011. geuria aldizkaria - 2015 iraila
DESCRIPTION
011. Geuria aldizkaria. 2015 iraila. Hego Uribeko herri komunikabidea. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao eta Zaratamo. Info: http://www.geuria.eusTRANSCRIPT
-
3NORTZUK DIRA GURE LANGABEAK?LANGABEZIAREN ANALISIA ETA GRAFIKOA
EUSKA HERRIKO DANTZA AGERKETA: ZERGATIK DA ERREFERENTE BASAURI?5
Turismo ikasketek eraman ninduten National Portrait
Gallery bisitatzera -
Ander Gomez Miranda
8
HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA
DOAN GEURIA.EUS2015 IRAILA #011
Janire Lopez Artista etapertsona 9
Leire Palacios Lehen aldia 8
Gontzal Martin 100 eurotako laztanak 12
Dani Maiz Euskal Herriadantza 12
iritziak7.593 langabe ditu Hego Uribek,iazko udan baino 892 gutxiago
Ugao, Kareaga eta Galdakao jaietan 4Arrigorriaga eta Basauriko egungo irabazleekin elkarrizketa 2
Beldur barik
ARRIGORRIAGA
%1,3BASAURI ETXEBARRI
GALDAKAO UGAO ZARATAMO
%1,0 %1,5
%1,5 %0,8 %2,7
Bizkaiko %0,7a baino gehiago jaitsi da herri guztietan n Azken urtean 339 herritarrek aurkitu dute lana Basaurin
Euskal Autonomia Erkidegoan abuz-tuko langabeziaren datuak argita-ratu dituzte Eustatek eta Lanbidek. Iazkoekin alderatuta, %0,7 jaitsi da langabezia Bizkaian, Hego Uriben
ostera, erreferentzia izan ohi duten datu hori hobetzea lortu dute herri guztiek. Oro har, %0,8 eta %2,7 bi-tarteko jaitsiera lortu dute eskual-dean.
Basauri Bolintxu AEKGaldakao Barandiaran AEK
Arrigorriaga AEK
AEK APPhiztegiaikastaroakbulegoak
Euskaraz hitz egiteko Berbalapiko taldeen eraketa hilaren 19an 10
Euskara
-
GUREKIN HARREMANETAN
JARTZEKO [email protected]
Bidali zure albistea:
4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),
kontaktua (emaila / telefono zenbakia)
4 30 lerro inguruko idatzia
4 albistea, kronika, gomendioa
Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk
idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira
Beldur Barik programaren seigarren edizioa ospatuko da aurten. Indar-keria sexista identifikatzea, saihes-tea eta horri aurre egitea da progra-ma honen helburua.
Ekimenaren baitan, Hego Uri-ben tokian tokiko lehiaketak antola-tzen dituzte bertako zenbait Udalek. Ikus-entzunezko txapelketa honek gazteen proposamenak jasotzen ditu; lanak aurkezteko epea zabalik dago azaroaren 11ra arte.
Marienearen bitartez izan ge-nuen Beldur Barik lehiaketaren berri eta proposamen interesagarria iru-ditu zitzaigun sexismoari aurre egi-teko, dio Markel Serrano Basauriko parte-hartzaileak. Berarekin batera parte hartu zuten Paula Rodrigue-zek, Lander Lunak, Julen Sainzek eta Estitxu Telleriak, eta elkarrekin Kale Gorritan ikus-entzunezkoa sortu zu-ten. 12 eta 17 urte bitartekoen kate-gorian Basauriko lan onenaren saria irabazi eta 500 euro jaso zituzten.
Kategoria berean parte har-tu zuten Arrigorriagako bost gazte hauek: Izarra Moreno, Imanol Gon-
zalez, Uxue Veganzonez, Maialen Goti eta Batirtze Martinez. Eskolan izan genuen Beldur Barik lehiaketa-ren berri eta izena ematea erabaki genuen, gehienbat, ondo pasatzeko eta ikasteko, dio Morenok.
Hilabeteko lana egin zuen tal-de bakoitzak: Lehenengo gidoia asmatu, gero bideoan grabatu eta azkenik edizioa egiten da, azaldu dute. Basauriko taldeak jendearen pentsamoldea hartu zuen hizpide, sexismoa arazo larria dela erakus-teko. Izan ere, jendeak nahi gabe pentsatzen du neskak modeloak izan behar direla eta mutilak, berriz, suhiltzaileak, dio Serranok.
KONTZIENTZIA PIZTEABasauriko taldeak argi dauka indar-keria sexista gaitzesteko ezinbeste-
koa dela jendea kontzientziatzea. Are gehiago, nerabeei azaldu behar zaie sexismoarekin bukatu behar dela, dio Markel Serranok. Indar-keria sexistarik ezin da inolaz ere onartu. Denok batera bide berdina jarraitu behar dugu emakumeen kontrako indarkeria desager dadin, aldarrikatu du Izarra Morenok. Ildo horretan, sexismoak dakartzan ara-zoez ohartzea bilatzen du Beldur Barik lehiaketak.
Nire ustez, gero eta gehiago gara matxismoaren kontra gau-denak, baina egia da oraindik lan handia egin behar dugula guztion
2014ko Beldur Barik lehiaketako tokian tokiko sarien banaketa, Basaurin :: Marienea
Beldur Barik lehiaketa, sexismoaren inguruan kontzientziatzekoIndarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 11ra arte. Iaz Arrigorriagako eta Basauriko lehiaketa irabazi zutenekin izan da GEURIA bizi izandako esperientzia kontatzeko
artean, gaineratu du Serranok. Mo-renoren iritziz, gaur egun, tratu txa-rren zenbatekoa ez da gutxitu. Are gehiago, emakume asko erail dituz-te aurten eta gurean ere eraso se-xistak izan dira uda honetan.
DIBERTITZEKO ETA DIRUA IRABAZTEKO AUKERAArrigorriagako eta Basauriko taldeek lehiaketan parte hartzea esperien-tzia dibertigarria izan dela aitortu dute. Jarduera polita eta aberasga-rria da eta, gainera, asko ikasten da horrelako ekimenekin, dio Serra-
nok. Era berean, sariak nabarmendu dituzte bi parte-hartzaileek: Zorte ona izanez gero, dirua ere irabaz dezake Beldur Barik lehiaketara aur-kezten denak, dio Morenok.
Horiek horrela, bi talde hauek Beldur Barik txapelketako aurtengo edizioan ere izena emango dutela adierazi dute, bai lehiaketa oroko-rrean bai lokalean.
Gaur egun, Emakunde-Emaku-mearen Euskal Erakundeak antola-tzen du Beldur Barik lehiaketa, Ber-dinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bul-tzadarekin batera.
arrigorriaga / basauriErredakzioa
Arrigorriagako eta Basauriko iazko lan sarituak :: Youtube
Jendeak nahi gabe pentsatzen du neskak modeloak izan
behar direla eta mutilak, aldiz, suhiltzaileakMarkel Serrano
Kale Gorritan film laburraren egileetako bat
-
# 011 GEURIA IRAILAK 2015 HERRIAK 3
Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014
Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibaez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]
Kolaboratzaileak: Gontzal Martin, Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Basaurin Be Bagara, Euskal Herriko Dantza Agerketa
Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA
Laguntzailea: Basauriko Udala
Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea
Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.
Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]
NORTZUK BILATU DUTELANA AZKEN URTEAN?
892 HERRITARREK BILATU DUTE LANA565 GIZONAK ETA 327 EMAKUMEAK
ARRIGORRIAGA
%1,3BASAURI ETXEBARRI GALDAKAO UGAO ZARATAMO
%1,0 %1,5 %1,5 %0,8 %2,72015
2014 1.075 (%16,8)
962 (%15,5)
3.853 (%19,3)
3.519 (%18,3)
843 (%14,2)
736 (%12,7)
2.230 (%14,7)
1.948 (%13,2)
347 (%16,3)
317 (%15,5)
137 (%16,5)
111 (%13,8)
ZENBAT LANGABEDAUDE HEGO URIBEN?
