11.7maskotak izatea ona ote

4
Maskotak izatea ona ote? Badago jendea, bakarrik bizi dena eta norbaiten konpainia edo laguntasuna behar duena. :'(Kasu hauetan, nik uste dut, "norbait" hori maskota bat izan behar dela, nik, maskotak izatea ona dela uste duen pertsona bat naiz eta. gainera, ere dago beste jende mota (nire ustez sentimendu gabekoak) maskotak abandonatzen dutenak, eta hori oso gaizki dago. Hasteko, maskotak konpainia egiten dizute bakarrik bazaude. Ere, aspertzen bazara beraiekin jolastu ahal dezakezu edozein momentuan, horrela, zu dibertitzen zara eta maskotak ere :>>. Adibidez, pertsona zahar bat bakarrik bizitzen ari da eta oso bakarrik sentitzen da, baina egun batean maskota bat erosten du. Horrela, behintzat, ez dago bakarrik. Gainera, badago jendea abandonatzen dituztela :crazy:animaliak eta etxerik eta janaririk gabe uzten dituzte. Agian, hori egiten dute ezin dutelako beraiekin bizi edo, adibidez, alerjia ematen dietelako baina abandonatu ordez, bakarrik bizitzen ari den pertsona bati maskota eman ahal dio. Egia da, egunero hiru aldiz kanporatu behar dela (segun zein animali) eta janaria eta edaria eman behar zaiela, eta horrek azkenean, asko nekatzen eta aspertzen zaituela. Baina beraiek ezin dute hori egin; ezin dute bere hondakinak garbitu, ezin dute bere janaria prestatu, ezin dira bakarrik kanpora atera (korrearik gabe, gainera)... Ni zihur nago egin ahalko bazuten egingo zutela. Hau guztia dela eta, maskotak etxean izatea oso ona da. Baina ez dira jostailuak, hau da, ez dira abandonatu behar eta gaizki tratatu behar. Maskotak etxean izatea onuragarria da, batez ere, bakarrik bizi direnentzat. arantxa perez aguirre ______________________________________________________________________ ______ Ezin dut neure maskota arrotza gehiago zaindu. Zer egin behar dut? Espezie arrotzak, hau da, beste herrialde edo beste kontinente batzuetako animaliak natur ingurunean askatzeak ondorio txarrak izan ditzake gainerako landaredi eta faunarentzat. Egiatan, izaera “inbaditzailea” duten animalia arrotzak naturan finkatzea biodibertsitate globala galtzearen arrazoirik garrantzitsuenetako bat da. Zergatik? Espezie hauek bertokoekin lehian ari daitezkeelako baliabide beretik elikatuz, bertoko espezieak beren habitatetatik botaz, patogenoak berauei kutsatuz edo berauekin harrapari gisa jokatuz. Horren ondorioz, lurralde baten biodibertsitate naturala ahuldu egiten da. Gainera, askapen hauek eta espezie arrotzen populazioek diru-galerak ekar diezazkiekete zenbait ekoizpen-sektoreri (nekazaritzari, adibidez)

Upload: marta-ibanez-palacios

Post on 21-Apr-2015

37 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: 11.7Maskotak Izatea Ona Ote

Maskotak izatea ona ote?

