotzen da.

Page 18: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Kometak zeruan noizean behin agertzen diren gorputz argidunak dira. Halley Kometa 76 urtean behin hurbiltzen da Eguzki aldera.

Page 19: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Lurra Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta da. Berezia da, bertan gu bizi garelako, eta bertan ura eta oxigenoa daudelako.

Page 20: 12 izaro unibertsoa 2015 16

1. Errotazioa. Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabil. Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu, eta mugimendu horren eraginez bereizten dira gaua eta eguna.2. Translazioa. Lurra Eguzkiaren inguruan ere mugitzen da. Mugimendu horri translazioa deitzen zaio, eta urtaroak eragiten ditu. Lurrak 365 egun 6 ordu eta 9 minutu behar ditu bira hori egiteko, hau da, urte betean.

Page 21: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Errotazioa Traslazioa

Page 22: 12 izaro unibertsoa 2015 16

Lurrak duen satelite bakarra da. Ilargian ez dago ez urik, ez atmosferarik, beraz ezinezkoa da bertan bizitzarik egotea.Lurrak bezala bi mugimendu ditu :-Errotazioa (28 egun)-Translazioa (28 egun)Honen ondorioz Ilargiak beti erakusten dio aurpegi berdina Lurrari.

Page 23: 12 izaro unibertsoa 2015 16
Page 24: 12 izaro unibertsoa 2015 16

EGUZKI-EKLIPSEA. Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean lerrokatzen denean gertatzen da.

ILARGI-EKLIPSEA. Lurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean lerrotzen bada, Lurraren itzalak estali egiten du Ilargia.