7.593 HERRITAR DAUDE LANGABEZIAN,IAZ BAINO 892 GUTXIAGO
NORTZUK DIRALANGABEAK?
2015
2014 290
279
1.942
1.555
1.756
1.589
235
231
2.233
1.899
2.029
2.040
LANGABEZIA TASARIK ALTUENA 45 URTETIKGORAKO EMAKUMEEN ARTEAN DAGO
Nortzuk dira gure langabeak?Bizkaian %0,7 jaitsi da langabezia. Eskualdeko herri guztietan handiago izan da jaitsiera %0,8 eta %2,7 bitartekoa
7.593 langabe ditu Hego Uribek. Iaz, 8.485 ziren. Eustatek eta Lanbidek abuztuan kaleratutako datuek langabe-ziaren behekarada itxaropentsua ager-tzen dute eskualdean. Izan ere, herri guztien jaitsiera Bizkaikoa baino han-diagoa da, alegia, %0,7tik gorakoa.
Bizkaiak %15,9ko langabezia-ta-sa du. Eskualdean Basauri da batez bestekoaren gainetik dagoen bakarra %18,3ko langabeziarekin, baina joan den abuztutik gaur egunera arte jai-tsiera nabarmena izan du: 334 herri-tar gutxiago daude langabezian izena emanda.
Datuak adinka aztertuz gero, 25 urtez azpiko gazteak dira kaltetuenak: iazko abuztuan 525 gazte zeuden lan-gabezian, aurtengoan 510. Honi aurre egiteko asmoz, Bizkaiko Foru Aldun-diak martxan jarri du Gaztedi Nerbioi Ibaizabal programa Arakaldo, Arrigo-rriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urdua, Orozko, Ugao eta Zaratamon. Alde batetik, 18 eta 29 urte bitarteko herritarrei zuzendutako 20 beka bana-tuko ditu egitasmoak, bekadunen lane-ratze-prozesuaren azterketa egingo du eta eskualdeko enpresetan praktikak bideratuko ditu. Bestalde, gazteen la-neratzea hobetzeko ikastaroak eskai-niko ditu Arrigorriagako Udalak koor-dinatzen duen proiektu honek. Urte bukaeran adostuko dute agintari politi-koek egitasmoarekin aurrera jarraituko duten edo ez.
Generoari erreparatuz, gizonez-koek errazago bilatu dute lana emaku-mezkoek baino eta, antza denez, bien arteko aldea handitu egin du krisi eko-nomikoak. Azken urtean, 565 gizonez-ko sartu dira lan munduan, ostera, 327 izan dira lanean hasitako emakumeak. Langabeziak gora egin duen adin-tarte bakarra 45 urtetik gorako emakumee-na da. 2.040 dira langabe daudenak, iaz baino hamaika gehiago.
arrigorriaga / basauriErredakzioa
45 urtetik gorako emakumeen adin-tartean dago salbuespena: langabezia jaitsi beharrean igo egin baita
Azken urtebetean lana aurkitu duten 892 herritarren artean, %63 gizonezkoak dira eta gainontzekoak emakumezkoak
Datuen iturriak: Eustat eta Lanbide
-
# 011 GEURIA IRAILA 20154 HERRIAK
Kareagako eta Ugaoko jaiakirailak 4-6 Argazki bildumak: geuria.eus
Iraila festetarako prestKareagako jaiak bukatu eta Ugaokoek hartu dute txanda. Tartean, Galdakaoko santakurtzak ate joka dabiltza, baita San Migelgo eta Basauriko jaiak ere
HEGO URIBEErredakzioa
Iraila heldu da eta harekin batera, Hego Uribe eskualdeko zenbait he-rri eta auzoetako jaiak. Basauriko Kareaga auzoak lehen pausoa eman zuen hilaren 4tik 6ra bitartean, Ugaok txanda hartu dio irailaren 14ra arte eta Galdakaok, bitartean, Santa Kurtze jaiak ospatuko ditu hilaren 11tik 20ra arte. Hilabeteari
agur esateko San Migelgo jaiak izan-go dira protagonista eta azkenik, Ba-sauriko sanfaustoek jaien denboral-diari amaiera emango diote.
EUSKARAZKO MUSIKA TALDERIK ez SAN MIGELenSan Migelgo jaietako kontzertuen egitaraua argitaratu berri du Mike-lats Kultur Elkarteak. Alvaro Urquijo abeslari duen Los Secretos izango dira taulagainean azaroaren 26an. Kontzertu honekin, talde madrilda-
UGAO
IRAILAK 1019:30 Hitzaldia M Jose Sagarduy eta Beatriz Herrerasen eskutik Jane Jauregiko teilatupean. Gaia: Udiarraga, arkeologia eta historia
IRAILAK 1113:00 Nagusiei omenaldia14:30 Jubilatuen bazkaria19:30 Kick-boxing, ermitaren zabaldegian. Euria eginez gero, El Jaro kiroldegian20:00 Ugao Futbol Taldearen aurkezpena. Herriko Sarea Abes-batzak Futbol Taldeari konposatu dion ereserkia aurkeztuko da21:30 Dantzaldia: Trikizio. Herria-ren enparantzan23:00 Kontzertuak: Zain + Ven-detta. Gernika enparantzan
IRAILAK 1209:00 Marmitako eta tortila txa-pelketak10:00 Aldibereko xake partidak itsu-itsuan11:30 Haurrentzako arrantza ikastaroa15:30 Plater-tiroketa Dinamitan16:30 Jolasak17:00 Emakumezkoen futbol txapelketa triangularra18:00 Mus txapelketaren finala Jubilatuen etxeanKultur-etxean18:30 Dantza-agerraldia: Lugo +
Etorki Dantza Taldea. Ermitaren enparantzan.19:30 Buruhandiak20:00 Kontzertu koralak ermitan24:30 Kontzertua: I Love 80s + DJ
IRAILAK 1308:00 Mendi martxa: Untzuetapiko09:00 I. Arrantza-masterra09:30 Montain Bike martxa10:00 Mendi martxa txikia11:00 Urdai-jana Udiarraga auzoan11:00 Gorbeialdeako ekoizleen nekazaritza azoka11:00 Haur parkea11:00 Gazte parkea Arandia ingu-ruan12:00 Igel txapelketa, Herriaren enparantzan17:30 Herri kirolak, Herriaren enparantzan18:00 Ugao Mendi Taldearen mendiko argazkien erakusketa Kultur-etxean18:00 Irristaketa artistikoa, Gernika plazan. 22:00 Antzerkia: Aldamiopean, Gernika plazan
IRAILAK 14Mozorro eguna12:00 Hildakoen omenezko meza14:30 Indaba-jana18:30 Kale-animazioa: Zo-Zong20:00 Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa20:30 Pako DJ eta Mitxel animatzai-lea, Herriaren enparantzan20:30 Kale-animazioa: Zo-Zong24:00 Bola jiraraziko da24:15 Azken traka
GALDAKAOIRAILAK 1119:00 Jaietako desfilea20:00 Pregoia eta txupinazoa20:30 Oihan Vega22:00 Triziklo lasterketa22:00 Karaoke ibiltaria23:30 BRIBRIBLIBLI (Extremodu-ro) + LOS PLATERO (Platero y tu)