Badago jendea, bakarrik bizi dena eta norbaiten konpainia edo laguntasuna behar duena. :'(Kasu hauetan, nik uste dut, "norbait" hori maskota bat izan behar dela, nik, maskotak izatea ona dela uste duen pertsona bat naiz eta. gainera, ere dago beste jende mota (nire ustez sentimendu gabekoak) maskotak abandonatzen dutenak, eta hori oso gaizki dago.Hasteko, maskotak konpainia egiten dizute bakarrik bazaude. Ere, aspertzen bazara beraiekin jolastu ahal dezakezu edozein momentuan, horrela, zu dibertitzen zara eta maskotak ere :>>. Adibidez, pertsona zahar bat bakarrik bizitzen ari da eta oso bakarrik sentitzen da, baina egun batean maskota bat erosten du. Horrela, behintzat, ez dago bakarrik.Gainera, badago jendea abandonatzen dituztela :crazy:animaliak eta etxerik eta janaririk gabe uzten dituzte. Agian, hori egiten dute ezin dutelako beraiekin bizi edo, adibidez, alerjia ematen dietelako baina abandonatu ordez, bakarrik bizitzen ari den pertsona bati maskota eman ahal dio.Egia da, egunero hiru aldiz kanporatu behar dela (segun zein animali) eta janaria eta edaria eman behar zaiela, eta horrek azkenean, asko nekatzen eta aspertzen zaituela. Baina beraiek ezin dute hori egin; ezin dute bere hondakinak garbitu, ezin dute bere janaria prestatu, ezin dira bakarrik kanpora atera (korrearik gabe, gainera)... Ni zihur nago egin ahalko bazuten egingo zutela.Hau guztia dela eta, maskotak etxean izatea oso ona da. Baina ez dira jostailuak, hau da, ez dira abandonatu behar eta gaizki tratatu behar. Maskotak etxean izatea onuragarria da, batez ere, bakarrik bizi direnentzat.arantxa perez aguirre

____________________________________________________________________________

Ezin dut neure maskota arrotza gehiago zaindu. Zer egin behar dut?

Espezie arrotzak, hau da, beste herrialde edo beste kontinente batzuetako animaliak natur ingurunean askatzeak ondorio txarrak izan ditzake gainerako landaredi eta faunarentzat.

Egiatan, izaera “inbaditzailea” duten animalia arrotzak naturan finkatzea biodibertsitate globala galtzearen arrazoirik garrantzitsuenetako bat da. Zergatik? Espezie hauek bertokoekin lehian ari daitezkeelako baliabide beretik elikatuz, bertoko espezieak beren habitatetatik botaz, patogenoak berauei kutsatuz edo berauekin harrapari gisa jokatuz. Horren ondorioz, lurralde baten biodibertsitate naturala ahuldu egiten da. Gainera, askapen hauek eta espezie arrotzen populazioek diru-galerak ekar diezazkiekete zenbait ekoizpen-sektoreri (nekazaritzari, adibidez)

Beste batzuetan, askatutako animalia arrotzek ez dute ingurunera egokitzea lortzen, beren jatorrizko zonaldeetakoak bezalako baldintzak topatzen ez dituztelako, eta hilda amaitzen dira. Horrelako kasuetan, tokiko faunaren eta landarediaren gaineko ondoriorik ez dago, baina maskota gisa gatibu bizi izan ondoren animaliari horrelako bat-bateko amaiera emateak ere ez du zentzurik.

Horregatik, bi kasuetan, helarazi beharreko mezua hauxe da: Sekula eta inolaz ere ez dela animaliarik natur inguruan abandonatu edo askatu egin behar.

Lagun egingo digun animalia bat erosteak erantzukizuna eta heldutasuna eskatzen dituela azpimarratu beharra dago, gurekin urte luzez egon daitekeen izaki bizidun batez arduratzea dakarrelako, eta haren ongizateaz eta zaintzaz arduratzeak baldintza bereziak eskatuko dizkigulako. Urteen poderioz animalia batek gurekin izateak sortaraz ditzakeen arazoez oso ondo ohartuta eta oso ondo aholkatuta egotea behar-beharrezkoa da.

Page 2: 11.7Maskotak Izatea Ona Ote

ETXEKO MAITEENAK...