IRAILAK 1209:00-20:00 Tenis eta Padel lehiaketak10:00 XII. Paella txapelketa10:00 XXXIX. Santa Kurtze Txirrindularitza Saria12:00 Tailerrak12:00 Jantzi birziklatuen txapelketa12:30 Pailazoak16:00 Sokatira txapelketa16:00 Emakumezkoen Areto-fut-bol txapelketa triangularra17:00 V. Hiru Jauzia txapelketa17:00 Ohe lasterketa17:00 Aurpegi margoketa18:00 XXXVI. Santa Kurtze Halte-rofilia garaikurra18:00 Gizonezko seniorren Areto-futbol txapelketa triangularra18:00 Petanka txapelketa18:30 Umeentzako antzerki musi-kala: Tribu TB18:30 Tiragoma txapelketa20:00 Kantaldia: Euskal kantak20:30 Elektrotxaranga21:30 Flan-jana txapelketa23:00 Budasam (Galdakao) + El Reno Renardo23:30 Orquesta Colors
IRAILAK 1309:00 Gangurenera I. igoera10:30 XIII. Mozoilo Eskupilota txapelketa11:30 Egurrezko jokoak familian11:30 Abentura parkea12:00 Puzgarriak12:30 Triki-Piu-Pand eta Batukale12:30 Areto-dantza txapelketa17:30 Goitibehera lasterketa18:00 IV. Txapel jaurtiketa19:00 Bertso-jaialdia19:30 Buruhandiak19:30 Marmara Marching Band20:30 VII. Playback txapelketa
IRAILAK 1410:00 Erakusketa: Konposta11:30 Meza Nagusia12:00 Haur parkea12:30 Bizkaiko Sokadantza13:00 Galdakaoko Musika Banda eta Txistulariak17:00 Txikitenis partiduak17:30 Tortila txapelketa18:00 Gaztechef txapelketa18:30 XXI. Pilota partiduak19:30 Buruhandiak19:30 Oihu. Hamaiketako tabernan20:00 Dantza alardea20:30 Deabru Beltzak 21:00 Aneika Ara, Urkin22:30 Ke Grand Band. Oarten
IRAILAK 1511:00 Betiko jokoen olinpiadakadinekoentzat17:00 Umeentzako tailerrak17:00 Bolei-3 topaketak17:30 Txirrista18:00 Areto-dantzen tailerraumeentzat18:30 Pilota partiduak XIV. Vusatxapelketa19:00 Los 5 bilbainos19:00 Gazte jinkana19:30 Buruhandiak20:30 Trikitilariak
IRAILAK 1617:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak17:00 Tenis sakeen abiadura txapelketa17:00 Kukaina17:00 Betiko Olgetak17:30 Taloginen18:30 XXI. Pilota partiduak 19:00 Zumba festa19:00 Magia antzerkia20:00 Areto-futbol partiduak21:00 Jonu kantautorea, Gure-tokin.
IRAILAK 1714:00 Adinekoen jaia16:00 Eskubaloi punteria txapelketa17:30 Goitibehera lasterketa17:30 Txiki-martxa eta jokoakbizikletaz18:00 Motor txikien lasterketa umeentzat eta txokolatada18:00 Sukaldaritza tailerra umeentzat18:30 Pilota partiduak XIV. Vusa txapelketa19:00 Berbalagun topaketa
19:00 Kale antzerkia19:30 Afari-merienda20:00 Euskal mendizaletasunari omenaldia: Alex Txikon
IRAILAK 1817:00 Umeentzako ludoteka18:00 Futbolin txapelketa18:00 Argazki maratoia18:00 Umeentzako antzerkia18:30 Serigrafia tailerra: Euskaraz bizi gura dot! 18:30 Abesbatzen kontzertuak18:30 XXI. Pilota partiduak19:00-22:00 Mozorroak: Mexi-kanadak eta Gora Zapata! 20:30 Zezensuzkoa20:30 Mariatxiak22:00 DJ Bull22:00 Karaoke ibiltaria22:30 XVI. Galtzontzilo eta kulero lasterketa23:00 The Luar Carrey Band (Gal-dakao) eta Porco Bravo. 23:30 Jai mexikarra eta dantzaldia
IRAILAK 1911:30 Gozo prijiduen txapelketa12:00 Puzgarriak13:30 Larrain dantza15:00 Herri bazkaria18:00 Koru eta dantza alardea18:30 Pilota partiduak XIV. Vusa txapelketa19:00 Kale antzerkia23:00 Black Star (Galdakao) + Gatibu + Oxabi23:30 Akerbeltz
IRAILAK 2010:30 XIII. Mozoilo eskupilota txapelketaren finalak12:00 Umeentzako jokoak12:00 Erraldoien eta buruhan-dien desfilea18:00 XI. Taekwondo lehiaketa18:00 Herri kirolak18:00 Magia21:00 Azken biribilketa: Da Capo Musika Banda. Kurtzeko plazan
geuria.eus webgunean:Kareagako eta Ugaoko jaien
bideoak eta argazki bildumak,Galdakaoko jaien
egitaraua osoa...
rrak bi aldiz joko du Basaurin azken hiru urtetan. Izan ere, 2012an Ariz-goiti plazan izan zen. Highlights eta Dj 80s izango dira Los Secretosekin batera.
La Polla Recordseko Evaristo buru duen Gatillazok joko du urria-ren 2an, Trastorna2 taldearekin. Egun bat geroago, ABBA omenaldi kontzertua eta Biorritmos dantzal-dia. Hortaz, euskarazko musika tal-derik ez dago San Migelgo jaietako egitarau ofizialan.
-
# 011 GEURIA IRAILA 2015 HERRIAK 5
Dantzak ezberdinak izan daitezen saiatzen gara, baita gizonen eta emakumeen arteko oreka mantentzen ereKepa OgizaEuskal Herriko Dantza Agerketa
1972. urteaz geroztik Basaurik Euskal Herriko Dantza Agerketa antolatzen du eta aurten 43. edi-zioa ospatuko da irailaren 18tik 20ra.
Jende askok ezagutzen du dantza jaialdi hau gure eskual-dean, baina gutxi batzuek besterik ez, barruko lana. Basauriko Agin-tzari, Basauritar eta Edurre dantza taldeak elkartzen gara Euskal He-rriko Dantza Agerketa prestatzeko. Apirilean hasten gara lehenengo bilerak egiten eta herrialde bakoi-tzetik zein dantza talde ekar ditza-kegun zehazten dugu, dio Kepa Ogizak, antolatzaileetako batek.
Zazpi probintzietako dantza taldeen zerrenda laburtua egin ondoren, eurekin harremanetan jartzen dira. Zerrendako lehenen-go aukerak ezetz esaten badigu, bigarrenera jotzen dugu. Zenbait talderekin arazoak izaten ditugu, askotan data kontuagatik ezin du-telako Basaurira etorri, dio Ogi-zak. Esate baterako, Zumarragako dantza taldearen atzetik ibili ziren denbora luzez, etortzeko auke-ra izan zuten arte. Horiek horre-la, talde bat finkatuta dugunean, gainontzekoak lotzen ditugu.
Horretarako irizpide batzuk ja-rraitzen ditu antolakuntzak: Nahi-ko zaila izaten da zein dantza tal-de ekarri nahi ditugun adostea.
Irailaren 18tik 20ra bitartean ospatuko da Euskal Herriko dantza autoktonoen topaketa. Ekimen honen atzeko lanaren nondik norakoak jaso ditu GEURIAk Kepa Ogizaren eskutik
Baliteke talde batek dantza ikus-garririk ez egitea, orduan beste herrialde bateko talde bat bilatu behar dugu, ikusgarritasun eta erakargarritasun hori duena. Era berean, dantza ezberdinak ekar-tzea da beste irizpideetako bat: Ezin ditugu bi soka-dantza edo beste hainbeste ezpata-dantza ekarri. Ezberdinak izan daitezen saiatzen gara, baita gizonen eta emakumeen arteko oreka manten-tzen ere. Azken finean, espekta-kulua bilatzen dugu Euskal Herri-
ko Dantza Agerketan, ezberdina, erakargarria eta ikusgarria izan dadin, dio Ogizak.
TELOIAREN ATZEKO LANAHurrengo pausoa, Basaurira etor-tzen direnean Bizkotxalde par-kean eurekin elkartu eta egitaraua adostea izaten da. Nahiz eta dantzen hurrenkera aurretik ados-tuta izan, hona etorri eta azken momentuko aldaketaren bat egin behar izaten dugu. Guk aurkezpe-nak eta proiekzioak prestatzen di-tugunez, dena lotuta izaten dugu eta zati batean aldaketak egonez gero, atzetik datorren guztia ere
MAIDER IBAEZ Basauri
Espektakulua bilatzen dugu Dantza Agerketan
Guk nahiago dugu Euskal Herriko Dantza Agerketa Bizkotxalde par-kean ospatzea, dantza autoktonoak erakusteko lekurik aproposena plaza baita eta, gure ustez, Social Antzokian egitean galdu egiten du xarma hori, dio Kepa Ogizak. Eguraldia da gure arerio bakarra. Dan-tza Agerketa ospatuko den aste horretan etengabe gabiltza eguraldia-ren mapari begira.
Muntaketa lanei dagokienez ere, ezberdina da prestaketa: Bizko-txalde parkeko eszenatokia prestatzeak denbora gehiago behar duen bitartean, Social Antzokian, besteak beste, argiak dagoeneko jarrita daude, dio Ogizak.
EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETAN EURIA DA GURE ARERIO BAKARRA
Kepa Ogiza, Euskal Herriko Dantza Agerketak Solobarrian antolatzen duen bezperako erromerian :: Artxiboa
aldatu egin behar dugu, azaldu du Ogizak.
Ondoren, antolakuntzako bi lagun arratsalde osoz egoten dira Euskal Herriko Dantza Agerketan parte hartzen duen talde bakoi-tzarekin, kalejira egin bitartean, ikuskizuna martxan dagoenean eta hau bukatzen den arte.
100 LAGUNTZAILE INGURUBasauriko dantza talde bakoitze-ko bi lagun aritzen dira antola-kuntza lanetan apiriletik aurrera,
baita Joseba Ibarra aurkezlea eta Iaki Irigoien euskal fol-klorean aditua ere, dio Ogizak.
Agerketaren egunean, ordea, ko-purua ugaritu egiten da: Basauriko dan-tza taldeetako be-
rrogei pertsona inguru aritzen dira Agerketaren egunean laguntzaile bezala, baita Herriko Taldeakeko hogeita hamabost bat lagun -koa-drila bakoitzeko bi pertsona gehi zuzendaritzako kide batzuk- eta Basauriko Txokoetako hogei la-gun ere, gutxi gorabehera. Azken hauek larunbateko jardunaldiko afaria prestatzen dutela azaldu du Ogizak. Horiek horrela, guztira ehun lagun inguru mugitzen ditu laguntzaile lanetan Euskal Herri-ko Dantza Agerketak. Horri, gai-nera, Euskal Herri osotik etorrita-ko ehunka dantzari gehitu behar zaizkio.
Kepa Ogiza | Euskal Herriko Dantza Agerketa
1982. Jon Pertiko :: Artxiboa
1996. Festak beti dira ondo jateko arrazoi :: Artxiboa
2011. Herrian barrena kalejira eta aurkezpena :: Artxiboa
2012. Joseba Ibarra aurkezle lanetan :: Artxiboa
-
# 011 GEURIA IRAILA 20156 HERRIAK
Azaroaren 29an ospatuko da Basaurin Be Bagara jaia. Bitartean, herritarrek parte har dezaten dantza txapelketa eta San Migelgo jaietako mosaikoa prestatu ditu antolakuntzak
Basaurin Be Bagara herri ekimena dagoeneko hasi da aurtengo jaiaren nondik norakoak prestatzen. Azaroa-ren 29an, igandez, ospatuko da festa: Hamabi orduko ekimena izango da, 08:00etatik 20:00etara, Solobarria plazan. Basauriarrok osatuko dugu egitaraua, aniztasuna zentzu guz-tietan bultzatuz, dio Euskarabilak, egitasmoaren koordinatzaileak. Hala eta guztiz ere, aurretik hainbat jar-duera jarri ditu martxan Basaurin Be Bagara ekimenak, hala nola, dantza eta selfie lehiaketak.
DANTZA LEHIAKETARAKO PARTE HARTZAILE BILAAurtengo lehiaketan izena emateko epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik. Horretarako hainbat bide daude: Biarte Dantza Eskolan (Luis
Petralanda 3), 944 497 747 telefo-noa edo [email protected] helbide elektronikoa.
Lehiaketa Ibaiganeko Kultur Etxean izango da, ateak itxita, azaroa-ren 28an eta erakusketa azaroaren 29an izango da Solobarria plazan. Iera Iragorri Biarte Dantza Eskolako irakaslea, Fernando Antuano Ka-reaga Goikoa ikastetxeko Gorputz Hezkuntza irakaslea, Nagore Zubiaur Social Antzokiko langilea eta Asier Arrieta Antzart taldeko dantzaria izango dira epaimahaikideak.
Lehen Dantza lehiaketa 2012an antolatu zuten Euskarabilak eta Biar-te Dantza Eskolak: Arrakasta ikaraga-rria izan zuen lehen deialdi hark: ha-mazortzi talde eta beste horrenbeste
koreografia eta ehun dantzari baino gehiago, diote antolatzaileek.
EUSKARAREN ALDEKO MOSAIKOA SAN MIGELENBasaurin Be Bagara taldeak, San Mi-geleko ordezkarien izenean, aur-ten ere euskararen aldeko ekimena egingo du San Migelgo jaietan. Aza-roaren 29ko festa berotzeko, Mo-saiko erraldoia egingo dute iraila-ren 27an, bertso-saioaren ondoren, 13:30ak inguruan.
2014an euskararen aldeko erronka prestatu zuten Basaurin Be Bagarakoek San Migelen: partxis erraldoia. Aurtengo erronka, mosai-koa lehen piezatik azkenekoraino egitea izango da.
AUZOLANEAN EGINDAKO JOSTE-LANA
BasauriErredakzioa
Aurten, auzolanean egindako joste-lana izango da Basaurin Be Baga-ra ekimenaren proposamen berrietako bat, Joana Vascocelos sortzaile portugaldarraren Contamination lanean oinarrituta dagoena. Etxean gorderik ditugun oihal zatiak, botoiak, hariak, artileak, pilotak, flota-gailuak, txanoak, kamiseta zaharrak eta plastikozko objektu txikiak ilu-netatik atera eta josten eta itsastean datza proiektuak, diote Basaurin Be Bagaratik.
Helburuei buruz galdetuta, hauxe diote Euskarabilatik: Elkarta-sun eta auzolan dinamika handia bultzatu ondoren, herri eta txoko ezberdinetan jositako zatiak jaso eta josiz, panpina erraldoi, kolore-tsu eta bakarra osatzea, euskararen herri anitzaren metafora izango dena.