Urteak pasa ahala familiaren kontzeptua asko aldatu da. Duela gutxira arte Euskal Herrian familia bost pertsonetik gora osatua egotea ohikoa zen. Egun, ordea, hiru pertsonatik gorakoak familia anitza gisa definitzen dira. Hala ere, familiaz hitz egitean bada kontuan hartzen ez den datu bat: egun, familia asko pertsonez eta beste animalia batzuez osatuak daude. Izan ere, askok etxean dituzten zakur, katu eta abarrak familiako kide gisa onartzen ditu eta eurekin duten portaera ere halakoxea da. Gizarteak ere animalia hauei zuzenduriko geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen du: animalientzako hilerriak, hotelak, ileapaindegiak, jatetxeak, klubak eta abar luze bat.

Familiako kide berria aukeratzea, ordea, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, egunero-egunero lagun berriari denbora jakin bat eskaini behar baitzaio eta hileroko gastuak igo egiten baitira. Esaterako, adituek zakur eta katuen jabeei euren menpe dauden animalien osasun txartelak eguneratuak izan ditzatela eta etxeko soberakinekin baino pentsuekin elika ditzatela eskatzen diete. Ildo honetan egin diren inkestek azaleratzen dutenez, zakurrak katuak baino gehiago zaintzen dira. Esaterako, «Consumer» aldizkariak 2000. urtean kaleratu zuen inkestaren arabera, galdezkatutako zakurren jabeen %96ak zakurraren osasun txartela bazuen. Katuen kasuan, aldiz, soilik %70ak onartzen zuen bere katuaren osasun txartela izatea. Inkesta honek beste datu interesgarri bat ere azaleratzen zuen, hain justu ere, 2.000 biztanle baino gehiagoko herrietan eta gutxiagokoetan ezberdin tratatzen direla etxeko animaliak. Inkesta honen emaitzek adierazten zutenez, 2.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan katuak zituztenen %90ak txartelik ez zuen.

Kostuei dagokienez, zakurrak dira garestien, zakurra mantentzea hileko 35 euro inguru kostatzen baita (arraza batetik bestera aldatzen den arren). Katuen gastuak, berriz, 24 euro ingurukoak dira. Adituen esanetan, etxean edukitzeko animaliarik merkeenak dordokak, txoriak eta arrainak dira, hileko 6 euro baino gutxiago gastatu behar izaten baita beraien mantenuan.

Hala ere, etikoki ez dira etxean edukitzeko animalia gomendagarrienak, euren habitat naturala eta etxean sor daitekeena inoiz ez baitira berdinak izango. Gainera, dordokak, untxiak eta antzeko espezieak txikiak direnean gustuko izaten dira baina haztean, ez dago etxean onartuko dituenik. Ondorioz, animaliekin harreman etikoa izatearen alde lan egiten duen Atea erakundeko partaide den Kepa Tamamesek azaldu duenez, gizakiekin duten harremanagatik, etxean soilik, zakurrak eta katuak izan daitezke, «gizakiarekin batera milaka urtetan bizi ostean oso ongi moldatu baitira». Gainera, zakurrak saltzaile profesionalei erosi beharrean zakurtegietatik jasotzea eskatzen du. Estatu Batuetan, esaterako, 2000. urtean animalien negozioak 23.000 milioi dolar (26.151 milioi euro) mugitu zituen.

ZAKUR KLONATUAK SALGAI.

Negozioa negozio da eta hainbat enpresa estatubatuar hemendik gutxira etxeko animaliak klonatzeko zerbitzua eskaintzen hasiko da. Adibidez, Clonaid TM, Genetics Saving and Clone, Perpetuate, Lazaron Bio Technologies eta Canine Cryobank enpresek jada etxeko animalien ADNak izozteko aukera eskaintzen dute, gero, animalia hauek klonatzeko asmoz. Etxeko animalien ADNa izozteagatik 1.000 eta 2.500 dolarren artean (1.137 eta 2.842,5 euro) eskatzen dute aipaturiko enpresek, nahiz eta Genetics Savings and Clone enpresako zuzendaria den Lou Hawthornek aitortzen duenez, etxeko lehen animalia klonatzea 100.000 dolar (113.700 euro) kostako den. Lehen klonazioa egin eta hiru bat urtera, berriz, prezioa 25.000 dolarretara (28.425 euro) jaitsiko da. Jende dirudunari zuzenduriko zerbitzu hau eskaintzen duen Clonaid enpresak bere web orrialdean azaltzen duenez, «oso denbora gutxira hasiko gara animaliak klonatzen, pertsonekin gertatzen ez den moduan, araudiek ez baitute debekatzen animaliak klonatzea».