Sorkuntza lanaren ardura artistikoa Ixone Palencia gazte basau-riarrak hartuko du eta dagoeneko hainbat norbanako eta elkarte hasi dira proiektuari lehendabiziko ziztadak ematen; hala nola, Emaku-meak Aniztasunean elkartea, Basauriko zaharren egoitza, San Migelgo Yoli joskintza eta eskulan tailerra eta Al detalle tailerra. Hurbildu Eus-karabilara eta bertan emango dizuegu behar besteko azalpena, baita materiala ere, diote antolatzaileek. Azaroaren 29an aurkeztuko dute basauriarren artean egindako sorkuntza lana.
ekainaren 6an, Basaurin
Finagara bisita gidatua euskaraz
Finagako ermita :: Argazkia: Azucena Cabezudo
Euskararen aldeko mosaiko erraldoia osatzeko erronka San Migeleko jaietan
Ezkerrean San Migelen eta eskubian iazko BBBren LipDubaren dantza uneetako bat :: Basaurin Be Bagara
-
# 011 GEURIA IRAILA 2015 HERRIAK 7
160 berbalagun, urtetik urtera herritar gehiago euskaraz berba egiteko prestIrailean hasiko dira Hego Uribeko Berbalagunak berrosatzen. Urtero antolatzen dituzten ekintzez gain, Berbalagunek ideiak proposatzen dituzte ikasturte berriari begira
Berbalagun taldea Basauriko Mintzodromoan, aurtengo martxoan :: Geuria
BASAURI / galdakaoErredakzioa
Orain dela hamar bat urte iritsi zen Berbalagun egitasmoa Hego Uribe eskualdera. Galdakaok 2005. ur-tean jarri zuen martxan programa eta handik sei urtera Basaurira za-baldu zen. Hego Uribeko Berba-lagunen Galdakaoko eta Basauriko egitasmoak martxan daude, dio Iratxe Daobeitiak, Basauriko koor-dinatzaileak: Bertan ibili gara azken urteotan Asier Martin Galdakaon eta ni neu Basaurin. Azken urtean Arra-te Arbaiza ibili da lanean Basauriko taldeak koordinatzen.
Dinamizatzaile bakoitzaren lana bere herrian jarduera ezber-dinak antolatzea da eta 2015/2016 ikasturteari be-gira dagoeneko hasi dira gauzak prestatzen: Urtero-ko ekintzak izango ditugu, guretzat ohitura bihurtu di-renak, bai Basaurin bai Gal-dakaon, dio Daobeitiak. Errepika-tuko diren jarduerak dira, besteak beste, aurkezpen jaia, Gabonetako jaia, Inauterietakoa eta ikasturte amaierakoa.
Hala ere, dinamizatzaileek la-guntzaileak izan ohi dituzte askotan
ikasturte berriari begirako jarduerak antolatzeko. Daobeitiak dioenez, ikasturte hasieran Berbalagunen gustuak eta gogoak kontuan hartzen ditugu eta zer gehiago egin daite-keen aztertzen dugu. Urte askotan zehar afariak eta sagardotegira ir-teera egin dira. Askotan berbalagu-nak izaten dira ideiak proposatu eta aurrera eramateko bidea ematen dutenak.
EUSKALDUNON SAREA JOSTEN2014/2015 ikasturtean 160 lagu-nek eman zuten izena Berbalagun programan Basaurin eta Galdakaon. Parte hartzaile kopuruari dagokio-nez, urteetan zehar gorabeherak izan direla aitortu du Daobeitiak,
baina azken urteetan gora egin due-la antzematen du. Dena dela, gure ustez Berbalagunek askoz gehiago egin behar du gora. Euskaldunon sarea josten ari gara eta sare horrek eskualdeko euskaldunak harrema-netan jartzea izugarria izan daiteke.
Sarea zenbat eta handiagoa izan, egunerokoan euskara hutsean bizi-tzea errazago izango da, aldarrika-tu du. Berbalagunen oso harreman ezberdinak sortu izan dira, kide hu-tsak direnak badaude, ezezagun iza-tetik lagun min izatera pasa dena ere bada, eta bai, maitasuna topatu duen inor ere badagoela esan gene-zake, dio Daobeitiak.
Gurasolagun programak gurasoak eta seme-alabak elkartzea du hel-buru, haien arten euskara erabiltzeko. Basaurin bi urtez egon da mar-txan eta Galdakaon hurbilketa egin zuten iaz. Gurasolagunak oso talde politak eta bereziak dira. Ohitura komunikatiboen aldaketari begira oso talde egokiak dira, familia erdal hiztunetan euskaraz ari-tzeko ohitura sustatzeko modu oso aproposa baita, dio Iratxe Dao-beitia Basauriko Berbalagun dinamizatzaileak: Hala ere, argi utzi behar dugu Gurasolagun ez dela euskara ikastaro bat. Egitasmoak planteatzen duena euskal hiztunak eta erdal hiztunak elkartzea da, baina gutxieneko euskara maila bat dutenak.
Behin teoria ezagututa euskara praktikara eramatean datza, gure seme-alabekin euskaraz jolastea, euskaraz kantatzea eta lagun be-rriak euskaraz egitea, besteak beste, dio Daobeitiak. Horretarako, ezinbestekoa da guraso euskaldunen inplikazioa eskualdean Gura-solagun zabaldu ahal izateko, aldarrikatu du.
GURASOLAGUN, FAMILIAN EUSKARA SUTATZEKO MODU APROPOSA
Dagoeneko hasi dira Berba-lagun taldeak berrosatzen, eta iazko gehienak aurten ere man-tenduko dira ziurrenik. Horiek ho-rrela, urriaren hasierarako taldeak aktibatzea aurreikusten dute an-tolatzaileek: Hori bai, gogorara-zi nahiko genuke edonoiz eman daitekeela izena Berbalagunen eta ezer ordaindu barik.
Berbalapiko, Etxebarrin euskara sustatzeko programa
ETXEBARRI. Zortzigarren ikas-turtez jarraian Berbalapiko eki-mena jarriko du martxan Etxe-barriko Udal Euskara Zerbitzuak. Oinarrizko maila izanik herrita-rren artean euskararen erabilera bultzatzeko doako programa da, euskara era natural eta prakti-koan erabiltzeko.
Euskaldun berriek, euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu eta norekin praktikatu ez dau-katenek eta euskaldun zaharrek parte har dezakete, elkarren ar-tean laguntzeko, baita harreman berriak sortzeko ere.
Berbalapiko programan par-te hartzeko epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Intere-satuek Etxebarriko Euskara Zer-bitzuan, CIME zentroan, eman ahal izango dute izena, 944 267 005 telefonoan edo [email protected] helbide elektronikoan. Baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da.
Zein da dinamika?Jendea talde txikietan banatzen da eta partaideek eurek eraba-kitzen dute zein egunetan, non eta zein ordutan elkartuko diren.
Gutxienez, astean ordubetez biltzen dira Etxebarriko berba-lagunak. Horiek horrela, taldeek jarraipena izan dezatela ziurta-tzen dute antolatzaileek.
Gainera, talde guztiak bildu-ko dituzten ekintza osagarriak proposatzen ditu antolakuntzak hilero. Hala nola, irteerak -sagar-dotegira, mendira, beste herri eta hirietara bidaiatxoak-, bisi-tak museo edo erakusketaren batera, poteoak, bazkariak eta afariak, tailerrak -sukaldaritza, dantza edo makrame adibidez-, baita antzerkia eta hitzaldiak ere.
Berbalagunen maitasuna topatu duen inor ere bada
Iratxe DaobeitiaBasauriko Berbalagun dinamizatzailea
HEGO URIBEBasauri Bolintxu AEKGaldakao Barandiaran AEKArrigorriaga AEK
-
# 011 GEURIA IRAILA 20158 HERRIAK
Urte gutxi darama Ander Gome-zek (Basauri, 1988) pinturaren munduan. Kasualitatez sartu zen mundu artistikoan, baina 2013. urteaz geroztik gelditu barik da-bil hainbat erakusketa egiten. Orain arte, bilduma kolektiboe-tan aurkeztu ditu bere lanak. Irai-laren 27ra arte, ordea, bere obra guztien bilduma azalduko du jendaurrean Arizko Dorretxean.
Lehen aldiz zure bilduma pro-pioa aurkeztuko duzu. Gainera, Basaurin, zure herrian.Bai, hala da. Pribilegio handia da hori. Gaur egun zure lanak aur-keztea pozik egoteko arrazoia da beti, baina zure herrian obra pro-
pioak elkarbanatzea oso aberasga-rria da, eta zer esanik ez, Arizko Do-rretxean. Oso espazio ospetsua da.
Zer aurkituko dute Arizko Dorre-txera hurbiltzen direnek?Lehen aldiz, nik erabakiko dut era-kusketa nolakoa izango den eta zen-bat obra aurkeztuko ditudan. Nire ibilbidean zehar egin ditudan lanak aurkituko ditu bertaratzen denak eta, batez ere, azken urte honetan landu ditudan pinturak.
Txikitatik al datorkizu artearen bide hau?Kuriosoa da nirea. Marraztea oso gustuko nuen, baina denbora-pasa moduan egiten nuen. Ondoren, era-bat utzi nion marrazteari eta Turismo ikasketak egin nituen. Goi-mailako gradu honi esker Londresera joan nintzen Erasmus bekaren bitartez eta askotan, kasualitatez, National Portrait Gallery-ra joaten nintzen.
Eta, bertan jakin zenuen zure etor-kizuna nora bideratu.Bai. Gutxinaka pintura-zale amorra-tua bihurtu nintzen eta 2010ean Basaurira itzultzean Arte Ederretan matrikulatu eta 2014an lizentziatu nintzen. Ondoren Pintura Maste-rrean izena eman nuen.
Esan daiteke erabaki hori hartu eta gero ez duzula atsedenik hartu?Lan propioak eratzen eta hainbat
Pintura tormentuaren eta jolasaren arteko nahastea da
neko olioa teknika erabiltzen dut, hau da, artean nagusia den teknika.
Pinturaz eta teknologiaz galdetu-ko banizu...Nire ustez, gaur egun teknologia ga-rrantzitsua da eta nire kasuan, tek-nologiari esker landu diren tresnak erabiltzen ditut nire lanetan, hala nola, argazkilaritza eta photoshop. Obra egiterako orduan laguntza ematen didate.
Azaldu koadro bat bukatu aurreti-ko prozedura.Egiten ditudan bost koadroetatik hiru suntsitu egiten ditut. Oso zu-zena izaten saiatzen naiz, baina arrazoi batengatik edo besteagatik azkenean dena pikutara doa eta ateratzen ari den koadroarekin au-rrera egin behar duzu. Prozesu oso luzea da zuk islatu nahi duzuna lor-tzen duzunean.
Koadroak suntsitzeak frustrazioa dakar ala indar gehiagorekin har-tzen duzu hurrengoa?Jende gehienaren ustez marraz-tea dibertigarria den arren, niretzat askotan tormentuaren eta entre-tenimenduaren nahastea da. Gau-zak ondo doazenean pertsonarik zoriontsuena naiz, baina oker doa-zenean haserretu egiten naiz. Hala ere, momenturen batean txipa alda-tu eta irtenbidea aurkitzen saiatzen naiz. Oreka kontua besterik ez da.
Ander Gomez Miranda | Pintorea
erakusketatan parte hartzen eman dut denbora. Erakusketetan parte hartzea oso garrantzistua da artis-ta batentzat, are gehiago hasiberri batentzat. Hala ere, artista batek bere denbora ere behar du gogor lan egiteko: obra berrian zentratu, bekak bilatu eta lehiaketetara aur-keztu.
Nola ikusten duzu zure burua artis-ta moduan?Pintore definitzen dut nire burua. Diziplina anitzeko artistak aurki dai-tezke, baina nik argazkien bitartez nire obrak marrazten ditut. Zehaz-kiago, pintura figuratiboa egiten dut: errealismoa edo koadro klasi-koen eraldaketak lantzen ditut.
Orduan, pinturaren modalitate ho-rretan islatzen dituzu zure ideiak.Figura da niri gehien interesatzen zaidana. Gai oso konplexua da, nahiz eta mugatua dela uste badue-nik ere baden. Aukera asko ematen ditu eta momentuz oso eroso ari naiz pintura figuratiboa lantzen.
Erabiltzen duzun teknika zein da?Pintura klasikoa eta gaur egungo pintura hartzen ditut oinarri. Koa-droak orainaldian eginda dauden arren, antzinako itxura izan dezaten nahi dut: XVIII. edo XIX. mende ha-sierako pinturak imitatzen saiatzen naiz, ondoren nire obra propioak egiteko. Horretarako, oihalaren gai-
Ander Gomezekin izan ginen Arizko Dorretxearen aurrean, Basaurin :: Geuria
Irailean lehendabizikoz bilduma propioa aurkeztuko du Ander Gomez pintoreak Basauriko Arizko Dorretxean, bere herrian
MAIDER IBAEZ Basauri
Lehen aldiek beti harrapatzen gaituzte ezustean. Nolakoak izango diren azaltzen badigute ere. Esate baterako, larrua jotzen dugun estreinako aldia. Bi gorputz elkarren aurrean paratzen diren lehenengo aldian, jakin ohi dute zer eta nola egin behar duten. Eta hala ere, informazio guztia izanda ere, txortan egiten den lehen al-dian espero ez diren hamaika kon-tuarekin egiten da topo.
Puntu honetan, esango nuke, gorputza zeharkatzen diguten lehen aldiek baino ez dutela gugan irakaspena lagatzen. Sin-pleki, gauzak azaltzen dizkigu-ten arren, guk bizi arte ez du-gula behar bezala ulertzen zer demontretaz ari diren.
Horixe bera da uda honetan gertatu zaidana. Kontatu badi-date ere, zuzenean gertatu zai-danean baino ez dut jakin zertaz ari ziren. Genero bereizketaz ari naiz. Sexuarekin lotuta dagoena, baina lehen aipatu dudan sarketa fisikoarekin zuzenki loturarik ez daukana. Nahiz eta sarketara hel-tzeko erritualarekin lotura estua duen. Alegia, erotikarekin.
Irudika dezagun, lan espa-rru informal batetan, gizonekin betetako gela bat eta horien ar-tean andrazko bakarra izatea. Bilera horretan denek gai baten inguruan iritzia eman dute eta esandakoen gainean lasaitasu-nez solasten ari dira. Bildutakoen artean bakar batek andrazkoaren iritzia gailentzeko beharra sen-titzen du. Puntu ironiko batekin egiten du. Umorearekin andraz-koaren iritzia, agian, leuntzeko bidea egongo dela agerian uzten du. Ondoren, gizonak andrazkoa-ren janzkerarekin lotutako ele-mentu baten edertasuna gorai-patzen du. Hau da, andrazkoaren iritzia azpimarratu eta bere este-tikaren edertasunean finkatzen du fokoa, kontrako argudio landu bat aurkeztu beharrean. Denek egiten dute barre. Horrekin ema-kumeak gizonen hitz politekin limurtzen garela erakutsi du, eta iritziari indarra kendu dio inolako argudiorik eman barik. Zergatik ez zuen eduki nirekin izan zuen jarrera berdin-berdina bertan gu-rekin bilduta zegoen gizonen ba-tekin?
Lehen aldien aurrean putada handienetakoa da, erreakziona-tzeko esperientzia falta. Eta ikas-biderik onena, zure burua kokatu eta erabakiak hartzeko ematen dizuten aukera.