Page 3: 11.7Maskotak Izatea Ona Ote

Zakurtegiak, heriotzerako korridoreak.

Eskubideei dagokienez, animaliak gizakiak dituen eskubideak izatera iristeko oraindik urte asko pasa beharko diren arren, onartutako eskubide asko dituzte. Esaterako, 1977ko irailaren 21a eta 23aren artean, Animalien Eskubideen Nazioarteko Ligak Londresen egin zituen topaketa batzuetan hamalau artikuluz osaturiko adierazpena onartu zuen (hainbat artikulu jaso dugu aurreko orrialdeko taulan). Sarri, ordea, hitzak hitz hutsetan gelditzen dira eta animaliei ematen zaien tratuan eta dituzten eskubideetan ere antzekoa gertatzen da, Kepa Tamamesek salatu duenez, animalien eskubideak ez baitira errespetatzen. Adibide gisa, Gasteizko zakurtegian, urtero, 2.500 zakur inguru jasotzen dira eta zakur hauen jabe bat bera ere ez da zigortua izan. Beraz, «zakurrak zakurtegietan abandonatzea instituzioek onartu egiten dutela» ondorioztatu du Tamamesek. Ateako kideak gaineratu duenez, «zakurtegiak suntsiketarako gune gisa sortuak daude». Izan ere, Gasteizko zakurtegian urtero 2.500 zakur jasotzen badira horietatik 1.000 inguru adoptatzen dira eta gainontzekoak hil egiten dira 3 eta 4 zakurren artean eguneko.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, egun, 160.000 zakur inguru daude identifikatuak txipei esker. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko teknikaria den Juan Ramon Puyk onartu duenez, azken urteetan abandonatutako zakur kopurua jaitsi egin da eta egun, etxean onartzen diren zakurren %5a uzten da gero, bere kasa, kale gorrian. Puyk jakinarazi duenez, zakurtegietan abandonatzen diren zakurren gehiengoa adoptatu egiten da. Hala ere, zakurtegiak zakurrentzako heriotzerako korridoreak dira, bertan bi hilabete inguru pasa ostean, jabe berriren batek bere gain hartu ez baditu hil egiten baitira.

Zakurtegietan mota guztietako zakurrak aurki daitezke, gazteak, zaharrak, arraza askotakoak, dotoreak... eta beraiek bertan edo kale gorrian uzteko arrazoiak ere milaka izan daitezke: gaizki hezitzearen ondorioz sorturiko egoerak, berarekin hartu zuen familia banatzea, bidaiak... Hala ere, garbi dago zakurtegietatik ateratzeko aukera gutxien dituzten animaliak zeintzuk diren: zaharrak eta gaixo daudenak.

Adituek zakurtegiko zakur bat etxera eraman aurretik hainbat pauso jarraitzea gomendatzen dute: garbi izatea nolako zakurra nahi den eta zer eskaini diezaiokegun, zaharra ala gaztea, kirol asko behar duena ala etxean lasai molda daitekeena... Umeak izanez gero zakurrekin harremanak izatera ohitu behar dira eta adoptatu aurretik behin baino gehiagotan zakurra bisitatu eta berarekin tratu zuzena izatea komeni da.

Azken batean, harreman etikoa mantentzea baita kontua, eta ez mugimendua duten eta gure esanei erantzuten dien jostailu gisa edukitzea. Horretarako, ordea, buruz jokatu behar da eta ez kapritxoz