LEIRE PALACIOSKAZETARIA
LEHEN ALDIA
-
# 011 GEURIA IRAILA 2015 IRITZIA 9
Rototom Reggae fes-tibalak sona handia hartu du aurtengo udan, orain gutxira arte gu-txiengo batek ezagutzen zuen arren. Aurtengo edizioan Matis-yahu abeslaria aukeratu izanak hainbat eragileren haserrea piztu zuen hasiera-hasieratik, bere ustezko pro-sionismoa tarteko, eta hori dela eta, anto-latzaileek bere izena karteletik kentzea erabaki zuten. Horrek ikaragarrizko iskan-bila mediatikoa sor-tu, eta bai aldeko, eta bai kontrako ko-mentario eta salake-tek telebista-kate, komunikabide eta sare sozialak sutu zituzten egunetan. Historian behin eta berriro agertu, eta ezinbestean erantzunik gabe gelditzen den zalantza birgorpuztu du gertae-rak: Berezi ahal/behar dira ar-tista eta pertsona bera?
Woody Allen, Romn Po-lanski, Cline, Heidegger, Lars Von Trier, Hitchcok, Jimmy Page, Picasso, Bob Marley, Lennon... Aise topa ditzakegu argi-ilu-nak dituzten artistak edozein diziplinatan. Baita zuzenean ilun-ilunak dituztenak ere. Po-
litikoki egokia denaren muga zan-patu baino ez dute egin batzuek, eta beste batzuk gaizkileak dira, zehatz-mehatz. Artista handiak dira, baina, eta artistak diren hei-nean, miretsi egiten ditu zenbai-tek, eta beste askok beraien lanak baztertu behar direla uste du.
Ez naiz ari, jakina, izaera artis-tikoaz gain, testigantza-izaera ere baduten lanen gainean. Musika edo literaturaren bidez ideologia zehatz bat defendatzen denean, edo artea erlijio zein gai zehatz bati buruzko propaganda bide era-biltzen denean, argi dago norbe-raren esku egon behar duela obra hori onartu ala baztertzea, norbe-re ideologiarekin bat egiten duen edo ez aztertuta. Ez da hori, or-dea, Matisyahuren kasua, izan ere, bere ideologia da boikota egiteko erabiltzen den aitzakia, eta berak ez omen du bere artea erabiltzen ideologia hori defendatzeko. Ar-tearekin berarekin inolako zeriku-sirik ez duten artisten jokabideen gaitzespen sozialaz ari naiz; asko-rentzat ez baita nahikoa jokabidea edo ideologia bera gaitzestearekin, artea bera ere baztertu eta boiko-teatu behar dela uste dute, jokabi-de horiek zigortzeko, nolabait.
Onartu behar dut horrelako boikotak eraginkorrak izan ahal di-
rela mezu bat transmititzeko, kasu batzuetan -bizirik dauden artis-tekin, jakina-, helburua hori bada. Egia da, baita, zentzu horretan ondokoaren mugak eta nireak ez direla zertan berberak izan. Uler-tzen dut Matisyahuren iritziarekin bat ez datorren batek kontzertu-ra ez hurreratzea erabaki izana. Ulertzen ditut, era berean, Romn Polanskiren filmak ikusi nahi ez di-tuztenak. Edo Dylan Allenek duela gutxi bere aitaren gainean eginda-
BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]
Bidali beharrekoak:
4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua
(emaila / telefono zenbakia)
4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,
kritikak, galderak,hausnarketak
Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-
tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-
tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren
bidez agertzen du bere iritzia
JANIRE LOPEZKULTURA TEKNIKARIA
Askorentzat ez baita nahikoa jokabidea edo ideologia bera gaitzestearekin, artea bera ere baztertu edo boikoteatu behar dela uste dute, jokabide horiek zigortzeko, nolabait.
ko adierazpenak aditu ostean ba-ten bati entzuten diodanean ezin izango duela Woody Allenen filmik egundo ikusi. Gutxitan, baina egin izan ditut, nik neuk ere, horrelako hautuak.
Baina hautuak hautu, uste dut era-kunde eta adminis-trazioek horrelako ekintzen gainetik egoten saiatu behar-ko luketela, batez ere iritziak -eta ez ekintzak- epaitzen di-renean, ideiak krimi-nalizatzea oso arris-kutsua baita. Beti. Ezinezkoa zaigu, gainera, artista guztien ideologia ezagutzea, eta horren inguruko adierazpenak eginarazteari gehie-gizkoa deritzot. Erraza da, beraz, diskriminazioan eta subjetibotasu-nean erortzea. Ez dut uste, azkenik, gure ikuspuntu aldetik okerrak di-ren iritzi nahiz jokabideak gaitze-tsi, eta pertsona horiek egindako artea mirestean kontraesanik da-goenik, berez. Artista izaerak apar-teko pertsonalitatea behar luke, bere osotasunean. Artista izaera hori bera goraipatu ahal da eta saritu, baita-, eta horrek ez du esan nahi pertsona horren gainerako izaerak, edo/eta jokabide edo iritzi
Matishayu Rototomen Palestinako banderen artean :: Paul Bellido (ACF)
Erakunde eta administrazioek horrelako ekintzen gainetik egoten saiatu beharko lukete, batez ere iritziak -eta ez ekintzak- epaitzen direnean, ideiak kriminalizatzea oso arriskutsua baita. Beti.
ARTISTA ETA PERTSONA
guztiak babesten direnik.Arteari berari ez zaio, ahal
dela, muzin egin behar. Ez dut uste horrekin garaile irten gai-tezkeenik, inolaz ere, nahiz eta nik neuk ere izan ditudan
-eta izango ditudan-, gai hone-tan, kontraesanak. Matisyahuk eman egin zuen kontzertua, azkenean. Adierazpen askata-sunak irabazi du, eta musikak, ez banderek, izan ziren bere hitzak. Norberak atera ditzala ondorioak. Ni neu ere horretan nabil. Hori bai, erraietan haus-narrean hasi baino lehenago, gogoratu, arren, ezaugarri, jo-kabide edo iritzi oker batek ez gaituela gure osotasunean definitzen. Izan ere, Naboko-vek esan ohi zuen bezala, ola-tu-kolpe bakar batek ezin du itsasoa bere handitasunean azaldu.
EUSKEREA BERBAGAI / BIZKAIE! 2012ko maiatzaren 23a
ZARATAMOKOTOPONIMIEN MAPEA
HEME
ROTE
KA
Zaratamoko toponimia-ren mapea aurkeztu ba-rri dabe. 2008tik, Maier Gurrutxaga eta Goizaldi Ugarte ikertzaileak ibili dira mapa to-ponimiko-topografikoa osotzen, Felix Mugurutza Euskaltzaindia-
ren Onomastika batzordeko ki-dearen zuzendaritzapean. Zarata-moko Udalak mapearen 2.000 ale argitaratu ditu, eta webgunean, mapeaz aparte, ikerketea bera be bajatu daiteke. Jentaurreko aur-kezpena maiatzaren 18an egin
eben, Zaratamoko Elexaldeko Kultura Etxean, eta bertan izan zi-ran, besteak beste, Jon Ajuria Za-ratamoko alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta
Felix Mugurutza. Ikerketea egite-ko herriko jentearen partaidetzea sano garrantzitsua izan dala azpi-maratu dabe proiektuaren ardu-radunek, izan be herritarrek osa-tutako lan talde batek azterketa egiten lagundu dau.
-
LITERATURA
IRAILAK 6 - 14 n UGAOUDIARRAGA JAIAK
IRAILAK 11 - 20 n GALDAKAOSANTAKURTZAK
IRAILAK 26-URRIAK 4 n BASAURISAN MIGELGO JAIAK
URRIAK 10-18 n BASAURISANFAUSTOAK
.hego uribeko
HERRI JAIAKIRAILA-urria
IRAILAK 29n ZARATAMO IRAKURKETA KLUBA19:00-20:30 Elexaldeko liburutegia
ANABASA
BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]
Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko
ditu luzeegiak badira n
IRAILAK 26n ETXEBARRI MERKATARIEN IX. AZOKA10:30-21:00 Ganguren Mendi kalea
n ZARATAMO UDA AMAIERAKO JAIA21:00 Arkotxako hiru aldatzetan
ZINEA
IRAILAK 25n ZARATAMO TXOKOLATEA ETA ZINEA19:00 Moiordingo bolatokia
IRAILAK 10-20n ARRIGORRIAGA ARRIGAZTE ARGAZKI LEHIAKETAGazteguneaZure bidai-argazkiak aurkeztu eta di-ru-saria eskuratu ahal izango duzu
LEHIAKETAK
KIROLA
IRAILAK 12-13-19-20n GALDAKAO TENIS ETA PADEL TXAPELKETAK 09:00-15:00 Zuhatzuko kantxak
IRAILAK 12n BASAURI XI. ESKUBALOI TXAPELKETA12:00-20:00 Artunduaga kiroldegia
n GALDAKAO ARETO FUTBOLA: TXAPELKETA TRIANGULARRA 15:00 Urreta kiroldegia
IRAILAK 19-20n GALDAKAO SASKIBALOIA: EUROKOPA09:00 Urreta kiroldegia
irailak 19GATIBU + AKERBELTZ + OXABI23:00 Ardanza parkean eta Kurtzeko plazan
galdakaoko jaiaksantakurtzak
kontzertuak
.
IRAILAK 12-13n ZARATAMO MENDI IRTEERA: GORBEIA 08:00 Zaratamo
IRAILAK 20n ETXEBARRI BIZIKLETA EGUNA11:00 Kiroldegia-Bekosolo
IRAILAK 27n ETXEBARRI XV. NEKAZARITZA ETA ESKULANGINTZA AZOKA10:00-15:00 Ganguren Mendi kalea
IRAILAK 25n ETXEBARRI II. ESKUBALOI EGUNA17:30-19:00 Udaletxeko plaza eta frontoia
.BERTSO-JAIALDIA
GALDAKAO
4 IRAILAK 134 KURTZEKO PLAZA, 19:00Maialen Lujanbio, Andoni Egaa,
Igor Elortza, Angel MariPeagarikano.
Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes
MUSIKA
IRAILAK 11n UGAO ERROMERIA: TRIKIZIO 21:00 Herriaren enparantzan
n UGAO ZAIN + VENDETTA 23:00 Gernika plaza
IRAILAK 12n GALDAKAO KANTALDIA: EUSKAL KANTAK 20:00 Kurtzeko plaza
IRAILAK 19n GALDAKAO GATIBU 23:00 Ardanza Lehendakariaren parkea
n GALDAKAO ERROMERIA: AKERBELTZ23:30 Kurtzeko plaza
n GALDAKAO ERROMERIA: OXABI 02:00 Ardanza Lehendakariaren parkea
San Migelgo jaiak :: Geuria
EUSKARA
IRAILAK 10-18n ETXEBARRI BERBALAPIKO: IZENA EMATEKOEuskara Zerbitzua (CIME)
IRAILAK 16n GALDAKAO BETIKO OLGETAK17:00 Kurtzea frontoia
IRAILAK 17n GALDAKAO BERBALAGUN TOPAKETA19:00 Iturriondo plaza
IRAILAK 24n ETXEBARRI BERBALAPIKO BATZARRA: TALDEEN ERAKETAK19:00 Arlo soziokulturala-Elkargunea
IRAILAK 10-11n BASAURIBIBLIOPISZINA12:15-20:00 Artunduaga kiroldegia
IRAILAK 10-15n ETXEBARRIBIBLIOPISZINA10:30-20:30 Kiroldegia
tailerrak
IRAILAK 10-18n BASAURI TAILERRAK ETA IKASTAROAK: IZENA EMATEKO EPEA09:45-14:30 Basozelai Gizarte Etxea -Kareaga Gizarte Etxea-San Miguel Kultur Etxea-Pozokoetxe Kultur Etxea
IRAILAK 10-22n ZARATAMO TAILERRAK ETA IKASTAROAK: IZENA EMATEKO EPEA16:30-20:30 Elexalde liburutegia17:10-20:00 Arkotxako liburutegia
IRAILAK 18n GALDAKAO SERIGRAFIA TAILERRA: EUSKARAZ BIZI GURA DOT!18:30 Lapurdiko aparkalekuan
erakusketak
IRAILAK 10-18n BASAURIJOLASEAN. RICARDO ABAUNZAPozokoetxe Kultur Etxea
IRAILAK 10-25n BASAURIAGINTZARI URTEETAN ZEHAR: JANTZIAK ETA DANTZAKArizko Dorretxea
IRAILAK 10-27n BASAURIFROM NOTHING TO SOMETHING. ANDER GOMEZ MIRANDAArizko Dorretxea
IRAILAK 17-URRIAK 17n BASAURIBIDESTUEN. ARGAZKIAK ETA JANTZIAKTaberna Nagusia
IRAILAK 21-30n BASAURIPINTURA: PILAR OLABARRIPozokoetxe Kultur Etxea
IRAILAK 29-URRIAK 17n BASAURIBOSTEKO 2015Arizko Dorretxea
# 011 GEURIA IRAILA 201510 AGENDA
-
Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.net webgu-nean ikusgai izango dira.
SUDOKU ERRAZA
HITZ-GEZIDUNAK ESKUALDEKO IBAIA
SUDOKU ZAILA
EMAITZAk
BASAURI TELEFONOAK
FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernn Corts 3 94 449 07 02
ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81
ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83
# 011 GEURIA IRAILA 2015 AISIA 11
-
KontrazalaAZAL ILUSTRATUA: EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA EGILEA: DANI MAIZ
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 IRAILA #011
Betiko zirrara galkorra sentitu du Juanjok Mikelek etxeko txirrina jo duenean. 22 urte bete berri ditu Mikelek, eta azala leun dauka oraindik. Gustuko du Juanjok Mikelen gaztetasuna, haren bizita-suna. Berak ere bizkarrean mende erdi gutxiago izango balu, ziur dago gaztetxoa maiteminduko lukeela. Baina badaki ezinezko duela be-gi-urdina amoratzea, eta lizunkerien ostean, badaki Mikelek atzera ere ez duela begiratuko atea itxiko due-nean, diru-faltan dabilen hurren-goan txirrina berriro joko duen arte. Jakina, Mikelek badauka bere bene-tako laztanak nori eskaini.
Juanjoren antzera, euskara ere fereka-faltan dabil aspaldion. Bizi gogorra izan duen beteranoa da, azal zaildukoa. Horregatik, sutsu-ki gozatzen du belarrira eztiki xu-xurlatzen dioten bakoitzean, garai bateko duintasuna tantaka dariola, azkeneko aldia izango den beldur. Neurrigabeko gainezkaldiak zehar-katzen du bere gorputza, norbait, diruaren truke edo behartuta, hur-biltasunez mintzo zaion bakoitzean. Burua galduko duen plantak ere egiten ditu askotan, gailurrean ze-goenekoak handikeriaz oroitzen di-tuen bitartean.
Oparoaldian, bere hankarte klandestinoarekin amesten zuten askok. Orain, berriz, hasperen egiten du, Juanjoren antzera, estasi ihesko-rra agurtzen duenetan. Desira-gose dekadentea asetzen dioten kilimak ordaindu egiten ditu egun, sarriegi. Nahiz eta jakin badakien, adibidez, autoeskoletako amorante berriek ez dutela atzera begiratuko atea itxiko dutenean, eta agure gordintzat joko dutela karrika zapaldu bezain laster, 100 euro gehiago patrikan. Izan ere, haiek ere badute euren benetako laztanak nori eskaini.
GONTZAL MARTINIRAKASLEA
100 EUROKOLAZTANAK
Utzi hitz politak eta doan harpidetugeuria.eus/harpidetza
Ni ere euskararen alalde, albo
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA GEURIA.EUS